You are on page 1of 2

Nietzscheren ustez mendebaldeko filosofia gehienaren oinarria okerra da arrazoiari garrantzi

gehiegi ematen zitzaiolako. Arrazoia goresteko jarrera hori, Antzinako Grezian hasi zen, eta
Nietzschek, arrazoiaren ahalmena ulertzeko modu horri, Arrazoi Ilustratu deitu zion. Bere
ustez arrazoi ilustratua giza bizitza baztertzera eramaten du, arrazoiarenganako fede itsu
hori oinarri gabea delako. Fede itsu hori kristauek jainkoarekiko daukaten fedearen isla
baino ez da.

Nietzschek tragediaren sorrera liburuan dionez, Grezia Arkaikoko giza izaerako bi izpiritu
zituen, biak batera etengabe borrokan. Batetik, Apolo, arrazoiaren, argitasunaren eta
neurriaren jainkoa, eta bestetik, Dionisio, bizi-indarren jainkoa. Bi izpirituak orekan bizi behar
ziren elkarrekin. Garai hartako greziarrek ez zuten alderdi bat lehenesten; bizitza osoa
baizik, bere alderdi arrazional eta irrazionalekin. Baieztapen horri baieztapen dionisiakoa
deitu zion.

Gizakiaren eta mendebaldeko kulturaren gainbehera sortu zen, Platonek eta Sokratesek
filosofia galbidera eramaterakoan. Haiek gizaki on eta zuzena sortu zuten: bere pasioekiko
eta senekiko lotura guztiak erabat hausten dituen gizabanako abstraktua (sen dionisiakoa
baztertuz eta apoliniarra goratuz). Honen ondorioz, oreka dionisiako-apoliniarraren bukaera
gertatu zela salatzen du Nietzschek. Hori dela eta, gizakiaren onaren ideia asmatu zuten,
bere pasioak eta senak baztertzen zituen gizaki abstraktua. Eta hor gizakiaren gainbera hasi
zen. Nietzschek heraklito bezala pentsatzen zuen bzizitza aldakorra dela , platon y socrates
Parmenides aldakorra zena, ez errealitatea errebendikatzen zuten.

Grezian, Jaunen moralari garrantzia ematen zioten, beren beharrak asetzeko besteak
zapladu daitezkela justifikatzen duen morala, alegia . Baina judaismo eta kristautasunarekin
batera, baloreak irauli ziren eta esklabuen morala ezarri zuten; lehen ona zena txar eta
bekatuzko bihurtu zen. Esklaboen moralak bizitzaren helburua beste mundu baten ezartzen
du, zerura joateko asmorekin. Hortaz, esklabuen moralak bizitzaren helburua beste mundu
batean ezartzen du,ezin dira bekatuzko bizitza izan zerura gero joan ahal izateko (biziaren
beldur direnen morala. Kristautasunak, errukia hurkoarekiko maitasuna bertute bihurtu
zituen, ahuldadea, konformismoa eta sumisioa eraginez, sen idartsuari uko egiteko.
Esklaboen morala artaldearen morala izango litzateke. Nietzschek ere bai mugimendu
demokratikoak kritikatu zituen, joera demokratiko eta sozialistek berdintasuna aldarrikatzen
zuten, baina horrek gizartea beherantz berdintzea suposatzen zuen. Eta boterea izan
dezakeen pertsona bati kentzea behera berdintzen. Arazoa konpontzeko, esklabuen morala
alde batera ustea eta Jaunen morala baieztatzea.

Bestetik, hizkuntzari kritika egin zion. Arrazoi ilustratua, ezagutzeko ahalmenaren fedean
oinarritzen zen, hots, oinarririk gabeko fedean. Ezagutza objetiboaren aukera gizakiaren
asmakeria baino ez da, ezagutza hizkuntzaren bidez . Baita ere, egia eta gezurraren
kontzeptuak aztertu zituen; bere ustez giza premiei erantzuteko agertu ziren, erabilgarriak
zirelako. Egia metafora hutsa baino ez da. Ez dago egirik: filosofoek asmatutako kontzeptu
bat da. Hortaz, ezagutza objetiboa ez da posible, gizakiok ezin dugulako subjetibotasuna
baztertu errealitatea den bezala ulertzeko. Ikuskera horri perspektibismoa deitu zion.
Pertsona bakoitzak perspektiba ezberdinak ditu inguruarekiko.
Nietzschek, hizkuntza deritzogun gezur horretatik ihes egiteko, gizaki intuitibo eta estetiko
bihurtu behar dela dio, arte-sormena landuz.
Lehen aipatu dugun esklaboen morala gainditzeko, Nietzschek honako hau proposatzen du:
jainkoaren heriotza. Honen ondorioa, bertutea, justizia goratzen zituzten baloreak gezurra
direla onartzea suposatzen du. Jainkorik ez dagoela onartzerakoan, bizitzak inongo
zentzurik ez duela pentsatzera eramaten du, hau da, nihilismoa onartzera. Honen aurrean,
bi jarrera daude: bizitzari uko egitea eta bizitzarekiko gorrotoa edukitzea (nihilismo pasiboa),
eta bestetik, balore absoluturik ez dagoela onartzea, eta hortik, beste balore batzuk sortzea,
eraldatzea, transmutatzea (baloreen transmutazioa, nihilismo aktiboa). Azken egoera honek,
supergizakia izateko abiapuntua da.

You might also like