You are on page 1of 15

12.

HIPERTENTSIO ARTERIALA (HTA)

HILKORTASUNA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN (EAE)

Gure gizartean, gaixotasun kardiobaskularrak EAEko populazioaren heriotz kausa nagusia da.

HERIOTZA KADIOBASKULARRAREN KAUSA NAGUSIAK

Arrisku-faktorea epidemiologia kontzeptu bat da eta arrisku-faktore kardiobaskularra duten


pertsonek arazo kardiobaskularrak izateko probabilitate gehiago dituzte.

Hipertentsioa pairatzeko arriskua esponentzialki hazten da zenbait arrisku faktore kontuan hartzen
ditugunean (esaterako, adina).

1
GOIZ DETEKTATZEKO PROGRAMAK (SCREENING)

● HTA asintomatikoa izan ohi da.


● Bere prebalentzia oso altua da. Hipertentsioa dutenen artean:
○ %15 ezagutzen dira + ondo kontrolatuak
○ %85 ez dira ezagutzen edo gaizki kontrolatuak daude
● 5 urterik behin TA neurtzea gomendatzen da (ESC).
● Detektatu SCREENING bidez: TA altua antzematen bada HTA diagnostikoa konfirmatu
beharra dago: neurketa ezberdinak kontsultan (egun ezberdinetan), kontrol anbulatorioa
etxean, 24h Holterra.

*Askotan jendiak ez dazkanez errekurtsoak medikura joan edo tratamendua ordaintzeko, ez dira
konturatzen eta iktus batekin joaten dira hospitalera.

DEFINIZIOAK/FISIOLOGIA

Ezkerreko bentrikulutik aorta arteria ateratzen da, oxigenatutako odolarekin organoetara joateko.
Hor, oxigenoa utzi eta bihotzera itzultzen den odol oxigenatua eskuineko bentrikulura doa
eta bertatik odol ez oxigenatua doa biriketara birika arteriaren bidez bertan oxigenatzeko. Bertatik,
odol oxigenatua iristen da aurikuletara birika zainen bidez.

● Presio arteriala (mmHg): Odolak arterien hormen aurka eragiten duen indarra da.
Bihotz uzkurduraren ondorioz energia potentziala arterietan metatzen da
(bolumen sistolikoa). Presio arterialaren funtzioa, periferiako-arteriolek egindako
erresistentzien aurka odola pasaraztea da.

● Presio sistolikoa: Arteriek zirkuitu osoan duten presiorik handiena da.

● Presio diastolikoa: Zirkuituko presiorik txikiena da.

2
● Presio diferentziala: Pdf = Ps –Pd (hau da, presio sistolikoa – presio diastolikoa da).Presio
diferentziala 60 mmHg-koa izan behar da.

Bataz besteko presio arteriala (BPA): BPA = Pd + (Ps – Pd)/3 Odolaren bultzadaren adierazgarria

da eta garrantzitsuena organoen perfusiorako.


 Pd: Presio diastolikoa
 Ps: Presio sistolikoa

BIHOTZ GASTUA eta TA

Bihotz gastua: Odol fluxuan (OF) edo bihotza gastuan (BG) eragiten duten faktoreak:

1. Aurrekarga (prekarga)
2. Bihotz uzkurduraren indarra (kontraktilitatea)
3. Taupada maiztasuna
4. Atzerakarga (poskarga)

Arteria odol handiak:

● Muskulu leuna, fibra elastikoak, kolagenoa.


● Erresistentzian EZ dute parte hartzen.
● BSa hartu eta dilatatu egiten dira, energia potentziala metatu eta diastolean odola sisteman
zehar bultzatuko dute.
● Odol fluxua ez da eteten era honetan.
3
Arteriolak:

● Erresistentzia eragiten dutenak dira (hau askotan galdetzen dute). Poiseuilleren legearen
bidez kalkulatu dezakegu: RAS= P x L/r4
GOGORATU! Presiorik handiena ezkerreko bentrikuluan dago eta baxuena ezker
aurikulan, hori da odolak jarraitzen duen presio gradientea.

● Arteriolen diametroa: Odol hodiaren hormaren aldaketa.


○ Faktore sistemiko (nerbio sistema, humoralak).
○ Faktore lokalak.

SISTEMA MODULATZAILEAK

*Erresistentzia handitzen bada, nahiz eta bihotz gastua mantendu, tentsioa handituko da.

SISTEMAREN KONTROLA

TA Kontrol nagusienak:
❖ Kontrol azkarra (Nerbio sistema autonomoa)
➢ Sistema sinpatikoa
➢ Sistema parasinpatikoa
❖ Kontrol mantsoa (Giltzurruna).

KONTROL AZKARRA (AFERENTZIAK ETA EFERENTZIAK)


4
Kontrol azkarra NSAk burutzen du, zentro erregulatzaile bati helduko zaizkio aferentziak hartzaile ezberdinetatik
eta zentro erregulatzailetik eferentziak aterako dira odol-hodietaraeta bihotzera.
Bihotz-zirkulazio zentroa entzefaloan kokatuta dago eta hiru talde neuronal osatzen dute: presore, depresorea
(honetara estimuluak helduko dira) eta kardioinhibitzailea.
Aferentziak sistema ezberdinetatik heltzen dira garunera:

Zirkulazio zentroa: Protuberantzia eta bulboan kokatuta (entzefaloko eztenean).


1. Zentru presorea (alboetan)
2. Zentru depresorea (alboan eta behean)
3. Kardioinhibitzailea (erdialdean)
Eferentziak: Odol hodi eta bihotzera.

AFERENTZIAK: (hauek ez jakin kriston ondo)

1. Karotidaren bifurkazioan eta aortaren jatorrian dauden BAROHARTZAILEAK.


- Gaitasuna dute erantzuteko BPA eta Pd-ren aurrean (aldaketa azkarra) .
5
- Kronikoki adaptatu egiten da bere efektua.

2. Birika-bihotzeko barohartzaileak:
- Birika, arteria koronarietan, aurikula eta bentrikuluetan kokatuak.
- BEZOLD-JARISH erreflexua (bradikardia eta hipotentsioa): Sinpatikoa inhibitzen
da EB (ezkerreko bentrikuluaren) alboko hormaren iskemia gertatzen denean.

3. Kimiohartzaileak: Odol hodi handietan eta NSZ (nerbio sistema zentralean) kokatzen dira.
- Burmuineko iskemiaren aurrean erantzuleak dira (HTA), erantzun hipertensiboa.
- Cushing erreflexua: HTIK aurrean HTA eta bradikardia eragileak.

4. Nozizeptoreak:
- Liseri aparatuan
- Azalekoak

5. Estimulo kortikalak: Emozioak edo estresa izan daitezke, tentsioa igoarazi edo
jaitsiarazi dezakete

6
EFERENTZIAK:

Sinpatikoa:
● Bihotz-maiztasuna ↑
● Bihotz-uzkurgarritasuna (kontraktilitatea) ↑ → TA ↑
● Erresistentzia periferikoak handitu ↑

Parasinpatikoa → TA ↓
Bihotz-maiztasuna, bihotz-uzkurgarritasuna eta erresistentzia arterial periferikoa murrizten ditu.
Presio arteriala jaitsiarazten du.

*Egunero denbora guztian ez dugu tentsio berdina izan behar bai ala bai.

KONTROL MOTAK

Hartzaile ezberdinen erantzun gaitasuna:

❖ Erregulatzaile azkarrak: gorputz aortiko eta karotideoko


barohartzaileek, odol-hodi handietako eta NSZ-ko
kimiohartzaileek, estresa.

❖ Minututan: Barohartzaile, kimiohartzaile, estresa eta odol-baso


erresistentzia (RAS), kortikala.

❖ Egunetan: Giltzurruneko erregulazioa.

KONTROL MANTSOA (giltzurruna)

A. Bolemiaren aldaketa: Aparatu juxtaglomerularrak odolean dagoen Cl eta Na neurtzeko


gai da, horren arabera ondorioztatuko du bolemia egokia den. Errenina- Angiotentsina-
Aldosterona sistema aktibatzeko gai da.

B. Eragile presoreen produkzioaren eraldaketa: Angiotentsinogenoa ekoizten du


etengabe, bihotzaren gastuan eta prekargan eraginez

7
*Tentsioa jeisten da (odola galdu dugulako…) orduan erreflexu barohartzaileek NS sinpatikoa
aktibatzen dute. Sinpatikoaren bidez, errenina sintetizatu eta angiotentsina s- angiotentsina II
bilakatuko da eta honek aldosterona sintetizatuko du. Aldosteronak, sodio eta ura atxikitzen ditu eta
horrela, zirkuituko bolumena areagotuko da.

Bestalde, errreninak basouzkurdura eragingo du, horrela, erresistentzia handituko da eta ondorioz,
baita tentsioa ere.

Gainera, glomeruluko presioa gutxituko da eta orduan, filtrazio gutxiago emango da gernu gutxiago
ekoiztuz. Honekin batera, errenina produkzioa ere areagotuko da aurretik azaldutako prozesuarekin
jarraituz.

ERRENINA ANGIOTENTSINA ALDOSTERONA SISTEMA (EAAS)

8
*Angiotentsina I – angiotentsina II biriketan ematen da, bertan dagoen angiotentsina entzima
konbertsorean bidez.

PRESIO ARTERIALAREN ERREGULAZIOA

Presio arterialaren tokiko erregulazio substantzia kimikoen bidez kontrolatzen da, hauek odol-
hodian daukaten eraginaren arabera sailkatzen ditugu:

● Basokonstrikzioa eragiten dutenak: Angiotentsina II, endotelina, O2 gehitua, alfa kitzikak...


● Basozabaldura eragiten dutenak: Oxido Nitrikoa (NO, andotelioak ekoizten du),
prostagladinak, adenosina, azidosia, iskemia, beste kitzikak... (beheko eskema ez jakin como
tal)

9
HIPERTENTSIO ARTERIALA (HTA)

DEFINIZIOA

Kontsultan: Presio sistolikoa 140 mmHg edo handiagoa denean, edota presio diastolikoa 90 mmHg
edo handiagoa denean hipertentsio arteriala dagoela ezartzen da.

Baldintzak:

1. Bost minutuko atsedenaren ostean.


2. Aurretik ariketa fisikorik egin gabe.
3. Toki lasaian, Tº egokian.
4. Aurretik sustantzia estimulanteak hartu gabe (tabakoa, kafea,…).
5. Bi neurketa gutxienez eta media kalkulatu.

10
HTA SAILKAPENA (batzutan galdetu dia graduak eta normala, beheko tablan)

● Motaren arabera:

○ Hipertentsio sistoliko (TAS) isolatua: Presio sistoliko altua eta diastoliko


normal edo baxua dago. Zenbaint egoeratan gerta daiteke:

■ Bradikardietan: Taupada-bolumena handitu gastu kardiakoa handitu gabe.

■ Arteriosklerosian: Arteriak ez dira distentsibleak.

■ Aorta gutxiegitasuna dagoenean: Aorta zurrunegia badago ez du odolak


sistolean daraman energia nahikoa xurgatu eta odola presio altuan bidaltzen
da gorputzera.

○ Hipertentsio sistolikoa (TAS) eta diastolikoa: Paziente bat hipertentsoa dela


diogunean, beste azalpenik eman gabe, egoera honetaz ari gara. Gainera ohikoa da
hipertentsio sistoliko isolatua sistoliko eta diastoliko bilakatzea.

● HTA mailaren arabera:

● Sailkapen etiologikoa:

○ Primarioa/esentziala/idiopatikoa/poligenikoa/FAKTORE ANITZEKOA: Esentziala


da hipertentsio arterial ohikoena %95eko proportzioan (hau askotan galdetu da).
Poligenikoa da, hau da, faktore askok eragiten dute honetan.
○ Ondoriozkoa (% 5).

11
SAILKAPEN ETIOLOGIKOA:

% 5 Ondoriozkoa (sekundarioa):

- AORTA: Asaldura aortikoa (koartazioa)


- NEUROLOGIKOAK: HTIK (hipertentsio endokraneala) eta lo-apnea
- GILTZURRUNEKOAK:
- Parenkimakoak: Sindromea nefritikoa, GGA, GGK
- Odol hodiena: Giltzurrunen arteriaren estenosia
- SINDROME ENDOKRINOAK Cushing sindromea edo Feokromozitoma,
hipertiroidismoa, Conn sindromea, akromegalia, hiperplasia suprarrenala.

HTA KRONIKOA

ONDORIOAK:

Ondorio zuzenak (odol presioaren ondoriozkoak) edo zeharkakoak (aterosklerosiaren


ondoriozkoak*) eragin ditzake:

12
*Presio altua ateroeskerosia sortzeko arrisku faktore bat da.
*Aneurisma: Tentsio handiarekin iristen baldin bada aortara, arteria ahuldu daiteke eta ondorioz, aneurisma
ematen da, hau da, aortan zaku moduko batzuk sortzen dira. Horma horiek ahulagoak direnez, aorta apurtu
daiteke.

*Konplikazio ohikoenak berdez daudenak dira.

13
EMERGENTZIA/URGENTZIA HIPERTENTSIBOA: (hau galdetu izan da)

URGENTZIA HIPERTENTSIBOA: Organo xedea EZ dago ASALDATUTA. Urgentzia hipertentsiboa da, pertsona
orokorrean ondo dagoenean, baina tentsioa >180 duenean.

EMERGENTZIA HIPERTENTSIBOA: Organo xedea ASALDATUTA dago, hau da, kaltetuta dago
presioa dela eta. Organo hauen artean ondorengo hauek aurkitzen dira:

- Entzefalopatia hipertentsiboa
- GHI (garuneko hodietako istripua)
- Biriketako edema akutua
- Ezkerreko bentrikuluko gutxiegitasuna
- Aorta-disekzioa
- Kardiopatia iskemikoa
- Giltzurruneko gutxiegitasuna eta/edo eklanpsia

HIPOTENTSIO ARTERIALA

Egoera egonkor batean TAS 90 mmHg-takoa baino txikiagoa denean.

● ESENTZIALA (primarioa):
● ONDORIOZKOA (sekundarioa): Zenbait kausa izan ahal dituzte:
○ Gutxiegitasun kortikosuprarrenala
○ Bihotz gutxiegitasun kongestiboa
○ Estenosi aortikoa

Hipotentsio arterial ortostatikoa edo jarrerazkoa (posturala): Ortostatismoari erantzun


desegokia da; hau da, taupada maiztasuna 15% baino gehiago handitzen da (zutik jarri baino
lehenagoko balioekin konparatuta) edo PA sistolikoa jeisten da 15 mmHg baino gehiago. Hau da, tarte
horietan normaletan sintomak nabaritzen dira (deshidratazioagatik)…

Adibidea: Egoera normal batean, etzanda egonda altxatzean odola beheko gorputz adarretan metatzen
da. Orduan gorputz aortiko eta karotideoko barohartzaileek detektatu eta basokonstrikzio periferikoa
eta bihotz-maiztasunaren handipena gertatzen da. Maiztasuna % 15 igotzen da.

KAUSAK:
14
● Hipobolemia (odoljario garrantzitsua, beherantzakoa, izerditzea…).
● Barohartzaileen erreflexuaren eraginez (neuropatikoa: NSZ alterazioa), kaltetuta egotea.

SINTOMAK: Zorabioa, ikusmen lausoa, sinkopea zutik jartzean (konorte-galera)…

15

You might also like