You are on page 1of 12

5.

Gaia:
Natura eta
kultura
1. Batxilergoa-A
Ez ikasi.
Irakurtzeko da,
1. Zer da kultura? besterik ez.

1.2. Antropologia kulturala:

a. Kultura eta gizartea. (6. Gaia: 3.1. puntua)

b. Identitatea eta kultura. (6. Gaia: 3.2. puntua)

c. Kultura aniztasuna. (6. Gaia: 4. puntua)

d. Globalizazioa. (6. Gaia: 4. puntua)

e. Kultura aniztasunaren aurreko jarrerak. (6. Gaia: 4. puntua)


1.1. Identitatea eta kultura
Nortasuna definitzen duten ezaugarri ia guztiak kulturari lotuta daude. Izan ere, hitz
egiten dugun hizkuntzaren eta gure gizarteko ohituren eta balioen arabera eraikitzen
dugu gure identitatea.

Sozializazio prozesuak gure kulturan ¨normala¨ dena barneratzea eta arraroa edo
arrotz gisa hartzen dena arbuiatzera bultzatzen gaitu.

Michel Foucault filosofoa (1926-1984) oso kritiko agertu zen rol sozialekin eta
boterearen banaketarekin; hala, gizarteak ¨normaltzat¨ hartzen duena zalantzan
jartzera animatzen gaitu.

Gure identitate kulturala jokabidea ¨normalizatuz¨ eta eredu kultural nagusira egokituz
(botereak behartu dezake) eratzen da.
1.1. Identitatea eta kultura:
¨Diziplinazko normalizazioa (1), ororen gainetik,
eredu bat planteatzean datza (2), ondorio jakin
baten arabera eraikitzen den eredu (3) hoberena;
eta diziplinazko normalizazio-lana da jendea (4),
keinuak eta ekintzak eredu horretara egokitu
daitezen saiatzea (5). Hain zuzen ere, normala
da arau horretara egokitzeko gai dena (5.1), eta
anormala da horretarako gai ez dena (5.2)¨

MICHEL FOUCAULT, Segurtasuna, lurraldea eta


biztanleria.
1.1. Michel Foucault Eredu panoptikoa (botere modernoaren
metafora gisa erabiltzen da). Nolakoa da
boterea gaur egun?

Aipaturiko ereduak, efektu psikologiko jakin bat


sortu: presoak uneoro zelatatua direla uste
dute, nahiz eta ez dakiten zelataria begira
dagoen edo ez. Diseinua berak boterea
mantentzeko balio du.

Kontrolez beteriko mundua, segurtasun


kamarak… Uneoro zelatatuak gara, nahiz eta
ez garen ohartzen. Nolakoa da botere hori?

Diziplinazko gizartea. Fabrikak, eskolak edo ospitaleak gure baitan modu ikusezin batean itsatsita ditugun
etxekotze makinariak dira, garen hori eraikitzeko teknologia: normalizazio prozesu ¨inposatua¨.
(ANATOPOLITIKA).
1.1. Michel Foucault

Foucaulten ustez, garai zehatz batetan pentsatzeko moduak zalantzan jarri behar dira, hau
da, ¨normalak¨ diren bideak alboratu eta beste modu batera pentsatzea ezinbestekoa da.
Eredu eta arau aldaketa bat beharrezkoa izango da.

Foucaltek, Marxen antzera, pentsamendu guztia historikoa dela baieztatzen du. Hortaz,
agertzen den bezala, desagertu egingo da pentsamendu historiko zehatz hori. Hortaz,
eraldatu daiteke normaldua edo nagusia den eredua: kontingentea delako. Ez hori bakarrik,
botere zehatz baten ondorioa da, diziplinazko normalizazio-lanaren produkzioa.

Ildo horretatik, gure gizartean dagoen eta horren naturala dirudiena oro eraikia izan da, beraz,
suntsitua izan daiteke. Esate baterako, identitatea, sexualitatea, egia, legeak, gaixotasuna,
zoramena, hizkuntzak, hitzak etabar.
1.1.1.Michel Foucault: 60. Hamarkada. Ezagutza

Garai klasikoko erotasunaren historia (1961) lanean ondorengoa galdetzen du:


Zergatik arrazoiaren diskurtsoak ezagutza mota batzuk onartu ditu eta besteak baztertu?

Erotasunaren ikerketa historikoa garatzen du adibidez:


1. Errenazimendua. Anormalak: pobreak, etxegabeak, heretikoak, leprosoak, gaizkileak,
sorginak etabar.
2. Garai klasikoa, ilustrazioa. Arrarotasuna patologia ezberdinetan sailkatu zen, aipaturikoak
zorotzat kontsideratu ziren.
3. Aro garaikidea. Erotasuna gaixotasun gisa sailkatua izan zen.

Zentzu batean, boterea duten horiek ¨normala¨ zer den definitu izan dute, egokia eta
onargarria zer den deskribatuz. Kasu honetan, psikiatria edo diskurtsu medikuan oinarritutako
boterea eratu zen, zuzenbideak eta medikuntzak babestu zuena, eta eroak ¨presondegietan¨
(zoroetxetan) sartu zituzten. Amaitzeko, botere horrek, sailkapenerako ahalmena zuen,
bazterketarako.
1.1.1. Michel Foucault: 60. Hamarkada. Ezagutza
Gauzak eta hitzak: giza
zientzien arkeologia (1966)
lanean, Foucaltek zera dio:

Historiako garai guztiak zenbait


egia baldintza ikusezinen jabe
izan dira. Garai bakoitzak
(populazioak barne) egia horiek
onargarritzat kontsideratu ditu
(zenbait egia), beste batzuek
baztertuz.

Hortik, pentsamenduak ezin du


izan ez unibertsala ez ideala,
partikularra eta aldakorra baizik.
1.1.2. Michel Foucault: 70. Hamarkada. Egia
Zer da egia?
Nola eraikitzen da egia?

Egia kontzeptua eraikia izan da. Areago, eraikuntza hori boterearekin lotuta dago. Botere
zehatz batek, ¨barru¨ bat eta ¨kanpo¨ bat eraikitzen du, hau da, gehiengoak pentsatzen duen
hori (egia moduan) eta gainontzekoak pentsatzen dute hori.

Hortik, boterearen eta erresistentziaren inguruko izaera ikertzeko ahalegina egin zuen
Foucaltek. Nork eta zein modutan eraikitzen da ¨barrua¨ eta ¨kanpoa¨ edo ¨normala¨ eta
¨anormala¨?

Ildo horretatik, nolakoa da boterea? Zer izaera du?

Esate baterako, iraganean boterea errege batean zegoen kontzentraturik, lineala eta
hierarkikoa zen. Horren aurrean, gauzak edo boterea aldatzeko eta eraldatzeko erresistentzia
iraultza moduan nahikoa zen. Borroka zuzendua helburu zehatz baten aurka. Egun, boterea
konplexuagoa da.
1.1.2. Michel Foucault: 70. Hamarkada. Egia

Zer dio Foucalten boterearen ideiak?


BIOBOTEREA (anatopolitika eta biopolitika): Gorputzak eta populazioa kontrolatzeko tekniken
ustiatzea. Adibidez, higienea, sexualitatea, bizitza esperanza, heriotz-tasa, jaiotza tasa…

Foucalten ustez boterea mikro-fisikoa da, ez dago zentralizatua (ez da nahikoa erregeari
lepoa moztea). Toki guztietan dago presente, instituzioetan eta bestelako mekanismoetan
zehar aurkitzeko moduan ez dagoena. Areago, boterea ez da jabegoa edo pasiboa, ekintza
bat da, boterea aktiboa da (eraikitzailea edo positiboa). Bi botere mota edo ulerkera, biak
elkar gehitzen dira:

Botere negatiboa: debekuan, bazterketan eta zapalkuntzan oinarritzen da.


Botere positiboa: sortu, produzitu, perfekzionatu, eraiki eta otzandu egiten du. Gorputzetan
sartzen da diziplina tekniken bitartez, modu indibidual eta kolektiboan. Izan daiteke hezkuntza,
non diziplina eta normalizazio-lan baten bitartez jendea produzitzen den, eredu jakin
batzuetan sartzeko.
1.1.2. Michel Foucault: 70. Hamarkada. Egia
Boterearen bi aurpegiak:

Anatopolitika: boterearen teknologia da zeinak diziplina, kontrola eta zaintza erabiltzen


dituen gorputz otzanak eta hauskorrak sortzeko. Hau da, giza gorputzetik indar produktiboa
ardura duen diziplina, gure denbora eta espazioa kontrolatuz. Gorputzaren anatomiaren
baitan ¨araua¨. Gorputzak diziplinatzeko teknologia. Esate baterako, eskolak, fabrikak,
ospitaleak…

Biopolitika: Boterea ez da lurraldeetan zentratzen, banakoaren bizitzetan eta biztanlerian


baizik. Zentzu batean bizitza administratzeko politika edo gestioa litzateke. Biztanleriaren
bizitza gobernatzeko ¨sendagai soziala¨ edo teknologia, masa globalak kontrolatzen dituena.
1.1.2. Michel Foucault: 70. Hamarkada. Egia
Nola azaleratzen da boterea?

1. Modu diskurtsiboa: Legeak, egitura legalak, arauak…


2. Modu ez diskurtsiboa: gartzelak, armadak, eskolak, panoptikoak, segurtasun kamarak…

Hala ere, Foucalten ustez, boterea existitzen bada, zentzu batean askeak garelako da. Ihes
puntuak topatu behar dira. Vigilar y Castigar (1975) lanean ikertzen ditu bide horiek.

Beste modu batera, botere formak beti erresistentzia formak ditu bere baitan.

Kontrakultura: talde sozial batzuek aurre egiten diete eduki kultural nagusiei. Hots, cultura
¨onartzeko¨ modu alternatiboa, sozialki ezarritakotik bereizten dena eta uko egiten diona balio
kultural nagusiak onartzeari.

You might also like