You are on page 1of 4

LANGILEEN MUGIMENDUA ETA NAZIONALISMOA EUSKAL HERRIAN

Euskal Herrian sortutako industrializazioa eta honekin batera etorkinen etorrera masiboa
gizartearen egitura guztuz aldatu zuen. Honek garrantzi handiko bi gizarte-mugimendu
eragin zituen, alde batetik industria langileen antolakuntza eta bestetik, abertzaletasunaren
sorrera eta partiduan antolatzea.

Espainian lehen langile ekimenak 1830eko hamarkadan burutu ziren, Katalunian gehien bat.
1840tik aurrera langile elkarteak hasi ziren agertzen, egoera ez ohikoetan elkarri laguntzeko
helburuarekin. Gobernuak legez kanpo deklaratu bazituen ere, pixkanaka indartuz joan
ziren. Greba bilakatu zen langileen protesta tresna nagusi, agintariek “ekintza kriminal”
deklaratu arren. Jarduera mota hau erabili zen elkartzeko eskubidea defendatzeko, lan eta
bizi baldintzen hobekuntza eta abar eskatzeko.

Langileak bi taldetan bereizi ziren ideologiaren arabera; anarkistak eta sozialistak.


Anarkistek, Bakuninen ideiei jarraituz, estatuaren erakunde erakunde oro ezabatu nahi
zuten, eta beraz, baztertu egiten zuten bide parlamentarioa, hauteskundeetan parte
hartzeari uko eginez. greba orokorra eta indarkeria ziren bere helburuak lortzeko
defendatzen zituzten baliabideak. Sozialistek berriz, Marxen teoriaren aldekoak izanik,
langileek iraultzaren bitartez estatuaren botereaz jabetzea nahi zuten, bertatik klaserik
gabeko gizartea ekarriko zuten aldaketak egiteko. Iraultzarako une egokia iritsi arte legearen
barruan antolatzearen eta hauteskundeetan parte hartzeaten aldekoak ziren.

Anarkismoaren zabalkundearen eremu geografikoa penintsulako alde mediterraniarra izan


zen; Katalunia, Zaragoza eta Andaluzia batez ere. Sozialismoa aldiz, zenbait gune
industrializatuetan zabaldu zen; Madril, Asturias eta Bizkaian bereziki. 1919tik aurrera
anarkisten ekintzak erradikalizatu egin ziren eta egoera terrorista larria bizi zeb, Katalunian
batik bat. Alderdi sozialistari dagokionez, hauteskunde politikari ekin zion, eta 1910tik
aurrera errepublikaren koalizioan aurkeztu ziren. Sektore batzuk politika horren kontra
jartzeak aldean bi joera sortarazi zituen: Indalecio Prieto buru zuen joera moderatu,
hauteskunde politika horren aldekoa, eta Largo Caballerok zuzendutako joera erradikala.
1921ean talde batek alderdia utzi eta Partido Comunista de España sortu zuen. Hainbat
gertaeren ondorioz, PSOE II. Errepublikako oinarrizko partiduetako bat izatera iritsi zen.
Sortu zen une beretik sozialismoa euskal lurraldeetan ere agertu zen, Facundo Perezaguaren
eskutik. Berak sortu zuen 1886an lehenengo talde sozialista Bilbon. 1890ean Bilbon lehen
greba garrantzitsua egin zen, Gerra Handia. Meatzariek eman zioten hasiera, baina
siderurgiara eta ontzigintzara ere zabaldu zen, 30.000 langilek hartu zuten parte eta 9 egun
iraun zituen. Eskaeren artean 10 orduko lana zegoen. Langileen garaipena osotara ez bazen
ere, sozialistek zuzendutako gerra hark bultzada handia eman zion sozialismoari. Ondoko
urteetan greba ugari eman ziren, bati ere sozialisten gidaritzapean. Bizkaiko sozializmoaren
indarraren adierazgarria da, 1891ko udal hauteskundeetan, Bizkaian estatuko lehengo
zinegotzi sozialistak lortu izana. XIX mendearen amaiera arte, euskal sozialismoa Bizkaira
mugatu zen. Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetara beranduago heldu zen eta oso astiro
zabaldu zen.

Nazionalismoa bere herria nazio izatearen kontzientzia hartu eta bere estatu propioa
eraikitzeko edo bere interesentzat egokiena den politika erabakitzeko eskubidea
aldarrikatzen duten pertsonen doktrina politikoa da. Nazionalismoa XIX. mendearen zehar
zabaldu zen Europan. Izan ere, mende horretan, liberalismoaren ezarpenaren eta
industrializazioaren ondorioz, Europan geratu ziren aldaketa ekonomiko, sozial, politiko eta
kulturalek nazionalismoaren agerpenean eragin zuten. Euskal nazionalismoa, foruen
defentsarako giro batean sortu zen, XIX mendearen amaieran. Estatu liberalaren
eraikuntzan Euskadiko lurraldeek, mendeetan izandako foruak, hau da lege eta instituzioak,
murriztu edo kentzeko intentzia azaldu zenean.

Liberalismoaren ezarpenak ekarritako zentralismoa areagotu zen neurrian, kontzientzia


nazionalista sendotu egin zen. Sentimendu nazionalaren garepenean bi etapa bereiz
daitezke, kulturala non nortasuna edo ezaugarri berezien kontzientzia hartu zuen eta
politikoa, non autogobernua lortzea planteatu zen, estatuaren antolamendu zentralistari
aurre eginez. Ideologia nazionalistaren sortzailea Sabino Arana izan bazen ere, aurreko
beste mugimendu batzuetan oinarritu zen. Larramendismoa, XVII. mendearen lehenengo
zatian, Kataluniako foruak indargabetu zituztenean, Foruak galtzeko beldurragatik, Manuel
de Larramendik foruen defentsarako sorturiko mugimendu ideologikoa da. Karlismoa Euskal
Herriko biztanle gehienak Don Karlosen eskubide dinastikoen alde borrokatzera bultzatu
zituen arrazoi nagusia foruen defentsa izan zen. Azkenik, foruzaletasuna, lehenengo gerra
karlistaren ondoren, foruen kontra egindako erasoen ondorioz, foruak plano teoriko era
intelektualean defendatzeko sortutako mugimendua izan zen, 1876an erradikalizatu zena.

Sabino Arana, karlismoaren eta foruzaletasunean oinarrituz, baita ere planteamendu


ideologikoak haratago eramanez, independentziaren ideiara heldu zen. Hori izan zen bere
ekarpenik garrantzitsuena. Bere ustez, Bizkaia nazio bat zen eta bera, independiente izateko
eskubidea zuen. Geroago, Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetara zabaldu zituen
planteamendu horiek.

Bere nazioaren kontzeptua teoria alemanean oinarritu zen. Nazioa elementu objektibo
komunek definitzen dutela zioen, eta elementu horiek hurrengoak ziren. Lehenik eta behin,
arraza. Sabino Aranarentzat arraza zen euskal nazioa definitzen zuen funtsezko osagarria.
Hizkuntza zen arrazaren ondoren, euskal nortasunaren bigarren ezaugarririk
garrantzitsuena. Euskaldunek haien gobernu eta lege propioak zituzten, foruak. Euskaldunen
legedi zilegia, Aranaren esanetan “Lagi-Zarra” zen, egokitzat jo zuen termino hori, foru hitza
pribilegio moduan interpreta zitekeelako. Ohiturak eta historia izan zituen ere kontuan,
baina ez ziren hain garrantzitsuak. Azkenik, Euskadi katoliko, apostoliko eta erromatarra izan
beharko zen.

Sabino Aranaren jarduera politikoa laburrean hiru etapa bereizi daitezke. Lehena (1883-
1898), 1893an Begoñako Larrazabal baserrian emandako hitzaldian, Bizkaian orduan zeuden
alderdi politikoak aztertu ondoren, alderdi horietako batek ere ez zuela bizkaitarren nahiak
betetzen eta alderdi nazionalista sortu behar zela adierazi zuen. 1895ean EAJren
aintzindaria sortu zen. Sabino Aranaren planteamendu politikoak etapa honetan
independentista erradikalak ziren.

Bigarren etapa (1898-1902), 1898an EAJ Ramón de la Sota buru zuen talde foruzalean sartu
zenean hasi zen. Talde honetan bi joera nabarmendu ziren, alde batetik anarkistak, eta
bestetik, autonomistak. Joera bien artean borrokak egon ziren alderdiaren kontrolaz
jabetzearen, eta banaketak eta bateratzeak ekarri zituzten. Sabino Arana Diputatu Nagusi
aukeraru zutenean, industrializazioa kondenatzeari utzi zion. Aldi berean, planteamendu
independentistekin jarraitu zen.
Azken etapan (1902-1903), Arana kartzelan zegoelarik bere bizitza oso eztabaidatua izan
den etapa bati hasiera eman zion, españolista. Aranak independentismoa alde batera utziz,
Espainiako estatuaren batasunaren barruan ahalik eta autonomia handia lortzen sailatuko
zen.

Sabino Arana hil ondoren aukera nazionalista bien arteko tentsioak hasi ziren alderdiaren
kontrola hartzeko. Ondoren urteetan, boterea bi ideologien artean aldatzen egongo zen,
Primo de Riveraren diktadurara arte, non nazionalismoak jazarpen gogorra jasan zuten.

You might also like