You are on page 1of 2

21.

TESTUA: BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)


SARRERA

Testu hau Gerra Zibil aurretik Euskadin zeuden erakunde politiko eta sindikalak
sinatutako hitzarmena da, erbestean zeudelarik.

Testu honen iruzkina egiteko hurrengo pausu hauek jarraituko ditugu: sailkapena,
analisia + (bere azalpenarekin), testuingurua eta testuaren garrantzia edo ondorioa.

SAILKAPENA

Gaia: Gerra Zibil aurretik Euskadin zeuden erakunde politiko eta sindikalak sinatutako
hitzarmena da, erbestean zeudelarik. Helburua, 1936ko urriaren 7an osatutako Eusko
Jaurlaritzari laguntza ematea da.

Testu mota: iturriari dagokionez historikoa da, eta edukierari dagokionez politikoa.

Egilea: erakunde politiko eta sindikalen ordezkariak dira.

Hartzaileak: Francoren aurka borrokatu zutenak dira.

Garaia: Hitzarmena Baionan sinatu zen 1945eko martxoaren 31an. II. Mundu Gerra
bukatzear zegoela erregimen faxistaren porrotarekin.

ANALISIA

Testua sarrera batekin hasten da non sinatzaileak aurkezten baitu “Euzkadik Frantzian
dituen erakunde politiko eta sindikalek,… …heroikoki borrokatu zutenek” (1 eta 2
lerroak).

Ideia nagusiak bost puntutan banatzen dira:


1.- Francoren aurka borrokatu zuten indarren batura “1936ko uztailaren 18an
abiarazitako ekintza gauzatzeko” (4 eta 5 lerroak) aipatzen da. Indar hauek lehen Eusko
Jaurlaritza osatu zuten. Aurreneko lehendakaria aipatzen da. Jose Antonio Agirre,
orduan Getxoko alkatea zena eta Gernikara ailegatu ziren alkateak aukeratuta.

2.- Eusko Jaurlaritza Euskal Herriaren ordezkari gisa onartzen da “haien helburu
politiko eta sozialak jasotzen baditu, betiere” (10 lerroa).

3.- “euskal herriak askatasunez adieraziko dituen nahiak” (11 eta 12 lerroak)
errespetatuko dituztela defendatzen dute. II. Mundu Gerra bukatzean mendebaldeko
demokraziak, hau da, garaileek erregimen frankistekin bukatuko zutela pentsatzen
zuten.

4.- Horregatik Eusko Jaurlaritza “erakunde aholku-emailea” (13 eta 14 lerroak)


bihurtzen da, baina hori ez da gertatuko garaileen arteko tirabirak direla eta (gerra
hotza).
5.- Bukatzeko “Penintsulako herri, alderdi politiko eta erakunde sindikal guztiekin
batera borrokan” (17 lerroa) jarraitzen erabakitzen dute eta baita ere “demokraziaren
kontrako eta monarkiaren aldeko beste mugimendu guztien aurka” (19 lerroa).

TESTUAREN GARRANTZIA

Hitzarmena PNV, ANV, PCE, UGT, Eusko Mendigoizale Batza, IR, CCSE(Comité Socialista
de Euskadi), Partido Republicano Federal, CNT eta ELA-ren ordezkariak sinatu zuten.

Akordioa posible izan zen askatasun demokratikoen berreskurapena, talde bakoitzaren


interesen gainetik jarri zelako.

You might also like