You are on page 1of 15

BIGARREN ERREPUBLIKA: 1931KO KONSTITUZIOA

ETA ERREFORMAK (1931-1936)


7.1. ERREPUBLIKAZALETASUNA

Sorrera: XIX. mende erdialdean sortu zen mugimendu hau. 1848an, alderdi berri bat sortu
zen liberalen artean, Partido Demcrata, eta honek egin zituen errepublikaren aldeko lehen
formulazioak. Gero, 1868ko iraultzaren garaian, sortu zen Partido Republicano Federal.

Banaketa eta eztabaidak: I. Errepublikaren garaian, jada, errepublikaren aldeko


indarrak taldetxo ugaritan banatu ziren. Errestaurazio garaian Ez ziren sekula oposizio
programa bateratua egituratzeko gauza izan eta horrela ezin zen monarkiaren aurkako
ekintzarik gauzatu. Eztabaida ugari:

Errepublika antolatzeko modua: federala ala unitarioa.

Errepublikaren izaera soziala: burgesa ala erreformista.

Errepublika lortzeko modua: legearen arabera, iraultzaren bidez edo kolpe militar
baten bidez.

XX. mendearen hasieran Ezin izan zuten erakunde bakarra aurkeztu, baina mugimendua
bizkortzen hasi zen. Masa politika bat diseinatu zen eta bateratzen saiatu ziren. Ez zuten
lortu, baina, pixkanaka, altxamenduaren aldeko asmoak alde batera utzi eta parlamentua
aukeratu zuten, Unin Republicana sortu ondoren, batez ere (1903).

Bi joera

Bata kontserbadorea, gizarte mailan, eta demokrata, arlo politikoan.

o Salmeron zen buru.

o Errestaurazioaren aurka egiteko xedean, elkarlana bultzatu zuen sistemaren


aurka zeuden beste indar batzuekin eta, 1909an sortu zen Conjuncin
Republicano-Socialista izeneko koalizioa. Hitzarmen honek ez zuen halako
arrakastarik izan, alde bietatik kritikatu baitzuten akordioa.

1
Bestea erradikalagoa zen eta 1908an Partido Republicano Radical sortu zen.

o Alejandro Lerroux zen buruzagi karismatikoa.

o Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa defendatu zuen, eta antiklerikalismo


bortitza erakutsi zuen askotan.

o Progresista zen gizarte arazoen aurrean eta herri jendea zen haren oinarri
nagusia. Populista, programa zehatzik gabe, herri mobilizazioak bultzatzen
zituena.

Bilakaera

Urteak joan ahala, lerrouxismoa gero eta kontserbadoreagoa bilakatu zen eta guztiz
urrundu zen ezkerreko errepublikazaleen erreferentzietatik. II. Errepublikaren garaian
eskuineko indarrekin kolaboratu zuten lerrouxistek.

1920. urteetan eta I. Mundu Gerra eta Errusiako Iraultzaren ondorioz, errepublikazale-
tasunaren oinarriak berritu beharrean izan ziren, progresistago eta demokratago bihurtuz.
Horrela sortu zen Accin Republicana, Manuel Azaaren inguruan. II. Errepublika
garaian, alderdi honek izena aldatuko du eta Izquierda Republicana bihurtuko da.

Euskal Herria: Hemen ere errepublikazaletasuna indartzen joango da, hirigune handietan
bereziki. Conjuncin Republicano-Socialista koalizioak oihartzun handia izango du,
Indalecio Prieto, sozialismoaren buruzagi eztabaidaezina bihurtu zen unetik bereziki.

7.2. BIGARREN ERREPUBLIKA (1931-1936/39)

Eibarren errepublika aldarrikatzen

7.2.1. TESTUINGURU HISTORIKOA

Noiz: Euforia kolektiboko giro batean, apirilaren 14an, Errepublika aldarrikatu zen eta
Alfontso XIII.a erregea Cartagenan itsasoratu erbesterako bidean.

2
II. Errepublika abagune zail batean etorri zen, oso larriak baitziren Espainian konpondu
beharreko arazoak. Hona hemen erregimen berriak zituen erronkak:

Arazo soziala: Langile klasearen bizi baldintzak hobetzea. Horien artean, nekazaritzaren
erreformak garrantzi berezia zuen.

Analfabetismoari aurre egiteko, hezkuntza sistemaren abandonu kronikoa gainditu behar


zen ezinbestean.

Estatu ereduaren erreforma. Katalunia, Euskal Herria eta Galiziako nazionalitateen


artikulazioa estatu berrian (autonomia).

Armadaren erreforma. Neurriz kanpokoa (ofizial gehiegi), zaharkitua, banatua


Politikan eskuhartze aktiboa edukitzen ohitua zenez, errepublikarrek mesfidantzaz
begiratzen zioten.

Elizaren oposizioa gainditu beharra. Antzinako klase zuzendariari (oligarkiari) oso


lotua baitzegoen, eta lehen eta bigarren Hezkuntza bere kontrolpean baitzeuzkan,
erregimen berriak gizartea sekularizatu behar zuen Elizaren eragina gutxitzeko.

Azkenik, nazioarteko testuingurua kontuan hartu behar dugu

1930. urteetako abagune ekonomikoa. New Yorkeko Burtsaren krakak ondozka eraman
zituen gainbehera Europako ekonomia guztiak. Espainian ondorio horiek arinagoak izan
baziren ere, bere ekonomia nazioarteko mailatik kanpo baitzegoen neurri handi batean
(autarkiarako joera, protekzionismoa zirela eta), ezin saihestu egin zen atzerriko
inbertsioaren eta esportazio espainiarren gainbehera (nekazaritza zein meatzari-tzako
produktuak). Bestalde, emigrazioa (gainpopulazioa erregulatzen zuen ihes balbula) eten
egin zen, Amerikako herriek, krisiak jota ere, ateak itxi baitzituzten.

Krisi ekonomikoa, beraz, erregimen berriak bideratu nahi zituen aldaketa sozialak eta
ekonomikoak burutzeko kolpe handiak sortu zituen, errenta eta aberastasunaren
banaketan aldaketa sakona ekarriko zuelakoan. Krisiak, erreformen erritmoa eta
sakontasuna geldotzean (nekazaritzaren erreformaren porrota, langabeziak gora egitea),
barneko tentsioak eta gatazka sozialak areagotu zituen (CNTren eskutik).

Faxismoaren hazkundea. Aupada handian ziharduten erakunde politiko faxistek,


gerokoan Errepublikaren hondamendia ekarriko zutenek, hain zuzen ere. 1922. urteaz
geroztik Italian boterean zegoen Mussolini eta 1933.an Hitler Alemaniako kantziler
bilakatu zen. Eskuindarrentzat Errepublika, erregimen erradikala, filokomunista eta
Elizaren, jabetzaren eta Espainiaren balio tradizionalen etsaia baizik ez zen.

3
Alcal Zamora

Azaa

7.2.2. II. ERREPUBLIKAREN ANTOLAKETA (1931-IV-14/1939-IV-1)

1931ko hauteskundeetan monarkikoek galdu egin zuten eta Alfontso XIII.ak alde egin
beharra izan zuen.

Epeak

1. Behin behineko Gobernua: NICETO ALCALA ZAMORAk gidatu zuen eta 1931ko
Konstituzioa ezarri zuten. Gorte Konstituziogileen lehendakari, berriz, JULIAN
BESTEIRO izendatu zuten.

2. Biurteko Progresista (1931-1933): Errepublikarrak eta Sozialistak gidatu zuten.


Errepublikako lehendakaria ALCALA ZAMORA izan zen eta gobernuko lehendakaria
MANUEL AZAA. Ekintza ezberdinak burutu zituzten Elizarekin, Armadan, autonomi-
etan Nekazaritzaren Erreformari ekin zitzaion, baina langabezia maila handia zegoen
eta soldata txikiak. Anarkistak oso aktibo zeuden: Casas Viejas!! Klase ertainak CEDA
inguruan antolatu ziren eta talde faxistak agertu ziren: JONS eta Falange.

3. Biurteko Beltza (1933-1935): Kontserbadoreak agintean, CEDA eta erradikalak.


LERROUX Gobernuburu erradikala. Garai honetan COMPANYSek Espainia barruan
zegoen Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen; Lerrouxek, orduan, Autonomia
Estatutua ezereztatu zuen. Estraperloaren eskandaluak Lerroux desprestigiatu zuen eta,
1936ko hauteskundeetarako, ezkerreko alderdiak batzen joan ziren.

4
36ko Hauteskundeak ezkerrak irabazi zituen, Fronte Popularrak. Errepublikako lehendakaria
AZAA izan zen eta Gobernuko lehendakaria CASARES QUIROGA. Erreformistak ziren,
hori bai, baina ez zuten benetako programa iraultzailerik. Errepublikar eta marxisten arteko
akordioa izan zen. Calvo Sotelo asasinatu zuten eta eskuina asko haserretu zen. Horregatik
kolpea ematera joan ziren, gerra zibila hasiz (1936-VII-18).Gerra zibilean, Espainia 2 zatitan
banatu zen

Nazionalak
o Armada batua.
o Francok agintzen zuen, Estatu eta Armada-buru.
o Falange + JONS batu ziren.
o Katolizismoa = Erreboltariak.
o 1938: 1. gobernua. Aurreko erreformak baliogabetu zituzten.

Errepublikarrak
o Batasun eza.

o Largo Caballeroren gobernuak euskal estatutua aurreratu zuen.

o Madril setiaturik, Valentziara aldatu zen gobernua.

o Komunistak gero eta garrantzitsuago bihurtu ziren eta maiz topo egin zuen
anarko-sindikalista eta POUM-ekin.

o CNT eta UGT-ren arteko tirabirak.

o Francok eman zion amaiera: 1939-IV-1.

Errepublika garaiko alderdi nagusiak

5
7.2.3. BEHIN BEHINEKO GOBERNUA (1931KO APIRILA/EKAINA)

Errepublika aldarrikatu ondoren, Batzorde iraultzaileko kideek (Donostiako Itunaren


sinatzaileek) hauteskunde orokorrak egin arteko behin-behineko Gobernua eratu zuten. Mota
askotariko joerak elkartu ziren bertan:

Eskuineko errepublikazaleak (Alcala Zamora, gobernuburua, eta Miguel Maura).

Alderdi erradikalak (Lerroux).

Zentro ezkerreko errepublikazaleek (Azaa, Armada ministerioa; Marcelino Domingo,


Hezkuntza).

Sozialistak (Largo Caballero, Lan ministerioa; Indalecio Prieto).

Nazionalistak (Casares Quiroga galiziarra).

6
Koaliziotik kanpo geratu zirenak: Eskuin monarkikoa, tradizionalistak, EAJ, anarkistak eta
komunistak.

Hartutako erabakiak

Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetara deitzea (Ekainaren 28rako).

Nekazaritzaren erreforma: jornalariak eta laborari maizterrak defendatzeko neurri


batzuk ezarri zituzten, jabetza ez galtzearren landu gabeko lurrak landu beharra,
Erreforma oso xumea izan zen.

Erreforma militarra (Azaa)

o Militarrek Errepublikarenganako fideltasuna zin egin beharko zuten.

o Ofizialen kopurua murriztea eta gradu militarren sinplifikazioa. Zaragozako


Akademia Militarra ixtea (Franco zuen zuzendari), ofizialen kopurua haztea
eragotziz.

o Militarren foru bereziari amaiera emango zitzaion.

o Guardia de asalto delakoa eratuko zen, hirietako ordena publikoaz arduratzeko.


Neurri honen helburu nagusietako bat errepublikarenganako leialtasuna mantentzea
zen (Guardia Zibila desegiten ez zen ausartu).

Hezkuntzaren erreforma: Eskolarizazioa bultzatzeko, 7.000 maisu postu berri sortu eta
milaka eskola berri eraikitzen hasi ziren; irakasleen Ikasketa Plana osatu eta Lehen
Hezkuntza eraberritu zuten.

Kataluniako autonomia aurreko erregimena zabaldu (Generalitat buru), bertako


autonomia proiektuaren erredakzioari ekiteko.

Hauteskunde sistemaren erreforma: Jauntxokeria eta iruzurrari ekiditeko, herrialde


mailako hauteskunde barrutiak eta ordezkaritza sistema zehaztu ziren.

Erreforma Helburua Oposizioa


Erreforma Armada profesional eta demokratikoa Hierarkia militarra
militarra
Erlijio- Estatua eta gizarte-bizitza sekularizatzea Hierarkia eklesiastikoa
erreforma
Nekazaritza- Jabetzaren birbanaketa eta nekazarien egoera Landako lur-jabe handiak
erreforma hobetzea
Lurralde- Nazionalismoen integrazioa. Eskuineko eta zentro-eskuineko
erreforma Autonomiarako eskubidea. indar politikoak
Hezkuntza- Hezkuntza-maila hobetzea. Nahitaezko hezkuntza Eliza eta gizarteko sektore
erreforma publiko eta laikoa, eta baterako hezkuntza. katolikoak
Lan- Industriako eta landako soldata- eta lan-baldintzak Eskuineko indar politikoak eta
erreforma hobetzea ugazaben erakundeak

7.2.4. BIURTEKO ERREFORMISTA (1931-1933)

7
7.2.4.1. 1931KO KONSTITUZIOA

Ekainaren 28ko hauteskundeek garaipena eman zioten errepublika-


zaleen eta sozialisten arteko koalizioari eta zentro-ezkerreko gobernu
bat osatu zen. Gorteen osaketa berriak herrialdearen egungo momentu
politikoaren aldaketa esanguratsua islatzen zuen eta, aldi berean,
erakunde hori herrialdearen bizitza politikoaren gune bihurtu zen.
Gorteek batzorde konstituzional bat izendatu zuten konstituzio berria
izendatzeko eta 1931ko abenduan onartua izan zen.

Konstituzioaren ezaugarriak:

Alfontso XIII.a erori zenetik 1939an errepublika erori arte.

Nazioaren subiranotasuna. Espainia horrela definitzen du: mota guztietako langileak


dituen errepublika bat da, probintzia eta autonomiaz osatutakoa. Elizak ez zuen bertan
inongo onurarik jasoko. Errepublikako lehendakariak ordezkari lana zuen eta 7 urtetarako
hautatua izaten zen.

Botere banaketa

o Botere legegilea: ganbera bakarrez osaturiko Gorteen eskumena zen (Diputatuen


Kongresua).

o Exekutiboa: Errepublikako Presidentea eta Ministroen Kontseiluaren eskumena


zen.

o Judiziala: Auzitegi independenteak egituratu zituzten horretarako.

Eliza-Estatuaren arteko banaketa: Estatu laikoa. Laizismoa sustatzera zuzenduriko


neurriak

o Elizaren aldeko diru laguntzak bertan behera uztea.

o Hezkuntza Estatuaren eskuetan geratzea.

o Elizaren ondasunen nazionalizazioa.

o Erlijio ordena batzuen desegitea (jesuitak).

o Ezkontza zibila eta dibortzioaren onarpena, eta hilerrien sekularizazioa.

Produkzio bideen jabetza pribatuari mugak. Nahitaezko desjabetzeak.

Sufragio unibertsala, gizon eta emakumeentzat (Espainian, lehenengo aldiz).

Berme konstituzionalen tribunala eta epaimahaia sortu ziren.

8
Norbanakoen eskubideak. Giza eskubideen aldarrikapen zabala jasotzen zuen:
berdintasun juridikoa, hezkuntza eta lanerako eskubide berdintasuna, erlijio askatasuna,
adierazpen, biltzeko eta elkartzeko eskubidea

Konstituzioak ez zuen indar politiko guztien adostasuna lortu eta argi eta garbi geratu zen
oso sakonak zirela ezkerraren eta eskuinaren arteko aldeak, bi arazotan bereziki: nazionalita-
teen autonomia eta Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak. Sektore kontserbadoreenek
neurri hauen aurka joko dute goitik behera.

7.2.4.2. ESTATU ZENTRALISTAREN ERREFORMA. AUTONOMIAK

7.2.4.2.1. KATALUNIA

Errepublika aldarrikatu ondoren eta Donostiako Itunean hitz eman bezala, Kataluniako
Generalitatek autonomia proiektu bat prestatu zuen: Nuriako Estatutua deitua eta kataluniarrek
erreferendumean onartu zuten.

Baina 1932. urtean Espainiako Gorteetan onartu zen testuak alde handiak (murrizte handiak)
zituen jatorrizkoaren aldera. Ahalen banaketa egiterakoan Administrazio Zentralak eraman
zuen alde garrantzitsuena.

Bertako Parlamenturako lehen hauteskundeetan Esquerra Republicana de Catalunya izan zen


garaile eta Macia Generalitateko presidente hautatu zuten.

7.2.4.2.2. EUSKAL HERRIA

Euskal Herrian Estatutuaren onartze prozesua 1936ra arte atzeratu zen. Arrazoi ezberdinak
izan ziren

Euskal nazionalistek (EAJ) ez zuten Donostiako Itunean parte hartu.

Lizarrako proiektuak joera kontserbadorea zuen eta espainiar hauteskundeetan


ezkerra izan zen garaile. Sozialistek eta errepublikazaleek eragozpena jarri zieten Elizaren
eta estatuaren arteko harremanei. EAJk, karlismoarekin bat eginik, erabateko eskumena
nahi zuen erlijioaren auzian. Azaaren gobernuak Lizarrako Estatutua erreforma zezala
proposatu zion EAJri, baina horretarako Errepublikarekin lankidetzan hasi beharko zuen
eta karlismo tradizionalista oligarkiko erreakzionariotik aldendu.

Bestalde, eskuinak irabazi zuenean espainiar hauteskundeetan (1933an) autonomiaren


aurka jo zuen.

7.2.4.2.3. GALIZIA

Estatutuaren aldeko prozesua Gerra Zibilak eten zuen, herriak 1936.eko ekainean egin zen
erreferendumean proiektua onartu eta gero.

7.2.4.3. ELIZA

Errepublikazaleen helburu nagusienetako batzuk gizartea laikotzea eta Elizaren eta


Estatuaren arteko banaketa ziren

9
Errepublikako legeriak ezkontza zibila, dibortzioa, hilerrien sekularizazioa eta
jesuiten ordena deuseztatzea ekarri zituen.

Aldi berean, Erlijio Kongregazioaren Legeak xedatu zuenez, elizak eta monasterioak
jabetza publikoaren esku geratu ziren, Elizari erabiltzeko baimena ematen bazitzaion
ere, eta irakasteko eskubiderik gabe geratu zen.

Neurri hauek sektore katolikoak erregimenetik aldendu zituen eta istiluen sorburua izan ziren
eten gabe.

7.2.4.4. NEKAZARITZAREN ERREFORMA

Errepublikak bere gain hartu zuen nekazaritza arazoari irtenbidea


bilatzea (lurren jabetza, jornalarien eta maizterren bizi kondizio
latzak). 1932an Nekazaritzaren Erreformako Legea onartu zen
Gorteetan. Lege honen helburua ez zen nekazaritzaren egoera
goitik behera aldatzea (lurren kolektibizazioa izango litzateke
hori), baina zeuden egiturak eraberritu nahi ziren. Legeak lurren
desjabetzerako aukera ematen zuen nekazarien artean banatu ahal
izateko, baina lantzen ez zirenak soilik; beraz, erreformaren
emaitzak oso mugatuak izan ziren.

Gainera, aplikazio praktikoaren orduan azaldu ziren benetako arazoak:

Burokrazia zela eta desjabetzea garestia zen.

Gainera, jabeek oztopoak jartzen zituzten; horregatik, legea indarrean egon zen bi
urteetan, 12.000 familiak bakarrik lortu zituzten lurrak.

Prozesuaren geldiak jornalarien haserrea areagotu zuen. CNTk zuzendurik, lurrak


okupatzeari ekin zioten eta testuinguru honetan gertatu zen Casas Viejas herriko
matxinada, Gobernuak gogor zapaldu zuena. Zapalkuntzaren gogorkeriak Errepublikaren
sinesgarritasuna kaltetu zuen.

Casas Viejas: Cadizko herrixka bat dugu.

o CNTk, nekazarien eta jornalarien paro kronikoa zela-eta, 1933ko urtarrilaren 11


eta 12rako greba konbokatu zuen.

o Matxinatuek Guardia Zibilaren kuartelean sartu eta guardia zibil batzuk hil
zituzten, baina alde egin beharrean gertatu ziren.

o Seis dedos, beste 5 gizon, 2 emakume eta haur bat txabola batean gorde ziren eta
kanpokoek su eman zioten honi, denak hilik gertatu zirelarik.

o Beste 14 nekazari ere hil ziren istiluan.

Ondorioa: Egoera hartaz ere baliatu ziren indar kontserbadoreak Errepublikaren eta haren
erreforma politikaren aurkako lanetan batasuna sendotzeko. Ezkerreko gobernua erori egin zen
eta hauteskunde berriak konbokatu beharrean izan ziren. Ezkerra banatuta aurkeztu zenez,
garaipena eskuinarentzat izan zen, Biurteko Beltzari hasiera emanez.

7.2.4.5. BIURTEKO ERREFORMISTAREN KRISIA

10
Eskuindarrak

Elizak, lurjabeek, monarkikoek eta talde kontserbadoreek osaturiko oposizioaren


berrantolaketa burutu zuten eta 1933an CEDA sortu zen, (Confederacin Espaola de
Derechas Autnomas, Gil Roblesek zuzendua), eta eskuindarren indar gehienak biltzea
lortu zuen.

Aldi berean, beste indar eskuindarrak ere hona bildu ziren

o Renovacin Espaola (Calvo Sotelo).

o Comunin Tradicionalista (alderdi horretara bildu ziren karlistak).

o Alderdi faxistak

Falange Espaola, Jose Antonio Primo de Riverak, diktadorearen


semeak, sortua.

JONS edo Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista. Bi alderdi hauek


1934an batu egin ziren (FE-JONS).

Indar politiko hauek guztiek Azaaren gobernuaren erreformen kontra jotzen zuten eta, kasu
batzuetan, Errepublikaren beraren aurka ere. 1932an lehen abisua eman zuten: Sanjurjada
izenekoa. Sanjurjo jenerala Sevillan matxinatu zen armada eta nekazaritza erreformen aurka;
baita estatutu katalanaren kontra ere, Espainiaren batasunari kalte egiten ziola-eta. Gobernuak
Sanjurjo atxilotzea lortu zuen eta heriotza zigorra ezarri zion, baina zigor hori baliogabetu eta
espetxe zigorra eman zioten azkenik.

Anarkisten oposizioa

Erreformen geldoak desengainua ekarri zuen hiri eta landako langileen artera, eta langileen
erakundeek jarrera gogorragoa erakutsi zuten ordutik aurrera. Urte hauetan CNTren barruan
FAI (anarkismoaren sektoretik iraultzaileena) nagusitu zen eta anarkistek zuzenduriko
altxamenduak ugaritu ziren (Casas Viejas). PSOEren barruan Largo Caballeroren joera
langile zalea inposatu zen, komunista eta anarkisten langile fronte bat osatzearen aldekoa.

Horrek guztiak eta gobernuko koalizioen higatzeak (erreformak gehiegizkoak baitziren kide
batzuen iritziz eta guztiz moderatuak besteen aburutan), Azaak bere dimisioa aurkeztera
behartu zuten. Alcala Zamorak, Errepublikako presidenteak, Gorteak desegin zituen eta
hauteskunde berriak konbokatu 1933ko azarorako.

7.2.5. BIURTEKO BELTZA (KONTSERBADOREA) (1933-1936)

7.2.5.1. HAUTESKUNDEAK

1933ko azaroan izandako hauteskundeetan (lehenengo aldiz, emakumeek hartu zuten parte),
1931n ez bezala, ezkerra zatiturik aurkeztu zen; beste aldean, ordea, indar eskuindarrek
baturik jo zuten.

Hauteskundeak zentro-eskuinak irabazi zituen. Arrazoiak:

Eserlekuak emateko sistema: Hauteskunde Legeak koalizioak mesedetu eta talde txikiak
zigortu egiten zituen.

11
Anarkistek bultzaturiko abstentzioa.

7.2.5.2. GOBERNU BERRIA ETA KONTRAIRAULTZA

Gobernuburua: CEDAk diputatu gehien izan arren, Alcala


Zamora presidenteak, gobernua eratzeko orduan, Lerroux-
engana (Alderdi Erradikalekoa) jo zuen. Gobernu honek
CEDAko diputatuen sostengu parlamentarioa izan zuen.

Neurriak: Eskuina agintera heldu orduko, bertan behera


geratu ziren aurreko Biurtekoan abiarazitako erreformak eta
atzera pausoak ere eman ziren:

Nekazaritzaren erreforma guztiz oztopatu zen eta


bertan behera utzi zituen noble handien lurrak
desjabetzeko proiektua, lurren okupazioa eta soldaten
gaineko legeak.

1932ko Sanjurjadan parte hartutako militar kolpistei amnistia eman zien.

Kataluniako Generalitaten aurka jo zuen, Parlamentu autonomoaren ahalak murriztuz,


eta Euskal Herriko estatutuaren aldeko prozesua eten zuen.

Giroa: Gobernuaren joera aldatzeak eta, bestetik, Europan 1930. urteetan faxismoak izan zuen
gorakadak erradikalizazio eta polarizazio politikoa areagotu egin zuten. Egonezina zabaldu
zen bazter guztietara, biziki ugaldu ziren grebak eta ezker eta eskuin muturreko taldeen arteko
liskarrak.

7.2.5.3. 1934KO URRIKO IRAULTZA

7.2.5.3.1. EGOERA OROKORRA

1934ko urrian CEDAko hiru ministro Lerrouxek gidaturiko gobernuan sartu ziren eta
ezkerrak faxismoaren aldeko lehen urratsa ikusi zuen maniobra hartan, Italia eta
Alemanian bezala. Sozialistek, komunistek eta anarkistek greba orokorrerako deia egin
zuten eta testuinguru hartan etorri zen urriko iraultza. Benetako oihartzuna Asturiasen
bakarrik izan zuen.

1934ko urriko iraultza Errepublika garaiko gertaera larriena izan zen; iraultzaren gune
nagusiak Asturias eta Katalunia izan ziren (Euskal Herrian ere eragina izan zuen,
baina neurri txikiagoan).

7.2.5.3.2. KATALUNIA

Langile eta ezkerreko indarrak, CNT izan ezik, saiatu ziren greba aurrera eramaten.
Agintari autonomikoek ez zieten oztoporik jarri, baina armak eman ere ez. Aldi berean,
Generalitatek (Lluis Companys buru) Estat Catal aldarrikatu zuen Espainiako
Errepublika Federalaren barnean eta autogobernurako ahalmen handiagoak, noski.

Baina matxinadak amore eman behar izan zuen Batet jeneralaren aurrean. Arrazoiak:

o Generalitat eta langile erakundeen arteko kolaboraziorik eza. Koordinaziorik


gabe.

12
o CNTk ez zuen laguntzarik eman.

Porrotaren ondorioz, bertan behera geratu zen Kataluniako Estatutua eta kartzelan sartu
zituzten gobernu autonomoko kide guztiak, presidentea buru. Eskuinak bazuen autonomia
ez deusean utzi eta zentralizatzeko aitzakia.

7.2.5.3.3. ASTURIAS

1. Hemen egoera askoz larriagoa izan zen eta


meatzariak izan ziren protagonista nagusiak.
Asturiasen bat egin zuten sozialistek,
anarkistek eta komunistek eta benetako
iraultza egoera bizi izan zen, Errepublika
Sozialista aldarrikatuz Oviedon. 24 ordutan
langileek Guardia Zibilen kuartel gehienak
hartu, arma fabrika bat okupatu zituzten.
Zerbitzuak antolatu zituzten, hiriak hartu eta
estatu txiki baten antzera jardun zuen.

2. Ez zuten amore eman eta Gobernuak Franco


jeneralari agindu zion iraultza menderatzeko.
Marokotik ekarri zuen honek Legioa eta, bi aste
pasa ondoren, errepresioa izugarria izan zen:
milatik gora hildako, 3.000tik gora zauritu eta
30.000 lagun espetxeratuta.

3. Gerra zibilaren iragarlea izan zen Asturiaseko


iraultza, Espainiako II. Errepublikaren historia bitan zatituko zuena. Argi eta garbi
zehaztu ziren bi eremuak, eskuina eta ezkerra.

7.2.5.4. BIURTEKO KONTSERBADOREAREN AMAIERA

Errepresio gogorrak oposizioko buruzagi askoren erbesteratzea eta espetxeratzea ekarri zuen.
Aldi berean, ezkerreko indarren lanerako gogoak gehiago piztu zituen. Egoera soziala larria
zen.

Bien artean, Internazional Komunistak (Stalin zen buru) faxismoaren gorakadari aurre
egiteko Herri Fronteak izeneko koalizio antifaxistak bultzatu zituen Europa osoan. Espainian
ere berehala jarraitu zioten taktika honi eta Herri Frontea edo Fronte Popularra eratu zuten,
ezkerreko indar gehienak bilduz.

Estraperloaren eskandalua: Gobernua higatze prozesu geldiezinean zegoen eta 1935ean


garbiago ikusi zen hori: Estraperloaren eskandalua. Gobernuko ministro batzuei egotzitako
finantza eskandalua izan zen. Strauss austriarrak bultzatu zuen Donostia eta Santanderren.
Jokoan erruleta trukatuak sartu zituzten eta Lerrouxen familiakoak eta Partido Radicaleko
beste zenbait kide inplikaturik zeuden. Ekonomikoki ez zen oso iruzur handia izan (4 milioi
pezeta), baina politikoki izugarrizko garrantzia izan zuen, Lerroux eta Partido Radicala
ustelkeriaz salatuak izan baitziren. Lerrouxek bere dimisioa aurkeztu behar izan zuen.

Alcala Zamorak berriro ere hauteskundeak konbokatu zituen 1936ko otsailaren 15erako.

Egoera politiko nahasi horretan, bi bloke nagusi bereizi ziren: ezkerrak eta eskuinak.

13
Herri Frontea. Bertara bildu ziren langileen erakundeak (CNT izan ezik) eta ezkerreko
errepublikazaleak. Katalunian, Front dEsquerres eratu zen (Esquerra, nagusi). 1934ko
iraultzaileentzako amnistia eta lehen Biurteko erreforma bideari ekitea aldarrikatzen
zuten.

Bloke Nazionala: CEDA, monarkiazaleak eta tradizionalistak. Katalunian, Front Catal d


Ordre.

1936ko hauteskundeak Herri Fronteak irabazi zituen (278 eta %48); eskuinak, 124 (%46,5)
eta zentroak, 51 (5,4) lortuz.

7.2.6. EZKERRAREN AGINTEA

Ezkerraren garaipenak militar monarkiazale eta eskuindarren (Franco, Mola, Fanjul, Godet)
konspiraziorako ahaleginak biziagotu zituen.

Gobernu berriak (Azaak presidente eta S. Casares Quiroga gobernuburua) lehen Biurteko
Erreformistaren legeria berrezarri eta beste neurri hauek ere hartu zituen:

Amnistia politikoa Biurteko Beltzean kartzelaratutakoentzat, 1934ko iraultzan parte


hartu zutenentzat (30 000 preso politiko)

Lehen biurtekoko erreformak berrezartzea.

Generalitateko Gobernua berriro jarri.

Euskal estatutua Gorteetara eraman.

Kolpismotik hurbil zeuden militarrak lekuz aldatu: Mola Nafarroara; Godet Balear
Uharteetara eta Franco Kanarietara.

Gizarte-tentsioa areagotu egin zuen:

Herri-mobilizazioak eta sindikatuen erasoaldia: hirietan grebak eta landan lurren


okupazioak anarkisten, komunisten eta sozialisten sektore baten partez.

Eskuin-muturreko (Falange) erreakzio bortitza: kapitalak atzerriratu, Errepublikaren


kontrako kanpainak..

Kale-indarkeria eskuinekoen eta ezkerrekoen artean: eskuin-muturrekoek Castillo


tenientea erail eta polizia-indarrek Jose Calvo Sotelo erail zuten mendekua hartzeko.

Estatu-kolpearen antolaketa

Militarren talde batek matxinada militarra antolatu (hauteskundeak egin baino


lehenagotik), zibil batzuen babesaz.

1936ko uztailaren 17an matxinatu ziren Marokoko tropak, Franco buru, eta Mola
Nafarroan matxinatu zen. Gobernuak, 1932ko Sanjurjadaren antzera saioak porrot egingo
zuelakoan, ez zituen behar bezalako neurriak hartu.

Oraingo honetan hiru urte iraungo zuen gerra zibila hasi zen.

14
15

You might also like