You are on page 1of 6

Gaur egun, asko Covid-aren pandemiaren eskutik, mesfidantza izugarria garatu da

zientziarekiko, mesfidantza edo eszeptizismo hau orokortu egin da eta jendea paranoia
batean erortzen ari da, filosofiatik analizatu behar ditugu mesfidantza honen atzean dauden
argudioak, honen atzean ideia filosofikoak daudelako, kritikatzeko fenomeno soziologiko hau
ulertu behar dugu zer ari diren defendatzen eta hauen aurkako posturak.

Zientziarekiko mesfidantza hau asko orokortu da gehienbat osasunaren mailan,


txertoen aurkako mugimenduak, pandemia ukatzen zutenak eta abar, hauek
farmazia-industrian jartzen dute fokua, hauen ustelkeria kritikatzen, honen adibidea
hurrengo artikuluan dugu:

Artikulua

Hemen dugu "Juan de Mariana Institutua" webguneko artikulu bat, antzeko artikuluak
aurki ditzakegu webgunean, hau da, zientziarekiko mesfidantza edo kritika basatia dutenak;
kasu honetan, doku-serie bati buruzko iruzkin labur bat aurkituko dugu. Telesaila "Dopesick"
da, Purdue Pharma farmazeutikoaren ustelkeria kasuaz eta Estatu Batuetako opioideekiko
adikzioarekin duen erlazio zuzenaz dihardu, zehazki oxitozinarekin.

Benetako kasu bati buruz ari gara, non interes ekonomiko hutsengatik farmazeutika
batek farmako bat merkaturatu zuen, oxitozina, zeinaren mendekotasuna sortzeko arriskua
oso altua den. Hemen gakoa da hainbat aldizkari zientifikotan artikuluak argitaratu zirela,
interesatuak, horren mendekotasun-arriskua ehuneko bat baino txikiagoa zela defendatuz.
Unibertsitateetan ere, Estatu Batuetako etorkizuneko medikuek ikasten zuten arriskua
ehuneko bat baino txikiagoa zela, nola iritsi zen gezur hori "egia zientifiko" izatera?

Telesailak opiazeoen krisiaren atzean dagoen ustelkeria guztia azaleratzen du, jende
asko eta estamentu asko zipriztintzen ditu, eta farmazeutikez beti mesfidati izan direnek
aprobetxatu egingo dute beren burua berresteko.

Farmazeutikak dirua eta kontaktuak zirela medio bere gezurra toki ezberdinetan
publikatzea lortu zuen, honek erakusten digu nola baliabideak izanda edozein gezur
publikatu dezakegun eta gainera, aldizkarietan irakurtzen dugunaren zer portzentai da
ordaindutako propaganda? Konfidatu dezakegu aldizkarietan? Fernando Herreak,
artikuluaren idazleak hurrengoa idatziko du: “Y es que la verdad no se difunde por sí misma,
necesita recursos para propagarse, aunque ciertamente menos recursos que las mentiras,
lo que es su única ventaja.” Egiak abantaila izanda ere baliabiderik gabe ez da zabalduko,
baliabideak behar dira, soilik gezurrak zabaltzen dituztenak, edo haien interesak babestuko
dituztenak, edukitzen badituzte baliabideak hauek izango dira “egiaren” edo publikatuko
denaren, zabalduko denaren jabe.
“Las verdades y mentiras científicas no dejan de ser memes que se difunden entre
nuestros cerebros, y cuya difusión tiene un coste. No podemos retener ni reproducir todos
los memes con que nos tropezamos en nuestro día a día, y solo un porcentaje muy exiguo
de ellos consigue sobrevivir. Evidentemente, en la medida en que se dediquen más
recursos a la propagación de un meme, más probabilidades tendrá de sobrevivir y
reproducirse.”

Honen aburuz zientzia meme bat bilakatu du da, txiste bat, jendeak ez du jada
pentsamendu kritikoa eta askotan ikusten dituen ideiak erreproduzitzera mugatzen da,
honela telebistan behin eta berriro entzuten badugu “x ona da osasunerako” guk pentsatuko
dugu x ona dela osasunerako. Zientzia boteretsuen eskuetan gelditzen da, hauek
dituztelako baliabideak ideiak zabaltzeko.

Orain posizio erradikalago bat aztertuko dugu hurrengo artikuluaren bidez:

Artikulua

Artikulu hau Natural News, Estatu Batuetako ultraeskuindar web orrian aurkitzen
dugu. Kritika gutxi gorabehera zorrotz batetik konspiraziora igarotzen gara, artikulu honetan
zientziari zuzenean erasotzen ez dioten baina zientzia zeharka politikara murrizten duten
ideien defentsa aurkitzen dugu. Bere mezutik ondoriozta dezakegu zientzialariek gezurra
esaten digutela, gaiztotasunez gezurra esaten digutela, ez dakigu ezjakintasunagatik edo
konplizitateagatik.

“The latest data covering excess deaths from Wuhan coronavirus (COVID-19)
"vaccines" shows that the shots were schemed and developed a long time ago
specifically to depopulate the world – and especially the white world.”

“"There is no SARS-CoV-2 'virus' because there are NO 'viruses.' Therefore,


there was no lab leak. You can't make something more virulent when that something
never existed in the first place. Those earlier deaths were from the flu (which is
actually the body detoxing) that was relabeled 'COVID,' placing people needlessly on
ventilators, giving, especially the elderly, Remdesivir, and relabeling all deaths
(cancer, car crash, heart attacks etc.) as COVID deaths."”

Orain ustelkeria ez da enpresa edo korporazio batera mugatzen, orain ustelkeria


zientifikoa herrialde anglo guztietara hedatzen da, eta gaizki deritzon lehen munduko
herrialde ia guztietara. Herrialdeak zientifikoekin batera, medikuak barne, helburu gaizto
batekin konspiratzen dute. Zientzia ez da orain egia edo aurrerapena bilatzen duen zerbait,
baizik eta kontrol instrumentua, non zientzialari guztiak edo ia guztiak boteretsuen mezua
zabaltzen duten, herriko anbulatorioko medikuak ere konplizeak dira. Zientzia edo
komunitate zientifikoa boterearen kontrolpean dagoen masa homogeneoa bilakatzen da.

Eszeptikoen artean naturalistak ditugu, hauek seguruenik zaharrenak dira, kimikatik


aldentzen dira eta landareetara jotzen dute, gauza “naturalen” bidez sendatzea bilatzen dute
eta beste guztia “antinaturala” da, naturak emango digu benetako osasuna, pilulak alde
batera utzita, ahal den heinean.

Web Orria

Web orri honetan artikulu ezberdinen bidez erremedio naturalen alabantza dugu eta
erremedio kimikoen, ulertu kimikoa laborategietan egiten diren gauzak, arriskuen denuntzia.
Hauek ez dira mediku konbentzionalez fidatzen eta erremedio alternatiboak defendatzen
dituzte. Hemen ez dago konspirazio hain izugarririk, baino mesfidantzaren atzean dagoen
ideia antzekoa da, farmazeutikak ez dute pertsonen osasunean pentsatzen, soilik haien
interes ekonomikoetan pentsatzen dute, dirua osasunaren gainetik dago eta zure osasuna
arriskuan jarriko dute dirua badago jokoan.

Hauek berez fisika edo astronomiak egindako aurkikuntzak ez dituzte ukatzen, baino
bai izaten da negazionisten lehen urratsa medikuntza zientifikoa ukatzea lurra biribila ez
dela baieztatzeko. Hauek askotan esperimentu pseudozientifikoetan oinarritzen dira haien
tesiak defendatzeko, korrelazioa eta kausalitatea konfundituz. Jarri dezagun egun batetik
bestera joaten den eztula dugula, makarroiak jaten ditut eta hurrengo egunean eztula joan
zait, makarroiak jateak ez du kausatu eztula joatea, ez dago kausalitate erlaziorik bi
fenomenoen artean. Kasu hau nabaria da minbizi terminalen kasuekin, pazienteek
kimioterapiak hartzen dituzte eta bitartean, desesperazioz seguruenik, ozono-terapia egiten
hasten dira, zorionez haien bizitza luzatzea lortzen dute, hau da, terapiak ondo joan dira eta
efektua izan dute, baino zeren esker hobetu dira, kimioterapia edo ozono-terapia? Edo biak?

Ideia hauen aurrean farmakoak eta txertoak defendatuko dituzten web orriak ditugu,
hala nola Scientific American, hemen nolabait zientifikoen hitzaren defentsa egingo da eta
goian aipatutakoen ideiei aurre egingo zaie, ukatzen besteak esandakoa eta baieztatzen
haien ideiak, hurrengo artikuluan adibide argia dugu: Artikulua

Artikuluan FDAko kide baten hitza erabiltzen da argudio bezala, lehenengo artikuluan
zalantzan jartzen den FDA bera, hauek sendagaien eta elikagaien kontrola egiten dute,
hiritarren osasuna dela xede. Hauek azken hitza dute elikagai edo medikamentu bat
merkatutik ateratzeko. Kasu honetan txertoak dirudienez badute DNA oso gutxi, baino dio,
txerto guztiak bezala, eta hain txikia izanda kantitatea ez dago arriskurik genetikan
eragiteko, hau izanda negazionisten kezka handienetarikoa.
Gaur egun sare sozialetan biralak egin dira bideo ezberdinak mezu negazionistekin,
baieztatzen lurra laua dela, txertoak hil egiten gaituztela, 5G antenak minbizia sortzen
dutela. Harrigarria da nola negazionista berriak ez diren eszeptikoak, hau da, ez dute dena
ukatzen, baizik eta haien egia soilik defendatzen dute, beste modu batera esanda,
eszeptikoa bazara ez duzu zientzian sinisten baino erezta xamanerian, baino negazionistek
ez dute dena ukatzen, gauza batzuk baieztatzen dituzte, gauza gehiegi negazionistak
izateko. Ideia hauen aurrean, gutxienez Espaina mailan, dibulgatzaile zientifiko ezberdinak
ditugu, arrakasta dezente handikoak haien sare sozialetan.

Horietako bat Date un Vlog da, klima-aldaketaren harira hurrengo bideoa igo zuena:
Bideoa

Klima-aldaketa izan da azken urtetan pil-pilean egon den gaia, bai zientifikoetan, bai
negazionistetan, zientifiko askok CO2aren emisioaren arrikuaz jabetu dira eta askotan
ohartarazi dute honetaz, aldiz askok hau ukatzen dute, ez zertan ez dela klima-aldaketarik
baizik eta ez garela gehiegi kezkatu behar eta zientifikoen kezka propaganda hutsa dela,
interes batzuk izkutatzen dituen propaganda. Klima-aldaketari garrantzia kentzeko erabiltzen
diren argudioak ez dira zientifikoak izaten, politikoak baizik. Herrialdeek interes politikoak
direla eta kezka zabaltzen dute, kezka hori lege moduan izan daiteke, hau da, enpresen
isurketa mugatzen eta abar, baino benetan ebidentzia zientifikoak izan gabe. Bideoaren
intentzioa benetako arriskuaren berri ematea da.

Beste dibulgatzaile famatua QuantumFracture dugu, orain dela hiru urte 5G-arekin
polemika zela eta hurrengo bideoa igo zuen: Bideoa

Bideoan bi pertsonen elkarrizketa dugu, batek ukatuko du 5G-ak eragin zuzena


duela minbiziaren agerpenarekin eta besteak baieztatuko du aurrekoak ukatutakoa,
bideoaren momentu batean 5G-aren aurka dagoenak ikerkuntza (paper) bat erakusten dio
besteari eta besteak leporatzen dio lan hori ez dela zientifikoa, ez duelako metodoa
jarraitzen edo metodo zalantzagarria du, lan zientifikoak metodologia zehatz eta zorrotzak
jarraitzen dituzte objektibitatea ahalik eta handiena izateko eta lan horrek ez du horrelako
metodorik.

Hemen dugu seguruenik lan honen guztiaren gakoa, negazionismoak ez du


ikerkuntza ukatzen, hauek ere egiaren bilaketa egiten dute, honela ezagunak dira
terraplanista ezberdinen saiakuntzak lurra laua dela demostratzeko, lan ezberdinak ere
idazten dituzte. Puntu garrantzitsua, Crespo Cepeda, QuantumFracture youtubeko kanala
eramaten duenak, metodoan dago, lan eta ikerkuntza ezberdinak daude defendatzen 5G-a
arriskutsua dela, kantzerigenoa, lan hauen arazoa metodoan dago, ez dute metodo
zientifikoa jarraitzen.

Metodo zientifikoa ez da, nire ustez, ulertu behar zerbait zehatz eta finkoa bezala,
hau da, ez da Ikeako altzairu bat muntatzeko jarraibidea bezala, geologoak eta kimikariak
pausu ezberdinak jarraituko ditu haien ikerkuntza egiteko, esparru berean ere lan
ezberdinetan jarraitutako pausuak ezberdinak izango dira. Popperek defendatuko zuen
metodoaren barruan ezinbestekoa dela hau enpirikoki faltsatzea izatearen aukera, honek
ezberdintzen du fisika eta metafisika edo psikologia eta psikoanalisia, metafisika eta
psikoanalisia ez dira zientziak, ez dute metodo zientifikorik jarraitzen eta ezin dira enpirikoki
faltsatu.

Honek ez du esan nahi metafisikak edo psikoanalisia zentzua ez dutenik, metafisika


ez dugu filosofiatik ezabatu behar, ez dugu zientzia ez den gauza oro ezabatu behar, baina
bai kontuan izan behar dugu filosofia egitean ez garela kontraesanean sartu behar
zientziarekin, zientzia erreminta bat da metafisika, adibidez, garatzeko. Negazionisten
arazoa kontraesan zuzenean sartzen direla da, zientziak esaten duena ukatzen du eta haren
aurka ideia ezberdinak proposatzen ditu, arazoa ez da zientifikoa ez izatea, arazoa da
zientziaren aurka doala edo honekin kontraesan zuzenean jartzen dela.

Gaur egungo paradigma manikeoa ulertzeko, ulertu behar dugu gaur egungo
zientziaren kontzepzioa, zientzia askotan ulertzen da masa homogeneo bat bezala, zientifiko
guztiak jaten dituen masa, honela ulertu daitezke “zientziak engainatu egiten gaitu” bezalako
esaldiak, honek esan nahi du zientzialari guztiak engainatu egiten gaituztela, bilakatzen
zientifikoak talde “masoniko” baten kide, zeinak interes maltzurrak dituen. Oso zaila iruditzen
zait pentsatzea zientifiko guztiak norabide berean ideia batzuk defendatzen dituztela jendea
kontrolatzeko, engainatzeko eta abar. Honela gizaki talde batzuk zientziaren izenean egiten
eta esaten den oro ukatuko dute, gehiegi argudiatu gabe, eta zientziaren ideiak defendatzen
duena engainatuta dago, mundu guztia engainatuta dago bera izan ezik, eta bera bezala
pentsatzen dutenak izan ezik. Honek arrisku izugarria du, azkenean hauek haien ideietan
babesten dira eta ez dute beste ezer entzun nahi, beraiek bezala pentsatzen duten
jendearekin elkartzen dira ideia hauek atzeraelikatzeko. Fenomeno honen antzekoa eman
daiteke marxismoan alienazioaren kontzeptuaren desitxuratzea ematen denean, mundu
guztia Matrixen bizi dira eta ni esnatuta nago, nik egia ikusten dut eta besteak engainatuta
daude, egia esanda hau fenomeno dezente zabaldua da.

Ezin dira ukatu historian zehar eman diren korrupzio kasuak, argienetarikoa
lehenengo artikuluan aipatzen dena da, hemen aldizkari ezberdinetan gezurrak publikatu
ziren, FDA-k gezur hauek jan edo zabaldu zituen eta medikuek ere faltsua zen informazioa
zabaltzen zuten, mendekotasun-sortzaileak diren opioideak errezetatzen, honek ondorio
itzelak izan ditu Estatu Batuetan. Medikuek hasi zuten gaur egun duten opiazeoen krisi
izugarria. Interes ekonomikoak ez dute zertan zientziaren gainetik egon, egiaren gainetik
egon, baina historikoki kasuak eman dira, baina hau Estatu Batuetan ematea ez da
kasualitatea, kapitalismo garatuak egia kapitalizatzen du, egia erosi daiteke, egiak balio
monetario bat du, prezio bat du, nahiko diru baduzu egia erosi dezakezu, zure egia inposatu
dezakezu, honela mediku ezberdinak ordaintzen badituzu oxitozina errezetatzeko hauek
oxitozina errezetatuko dute, dirua jartzen baduzu aldizkari batean artikulu bat publikatzeko
artikulua publikatuko dute, diruak egia baino balio handiagoa du. Hau Europan gutxiago
gertatzen da, ez du esan nahi gertatzen ez denik, korrupziorako testuingurua ez delako hain
mesedegarria, gakoa hemen da ulertzea testuinguru ezberdinetan zientziaren papera
ezberdina izan daitekeela, guda garaian egingo diren ikerketa asko jendeak hiltzeko armei
buruz izango dira, osasun sistema merkatu askearen menpe dagoenean interes
ekonomikoak osasunaren gainetik egongo dira eta korrupzio kasuak egongo dira, zientzia
gizakiaren onurara bideratu nahi badugu testuinguru aproposa sortu behar dugu hau
gertatzeko.

Unai Duran Albizu

You might also like