You are on page 1of 2

KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEA

Kokapena
Dokumentu hau, Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko
lege-dekretuaren zati bat da. 1937ko ekainaren 16an idatzi zuten Madrilen.
Testu honen jatorria lehen mailakoa da. Formaren aldetik juridikoa da, lege-dekretu bat
baita. Aldiz, edukiaren aldetik politiko-ekonomikoa da. Idazlea Francisco Franco
Bahamonde (naizonalen jenerala) . Bestalde, hartzailea bereziki Gipuzkoako eta Bizkaiko
probintzietako Diputazioei eta biztanleei zuzendua dago. Hasieran aipatu dudan bezala, lege
honen helburua Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzien Kontzertu Ekonomikoak indargabetzea
da.

Analisia
● Testuaren ideia nagusia, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako egoera ekonomiko
bereziak, pribilegio hutsak direla esatea da (“dagoen sistema itunduak pribilegio
nabarmena du…”), batetik ekonomia arloan Alduendiek duten autonomiagatik, eta
bestetik gainontzeko espainolak baino zerga gutxiago ordaintzen dutelako (“ahalegin
txikiagoagatik …”).
● Pribilegio horiek (pribilegioak izatea azpimarratzen da), Gipuzkoak eta Bizkaiak,
Espainia traizionatzeko erabili dute eta Mugimendu Nazionalaren aurka armak
hartzeko.
● Egoera horretan kontutan izanik Gipuzkoa eta Bizkaia ez dutela altxamendu
nazionalarekin bat egin eta beraz probintzia traidoreak izan direla, lege honen
bitartez galdu egingo dituzte pribilegio horiek. Bertako zergak Espainiako beste
edozein probintziatan bezala batuko dira (“erregimen erkidea”).
● Leial izan diren probintziak berriz, Araba eta Nafarroa, egoera berezi horrekin
jarraituko dute. Izan ere, Nafarroan Kontzertu Ekonomikoa altxamendu nazionalaren
alde egiteko erabili dute (“rekete..”). Araban ere antzeko jokatu dute.

Testuingurua
Euskal probintzien lehen kontzertu ekonomikoa, Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren,
1878an, sortu ziren. Haren arabera, euskal probintzia bakoitzak bere zerga-sistema propioa
ezartzen zuen eta batutako diruaren parte bat, kupoa, estatu zentralari ematen zion.
Horrela, euskal probintzietako diputazioek autonomia handia zeukaten zergak eta
kontribuzioak ezartzeko eta diru asko batzen zuten.
Egoera hau ez zen erabat gobernu zentralaren gustuko, baina Errestaurazioan eta
Errepublikaren garaian aldaketa handirik gabe mantendu zen. Hala ere, 1894an Gamazo
Ogasun Ministroak saio bat egin zuen Nafarroako konbenio ekonomikoa kentzeko baina
kontrako erantzuna handia izan zen (gamazada) eta atzera egin behar izan zuten.
Bestalde, 1936ko uztailean Gerra Zibila hasi zen Espainian Afrikako armadaren
altxamenduarekin. Araba eta Nafarroa alde jarri ziren, eta Bizkaia eta Gipuzkoa aurka.
Nafarroan eta Araban errekete ugari atera zen guda-zelaira. Gipuzkoan eta Bizkaian, ostera,
altxamendu nazionalak frakasatu egin zuen. Gainera, 1936ko urrian Errepublikako Gorteek
Euskal Estatutua eman zuten, eta euskal nazionalistek onartu. Ordurako, tropa nazionalek ia
Gipuzkoa osoa konkistaturik zeukaten Elgeta izan ezik. Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko
mugako mendietan luebaki-lerro bat eraiki zuten lurraldea defendatzeko eta tropa
frankistei aurre egiteko eta Agirre lehendakariak euskal armada edo Euzko Gudarostea
eratu zuen.
Azkenean, Molaren tropa nazionalak Bizkaia konkistatzea lortu zuten. 1937ko ekainaren
19an tropa nazionalak Bilbon sartu ziren eta handik gutxira, ekainaren 24an, dekretu hau
atera zuen, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak baliogabetzeko.
Bizkaiko eta Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak 1981ean jarri ziren indarrean, euskal
gobernuak gobernu zentralarekin egindako akordio baten ondoren.

Garrantzia
Euskal Herriari asko kosta zitzaion estatutua lortzea, ahalegin asko egin zituelako.
Lortutakoan 9 hilabetez soilik egon zen indarrean. Testua oso garrantzitsua da garaiko
egoera ezagutzeko. Gerra amaitzean , estatutua kentzen da eta agintariek erbestera alde
egin behar izan zuten. Estatutua kendu ostean, Francok estatuaren eskumen guztiak kendu
zituen: hizkuntza ofiziala, autonomia... 1979an, Franco hil ostean berriro ere berreskuratu
zen.

You might also like