You are on page 1of 6

S.A.

GAlA: OSASUNAREN ETA GAIXOTASUNAREN KONTZEPTUETARA


HURBILKETA

1. OSASUNAREN ETA GAIXOTASUNAREN INGURUAN

Osasunak eta gaixotasunak garrantzi handia dute pertsonen, gizarteen eta


kulturen garapenean. Pertsonek osasuna ziurtzat jotzen dute, eta berezko
edo natural gisa onartu gabe duten gaixotasunari aurre egitean,
ga ixotasuna zergatik duten azaltzen ahalegintzen dira (Herzlich, 1973) .
Kausazko azalpen horiek zereg in zientifikoan ez ezik, zentzuen azalpenean
ere garrantzia dute; hots, egunerokotasunaren azalpenak dira (Farr eta
Markova, 1995).

Jarraian, gaur arte ditugun osasun- eta gaixotasun-eredu ezberdinak


deskribatzeaz gain, osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak jorratuko
ditugu, fenomeno sozial eta kultura l moduan, eta osasunaren sustapena eta
gaixotasunaren prebentzioa landuko ditugu.

1.1. Osasunaren eta gaixotasunaren ereduak

Ballester-ek (1998) gaur arte ditugun gaixotasun-eredu ezberdinak


deskribatu ditu, horien ibilbidearen ikuspegi lineala eman gabe. Era berean,
nabarmendu du eredu horietako batzuk denboraldi historiko ezberdinetan
egon izan direla. !Ido horretan, e red u hauek aipatzen ditu: naturaz
gaindikoa deitzen duen eredua, eredu naturalista, ukitu morala duen
eredua, eredu biomedikoa eta eredu bio-psikosoziala, Osasunaren
Psikologia eta Osasunaren Gizarte Psikologia diziplinetan nagusia .

Naturaz gaindiko ereduak gaixotasunaren interpretazio magikoak eta


demonologikoak izango ditu historian zehar. Ered u horren inguruan esaten
zen gaixotasunak botere beldurgarri batzuk zirela, ezaugarri magikoak eta
naturalak ez zirenak zituzten deabruak edo izakiak.
Eredu naturalista Hipocratesek, medikuntzaren aitak, ordezkatuko du, eta
gaixotasunaren arrazoiak arrazoi naturaletan eta ikuspegi arrazionalean
bilatuko ditu. Eredu naturalistaren arabera, osasuna gorputzeko umoreen
oreka da; gaixotasuna, berriz, horien desoreka.

Erdi Aroan, egoera sozialak eta erlij iosoak bultzatuta, morala dei dezakegun
eredua izango dugu; hau da, gaixotasunaren arrazoia erlijio-ukituko
azalpenetan zegoen. Horrela, gaixotasuna Jainkoaren zigorra zenez,
errudun izatearen ideia onartzen zen.

Eredu biomedikoa egun osasun-sisteman nagusi den eredua da, eta Erdi
Arcaren ondoren sortuko da; hain zut:en ere, Errenazimenduko
Humanismoan. Kasu honetan, gaixotasunaren interes nagusia gai~ otasunen

jatorri lokalean egongo da.

Ildo horretan, batzuetan, kutsatzeari egozten zaio gaixotasunaren arrazoia;


hots, pertsona batek edo pertsonaz kanpoko objektu batek kutsatzearen
ideia iza ten da.

Medikuntzaren historiagileentzat, azken horren nagusitasuna prozesu


biologikoen kontrol eta ulermen aurrerapenetan oinarritu badaiteke ere,
erredukzionismo biologikoan oinarritutako kritika garrantzitsuak aurkituko
ditugu (Yardley, 1997), gaixotasunarekin lotutako beste alderdi psikologiko
eta sozial batzuk alde batera uzten baitira.

XX. mendean, beste eredu bat azalduko da eredu biomedikoari egindako


kritiken erantzun gisa; hau da, eredu psikosoziala. Aipatzekoak dira
Mechanic eta Engel, lehenak gaixotasunaren jokabidearen kontzeptua
emateagatik eta bigarrena ereduaren aita moduan.
'
Eredu biomedikoak medikuntza tradizionalean duen garrantzia alde batera
utzi gabe, eredu bio.:. psikosoziala agertuko da aurrekoaren ordezko gisa,
aurrekoari egindako kritika nagusiak gainditu nahian.

Yardley-ren (1997) arabera, eredu hori sortzeko arrazoietariko bat izan zen
gaixotasun kronikoak izugarri ugaritzea. Orduan, erredukzionismo
biologikoa gainditu beharra ikusi zen; izan ere, ez zituen kontuan hartzen
estiloekin eta bizitzeko ohiturekin eta gizarte-taldeekin lotutako alderdiak,
mota horretako gaixotasunekin zerikusi handia zutenak.
. JI
Definiziorik ez izateagatik, eredu hau kritikatua izan da . Ereduaren arabe: )
osasuna eta gaixotasuna elementu biologiko, psikologiko,
kulturalen emaitza dira, eta horiek aintzat hartu behar dira gaixotasunare
j
sozial ~:~1 ,
arrazoia azaltzean. ~

1.2. Osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak

Osasuna eta gaixotasuna termino esklusiboetan ulertzen ez baditugu eta


esperientzia eta aurrerapenak bata bestearekin oso lotutako domeinu
moduan hartzen ez baditugu (Radley, 1994), oso zaila da osasuna eta
ga ixotasu na defi n itzea.

Ballester-en (1998) ustez, mende hasieratik osasunaren kontzeptuan


aldaketa garrantzitsuak gertatu badira ere, egun, arazo asko daude denen
artean adostutako definizioa emateko, eta batzuetan kontzeptu bezala
definitzeari utzi (Ballester, 1998) eta adjektibo edo substantibo eran
ematen da.

Osasunaren kontzeptuaren inguruan, Rodrguez-ek (1995) dio osasunaren


definiziorik konbentzionalena dela termino negatiboetan ulertzen duen hura,
zehazki, gaixotasunik ez izatea. Definizio hori funtsean eredu biomedikoaren
erredukzionismoan defendatu da, eta dauden mugen eta parametroen
aldagarritastJn soziala eta kulturala kontuan hartzen ez duen definizio
sinplea da.

Osasuna termino negatiboetan definitzen duen definizio honen arabera,


gaixotasuna alderdi biologikoen aldaketa litzateke, parametro normalek
behar bezala funtzionatzen ez dutenean agertzen dena. Ildo horretan,
normalaren eta patologikoaren artean dauden muga lausoak aurkituko
ditugu berriro.
j
Osasunaren Munduko Erakundeak (OME, 1976, 1978) emandako definizioa
termino positiboetan agertzen da; alegia, aurreko definizioaren
erredukzionismoa gainditu nahi du, elementu psikologikoak eta sozialak
sartuta. Era horretan, osasunaren definizioa da ongizate fisiko, mental
eta sozialaren egoera osoa eta ez soilik patologa organikoa edo
gaixotasuna ez izatea. Dena den, definizio hori kritikatua izan da, egonkorra //
eta printzipioen aitorpena besterik ez izateagatik. ~
Q asuna eta aixotasuna definitzeko daud ~ai a.stJ. horiek guztiak direla-
eta, egileek nel:rrfirako definizioak e eta osasunaren definizioak izan
behar lituzkeen ezaugarri ezberdinak azaldu dituzte.

Ildo horretan, Friedman eta Dimatteo (1989) autoreek osasun- eta


gaixotasun-elementuen ikuskera osoa eman nahi dute edota holistikoa, hori
~
~ientifikoegia izan ez badaiteke ere. Hain zuzen ere, osasuna ikuspegi
~
QOSitiboarekin ulertu behar litzateke, eta kontzeptu dinamiko eta aldako
~oduan (Ballester, 1998), arazo sozial eta politiko gisa hartu behar izatea
"'~'gain (Rodrguez, 1995).

Horrela, osasuna eta gaixotasuna eraikuntza sozialtzat har daitezke, alde


anitzeko fenomeno gisa (Godoy, 1999), eta subjektua ez ezik, komunitatea
ere aintzat hartuko dute.

1.3. Osasuna fenomeno sozial moduan

Osasunak eta gaixotasunak pertsonala dena gainditzen dute, eta elementu


sozialak eta kulturalak hartzen dituzte. Osasunaren eta gaixotasunren
ezaugarri sozialaren inguruko azterketa berrogeita hamarreko hamarkadan
hasi zen egiten Parsons-en lanarekin. Lan horretan kontuan hartu zen
gaixoak gaixotasunaren prozesuan hartzen duen rola. Parsons-ek sortutako
"gaixoaren rola" kontzeptuaren bidez, gaixotasunaren nozio biologikoa
zabaldu zen., eta gaixoari eta gizarteari paper garrantzitsua eta aktiboa
eman zitzaion, gaixoaren egoeraren azterketaren inguruko elementuak eta
pertsonek gaixotasun-prozesuan dituzten eskubide eta betebeharrei
buruzko aukera sozialak aipatzen baitziren.

Kritika ugari jaso ditu; esate baterako, estamentu medikoari emandako


paperaren garrantziaren ingurukoa . Hala ere, gaixotasunaren alde sozial
hori kontuan hartzen zuten ikerketen aitzindaria izan zen Parsons. Gaur
egun, alderdi soziala egile askok defendatzen dute eta Parsons-en
kontzeptuak garrantzitsutzat jotzen dituzte; esate baterako, Friedman eta
Dimatteok (1989) eragin soziala eta berrespen soziala lotzen dituzte, baita
gaixoaren egoeraren egiaztapena ere . Horrela, gaixotasunaren ezaugarri
soziala nolabait arrazoitzen dute, eta horrek arreta sozial jakin batekin
erlazioa duela esaten dute. Ildo horretan, gaixotasunaren esperientzia
subjektiboa edo "illness" fenomeno soziala da berez, besteen beharra baitu
errealitate gisa aurkezteko edo osatzeko. Gaixotasun-esperientzia erlatibo
moduan onartzen da, ez absolutua, pertsonek eta gizarteak egindako
interpretazioaren eta eraikuntzaren mendekoa.

1.4. Osasuna fenomeno kultural moduan

1
Osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptuak, dimentsio sozialaz gain,
garrantzi handiko dimentsio kulturala du. Berrogeita hamarreko
hamarkadan, hainbat egilek elementu kulturalen gaineko interesa erakutsi
zuten, zenbait kultura nola gaixotzen diren eta nola adierazten duten
/
ondoez hori.

Laplantinek (1999) osasunaren eta gaixotasunaren antropologa


kontzeptualizatzean dauden zailtasunak agertzen ditu. Zailtasun horien
. . . ._ ! artean, gizarte bakoitzean aldeak daude osasuna eta gaixotasuna agertzekoj/
> ~~ moduan, eta alderdi hori ez da batere kontuan hartzen nagusi den eredufl}
biomedikoaren kausalitatean.
.
Egile horrek aztertu egin ditu gaixotasunaren kontzeptu ezberdinen arteko
gatazkak eta bateratasunak, ikasitako esparru kulturalaren zati gisa;
zehazki, gaixotasuna lehen pertsonan eta gaixotasuna hirugarren

.
pertsonan. Frantsesez eta gaztelaniaz alderdi hori aipatzeko hitz bakarra
izan ahen, ingelesez hauek ditugu: "illness", "disease" eta "sickness".

Gai hau jorratzean, Eisemberg (1977) aipatzen du. Egile horrek "illness"
'
hitza gaixotasuna lehen pertsonan kontzepturako erabiltzen du, pertsonaren
esperientzia subjektiboa adierazteko; kasu horretan, gaixotasuna-pertsona
bikotea izango dugu. Bestalde, Fabre6) gak (1978) "illness" hitza
gaixotasuna-gizartea aipatzeko erabiltzen duela dio, "illness" hitzarekin
gizarte jakin baten gaixotasunarekin lotutako portaera soziokulturalak
adierazteagatik.
Gaixotasuna-pertsona zein gaixotasuna-gizartea "disease" hitzaren
aurkakoak dira; hau da, gaixotasunaren ulertze biomedikoa, gaixoaren
sintoma fisikoen ezagutza objektiboan oinarritua. Ildo horretan, "disease"
gaixotasuna-objektua izango da.

Laplantine-rentzat (1999) "illness" kontzeptuak nolabaiteko nahasketa du,


psikologikoaren eta biologikoaren arteko lotura hausten baitu. Horrela,
kontzeptu berria sortu nahi du, kulturara iritsiko dena, gaixotasuna sartuta,
eta gaixotasuna subjektua (Eisemberg-entzat " illness") gaixotasuna
gizartetik (Fabrega-rentzat "illness") bereizteko balio duena. Ildo horretan,
Benoist-ek (1983) egindakoa aurrerapena dela dio; hau da, "sickness" hitza
sartzea "disease" eta "illness" hitzen sozializazio-prozesu gisa. Ildo'\i
horretan, hitz horrek baldintza sozialak, historikoak eta kulturalak adieraz{
irudikapena egiteko,w

Beraz, esan daiteke " illness" hitzak pertsonak subjektiboki duen


gaixotasunari erreferentzia egiten diola, "disease" hitzak zientifikoki
/ objektibatua izan den moduari eta "sickness"-ek sozializazio-prozesuari .

.,

You might also like