You are on page 1of 27

OSASUNAREN PSIKOLOGIA 1.

ZATIA
0. GAIA: Osasunaren Psikologiara sarrera 6
1) OINARRIZKO KONTZEPTUAK 7
1.2. Osasuna 7
1.2. Gaixotasuna 9
1.2. Osasuna - gaixotasuna 9
1.3. Sufrimendua - mina 9
1.4. Osasunaren Psikologia 11
2) OSASUNAREN BILAKAERA HISTORIKOA 14
2.1. EREDU MAJIKO-ERLIJIOSOA 14
2.1.1. Medikuntzaren filosofia naturalista: Grezia klasikoan 15
2.1.1. Medikuntzaren filosofia naturalista: Erromatar inperioa 16
2.1.2. Erdi aroa: Siniskerien eta elizaren nagusitasuna 17
2.1.3. XVIII-XIX. mendeak: René Descartes eta Eredu Biomedikoaren
sorrera 17
2.2. EREDU BIOMEDIKOA 18
2.3 EREDU PSIKOSOZIALAK: 20
1. Gaia: Osasuna eta emozioak 23
I) OSASUNA ETA EMOZIOAK 24
II) OSASUNA ETA ESTRESA 30
1) Zein 4 faktorek eragiten dute estresa? 31
2) Estresaren eta zoriontasunaren erlazioa deskribatu 31
3) Nola identifikatuko genuke “estres kronikoa”? 31
4.ZERK HANDITZEN DU GAIXOTASUNERAKO PROBABILITATEA? 33
5. Estresa erregulatzeko teknikak 34
6) Estresaren onurak ikuspegi psikologikotik 37
7) Estresoreak 37
a. Bizitza gertakari nagusiak Noizean behin edo oso noizean behin
gertatzen direnak. 37
b. Bizitza gertakari txikiak 38
c)Bizitza gertakariak 38
BERRIA:emozioen kudeaketa eta osasuna 40
EGOERA ESTRESAGARRIARI AURRE EGITEKO MODUAK 42
EDUKI TEORIKOAK I. ZATIA: OSASUNA ETA PSIKOLOGIA

1. Osasunaren Psikologiari sarrera


2. Osasuna eta portaera. Faktore salutogeniko eta patogenikoak
3. Osasuna eta estresa
4. Osasunaren Psikologiaren aplikazioak
TEORIA

EDUKI TEORIKOAK I. ZATIA: OSASUNA ETA PSIKOLOGIA

1. Osasunaren Psikologiari sarrera


2. Osasuna eta portaera. Faktore salutogeniko eta patogenikoak
3. Osasuna eta estresa
4. Osasunaren Psikologiaren aplikazioak
0. GAIA: Osasunaren Psikologiara sarrera

Aurkibidea

1) Oinarrizko kontzeptuak

1.1. Normaltasuna vs. Aniztasuna

1.2. Osasuna - Gaixotasuna

1.3. Sufrimendua - mina

1.4. Osasunaren psikologia

2) Osasunaren bilakaera historikoa

2.1. Eredu majiko-erlijiosoa

2.2. Eredu medikua

2.3. Eredu biopsikosoziala


- Psikologo klinikoa (biomedikoagoa dena, PIRa egiten da eta rotazio bat
egiten da osakidetzan)
- Osasun psikologoa: ardatza pertsona da, pertsonaren osotasunaren osasuna
hobetzea. Hau geldoagoa da
- Psikologoak ez ditu psikofarmakoak errezetatzen, honen inguruko jakintza
badu, baina ezin du errezetatu.
- Klinikoan eta psikiatrian helburua sufrimendua murriztea edota kentzea da.
Hau azkarragoa da osasun psikologiarekin konparatuta.
- Psikofarmakoakekin soilik ezin da arazoari aurre egin, terapiarekin batera
eman behar da .
- MPGS (osasun psikologia)
- Tratamendua eta ebaluazioa egin daiteke zailtasun akademikoekin → PT

1) OINARRIZKO KONTZEPTUAK

1.1. Normala vs. Anitza?

1. Ariketa: Normala ala anitza? Nola tratatzen dugu normaltasunez kanpo dagoena?

https://www.youtube.com/watch?v=hKFQdFWi0fE

- Zer da normala? Zer da anitza?


- Osasun mentala ez dago normaltasunaren barruan, eta guri lan egitea
tokatzen zaigu normaltasunaren barruan ez dauden jendearekin
- Batazbestekoaren barruan dagoen jendea normala baldin badago, hortik
kanpo daudenak ez dira normalak. Gaussen kanpaian

Normaltasun vs. Ez-normaltasunerako mugak

Jakiteko normala edo ez normala, irizpide hauei beitu behar dizkiou.

• Irizpide biologikoa: alterazio organikoa (genero disforia).

• Irizpide estatistikoa: batezbestetik desbideratzen den portaera behagarria (DSM,


CIE).

• Irizpide kontsentsuala: testuinguru sozial batean “normalizatzen” ez den portaera


(AGHN). testuinguru sozialaren arabera begiratzea normala naizen o ez.

• Irizpide subjektiboa: pertsonak sentitzen duenaren arabera (Nortasun


Nahasteak).Hemen ya oso zalle da sailkatzie. Mundua bere aurka dagoela
pentsatzen du eta horrela bizi da, eta beraz, bakarrik geratzen da. Pertsona hauek
zerbaitegatik sortu ditu ideia hauek bere buruan, txikitan seguraski horrelako bizipen
asko izango zituen seguraski, amak abandonatu zuen….. pertsona horri entzun egin
behar zaio, ondo dago diagnostiko bat (trastorno de personalidad) eta ondo dago
baita farmako bat ideia hoiek geratzeko…

Batzuk egiten dute mina, delirioa, sufrimendua, ahotsa isiludu… ta beste batzuk
entzun. ENTZUN egin behar dugu. Emateu isiltzearekin lagundu egingo diogula
lasaitzen, baina ez da horrela, sufrimendua entzun egin behar dugu. Sufrimenduak
mezu bat ekarri nahi digu, aldaketa bat…

BIDEUE: EX ET

Normala sentitzen banaiz ez dugu sufrimendurik izango, baina batazbestekotik


kanpo sentitzen banaiz, ordun ya desberdina naiz eta arazoak sortzeko probabilitate
gehiago izango dugu.

Ume alienigenie: bere munduen etzan bestien berdiñe, ordun gure planeta bialtzen
dute. Zu bezalakoekin elkartzen bazea zure osasuna hobetu egingo da eta hobeto
sentituko zara.
1.2. Osasuna
Etimologia

ANALISI ETIMOLOGIKOA:

• Euskaraz: “osotasunatik” dator. Egoera integroan egon.

• Ingeleraz: Health - Hale (osasuntsua, kementsua) + Whole (multzoa, osotasuna).

• Gaztelaniaz “salud”, latinezko “salus”-tik dator. - Gizabanakoaren funtzionamendu


normala.

Osasuna → Osotasuna (biologikoki, mentalki edo psikologikoki)

Egoera bat ongizate (fisikoa, mentala, psikologikoa), eta funtzionamendu egokia


izatea arlo desberdinetan

Eguzkiak dituzten diapositibak garrantzitsuak

Definizioa (eguzki)

- Tradizionalki: “gaixotasunik gabeko egoera”.

- OME (1946): “Egora bat da non ongizate fisikoa, mentala eta soziala erabatekoak
diren, eta ez afekzio edo gaixotasunen gabezia hutsa”.

- Abantailak: positiboki definitua, dimentsio psikosoziala barne eta ikuspegi


integrala.
- Desabantailak: utopikoa, subjektiboa, estatikoa eta “ongizateak” ez du
zertan osasunarekin bat egin.

- Gaur egun: Osasunak eta gaixotasunak kontzeptu bakarra osatzen dute.


Osasun-gaixotasun kontinuum bat, bizi-esperientzia.
“Osotasuna”

René Dubos: “Min (fisiko) eta sufrimenduaz (psikologiko) ahalik eta libreen den
egoera fisiko eta psikologikoa da, hautazkoa den testuinguruan luzaroan eraginkorki
funtzionatzea ahalbidetuko diona”

*“Osasuna lortzea ez da bizitzaren helburu; osasunak bizitza kalitatea errazten digu”

1.2. Gaixotasuna

Pertsonak pairatu (sufritu) ditzakeen nahaste fisiko zein psikologiko anitzak


sailkatzeko medikuntzak erabiltzen duen kontzeptu artifiziala da.

Pazienteak ez dauka “gaixotasunaren” kontzientzia, baizik eta minaren edo


sufrimenduaren sentsazioa.

Paziente asko “osasunaren profesional” batengana doa sufritzen dagoelako, nahiz


eta “ohiko gaixotasunen” sailkapenetan ez azaldu sufrimendu hori.

Gaixotasuna ez da mina bezala ez da neurtzen. Mina neurtu daiteke baino


sufrimendua edota gaixotasuna ezin da neurtu. Pazientea soilik minaren kontziente
da.

Gaizki egona eta sufrimenduak kutsu subjetiboa duenez zaila da lan egitea eta
identifikatzea zein den, hau da, ezin da etiketatu edota izendatu berahala.

1.2. Osasuna - gaixotasuna

2. ARIKETA: Kokatu itzazu honako hitzak bi zutabetan.


1.3. Sufrimendua - mina

3. ARIKETA: Kokatu itzazu honako hitzak bi zutabeetan.


Sufrimendua humanoagoa da, eta mina berriz animalia izango litzateke.
Gorputzaren funtzinamenduaren inguruan hausanartzera eramaten gaitu → Mina

Kortex prefrontalak gertakizuna interperatatzen du eta subjetibizatu egiten du.


Sufrimenduaren jatorria anitza da, psikean kokatzen da.

Minean determinatzailea da medikuaren papera. Sufrimenduan aldiz


determinatzailea edota protagonista norbera da, besteek akonpainamendua eman
behar diote, sostengua.

Sufrimendurako arrazoi subjektiboak (Maslow, 1943) (eguzki):


Fisiologia, eta segurtasuna oinarrizkoenak dira normalean hauek bermatzen dira,
baina sufrimendu bat izatean afiliazio-tik gorako elementuen ondorioz gertatzen dira.
Normalean afiliazioaren ondorioz izaten da.

Garapen pertsonalera eramaten gaitu sufrimenduak, plazera eta dizplazerra


mugitzen dituelako

4. Ariketa: Hausnarketa galderak.

- Zeintzuk dira zure sufrimendu iturri nagusiak?

- Sufrimenduak erabilerarik ba al du?

- Nola pasa gintezke sufrimendutik garapen pertsonalera?

- Osasun psikologoak sufrimendua, mina ala biak landu ditzake?

VICTOR FRANKL “Bizitzaren zentzua”:


https://www.youtube.com/watch?v=k6JeEkaaBt4
LOGOTERAPIA: https://www.youtube.com/watch?v=LTk6SfMfZf0

1.4. Osasunaren Psikologia (eguzki)

• Definizioan barneraturik dauden aspektuak: Aldaketa pertsonal bat bilatu nahi


denean

– Psikologiaren aplikazio eremua da.


– Gaixo zein osasuntsu dauden pertsonekin lan egiten du.
– Eredu biopsikosozialean oinarritzen da. – Diziplinartekotasunari garrantzia ematen
dio.

• 1979an: APAk “Health Psychology” atala sortu zen, osasunaren psikologiari


entitate propio bat emanez.

APAk Osasunaren Psikologiarako ezarritako helburuak:

1. Ongizate fisikoaren eta faktore biologiko-psikologiko-sozial ezberdinen artean


esistitzen den interakzioa ulertzea (teoria), ebaluatzea (metodologia) eta
esku-hartzea (praktika).

2. Estresak osasun arazo askoren etiologian eta mantentzean duen garrantzia


ulertzea. Estresari aurre egiteko teknikak diseinatzea. Estresaren garrantzia ulertu
behar da:Primarioa eta Kontemporaneoa.

3. Bizi-estilo eta ohitura osasuntsuak sustatzea; programak diseinatuz eta


inplementatuz.

4. Pazienteek euren ondoeza eta arazoak konpontzeko tratamendua bilatzea


erabakitzen dutenean, honek biziarazten dizkien zailtasunak ulertu.

5. Kontzientzia izan:

– Pazienteek ospitaleko-esparruan bizitzen dituzten egoeren eta baldintzen izaeraz.

– Tratamendu medikuen atxikidura mailan eragiten duten faktoreen inguruan.

– Mediku-paziente harremanetan ematen diren arazoen iturburuez.

6. Psikologoek eta medikuek erabiltzen dituzten metodoen arteko ezberdintasunak


ulertu, eta hauek konbinatzen jakin, tratamenduaren eraginkortasuna hobetzeko.

7. Ezgaitasuna sortzen duten gaixotasunek eta gaixotasun terminalek,


pazientearengan eta hauen familiarengan eragiten duen inpaktuaren kontzientzia
izan.

8. Gaixotasun kronikoei aurre egiten eta hauek kontrolatzen lagunduko duten teknika
psikologikoak aurkitu eta ulertu nola erabili

OSASUNAREN PSIKOLOGIA (eguzki)


- Gaixotasun fisikoaren prebentzioa psikeari esker
- 3 prebentzio mota egin daitezke
- 3.na: kolektiboki eta modu kritikoan daudenekin

1.LEHEN mailako prebentzioa

OMEk: gaixotasun batek populazio batean duen intzidentzia* murriztera bideratutako


ekintza guztiak, kasu berriak agertzeko arriskua murriztuz.

Adibideak: tabakoaren aurkako kanpainak minbizia prebenitzeko,


ingurumenosasuna babestea ingurumen-arriskuak ezabatuz eta elikadura-higienea
kontrolatuz (kalitate-kontrolak), gaixotasunen agerpena saihesteko txertaketa
sistematikoko kanpainak, preserbatiboen erabilera sustatzea, hezkuntzaprogramak,
etab.

• Osasunean eragina duten faktore ezagunen inguruan hartzen diren neurriak: dieta
eta pisua, ariketa fisikoa, lo-ohiturak, …

• Pertsona OSASUNTSUEI zuzentzea

2.BIGARREN mailako prebentzioa

Gizabanakoak jada duen gaixotasun edo osasun-arazo baten progresioa detektatu


eta geldiarazi edo atzeratu nahi duten jarduerak (diagnostiko goiztiarra/screening).
Fase goiztiar batean, lehen mailako prebentzioarekin saihestu ezin diren
gaixotasunak detektatzera bideratua.
Bigarren mailako prebentzioa oinarri epidemiologikoen gainean aplikatu behar da
teorikoki osasuntsuak diren populazioetan.

OME: Gaixotasun baten prebalentzia murrizteko ekintza guztiak, gaixotasunaren


bilakaera eta iraupena murriztuz.

Adibideak: screening probak arriskuan dauden populazioetan: zitologia


ginekologikoak (VPH), mamografiak, jaioberriaren orpoaren proba,
tumoremarkatzaile jakin batzuk (koloneko minbizia), hipertentsio arterialaren
diagnostiko goiztiarra, diabetesa, hiperlipemiak; arrisku-taldeen txertaketak, etab.

3.HIRUGARREN mailako prebentzioa

Gaixotasuna ezarrita dagoenean edo gaixotasun kronikoetan hartzen diren


tratamendu- eta errehabilitazio-neurriak.

Helburua: okerrera egitea edota konplikazioak gertatzea saihestea. Berrerorketak


saihestu.

OME: Ezintasun kronikoen prebalentzia* murrizteko ekintza guztiak, gaixotasunak


eragindako ezintasun funtzionalak ahalik eta gehien murriztuz.

Adibidez: diabetes mellitusa duten gaixoengan ohitura osasungarriak ezartzea


konplikazioak prebenitzeko (adibidez: anputazioak), gaixotasun kronikoen
tratamenduarekiko atxikimendua, Down-en sindromea duten haurren heziketa;
zentzua ematea, entzutea, kontsolatzea etab.Diabetesa duten gaixoekin lan egin…
jada elkarte baten sartuak daudenekin… lan egin dezakegu beraien bizi kalitatea
edo ongizatea hobetuz

2) OSASUNAREN BILAKAERA HISTORIKOA


Pertsona bere osotasunean ikusi behar dugu

BOSCOren artelana: “Eromenaren harria burmuinetik kenduz”


“Que pedrada tiene”: harriye kentzen aizaio argazkiyen
2.1. Eredu majiko-erlijiosoa:

2.1.1. Medikuntzaren filosofia naturalista


2.1.2. Erdi aroa 2.1.3. XVII-XIX. mendeak
2.2. Eredu Biomedikoa
2.2.1. Medikuntza Psikosomatikoa
2.2.2. Portaeraren Medikuntza
2.3. Eredu BioPsikoSoziala

Osasuna bere garaian uste da jainkoen zerbait dala eta pekatu bat bete badezu
zigor bat jasoko duzula… Lehen protagonismo osoa jainkoak, espiritualismoak…

Eta berriena eredu biopsikosoziala

2.1. EREDU MAJIKO-ERLIJIOSOA

1. Prehistorian: animismoa.

– Objektuen barnean izpirituak edo jainkoak bizi dira eta hauek gizakien bizitzan
eragiten dute.

– Tratamendua: erritoak, majia eta mirariak.


- Prehistorian uste da Jainkoa dagoela gorputzaren barruan, eta dakela boterie
nei sendatzeko o gaixotzeko. Hemendik atera dira naturako zikloekin konexio
bat (sendabelarrak…), gaur egun batzuk aplikagarriak dira oraindik.
2. Grezia klasikoan: erlijioa eta mitologia.

– Asklepio “Osasunaren jainkoa”. Bi alaba:

• Panazea: dena sendatzen zuen

• Higieia: osasunaren eta higienearen jainkosa

3 hauei errezatzen zaie

3. Egipto Zaharra: Ebers-ko papiroa.

– Neurri higienikoak

– Farmakologia

• Ikusmolde irrazionalak lirateke.

Lehenengo hastapenak neurri higieniko eta farmakoena

2.1.1. Medikuntzaren filosofia naturalista: Grezia klasikoan


GARRANTZITSUENA, HIPOCRATES
- Bi hauekin medikuntza sortzen da
- Gaixotasuna behatzeko metodo naturalak aztertzen dira, pertsonaren behatu
daitezkeen ezaugarriak behatzen hasten dira
- Lau umore ezberdinen teoria: 4 patroi hoien arteko oreka baldin badugu
osasuna izango dugu, eta desoreka baldin badugu gaixotasuna izango dugu
- Osasuna ulertzen dute dala airea sua lurra eta uraren arteko oreka, eta 4
temperamentu dazkegula barrun (arratiagoak,....) eta oreka badago osasuna
eta desoreka badago gaixotasuna
- Pertsonari protagonismoa ematen hasi zaio, pertsonaren psikeari garrantzia
ematen hasi zaio… Salatzailea dena bidelagun bezala tratatzen hasi da.
- Ya no voy a abrir la cabeza para sacar la piedra, pertsonaren arau etikoak
kontuan hartzen hasten dira

2.1.1. Medikuntzaren filosofia naturalista: Erromatar inperioa

• Galenok (K.a. II. Mendea) umoreen teoriari “berrikuntzak”:


– Osasuna umoreen orekaren ondorioa, baina zergatik da hain zaila mantentzea?
– Norbanakoaren tenperamentuaren arabera umore zehatz bat nagusitzen da eta
horrek luzera desoreka bat sortuko du, hemendik gaixotasuna.
– Zein ideia dago honen atzetik? Gaixotzeko predisposizioa

• Bestalde, “Osasun publikoa” areagotzeko neurriak.


Gaixotzeko predisposizioa: gaixotasuna ez dator zerutik, jainkoaren zigorretik, baizik
eta norberak baduela predisposizio bat gaixotzeko

2.1.1. Medikuntzaren filosofia naturalista

• Aurrerapen nagusia:

– Ikusmolde arrazionala: Behaketa teoria sortu

• Ikusmode zientifikoaren aurrekari.

• Gaur egun aztarna naturalistarik badago?

– Higienismoa (Uraren instalazioa, kaleetako argiteria, hodiak eta epidemiak


kontrolatu ahal izatea).Higienismoa sartzen da, psikea sartzen da…

2.1.2. Erdi aroa: Siniskerien eta elizaren nagusitasuna

• Naturalismoak jarraitzen zuen pentsamolde arrazionalaren eskutik etorritako


aurrerapen “zientifikoak” bertan behera gelditu ziren.

• Giza gorputza sakratua da, disekzioak debebatuak.

• Gaixotasunaren arrazoiak?
– Jainkoaren zigorra edo Deabrutzea.
• Tratamendua:
– Sinesmenaren araberakoa, sendagileak apaizak.
– Torturaren gertukoak.

Erlijioa sartzen da
- Apaizek daukatu gu sendatzeko boterea (Ave maria batekin, errezu batekin
sendatzen gaituzte)
- Gure buruari protagonismoa kentzen diote, oain da elizako Jainkoa
- Tratamendua: ez baldun badegu errezya bete nahi o ezbadeu egindako kalte
hori sanatu nahi, Tortura

2.1.3. XVIII-XIX. mendeak: René Descartes eta Eredu Biomedikoaren sorrera

• Errenazimenduaren ondotik, arrazonalismoa itzuli zen medikuntzaren garapena


eredu biomedikoaren sorrera.

• Descartes (dualismo Kartesiarra):


→Pentsamendua eta berari lotutako fenomenoak analisi eta tratamendu zientifikotik
at. →Arima (egungo psikea) vs. Gorputza

Eredu biomedikuaren sortzaiela: Descartes


Irrazionaletik arrazionalera pasatzen gara…
- ONA: Jainkoari boterea kentzen diogu eta gure buruari eman
- Txarra: erlijioa arduratuko da psikeaz, nahiz eta gorputzaz medikuak arduratu

• XIX. Mendeko aurrerapenek eredu biomedikoa indartu:

– Mikroskopioa mikroorganismoaen behaketa sendagaiak eta txertoak infekzio


kutsagarrien desagerpena.

– Teknika kirurgikoak asepsia eta anestesia hilkortasuna murriztu.

– “X” izpiak, termometroak, aspirina fede itsua eredu biomedikoan

Non geratzen da Psikea?

- Biomedikuntzak onura asko ekartzen ditu, bizitza pilo bat sortuz: txertoak,
anestesia (hilkortasun tasa bajau)...
- Psikea ordea alboratu egiten da, subjetiboa delako eta ez duelako interes
berezirik
2.2. EREDU BIOMEDIKOA

• Funtsezko oinarriak:

- Pentsamendua vs. gorputz dikotomia.

- Erredukzionismo fisiko-kimikoa.

- Ikuspegi mekanizista-biologizista.

- Gaixotasun (fisiko)en diagnostiko eta tratamenduan oinarrituta.

• Zientifikoki eta sozialki oso onartua.

- Oso onartua: heriotza tasak bajau dielako eta aurrerapen asko egon delako
denbora gutxian

• Gabeziak:

1.Eragile psikologikoen, sozialen eta kulturalen ahaztea.

2.Enfasia gaixotasunean eta ez gaixoan.

3.Krisi-egoerarekiko orientazioa (arazoan, ez konponbidean).

4.Gaixotasun kronikoen gorakadak, osasun sistemaren kostua izugarri igo.

5.Erresistentzia handia profesional ezberdinen artean ardurak banatzeko.

6.Nahaste psikosomatikoentzat azalpenik ez du/zuen.

- Gaixotasun kronikoen gorakadak daude ordea:


Estresa, frimomialgia, insomnioa… farmakoekin ez da sendatzen, ordun flojo
geratzea zentzu hortan

• Medikuntza psikosomatikoa:
-Johan C. Heinroth psikiatrak “psikosomatiko” hitza erabili zuen lehen aldiz 1818an
insomnioaren etiologia azaltzeko. Zer esan nahi zuen?

-Eredu biomedikoak psikosomatikotzat jotzen zuen oinarri organikorik ez zuen


gaixoaren kexa.

Psikosomatika sartzea hemen:


- Psikonalisiaren bitartez inkontzienteki aztertzen hasten dira insmonioa ta
horrelakoak ze arrazoi izan dezaketen
- 1960tik aurrera, inkontzienteaz aparte kontzientean sartzen hasten gara, eta
pertsonari “zemouz zaude” galdetzen hasten gara.
- Biomedikuan gorputza aztertzen da eta galderak egiten dira makinen bitartez,
eta hemen ya mas humano
- Beti dago kexa, arrazoi, emozional bat atzetik, eta hori aztertzen eta
sendatzen hasten bagara hori da askotan laguntzen diguna gehienbat
sendatzeko

- Psikoanalisiaren bitartez hasi adierazten ze azalpen izan ditzaketen


gaixotasun kronikoak edo ordurarte azalpenik ez zuten psike barneko
gaixotasunak.

• Portaera Medikuntza:

- Kontzeptua lehenengo aldiz 1973an agertzen da bioatzeraelikaduraren


teknikei lotutako idazki batean.

- Eredu konduktualari eta geroago kognitibo- konduktualari lotutako ikuspegia.

- Bizitza-estiloak aztertzen ditu.


- Inkontzietntetik kontzientea jungea: kognitibo konduktual
• Teknika hoiek sartzen eta zientifikotzen hasten gara, psikologia
zientifikatzen. objetibizatzen hasten gara hitzarekin, portaeraren
behaketarekin…

2.3 EREDU PSIKOSOZIALAK:

• Osasuna eta gaixotasuna faktore biologiko, psikologiko eta sozialen


elkarrekintzan datzate. 3 faktorek garrantzia maila berdina.

• Banakoaren ardura azpimarratzen da, gaixoa ez da pasiboa.

• Osasunaren Psikologia eredu biopsikosozialetik elikatzen da. Gaixotasunen


etiologian faktore asko daudela eta, irtenbideak aurkitzeko, diziplina askotatik
heldu beharra onartuz: Medikuntza, Soziologia, Antropologia, Psikosomatika,
Psikologia klinikoa, Psikologia ebolutiboa.

• Proposamenak eranginkortasun handiagoa lortzeko:

- Bizitza estilo osasuntsuak sustatzea.


- Tratamendu prebentzio lanak.
- INDARGUNEA: Gaixoa ez da agente pasibo bat, agente aktibo bat da bai
bera eta bai bere testuingurua
• Disziplina artekoa da: Medikuntzatik, soziologiatik…eremu askotatik
aztertzen da pertsona bere dolentziaren arabera
• PRebentzio lanak egiten ditu hemen

- (Eguzkitxoa)

Biomedikoa: faktore fisiologikoak


- GArrantzirik gabekoa: berdin da zer esaten duen, tresnak ya esaten
digute zer dauken
- Biopsikosoziala: faktore psikologikoak…
- OSo inportantea: sentitzen duenak asko esaten du beragatik

You might also like