You are on page 1of 4

EPIGRAFEAK (AGUSTIN HIPONAKOA)


Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak

San Agustin, IV.mendeko Europar filosofo bat izan zen eta bere pentsaeraren


ardatza Jainkoa zen. Izan ere, kristautasuna eta platonen teoriaren arteko sintesi
filosofiko bat egin zuen.
Esan bezala,SanAgustinen filosofiaren ardatza Jainkoa da. Jainkoa Izaki
Absolutua, Perfektua, Betierekoa guztiz Justua, guztiz Ona eta Aldagaitza
da. Izaki honen existentzia ezin da arrazonamenduz frogatu, baina ez da
fede itsu baten kontua ere. Izan ere, Jainkoa arima fededunean agertzen da
frogatua. Hala ere, hau ez litzateke posible izango Jainkoaren existentziarik
gabe.
Horregatik, Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren, hau ezagutzaren
teoriaren ondorio zuzena izanik. Hiru argudio nagusi batzen ditu honek:
Lehenengoa, argudio gnoseologikoa da. Honen ustez, egia existitzen denez
eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
Argudio kosmologikoaren ustez, gizakiaren zoriontasuna ez dago kreazioan
oinarrituta. Horrela izanik, bere gainetik dagoen egia bat seinalatzen du,
hau da, Jainkoa.
Ideia eredugarrien argudioaren ustez, gizakiok ideia eredugarriak,
mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditugu. Ideia hauek gainetik
daudenez, adimenak ezin ditu eraldatu.
Izan ere, Ideia eredugarriak izatean daude oinarrituta eta bere funtsa
aldagaitza da, aldagaitzaren funtsa aldagaitza izan behar duelako; hau da,
Jainkoa.

Askatasuna eta gaitzaren arazoa

San Agustin, IV.mendeko Europar filosofo bat izan zen eta bere pentsaeraren


ardatza Jainkoa zen. Izan ere, kristautasuna eta platonen teoriaren arteko sintesi
filosofiko bat egin zuen.
Askatasuna eta gaitzari buruz, haren ikuskera teologikoa da. Izan ere,
Jainkoak gizakia sortzeaz gain, askatasuna eman zion. Hala ere, honek
txarto erabili zuen bere askatasuna, eta hortik sortzen da bekatua.
Ikuskera hau belaunaldiz belaunaldi transmititua izan da. Ondorioz, bekatu
horregatik, gizakiak txarto jokatzera jotzen duela dio San Agustinek,
gorputzak arima menperatua baitu.
Nahiz eta gaur egun kontzeptuak berdinak izan, San Agustinen ustez
aukeramena eta askatasuna ez dira sinonimo. Izan ere, aukeramena
aukeratzeko ahalmena; askatasuna, berriz, ongia egiteko gaitasuna.
Esan bezala, Gorputzak arima menperatua duenez, askatasuna
berreskuratzeko Jainkoaren grazia eta nahia behar du, hau da, ongi
jokatzeko eta, ondorioz, zoriontsu izateko. Izan ere, gizakiak Jainkoa maite
duenean ondo jokatzen du eta zoriontsua da.
Azkenik, San Agustin manikeoa zenean, ongia eta gaizkia maila berean
kokatzen zituen. Hala ere, kristautasunera konbertitu zenean, gaizkia
ongiaren eta izatearen ausentzia bezala adierazten du. Gaitz hauek bi
motakoak izan daitezke: batetik, gaitz fisikoak, naturan oinarritzen direnak
(lurrikara, ekaitza…) eta izakien mugapenaren ondorio dena, hau da,
ustelgarritasunaren ondorioa; bestetik, gaitz moralak (gaiztakeria,
mendekua…), aukeramenaren erabilera okerretik datorrena.

Historiaren filosofia: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria

San Agustinen filosofiaren ardatza Jainkoa da. Alarikok Erroma 410. urtean
arpilatu zuenean, Erromatar Inperioaren erorketa gertatu zen. Nahiz eta
jentilek kristauei errua bota, Agustinek kristauak defendatu zituen eta
gogoeta egin zuen.
Grekoen ikuspegi ziklikoa alde batera utziz, historia linealaren kontzeptua
azaltzen du. Hau da, historian zehar guztiak dauka bere arrazoia.
Jainkoaren hiria idazlana kristauen apologia gisa agertzen da. Hemen, bi
hiri agertzen dira nahastuta: alde batetik, lurreko hiritarrak daude, bere
burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak; bestetik, Jainkoaren hiritarrak
daude, Jainkoa gauza guztien gainetik maite dutenak.
Historian zehar, lurreko eta Jainkoaren hiritarrak nahastuta daude. Hala
ere, bi hirien arteko gatazka ez da betierekoa. Bi maitasunen arteko
gatazka, Jainkoarenganakoa eta norberarenganakoa, ez dute beti irauten.
Izan ere, azken eguneko epaiketan, Jainkoaren hiritarrek behin betiko
garaipena lortzen dute.
Nahiz eta historikoki zenbait unetan honelako interpretazioak egin, ez da
zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea, ezta Jainkozko hiria
Elizaren berdintzat hartzea.

Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

San Agustin, IV.mendeko Europar filosofo bat izan zen eta bere filosofiaren


ardatza Jainkoa da. Agustinen kezka nagusia bihotza aseko zuen egia bat
aurkitzea zen, horrela zoriontsu izateko.
Hala ere, zoriontasuna ezin da ondasun galkorretan oinarritu, iraunkorretan
baino. Izan ere, hau galduko dugunez, galtzeko beldurrarekin ibiliko
garenez eta asegabeak garenez, ezin gaitezke zoriontsu izan.
San Agustinen ustez, zoriontsu izateko Jainkoaren jabe izan behar da eta
Jainkoaren jabe da ondo bizi dena, haren nahia betetzen duena eta arima
espiritu lohitik garbi duena. Hau da, zoriontasuna egia osoaz jabetzean
datza, egia partikular guztiak transzenditzen dituena: Jainkoa.
Bestalde, eszeptikoen edo akademikoen aurkako argudioak batzen ditu.
Bizitza zoriontsuan agertzen den bezala, haiek ez dute nahi dutena lortzen;
beraz, ezin daitezke zoriontsu izan.
Horrez gain, eszeptikoen tesia kontraesankorra dela dio. Izan ere, haiek
ezin dezakegula ezer ziurtasunez ezagutu diote. Horrela balitz, tesi hori ere
ezin genezake baieztatu.
Azkenik, Descartesen baieztapenaren aldaera egiten dute akademikoek.
Haien ustez, “huts egiten badut, orduan existitzen naiz”. San Agustinen
ustez, norbaitek huts egiten badu ziurtasunez daki huts egiten dabilen
norbait dela.

Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sintesi

San Agustinen pentsaeraren ardatza Jainkoa da. Esan daiteke San Agustin
ez dela filosofo bat. Izan ere, filosofo bat bakarrik arrazoian oinarritzen da.
San Agustinek, ordea beste ezagutza iturri bat erabiltzen du: fedea.
Fedean Jainkoaren errebelazioa onartzen da. Kristauak fedea ulertzen eta
arrazionalizatzen saiatzen dira. Izan ere, arrazoiak eta fedeak bat egin
behar dute, hau da, fedeak ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak ez
du fedea kanporatu behar. Hau “sinisten dut ulertzeko, ulertzen dut
sinisteko” esaldian argitzen da.
Horretarako, Agustinek ez ditu fedearen eta arrazoiaren artean mugak jarri
nahi, baizik eta biek kristau-egia argitzea dutela helburu dio. Hau da,
arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira. Hasieran, arrazoiak gizakiari
laguntzen dio fedea lortzen; ondoren, fedeak arrazoia gidatzen laguntzen du
.
Gaur egun, arrazoiaren autonomia eta mugapena onartzen dugunez, San
Agustinen azalpena ez zaigu asebetegarria iruditzen.

You might also like