You are on page 1of 2

FRENTE POPULARRAREN PROGRAMA

Kokapena

Dokumentu hau, Fronte pupalarraren programaren zati bat da. 1936ko urtarrilaren 16an
idatzi zuten Madrilen.
Testu honen jatorria lehen mailakoa da. Formaren aldetik zirkunstantziala da, programa bat
baita. Aldiz, edukiaren aldetik politiko-soziala da. Idazlea ezezaguna da, baina badakigu
testu hau sozialisten eta errepublikarren artean idatzi zela, beraiek sortu baitzuten fronte
pupalarra Bikain. Bestalde, hartzailea irakurle sozialistak dira. Hasieran aipatu dudan bezala,
lege honen helburua errepublikarrak eta sozialistak kualizio bat sortzea eskuineko alderdia
kanporatzeko.
Analisia

Testua hauteskundeetan aurkeztutako programa politikoa da, eta beraz boterea eskuratuz
gero hartuko dituzten neurriak iragartzen dituzte:

- Amnistia. 1934 an sindikatu anarkistek antolatuta lurrak okupatzen hasi eta


jornalariak atxilotu zituzten. 1934ko Urriko Iraultzaren ondoren 30.000 preso politiko
zeuden, beraz programaren puntu hau erabakigarria izan zen anarkisten botoa
lortzeko (tradizionalki anarkistak hauteskundeetan parte hartzearen aurkakoak
ziren).
- Konstituzioaren agintea berrezartzea. Ezkerreko errepublikanoen iritziz, eskuinekoek
agindu zutenean, ez zuten konstituzioa errespetatu. Beraz, Errepublikak berreskurau
egin behar du jatorrizko izaera liberala.
- Nekazarien berrerospena. Koalizio honek ez zituen onartu Biurteko Erreformistan
egindako desjabetzeak baina aukera ematen zien nekazariei lur horiek erosteko.
- Banka-sisteman hobekuntzak.
- Langileen baldintza moralak eta materialak hobetzeko neurriak.

Baina bestalde, Frente Popularrean bildutako alderdiek argi eta garbi utzi nahi dute beren
programa ez dela programa iraultzaile bat, hau da, komunismoa ez dela ezarriko Espainian.
Testuingurua

Frente Popularra 1936ko hauteskundeetarako egindako koalizio elektorala zen. Urte batzuk
lehenago, Alemanian Hitlerren alderdi naziak irabazi zituen hauteskundeak sistema
totalitario ezarriz. Beraz, Alemaniako egoera ez errepikatzeko, Europako herri askotan
Frente Popularra izeneko elkarte elektoralak sortu ziren totalismoaren arriskua ekiditeko.

Momentu horretatik aurrera Europako alderdi komunistek parlamentarismo liberala


salbatzeari eman zioten lehentasuna eta ez iraultza soziala egiteari.

1936ko hauteskundeak Frente Popularrak irabazi zituen eta gobernua alderdi


errepublikanoen kideekin soilik osatu zen. Berehala, preso politikoak kartzelatik ateratzen
hasi, nekazariak lurrak okupatzen eta langile erakundeak erradikalizatzen hasi ziren. Giroa
okertzen zihoan eta ezkertiarrak eta eskuindarrak elkarri tiroka ibiltzen ziren kaleetan.

Gauzak horrela, eskuinekoek Castillo teniente ezkertiarra hil eta polizia batzuek Calvo
Sotelo ultraeskuindarra hil zuten. Azkenean, armadaren zati batek estatu-kolpea ematea
erabaki zuen eta uztailaren 18an Afrikako tropak penitsulara pasatu ziren, Gerra Zibilari
hasiera emanez.

Garrantzia

Testu hau oso interesgarria da XX.mendeko 30eko hamarkadako Espainia eta Europako
giro politikao ulertzeko. Azpimarragarria da alderdi errepublikanoek egin zuten ahalegina
erakunde liberal eta parlamentarioen krisia gainditzeko. Baina azkenean hurrengo 40
urteetan Espainian diktadura frankista ezarri zen Gerra Zibilaren ondorioz.

You might also like