You are on page 1of 8

2.

FILOSOFIA EXISTENTZIALISTEN IDEIA NAGUSIAK:


Existentzialismoa XX.mendeko testuinguruari erantzuten dion korronte filosofikoa da.
Existentzialisten arazoek (heriotza, askatasuna…) gaurkotasun handia dute. Giza
duintasuna berreskuratzea saiatzen da, norberaren existentzia sortzeko. Existentzialismoak
hau adierazten du:
1. Europan Fisikoki eta moralki urratuta/hausita dago bi mundu gerren ondorioz.
2. Ideal ilustratuen (askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna) eta aurrerabidean duten
konfiantzaren porrota.
3. Askatasuna galdu duen gizateria bat (totalitarismoak eta sarraski-esparruak) eta
antropologia berri bat: gizabanako hautsia, bere oinarrietaraino mugitua, bere esentzia
bakarra existentzia absurdo eta heriotzara lotua, herstura(larritasuna) saihetsezina eragiten
duena. Gizakia proiektua, aukera, askatasuna, finituera da.

Existentzialismoaren jatorriari dagokionez, honako hauek bereiz ditzakegu:

+ Urruneko jatorria: Agustin Hiponakoa (askatasuna, denbora eta gaizkia


azpimarratzen dituena), adibidez.
+ Berehalako jatorriak:

• Friedrich Nietzsche, Edmund Husserlen fenomenologia, Soren Kierkegaard:


Martin Heidegger:
Gizakia Da-sein (bertan izan) bezala ulertzen du, orainaldia existitzen hasten da. Aldi berean
iraganarekin menpe dago. Gizakiaren bizitza bi modutan proiektatu dezake:
1. Bizitza ez-autentikoa: Existentzia anonimoa. Gauza materialak desiatzen eta haietan
murgildu heriotza saihestu nahian bizitzea.
2. Posibilitatez betetako bizitza autentikoa: Gizakiak heriotza onartzen duenean.
Gauzekiko eta besteekiko harremanak loratu egiten dira. Gizakia heriotzarako
gizakia delaz ohartu eta hori onartzeak hasten da bizitzen autentikoa.
Korronte honek ezaugarri komunak erakusti arren, barruan desberdintasun handiak daude:
• Erlijiosoa: errealitateari zentzua aurkitzen diote erlijiotasunean. Miguel Unamuno, Karl
Jaspers, Gabriel Marcel, Emmanuel Mounier.
• Ateoa: heriotzarekiko antsietateari aurre egiten dio, Jainkoari itxaron gabe. Beavoir talde
honetan kokatzen da.
Azkenik, existentzialismoa, Bigarren Mundu Gerratik aurrera, alor hauetara hedatu zen:
literaturara, artera, zinemara , antzerkira eta modara.

3. ZER DA EMAKUME IZATEA? “EMAKUME” KATEGORIAREN PROBLEMATIZAZIOA:

Simone de Beauvoirrek “Bigarren sexua” liburua, idatzi zuen. Liburuaren helburua:


emakumeak bere burua definitzeko gaitasuna berreskuratzea da. Beauvoirren ustez,
gizakiaren funtsa askatasuna da hau da, proiektu ireki gisa zer izan nahi duen zehazteko
gaitasuna. Baina emakumeak nahiz eta eskubide politikoak izan, gizonen menpean
jarraitzen dute.

Filosofia existentzialaren arabera, ez dago existentziaren aurreko esentziarik. Ez dago


subjektu oro definitzen duen giza esentzia edo natura finkorik, ezta horien etorkizuna
determinatu dezakeen aldez aurretiko destino aldaezinik ere. Hori existentzian edo eginean
mamitzen da, etengabeko bilakaeran. Baina emakumeari aldez aurretik ezartzen zaio bere
destinoa. Beauvorriek, emakumeen destinoa biologia, sexualitate edo ekonomiaren arabera
definitzeko saiakerak baztertzen ditu. Beavourriek esaten du, emakumea ez dela sortzen,
baizik eta, egiten dela. Gizona esentzial, egia-iturritzat, ezagutzatzat eta arrazoimentzat
hartu izan da; emakumea, berriz, negatiboa, gizona ez dena. Horrela, nagusitasunezko
harremana sortzen da, non emakumeari erabakitzeko askatasuna mugatzen zaion, bere
kabuz definitzeko eta ekiteko aukera ukatuz.

Marko honetan, Beavoirrek hau azaltzen du: emakumea bazara, konturatu gabe kulturak
moldatu egin zaitu txikitatik, gizon batzuek diseinatutako 'emakume eredu baten' kopia
perfektua izan zaitezen. Azaltzen du, emakumeek sufritzen duten diskriminazioa, kulturalki
eta politikaki eraikia dagoela; adibidez, nola neskek haurtzarotik ama izatea inposatzen
dituzte. Hori gutxi ez, bere burua ahaztera, errepikapenera eta pasibotasunera, gizonari
men(obodecer) egitea… inposatzen zaie. Kondenatzen du ezkontzak, senarraren zerbitzari
gisa etxeko zereginak egitera behartuz. Honekin batera, amatasuna kritikatzen du eta
abortuaren eta kontrazepzioaren aldeko alegatua egiten du. Azken batean, Beauvoirren
helburua sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzea eta harreman hierarkikoa desegitea da,
emakumeak ere norbanako autonomo eta burujabeak izan daitezen.

4. SIMONE DE BEAUVOIRREN “BESTEAREN” FILOSOFIA


Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna gizarte guztietan dago errotuta. Ikuspegi
maskulinoa objektiboa da, ez du justifikaziorik behar, emakumearenak bai, ordea. Horregatik
dio Beauvoirrek bi giza kategoria horiek ezin direla simetrikoki definitu. Emakumea
mendekotasun eta gutxiagotasun-egoeran dago, gizona gizateriarekin identifikatzen den
bitartean.
Beauvoirrek Hegelen filosofiaren (nagusia eta esklaboaren dialektika) kontzientziaren
eraketaz baliatzen da. Beauvoirrek identifikatzen duen arazoa da gizonen eta emakumeen
arteko harremanean emakumeak ez duela iraulketa hori egiten eta, beraz, ez dela subjektu
gisa baieztatzen gizonezkoaren menpean geratzen da. Emakumeak bere burua subjektu
gisa baieztatzen duenean, gizonen eta emakumeen artean berdintasunezko harremanak
eman dira. Hiru dira izaera dialektikoa hausten duten uneak:
1) Arriskua eta askatasuna: gizonek beren bizitza arriskuan jartzeko gai dira.
2) Onarpenak eta bestelakotasunak: emakumeek ezin dute ekintza horretan parte hartu
eta gizonaren balioa aitortzen dute; prestigioa lortzen dute gizonak.
3) Azpiratzea eta babesa: gizonek emakumeak menderatzen dituzte duten ospea
erabiliz, eta babesten dituzte izen horri eusteko.
Emakumeek gizonekiko duten morrontza-harreman orokorra gainditzeko, ezinbestekoa da
emakumeek beren erabateko emantzipaziorako beharrezko aukerak izatea. Amatasunari
buruz erabakitzeko askatasuna izatea eta dena zaintza lanekin kargatu behar ez izatea. Eta
gizonaren baldintza ekonomiko berberak izatea. Horretarako, funtsezkoa da
berdintasunezko hezkuntza.

5. SIMONE DE BEAUVOIR: MORAL”AMBIGUO” BATEN ALDE


Beauvoirrek agerian uzten du giza existentzia dimentsio moralean hartzen dela egiazki giza
existentziatzat. Bigarren Mundu Gerrako gertakari tragikoak ikusita, bi gai nagusitan
oinarritzen da. Bi horien gainean dago eraikia gizakiaren historia:
1. Giza existentziaren helburuak: Beauvoirrek erakutsi nahi du askatasuna dela
gizakien ekintzak justifikatzeko gai den elementu bakarra eta giza existentziaren
funtsa. Gizakiak, existitzeko, helburuak jarri behar dizkio bere buruari; haiek
gainditzeko nahia dira gizakiaren bizitzaren motorra. Baina, behin horiek lortuta,
abiapuntu berri bat izango dira. Beti dago etorkizunaren zain. Horregatik, helburuak
gainditzeko modukoak baino ezin dira izan. Horra hor gure askatasunaren
anbiguotasuna. Mugimendu horretatik abiatuta, munduak zentzua hartzen du eta
justifikatuta geratzen da, zeren proiektuak berak balioa ematen baitio bestela
gerrakari sinpleak liratekeenei. Bere balioa, izatez, ez dator kanpotik, bere ahalegin
propiotik baizik. Beauvoirren ustez,ekintzak aukeratzea egiten gaitu aske.
Hautatzeari uko egiten diona suntsitu egiten da.
2. Subjektuen arteko harremanak: Gizaki guztiok gaude elkarri lotuta, elkarren
menpeko ezinbestean. Bizi proiektu oro, batez ere, besteekin egindako proiektu bat
da. Beraz, galdera funtsezkoa da norbanakoaren askatasunak besteen
askatasunaren aurka egiten ote duen. Gizakiak besteen beharra du eta bere ekintzak
giza ekintza esanguratsu gisa aitor ditzaten. Beauvoirren pentsamenduan ez dago
lekurik balio unibertsalentzat, askatasuna baita balioak ezartzen dituena. Oraingo
ekintzek zein helburutara bideratuta dauden definitzen dute, eta, beraz, ezin dira
helburuarekiko kontraesanean egon. Horrela, bada, Beauvoirrek proposaturiko
moralaren metodoa helburuen eta bitartekoen arteko koherentziarena dela ikus
dezakegu: xedeak bitartekoak justifikatzen ditu.

6. ZAHARTZAROA SIMONE DE BEAUVOIRREN FILOSOFIAN


Simone De Beauvoirren ustez, gizarte kapitalistak zahartzaroari buruz hitz egitea baztertu
egin du, eta tabu horrekin bukatu nahi izan zuen. Sistema kapitalistan zaharrak ez dira
errentagarriak, produkzio katetik kanpo daude eta geriatrikoetan ezkutatzen dituzte.
Beauvoirren iritziz, gizarte batean benetako printzipio etiko eta politikoak zaharrei emandako
tratuaren araberakoak dira, hau da, zelan jokatzen dugun haiekin.
Landa eremuan ez bezala, oso zailak egiten dira zaintza lanak hiri industrialetan, familien
tamaina txikitu eta indibidualismoa nagusitu delako.
Izan ere, autoreak gogorazten digu denak zahartuko garela eta egunen batean zahar hura
izango garela. Horrela horiekiko elkartasuna eta duintasuna bultzatu nahi zuen, zahartzaroa
humanizatuz.
Filosofiaren historiak estereotipo faltsu bat erakutsi digu zaharren inguruan: gizon jakintsua,
bizarduna…sexualitatearen eta pasioaren beherakadak lasaitasuna ekarriko zuena.
Hala ere, Simonek ikuspegi horri benetako zahartzaro existentziala kontrajarri zion. Bere
ustez zahartzaroarekin batera ez dira pasioak amaitzen, eta pertsonon sexualitatea ez da
genitaletara murriztu behar. Horretaz aparte, zahartzaroak autoestimua ahultzea dakartza.
Erretiroak erakusten digu ordura arte bizitzaren zentzugabekeria estalita baino ez zegoela,
horregatik bizitzarekiko gogoa bizitza osoan zehar landu beharreko kontua da eta
ezinbestekoa da besteekiko konpromisoa, adiskidetasuna eta maitasuna lantzea.
Garrantzitsua da bizitzaren zentzu berri bat eraikitzea. Ez da bakarrik pentsio eta zahar etxe
duinak edukitzea. Gainera, Beauvoirrek emakumeen egoerari arreta jarri zion eta konturatu
zen edertasunaren presioa zahartzaroan handiagoa bihurtzen dela eta batez ere gogorra
izan daitekeela. Gizonezkoen edertasunaren estereotipoa ez da emakumezkoena bezain
zorrotza: ile zuria, zimurrak.... Horregatik emakumezkoek edertasunaren katetik askatzeko
beharra daukate
7.IDEIA FEMINISTEN GARAPENA ILUSTRAZIOTIK XXI.MENDERA. SIMONE DE
BEAUVOIRREN LANAREN EKARPEN NAGUSIAK
Feminismoak, pertsona guztien arteko edo gizon eta emakume guztien arteko berdintasuna
aldarrikatzen duen pentsamendua, historian zehar eboluzio nabarmena izan du:
-Aitzindari ilustratu nagusiak. XVIII.mendearen amaieran. Olympe de Gouges eta Mary
Wollstonecraft, feministak, pentsalari ilustratuen berdintasun politikoa salatu zuten. Gizon
zuri, burges eta heterosexualak bakarrik barne hartzen zituztelako.
-Neurritasunaren mugimendua (Boston). 1820tik aurrera alkoholaren aurkako
mugimendua sortu zuten hainbat emakume. Lehenengo aukera izan zen emakumeek bizitza
publikoan parte har zezaten
-Mugimendu sufragistak: eskubide politikoak. 1850eko hamarkadatik aurrera sufragistek
balio demokratiko eta eskubide liberalaren unibertsalizazioa aldarrikatu zuten, bozka
eskubidetik hasita.
-Emakumearen eraikuntza soziala. Bigarren Mundu Gerraren hondamendia
konpentsatzeko amatasunaren indartze berria gertatu zen. Baina 1949an, Bigarren sexua
idatzi zuen Simone de Beauvoirrek eta izugarrizko garrantzia izan zuen feminismoarentzako
eremu politiko zein sozialean. Bere ustez emakumearen kontzeptua kulturala da, ez
naturala; kulturak egiten baitu gizonen menpeko eta ekimen propiorik gabeak izatea.
Emaztea eta ama izateko beharretik askatu behar du emakumeak bere burua.
-Feminismo erradikala. Heteropatriarkatua. Pribatua politikoa da. 60ko hamarkadan
pentsalari batzuk (Kate Millette) gure gizartea heteropatriarkaltzat jo zuten.
Heteropatriarkatuak gizonen interesak sostengatzen dituen sistema da, haien pribilegioak
defendatzen dituen egitura. Garai hartan gorputza eztabaidan jarri zen “nire gorputza nire da
lemarekin”. Erabakitzeko eskubidea eta gorputzaren jabetzaren aldeko borroka eginez.
-80ko hamarkadan Androzentrismoa eta sexu eta genero kategorien azpian interes
politikoak zeudela salatu zuen Judith Butlerrek. Familia tradizionala botere tresna gisa
erabiliz eta bestelako ereduak patologizatuz.
-Intersekzionalismoa. Arrazak, klaseak eta abarrek sor ditzaketen menderatze eta
jazarpenak aztertu ziren. Bai xenofobia, arrazismoa, trasfobia, homofobia

HANNAH ARENDT

4. TOTALITARISMOAREN JATORRIA: GAIZKI ABSOLUTUA

Hannah Arendt- ek totalitarismoari buruz hitz egiten duenean, XX. mendeko nazismoari eta
Sobietar Batasuneko garai estalinistari buruz hitz egiten du. Baina totalitarismoaren aurretik
bi aitzindari identifikatzen ditu:
- Lehenengoa, XVIII. eta XIX. mendeetan Europan zegoen judutarren aurkako jarrera
izango litzateke. Esate baterako, Frantzian egon zen antisemitismoa estatua
indartzeko korronte gisa identifikatzen du Arendt-ek-
- Bigarrena bestalde, XIX. mende amaierako inperialismoa izango litzateke. Arraza
batzuk beste batzuetatik gailentzen zituen ideologiarekin elkartu zen burgesiak
kapitala inbertitzeko zuen beharra, eta beste herrialdeetan egindako sarraskiak
justifikatzen zituzten.
Bi aurrekari hauek kontuan hartuta, Lehen Mundu Gerraren ondorioz zegoen egoera
ekonomia txarraren ondorioz, errazago finkatu ziren mugimendu totalitaristak. Mugimendu
hauek ideologiarik gabeko masak propagandaren bidez eta intelektualen laguntzaz
erakartzen zituzten. Behin boterea eskuratuta, lege naturalaren edota historikoaren
aitzakiarekin, estatuaren forma eta horren legeak aldatzen hasi ziren, boterea lider
bakarraren inguruan bilduz, masak alderdi politikoak ordezkatuz, eskubide indibidualak
abolituz eta ekonomia zentralizatuz.
Totalitarismoaren helburua boterea mantentzea da, eta horretarako, lege natural edo
historikoaren aitzakipean, gizabanakoa suntsitzen joango diren legeak aprobatuko dituzte.
Suntsipen hori hainbat esparrutan gertatuko da:
- Juridikoan: Eskubideak izateko eskubidea ukatu.
- Moralean: Gizarte atomizatua eta bortizkeria onartzen duen gizartea antolatu. Ongia
aukeratzea ia ezinezkoa da.
- Banakatasuna suntsitu: Ahanzturan eta modu anonimoan hiltzeko esparrua.
Hain zuzen, hau da Arendt-en ustez totalitarismoak ekarri duen eta berria den “gaizki
erradikala”: ideologia batek gizakia zerbait “soberakin” bihurtzea, ezabagarri bihurteza,
deserrotzea. Totalitarismoak lortu zuen estatuek haien milaka hiritarrei gizatasun-zantzu
guztia lapurtzea legaltasun itxurapean. Gizakien etorkizuna burokrazia administratiboaren
esku gelditzen da.

7. HANNAH AREMDT: EICHAMANN JERUSALEMEN ETA GAIZKIAREN HUTSALKERIA


Hannah Aremdtek bere "Eichman Jerusalemen" obran Eichman gizarte arrunta dela azaldu
ondoren, Arendetek galdera honi erantzun nahi dio: Nola da posible pertsona batek milaka
pertsonen heriotza agintzea?
Arendt Eichamen defentsak erabilitako bi argudiotan oinarritzen da:

LEHENENGO ARGUDIOA: Eichmanek estatu arrazoiak aginduta jokatu zuen. Honen


arabera, estatuaren etika eta pertsona bakoitzaren etika ez daude maila berean,beraz,
erabaki bat hartzen du salbuespen moduan, norbanako moduan jartuko ez lituzkeenak.
Arendten arabera, estatu totalitarioan, salbuespen moduan hartzen diren erabaki horiek
egunero hartzen dira.

BIGARREN ARGUDIOA: Eichamanek aginduak jarraitzen zituen. Horregatik, bere jokaerek


izandako erantzunkizuna Hitlerri leporatu nahi zizkion, baina, ez zuen lortu. Beraz, esan
dezakegu, obedientzia itsua egiten zuela. Noamalean, legetik kanpo egiten diren gausak
erantzunkizunak dituzte, baina, kasu honetan, aginduak estatu totalitarioaren barruan
zeudenez, ez zuen arazorik izan.

Estatu totalitarioaren ezaugarri nagusia hau da: Erailketa administratiboak (como era alto
cargo en el olocausto no mataba a la gente fisicamente, es decir, que mataba a la gente con
las decisiones que tomaba) normalizatzen ditu eta legearen barruan sartzen ditu. Horren
arabera, pertsona asko deuseztatu daitezke legea aitzaki bezala erabilita eta honi
gaizkiaren hutsalkia (gaizkiak gaizkiaren itxura galtzen du) deitzen zaio. Eichamenek
erabakitako aginduen ondorioz, pertsona asko hil ziren. Hau gertatu zen, Eichmanek ez
zuelako egoerari buruz hausnartu, eta erosotasuna aurkitu zuelako sistemaren barruan.
Beraz, egindako gauzak ez hausnartzeagatik errudun bihurtu zen. Gainera, egindako
erailketa administratiboa hausnartzeko eta hartutako erabakietaz erabakiak hartzeko
gaitasuna zeukan.
Eichman Jerusaleneko epaiketara eraman zuten eta egindakoaz akusatu zuten. Askok
pentsatzen zuten krimen horiek egiten zituela bera pertsona txarra zelako. Baina, Hannah
Aremdtek uste zuen, gutariko edonork egin lezakeela errudun sentitu gabe. Gainera,
introspekzio ariketarik egin gabe ezin dugu gure ekintzen ondorioa ikusi.

INTROSPEKZIOA: Nork bere pentsamenduen eta joeren analisia egitea da.

Hannah Arendtek uste zuen, gizakiak introspekzioaren bidez bizitza aktiboa sor ditzake3
mailatan intrsopekzioari esker:

LEHENENGO MAILA: Bizitza biologikoaz arduratzen da.


BIGARREN MAILA: Bizitza profesionalaz arduratzen da.
HIRUGARREN MAILA: Pentsamenduetaz arduratzen da.
Lehenengo biak ezagutzarekin lotuta daude eta nahiz eta gizatiarra izan, hirugarrena
gizatiarragoa da arrazoi honengatik: pertsonaren azkatasuna eta existentzia zehazten ditu.

Beraz, Holokaustoa pertsonen hausnarketa faltagatik gertatu zen. Arendten ustez,


demokrazia parte-hartzailea totalitarismoari autrre egiteko baliabiderik onena da,
demokrazian hartzen dituzun erabakietan pentsatzen duzulako.

KONTZEPTUAK
- Destinoa. Gizonen eta emakumeen arteko lehia saihetsezina al da? Arren eta
emeen etsaigoa patu fisiologiko baten ondorioa ote da? Ez dago, inolaz ere,
horrelako destinorik, Beauvoirren ustez. Gizadia, gainera, espezie bat baino zerbait
gehiago da: bilakaera historikoa gara. Proiektuak bideratzeko eta erabakiak hartzeko
askatasuna destinoaren eta biologiaren gainetik jartzen ditu pentsalariak. Horregatik,
sexuen arteko bestelako harreman afektiboak pentsa genitzake etorkizun batean.
Aurreko mendeek ezin asmatuzko adiskidetzak eta konplizitateak.
- Emakumea. Ezin da biologikoki definitu zer den emakume izatea; izan ere, politikoki
eraikitako errealitatea da: bat ez da emakume jaiotzen, egin egiten da. Gizarte
patriarkalean gizona izan da gizalia definitzeko erreferentzia (bera da subjektua), eta
emakumea gizonarekiko erreferentzian definitu da; horregatik da 'bestea, objektua.
Kulturak ezarri duen femeninoaren determinismotik at (pasibitatea eta gainontzeko
mitoak) eraikiko dute emakumeek euren burua era autonomo batean, zapalkuntzaz
aske.
- Gizona. Erregimen paternalistaren edo Patriarkatuaren funtsezko eragilea da,
subiranoa, subjektua dena, Absolutua.Gizonaren nagusitasunaren ondorioz,
emakumearen zapalkuntza ezaugarri duen gizarte aritolaketa hau sortzen da,
erakundeetan antolatua eta kode idatzien zein mitoen bidez justifikatua. Gizona
subjektu soil gisa baieztatzen denean, boterea eta autoritatea bere gain hartzen ditu,
emakumea bestearen lekuan utziz. Horrela, gizonak eta emakumeak ez dira
simetrikoki defini daitezkeen bi giza kategoria. Ez dira aurkako muturrak, ez dutelako
elkarrekiko errekonozimendu-harremanik ezartzen.
- Natura/kultura. Bi izakera designatzen dituzte: a) gauzena eta animaliena; b) gizaki
izateagatik kultura sortzen dugunona: nagusiki kultura gara, ez natura. Beauvoirrek
baztertu egiten du naturan oinarritutako gizonen eta emakumeen arteko
ezberdintasunari buruzko azalpena. Emakume jaiotzetik eratortzen diren ezaugarri
femeninoak gure gizarte patriarkaletan emakumeei ezartzen zaizkien hezkuntza eta
ohiturei egozten dizkie.
- Feminitatea/betiereko femeninoa. Emakumeari emakume izateagatik legokiokeen
ustezko esentzia da. Emakumeen portaera guztiak esentzia bereizgarri horren
jabetzaren ondorio izango lirateke. Betiereko femenino edo feminitate hori ideia
platoniko moduko bat da, zeinetan emakumeek parte hartuko luketen: emakumea,
emakumearena, hain zuzen. Historian zehar, emakumea gizonaren mendean geratu
da, alteritatea eta objektu gisa, inoiz ez subjektua. Beauvoirrek uko egiten dio halako
kategoriari, gizakiok esentzia izatea onartzen ez duelako: existentzia hutsa gara, eta
esentzialisten arabera emakume jaiotzetik eratortzen diren ezaugarri femeninoak
gure gizarteetan emakumeei ezartzen zaizkien hezkuntza eta ohiturei egozten dizkie.
- Sexuen borroka: 3. EPIGRAFEAN DAU. HASTA QUÉ CORRIJA JOSU NADA JEJE
GENITALAK ETA ROLAK GIZARTEAN

Testu hau Simone de Beauvoirren “Bigarren sexua”-ren zati bat da. Beauvoirrek dio,
betidanik rol zehatz batzuk esleitu zaizkigula gizartean gure genitalekin lotuta daudenak.
Egoera honetan, emakumeei tokatu zaion rola gizonen azpian egotea izan da. Baina
benetan genitalek eta izaerak bat egin behar al dute? Genital zehatz bat izateagatik
ezaugarri batzuk bete behar dira, edo rol horiek kulturalki sortuak izan al dira?

Alde batetik, Beauvoirren ustez, gizaterian/gizartean/zibilizazioan ez dago ezer naturak sortu


duenik, pertsonak gizartearen eta kulturaren eraginagatik eraikiak dira. Hori defendatzeko,
esaten zuen emakumeari aldez aurretik ezartzen zaiola bere destinoa. Hau da, emakumeak
emakumeak dira ez aluarekin jaio direlako bakarrik, baizik eta gizarteak berarengandik
espero denagatik esleitzen dizkion rolengatik. Horrekin batera, Beauvoirrek dio beti egon
dela lotura pertsonen genitalen eta pertsonengandik espero denaren artean. Aludunak
feminitaterekin lotuta daude eta zakildunak maskulinitatearekin. Esleipen horretan, kulturak
eraikitako emakume hori irten da galtzaile, eta, ondorioz, autoreak zioen emakumeak nahiz
eta eskubide politikoak izan, gizonen menpean jarraitzen dutela.

Beste alde batetik, Nietzschek defendatzen du emakumeak genital-bezala uler daitezkeela,


hau da, emakumeeak, ezer baino lehen, genitalak besterik ez direla. Ondorioz, ez ditu
emakumeak pertsona bezala ulertzen, objektu sexual eta ugaltzaile moduan baizik. Hortaz,
dio emakumeak helburu bakar bat dutela bizitzan, umeak izatea. Beraz, Beauvoirrek
kritikatzen dituen rolen eta genitalen arteko loturan sinesten du. Bere ustez, emakumeak
umeak izateko gai dira, gizonak, aldiz, gerrara edo esfortzu fisikoa behar duten
ariketetarako. Eta, horixe, Beauvoirren ustez, emakumearen azpiratzearen iturri da; gizonen
ausardia txalotzera behartuta uzten baititu emakumeak. Eurek egin ezin ditzaketen gauzak
egiten baitituzte gizonezkoek. Bestalde, Nietzscheren ustetan, emakume egokia izateko
baldintza batzuk bete behar dira, besteak beste, seduktorea izan behar da eta horrek
feminitatearekin lotura du. Gainera, isila izan behar da eta men egin behar dio gizonari, hau
da, emakume bat bere pentsaera publikoki aurkezten badu ez da obedienteki jokatzen ari,
beraz, bere feminitatea galtzen ari da. Orduan, emakumetzat hartzeko feminitatez jo behar
da, alua izateaz gain. (Nola edo zergatik lotzen dituzu obedientzia eta feminitatea
Nietzscheren pentsamenduan? Ideia hori aipatzen baduzu, azalpena behar du, irakurleak
jakin dezan zertaz ari zaren).
Argudiaketa osoa kontuan hartuta, Simone De Beauvoirren iritziarekin bat nator. Nire ustez
emakumearen kontzepzioa gizarteak sortu du eta kulturak esleitu digu, genital bat izate
hutsagatik, rol eta izaera zehatz bat izateko beharra. Jaiotzatik emakumeei erakutsi digute
feminitatez jokatzen, umeak maitatzen eta zaintzen, garbiak izaten, ahulak izaten
gizonezkoei, aldiz, erakutsi diete indartsuak izan behar direla, ezin dutela negarrik egin,
serioak eta bihozgabeak izaten. Horrek, gizartearen hierarkian emakumea zapalduta
bizitzea ekarri du. Gizonezkoen pribilegioak, emakumearen kalte direlarik.

LABURPENAK:

1. Aski ote…
Simone de Beauvoirren “Bigarren sexua”-ren zati honetan dio, ez dagoela ezer naturak
sortua denik, pertsonek gizartean eta kulturaren eraginagatik eraikiak gara. Hala ere,
badaudela nortzuk pentsatzen duten emakumeak emakumeak izango direla beti. Bestalde,
uste du, legeak aldatzea ez dela nahikoa gizartean beharrezkoa den berdintasuna lortzeko.

2. Hau da, drama…


3.
Simone de Beauvoirren “Bigarren sexua”-ren zati honetan dio, emakumeak emakumeak
direla ez aluarekin jaio direlako bakarrik, baizik eta, gizartea edo kulturak, beraiengandik
espero denagatik esleitzen dizkion rolengatik. Beti egin da lotura genitalen eta
pertsonengandik espero den rolen artean. Aludunak feminitatearekin lotuta daude eta
zakildunak maskulinitatearekin. Sexuen arteko borrokak ez du zentzurik, sexuak eraikuntza
sozial bat direlako.

You might also like