You are on page 1of 2

PLASMARI BURUZKO INFORMAZIOA EUSKAL AUTONOMIA ELKARTEAN

Zer da plasma?

Odolaren zati likidoa da, gehienbat ura da, gatzak, proteinak eta bestelako osagaiak ditu, eta
zelulak garraiatzeko balio du.

Nola lortzen da plasma?

Bi bidetatik:

 Odol osoko donaziotik (270 ml inguru donazio bakoitzeko)


 Plasma soilik ematetik; teknikoki plasmaferesia deitzen da (600-700 ml inguru donazio
bakoitzean, emailearen pisu, altuera, sexoa eta abarren arabera)

Zertarako erabiltzen da plasma?

 Zuzenean transfusioa egiteko, gaixotasun hepatikoen kasuetan, erredura kasuetan,


transplanteetan…
 Medikamentuak lortzeko, esaterako immunoglobulinak edo albumina; gizakion
plasmatik BAINO EZIN dira lortu eta Europako Medimentuen Agentziaren kontrolpean
daude. Immunoeskasia kasuetan erabiltzen dira, baita gaixotasun neurologikoetan,
autoimmuneetan eta hemofilia kasuetan ere.

Zer egiten du Osakidetzaren Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak (TGEEZ) lortzen duen
plasmarekin?

Donazioa eta gero, plasma izoztu egiten da bere ezaugarriei ahalik eta hobekien eusteko, betiere
KALITATE-arau zorrotzekin eta Osasun-agintaritzak gainbegiratuta, SEGURTASUNA ETA
TRAZABILITATEA mantentzeko.

 Transfusio zuzenerako erabiltzen den plasma Ospitaleetara bidaltzen da, behar duten
pazienteentzat eskuragarri egon dadin.
 Plasma farmazia-enpresa batera zatikatzeko bidaltzen da medikamentuak lortzeko.
Zentroak/Osakidetzak kontratu publiko bat du enpresa horrekin, plasma prozesatzeko
instalazio kopuru mugatuan prozesatze tekniko konplexu hori egin dezan.
Immunoglobulinen eta albuminaren bialak lortu ondoren, ospitaleetako farmazietara
bidaltzen dira, behar duten pazienteentzat eskuragarri egoteko. Gure plasma ez da inoiz
sartzen inongo zirkuitu komertzialetan.

Zenbat plasma erabiltzen da?

Urtean, transfusio zuzenerako, 10.000 unitate inguru erabiltzen dira transfusioetarako, eta
eskaera arazorik gabe betetzen da.

Plasmatik lortutako medikamentuei dagokienez, ehunka mila bial erabiltzen dira, eta eskariaren
erdia betetzen da gutxi gorabehera (eskaria urtetik urtera handitzen ari da).

Zenbat plasma behar da?

Eskaera osoari erantzun ahal izateko, nabarmen handitu beharko ditugu plasmaferesi-
donazioak. 2022an 5.106 plasmaferesi egin ziren, eta urtean 30.000 inguru egin beharko
liratekeela kalkulatzen dugu.

Zenbat emaile beharko genuke?


Helburua biztanleen % 4 emaile izatea izango litzateke. Onena emaileen oinarria ahalik eta
zabalena izatea da, eta emaileek urtean plasma-kopuru mugatu bat emate. Europako
herrialdeetan ia autosufizientzia lortu dute, batez beste emaile bakoitzak 4-6 plasmaferesi
egiten ditu urtean.

Autosufizienteak ez bagara, nola betetzen da plasmatik lortzen diren medikamentuen


eskaera?

Medikamentu horiek giza plasmatik baino ezin dira lortu. Enpresa farmazeutiko batzuek
plasmaferesiak emateko zentroak dituzte zenbait herrialdetan (Ameriketako Estatu Batuetan,
Austrian, Alemanian), ordaindutako emaileekin, hauek donazioa sarritan ematen dute (urtean
56 aldiz ere). Plasma horren bidez, behar duten eta autosufizienteak ez diren herrialdeei
eskaintzen dizkieten medikamentu horiek lortzen dituzte.

Zergatik hitz egiten da orain gehiago plasma beharraz?

COVID-19aren pandemia dela eta, gure herrialdean medikamentu horien eskasia are gehiago
nabaritu da, eta horrek ondorio larriak ekar ditzakeela. Horregatik, plasma estrategikotzat eta
interes orokorrekotzat jotzen da Europan. Eta planak eta proiektuak egituratu dira, Europako
funtsekin, autosufizientzia lortzeko plasmaferesi-donazioa sustatuz, printzipio hauek bermatuz:
borondatezkoa, altruismoa, elkartasuna eta emailearentzako segurtasuna.

Arazorik dago odola eta plasma emateagatik?

EZ. Bi donazio-mota horiek beharrezkoak dira, eta emaile berak bi donazio-motak txandakatu
ditzake. Emateko irizpideak, funtsean, berdinak dira. Bi donazio-mota horiek
TGEEZ/Osakidetzaren ardurapean daude. Ezaugarrien eta odol-taldearen arabera, eta
emailearen segurtasuna helburu hartuta beti, baita eguneroko beharren arabera ere, emaile
bakoitzari aholkatuko diogu maiztasun eta donazio-motarik egokiena.

Informazio gehiagorik behar duzu?

donacion@donantesdesangre.eus helbidean eska dezakezu edo www.donantesdesangre.eus


web gunean kontsultatu.

You might also like