You are on page 1of 3

lp1_bauman

– “Krisi” hitza medikuntzan orijinalki “Erabakiak hartzeko une” bezala. “Sutan jartzian
probatutzen da nolakua dan eltzia”
– Gerora beste hauen sinonimo/senide: indeterminazioa, indezisioa, ignorantzia, inkapazitatea.
Greziar mitoekin bezala bere esanahi orijinala aldatu; adibidez Diogenes edo Edipo
sindromeek ez dute ustezko historia/mitoaren fideltasuna mantendu, kontrakoa ulertu bait da
historian zehar
– Krisi hitza krisian, askotariko muletilla bezala balio baitu
– Hala ere kontsentsu zabal samarra bere ezkor aldeko erabilerarekin, eta krisi garaietan
erabakiak argi edota zentzuz ezin direla hartu suposatuko luke. Ez dago egoeraren gaineko
kontrolik; uneoro entseigu/errore parametroetan bagenbiltza bezala.
– Krisi egoerak ez du konfidantzarik ematen, ondorioaz indefentsio eta ziurgabetasuna
handitzen doaz. Entropia goruntz doa, eta ondorioz kaos egoera gero eta hedatuagoa.
– Habermasek krisia modu teoriko batetan azaltzeko beharraz hitz egiten du, horretarako
marko teorikoa eta normaltasunaren irudi bat osatu nahiko luke. Baina Baumanek kontrakoa
proposatzen du; hau da, egoera normala, krisian murgildurik egotea litzateke, munduaren
eboluzioa ez baita logikaren gidaritzapean eman izan. Arrunta dena (ordinario), des-arrunta
(extraordinario) existitzen delako definitzen da. Edertasuna, itsusitasuna existitzen delako al
gara kapaz baloratzeko? “Eros”-en edertasunaren laudorioa Banketean Sokratesek bere
zalantzak azaltzen dituenean: Eros-ek edertasuna hainbeste desio eta desiarazten badu,
baliteke bere gabezia duelako dela, edota ez hain ederra izatea jendeak uste duen bezala.
Gainera, edertasun estetiko hutsa al da garrantzitsua? Ez al da edertasuna akzio eta
printzipioetan bilatu behar. Gainera Eros jainkorik zaharrenetakoa izaki, zer du Votox
miragarri atenporala? Baita mentalki ere? Zer da etengabeko puber hormonatu bat? Aipatu
gaztetxean pasatakoa: gazte batek “Ei viejos” bazilatzen hasi eta “gaztetasuna gainbaloratua
dago” esaerarekin sententziatu.
– Gauzak gaizki daudenetan saiatzen gara gauzak sakonean aztertzen, eta “ondo” eta “zuzen”
bezalakoei buruzko kezkak orduan sortzen dira. Ekonomia kapitalistaren urte oparoak
ematen direnetan, ekonomia ardatz dela saldu nahi digute, eta gauzak ondo doazenez,
betirako ondo joango direnaren irudia saltzen digute. Baina eskaparatearen atzekaldean,
sistema ekonomikoaren perbertsioa ematen da, arlo pribatuak etekinekiko dependentzia
basatia duenez, guztia mozkinak lortzera bideratzen baitu. XX1. Mende haserako krisian
argi geratu zen Espainiar estatuan adibidez, burbuilaren eztanda aurretik dena konfeti eta
dilistatxoak (lentejuelas) zirela; bankuetako produktu hilgarriak, etxebizitzen booma,...
Zertarako balio digu ekonomia gero eta hobeago joan dadila, gizartearen aurkako arma bat
bilakatuko bada? Zertarako dena hipotekatu etekin ekonomikoen alde, sistema kapitalistaren
makinaria, sasikumez beteriko katebegi batetan bilakatzen badu gizartea?
– Krisia pertzepzioa normaltasunaren aurretik doa, normaltasuna egoera atipiko bati aurre egin
ondoren lortu izan baitu gizakiak historian zehar. Gauzak gaizki doazenaren pertzepziorik
gabe, etengabean jarraituko genuke bukle infinitu batetan egiten ari garenari buruzko
hausnarketarik egin gabe, ohitura eta errutinazko bukle batetan.
– Normaltasuna, somatu gabe apreziatzen denean, orduan da garai bateko indar estrukturalek
etxeko lanak ondo egin dituztenean, eta normaltasunetik irteten dena akusatua sentitzen da,
lekuz kanpo. Kontentzio murruaren irudia sartuko litzateke hemen: halako pareta bat egiten
denean, naturari aurre egiten zaio, eta gerora paretak estabilitatea ematen du, azpiko
tentsioak ikusten ez direlako da. Nazio-estatuen eboluzioan nabarmen geratzen da hori,
mendeen mendeetan sofistikatu bait dute beraiekiko sumisioa lege edota ustezko sistema
demokratikoen bitartez.
* Hemen aipatu La doctrina del shock “La violencia extrema logra que no veamos los intereses a los
que sirve.”
*Caliban y la bruja “Lo que se deduce de este panorama es que la violencia fue el principal
medio, el poder económico más importante en el proceso de acumulación primitiva, porque
el desarrollo capitalista requirió un salto inmenso en la riqueza apropiada por la clase
dominante europea y en el número de trabajadores puestos bajo su mando”
– “Todo ser humano en el mundo es reflexivo. su condición misma implica recapitulación y
reconsideración, ya que no puede durar demasiado sin autocrítica.” Ez nago ados.
Gizartearen gehiengoak ez du bere burua aztertu edo epaitzen. Hau lotu El rotoren
biñetarekin. Denak norabide berdinean bagoaz, eta ondo goazela esaten badigute, zertarako
kuestionatu zertan ari garen? Batenbat erreflexionatzen geldituko da, edo agian buelta eman
eta beste noranzkoa hartuko du. Baina hasera batetan, eta orohar sistemek duten ez-
erreflexioa bultzatzeko joeragatik, denek bide berdinetik jarratuko dute(gu) itsumustuan.
– Zaharrek, denbora ematen dien distantziakin, krisi edo egoera anomaloak azkarrago
detektatzen omen dituzte. Baina nolatan ez dituzte ikusten krisiak nola heltzen diren? Ez al
du heldutasunak gauzen pertzepzioan laguntzen? Zer bilakatzen gara ipurdiko ileak bezala;
alegia, kaka jausten dela ikusi eta baztertzen ez garela? Edota sistemaren adar guztiek
erregearen jantzi berriaren ipuinean bezala ados jarri eta eskuadratik golak etengabe sartzen
dizkigute?
– Argi dago lehen “Krisi” bat zena, beste modu batetan aztertu eta soluzionatzen zela.
Fedearekin jokatzen zen gehiago objetibotasunarekin baino (jokamolde injenuoa, dena
esaten jarrita) eta horrek jakinduria eta zientzian zuen oinarri nagusia, gauzak konpontzeko
bidea zegoela usteta. Denborarekin kontrolatu eta konpondu zitekeen gaitz bat bezala ikusi
izan dira Krisiak historikoki, mundua kontrolatu ahal den ente bat dela pentsatuz; baina
denborak argi demostratu du mundua kontrolagaitza dela.
– Peligro vs Riesgo. Euskaraz biak berdin: arriskua. Baina krisien terminologian biak
desberdin, gaur egun arriskua bizitzaren parte bezala ikusten baita, eta lehen ekidin
beharreko zerbait bezala. Lehen “Hau edo bestea” gaur egun “Hau eta bestea, galerak izango
ditugula aurreikusita”
– “Balore krisia” erabiltzen da, balore hejemonikoak bere boterea zalantzan ikusten duenean.
Gaur egungo gizartearen abaniko zabalak, jende batengan beldurra sorrarazten laguntzen du
botereak, eta horrek boterearen balore kulturalak mantetzen laguntzan du. Horretarako,
eszenatoki manipulatu bat deskribatzen du, etengabean aldatzen dagoen mundu batetako
aspektu batzuk hartu eta bere kontakizun propioa egiten. Ultraeskuinaren gorakadak asko du
honetatik, alderdi horiek jendearen askatasunari beldurra eta erreflexiorako perezaz
baliatzen baita beren diskurtsoa sendotzeko. Horregatik balore pluraltasunak sortu dezakeen
egoera berriekiko beldurrari, mandatu xinpleak jaso eta pentsatzeak dakarren esfortzua
ekiditearen sedukzioa gehituta, gorakada nabarmena dute. Eta berdin terraplanismoa:
zientzia ulertzea agian zaila suertatu daiteke, eta errazagoa da zientziak izan ditzakeen
hutsune edo akatsetaz baliatzea diskurtso serio usteko bat eratzeko.
– Baumanen ustez, bi zutabetan oinarritzen da “balore krisia” deiturikoa:
a) Balore, iritzi eta bestelakoen pluraltasuna txarra da, gizarte morbido, inpuru eta antinaturala
sortzen dituelako.
b) Autoritateari sumisioa, emandako aginduak direnak direla ere, kalitate exkaxekoa orohar

– Hemen kokatuko litzateke ere “Kultura krisia” izenekoa, kultura hejemonikoa kudeatzen
dutenek, bestelako kultur adierazpideei dieten beldurrak bultzatuta. Sinistarazi nahi digute
kultura eta tradizioa estuki lotuta daudela, hermetikoki itxia den zerbait bezala, eta edozein
aldaketek desbirtuatzen duela kultura. Honen adibide litzateke Hondarribia eta Irungo
alardeekin gertatzen dena, tradizioaren izenean, gizartean aspaldi garaituriko pentsamendu
karka loratzen baita etengabean. Honek Baumanek dioen bezala identitatea bukle batetan
sartu, kontinuitatea eta autoerreprodukzio monotonoaren gurpil zoroan mantentzen duen
kultur eredua litzateke.
– Honek gehiago du zerikusteko aukeraketa eskasia, autoritarismoa edota autolimitazioarekin,
eta gaurregungo mundu aldakorrean talka egiten badu, talka horiek ekiditeko baldintza eta
filosofiak zabaldu beharko direla uzten du agerian. Aldaketei aurre egiteko kontentzio
murruak jarri baino, egoera berriei adaptatzeko pentsakerak indartu behar dira.
– Erresistentziatik, erresilientziara, eta hortik iragazkortasunera.

You might also like