You are on page 1of 4

TEANO DE CROTONA

Crotonako greziar kolonian K.a 546. urtean jaio zen non Pitagoras eskola
filosofiko bat sortu zuen eta bere ikaslea izan zen. Geroago, ezkondu ziren eta
5 seme izan zituzten. Horregatik esaten da pitagoriko famatuena izan zela.
Filosofia, medikuntza eta matematika tratatuak idazten zituen, eta bere
famatuena Errukiari buruzko tratatua da. Baita ere, urrezko proportzioa sortu
zuen.
Bere senarra bezala, berak pentsatzen zuen bizitzan inportantea zela neurria
eta zuhurtzia, baita bakoitzaren arima ulertzea, immortala eta berraragitzen
dena. Teanok ere baieztatzen du, gorputza arimaren kartzela bat dela. Bere
ustez, mundua eta gizakia harmonian bizitzen dira naturan.
Pitagoras hil zenean bere eskolaren agintea hartu zuen eta ikasle asko izan
zituen. Hauei, emakume gisa bertutez eta zintzotasunez bizitzeko aholkuak
ematen zizkien, eta izpiritualki bideratzen zituen. Garai horretako
emakumeari buruzko pentsamendua jarraitzen zuen, hau da; emakumeak
isilkorrak izan behar direla eta etxea baita semeen kargua hartu behar duela.
Berak ideia bihurriak ez zituen, garaian guztiz barneratuak zeudenak, ez zen
emakume iraultzaile bat.
Teanok nahiko pentsamendu konplexua zeukan. Pitagoras bezala,
berarentzat matematika oso garrantzitsua zen eta guztiarekin lotuta zegoen.

ASPASIA
Aspasia K.a 460. eta 401. urteen artean bizi zen eta bere izenak “ederra
ongietorria” esan nahi du. Gaztea zenean Atenasera joan zen, eta bere aitak
lehenagotik erabaki zuen bezala hetera zen, hau da; prostituta. Emakume
hauek kultura eta jakinduria asko, baita hezkuntza oso ona jasotzen zuten,
horregatik oso errespetatuak ziren. Adibidez; Sokrates, Anaxagoras eta
Perikles liluratuta geratu ziren emakume honekin. Azkenengo hau, Perikles
politikariak, beraz maitemindu zen nahiz eta 20 urte gehiago izan eta bere
emaztea egin zuen. Bildura honek arazo asko ekarri zituen Aspasiarentzat,
barregarri utzi eta umiliatu egin zuten.
Garai horretan emakumeak ez zuten inolako eskubiderik, eta askoz gutxiago
etxekoandreak baziren. Beste aldetik, heterak askoz libreagoak ziren eta
besteen gainetik zeuden haien formazioagatik. Horregatik, Aspasia irakasle
edo maistra oso ona kontsideratua zen filosofian eta erretorikan. Esate
baterako, Sokrates aholkuak eskatzen zizkion eta berarengan konfiantza asko
zeukan. Bere dialogo askotan, Aspasiari goraipamen asko eskaintzen dio.
Oratoria eta erretorikaren artea oso garrantzitsutzat jotzen zen, eta, aldi
berean, egoki espresatzea ere. Aspasia oso ondo moldatzen zen espazio
publikoetan, eta elkarrizketa eta hitz-egite uneak maite zituen. Berak zioen
modu hezitzaile bat zela eta eragin sozial handia zuela, horregatik
filosofatzera animatzen zuen.

DIOTIMA
Emakume honen testigu bakarra Platon da. Berak hitz egiten du emakume
oso jakintsu bati buruz, Mantineakoa zena, Diotima izenekoa eta K.a 400.
urtean gutxi gora behera bizi izan zela.
Diotima aipatzen du Platonen Banketean, maitasunari buruzko bere dialogo
famatuenean. Honetan, Platonek adierazten du Diotimaren ezpainetan Eros
buruzko eman zuen hitzaldia. Emakumeak, pentsatzen zuen Eros gizakia eta
Jainkoaren arteko dagoen zerbait dela, hau da; ona eta txarra edo ederra eta
itsusia. Baita baieztatzen du, gizakiek edertasunera eta ontasunera
ailegatzera nahi dutela, egiarekin. Beharrezkoa da aipatzea ere, filosofoek
berarentzat ez zirela ezta ezjakinak ezta jakintsuak, erdian dagoena, Eros
bezala, eta honek maitasunaren bidez jardun egiten duela hilezkortasuna
lortzeko.
Harrigarria da Diotimak koalitate berezi guztiak gizonei bakarrik egoztea,
baina ez dakigu Platonek ideia horiek bere pentsamendura egokitzen ote
zituen, berak uste baitzuen gizonek bakarrik lor zezaketela egia.
Bere pentsamenduarekin jarraituz, bi mundu existitzen zirela arrazoitzen
zuen, lehenengoa; erlatiboa, zentzumenek hautematen dutena, eta
espazioan eta denboran mugatua. Berriz bigarrena; betierekoa, eta giza
ulermenetik urrutira doana.
Argi geratu denez, emakume oso jakintsua zen eta egia baita edertasuna eta
ontasuna maite zituen.

FINTIS
Fintis, general baten semea izan zen, K.a 400. urtean bizi izan zuena eta
eskola pitagorikoaren ikaslea izan zen. Fintisek tratatu bat idatzi zuen
emakumearen portaera moralari buruzkoa. Honetan, norberarekin
harmonian bizitzearen garrantzia erakutsi nahi zuen, ez esajeratzearena eta
guztian moderazioa eustearena.
Bere ustez, filosofatzea, bi sexuei eransten zion, nahiz eta askok uste izan
emakume batentzat ez dela egokia hori egitea, beste gauza askok bezala,
gauza batzuk gizonarenak dira, beste batzuk emakumearenak eta beste
batzuk bienak direla pentsatzen zuen. Biek ausardia, justizia eta ulermena
praktikatu behar dutela uste zuen.
Fintisek, nola jokatu zuzen ere hausnartu zuen, eta berarentzat, etika zen
filosofatzeko ardatz nagusia. Argi dago bere pentsamendua garai hartako
aurreratuenetakoa zela.

PERIKTIONE
Periktionek, Atenasen bizi izan zen K.a IV. eta III. mendeen artean, eta
filosofiaren zentzua gauza guztien barruraino heltzea zela uste zuen, honen
esanahia, bere esentzia, bere izatea ulertzea. Pentsatzearen lana zaila da eta
pazientza ere behar du, baina bizirik eta bizitzarekin erlazioa dauka.
Emakume honek Jakintasunari buruzko tratatu bat idatzi zuen non esaten
zuen gizakia jaio eta bizi dela naturaren printzipioa erreparatzeko, guztia
bezala izanda, eta jakintasuna, gauzak edukitzera eta haien helburua
ulertzera ailegatzea dela.
Adierazi beharra dago ere, pentsatzen zuela gizakiek haien bizitza egunero
bizitzen dutela, eta puntu horretan filosofia oraindik ez dela ematen, baizik
eta hau sortzen dela gizakiak bere eguneroko zereginetatik distantzia hartzen
duenean, eta bere buruari galdetzen dionean nondik eta nora doan, eta zein
den gure inguruan dagoen guztiaren zentzua.
Platonen ama izan zen eta, beraz, oso garrantzitsua bere garaiarako.
HIPATIA
Hipatia Alexandrian jaio zen, aldaketa erradikalen garaian, K.o 370-413
urteen inguruan. Teon filosofoaren alaba izan zen eta neoplatonismoari
dagokionez dezente nabarmendu zen, platonismoaren lehen berpizkundea.
Garai hartan, Alexandria kristanizazio handia jasaten ari zen, eta Hipatia,
kristaua ez zela, biztanleriaren zati batek gorrotatu egiten zuten bera.
Gainera, Zirilo izeneko hiriko apezpikuak ez zuen filosofiarekin bat egiten,
zeren, bere ustez, pertsona batek filosofatzen badu ezin zara hartaz fidatu,
benetan lortzen dena, ondorio positibo bat izanez.
Hipatiak hezkuntza oso ona izan zuen, besteek baino hobea, eta horrek
eskola platonikoaren gorenera eraman zuen. Bere kulturagatik eta adimen
handiagatik, oso ondo estimatua zegoen horiek baloratzen zituzten
pertsonen artean.
Bere prestakuntza guztiari esker, Alexandriako Unibertsitateko Museionean
klaseak ematen zituen. Klaseetan Platonen pentsamendua, geometria eta
astronomia irakasten zuen, eta gai horiei buruz hainbat liburu idatzi zituen,
baina zoritxarrez suntsituak izan ziren. Horretaz gain, tresna edo aparailu
erabilgarri batzuk ere asmatu zituen.
Emakume honek jarrera positiboa zuen Platonen teoriarekiko, eta egia
dagoen ideiekiko ere. Ikusmenak behatu ezin dituen gauzentzat ere zentzu
berezia zuen, eta zentzu hori matematikari dagokionez ere bazuen,
horregatik historiako lehen matematikatzat hartzen baita.
Bere bizitza oso modu tragikoan amaitu zen. Monjeak buru, hainbat
asaldatuk emakumeari bizkarretik eraso zioten, konspirazio baten ondoren,
etxera zihoala. Elizarantz arrastaka eraman zuten, eta han arropa kendu
zioten, eta itsas maskor zatiz urratu zuten bere gorputza. Emakumearen
gorputz adar bakoitza zatitzen eta erauziz joan ziren, eta gero Kikaronera
eraman zituzten gorpuzkiak erretzeko.
Pena bat da amaiera tragiko hau belaunaldiz belaunaldi transmititzen joatea,
eta bere izena honengatik bakarrik ezagutu izatea, eta ez filosofiari egin zion
ekarpenagatik.

You might also like