You are on page 1of 2

BURDINBIDEEN LEGE OROKORRA

Dekretu bat denez, testu juridiko eta ekonomiko bat da eta iturri historikoa du, hau da, lehen
mailakoa da, aztertzen ari garen garaikoa delako eta dekretu bat denez. Momentu hartan,
isabel II.aren agintaldiko Biurteko progresista (1854-1857) zegoen eta O'Donell zen
gobernuburu. Testu honen egileak Gorte progresistak dira, zehatzago, lege hau Francisco de
Luxan Sustapen ministroak proposatu eta Isabel II.ak berretsi zuen lege hau. 1855eko
ekainaren 3an idatzi zuten eta 1855eko ekainaren 6an Gaceta de Madrid egunkarian argitaratu
zuten, eta horren ondorioz, testu publiko bat bihurtu zen, batez ere, diru duten enpresei edo
inbertitzaileei dago zuzendua.

Testua trenbide sarea eraikitzea sustatzeko 1855eko Burnibideen lege orokorreko artikuluz
osatuta dago. Ideia nagusienak ondorengoak dira:
- 4. eta 6. artikuluen arabera gobernuak emandako kontzesioa behar du edozein
konainiak edo enpresak trenbideak eraikitzeko. "Trenbideen eraikuntza Gobernuak
egiaztatu ahal izango du” “partikularrek edo konpainiek ezingo dute trenbiderik
eraiki… emakida aurretik eskuratu ez badute"
- 8., 9. eta 20. artikuluek kontzesio lortzen duten konpainia horiek izango dituzten
azaltzen dituzte. "Enpresei ibertitutako kapitalaren zati bat emanez” “...erabiltzen
diren atzerriko kapitalak edo... maileguak Estatuaren babespena geratuko dira"
"Trenbideak hartuko dituen lursail guztiak eman"
- 30. artiukulan, trenbideak izan behar dituen ezaugarriak zehazten du. “baldintza hauen
arabera erikiko dira: ... zabalera metro bat eta 80 zentrimentro izango da"

Espainian, 1854-1856an Biurteko Progresista zegoen, O'Donell eta bere Batasun


Liberalarekin agintean. Espainian, estatu liberalaren eraikuntza prozesu luzea zaila eta
korapilatsua zen; gobernu eta politika aldaketa ugariekin. Erreinaldi hasieran, oinordetzaren
auzoa zen eta, gerra zibila izan zen, isabeldarren eta karlisten artean. Geraiko erreginordeak
M. Kris, Isabel liberalen babesa bilatu zuen, bai moderatuak, bai progresistak.
Mendearen erdian, gerra irabazita, Isabelen botereak nahiko egonkorra zegoen. Hala ere,
oraindik arazoak zeuden.
1854an, Liberal aurrerakoiak gobernuan sartu ziren, eta beste gauzen artean ekonomia
modernizatzen saiatu ziren. Garai horretan, Europako beste potentziekin konparatuta, oso
atzeratuta zegoen . Nekazaritza zen oinarria, eta industria oso urria zen. Hori konpontzeko
hainabt neurri hartu zitizten eta neurri horien artean, oso garrantzitsua izan zen iruzkintzen ari
garen burdinbideen lege orokorra.
- Eman ziren desamortizazioekin, nekazari pobreek ezin izan zituzten lurrak erosi,
ondorioz ez zen jabegoaren egitura aldatu. Gainera, ez zen nekazaritza modernizatu
ezta lurraren errendimendua handitu ere. Jendeak ezin izan zituen diru-sarrerak
handitu, ondorioz, ezin izan zuten industrializazioa sustatu.
- Industrian inbertitu ahal zen kapital asko zorretan eta lurretan inbertitu zituztelako
desamortizazioaren eraginez. Geroago ere trenbidean inbertituko dute, baina ez
industrian.
- Lehengaien urritasuna zegoen.
- Atzerapen teknologikoa eta enpresetarako mentalitate eza zegoen.
- Bide eta garraio faltaren ondorioz, merkatu nazional bateratu baten eza zegoen.
- Garai hartan eman ziren arazo politikoak. Hauen artean, independentzia gerra,
gobernuen ezegonkortasuna, Karlistadak…
Arazo guzti hauen ondorioz, industrializazioa berandu eman zen Espainian eta gainera,
Kataluinako ehungintzak eta euskal burdingintzak bakarrik izan zuten garapen nabarmena.
Espainia barnealdean beraz, nekazaritza eta abeltzaintzatik bizitzen jarraituko dute.
Baina, Espainian indistrializazioa sustatzea ezinbestekoa zen eta horretarako nazio barneko
merkatua sustatu behar zen. Honetarako, garraio eta bide sare azkar eta eraginkor bat
ahalbidetu behar zen. Beraz, trenbidea egin zen.
1844an Gobernuak lege berri baten bidez, konpainia pribatuei burdinbide sarearen zati batzuk
eraikitzeko ahalmena eman zien enkante publikoaren bidez. Baina, honek ez zuen emaitza
onik izan. Kosteak oso altuak ziren eta ondorioz, eraikitako zati bakarrak hurrengoak izan
ziren: Bartzelona-Mataro, Gijon-Sama de Langreo eta Madrid Albazete.
Beranduago, 1855ko Burdibideen lege orokorra eman zuten. Honekin, trenbideak sustatzea
nahi zuten eta oraingoan helburua lortu zuten. Trenbidea eraikitzerakoan, inbertitzaileei
abantailak eskaini nahi zizkieten trenbide-sarearen eraikuntzan dirua jar behar zutela.
Lege honek arrakasta izan zuen eta honekin Espainiak trenbide-sare inportantea lortu zuen.
Tenbideak Espainiako ekonomia okerrara egin zuen. Enpresak ahultzeaz gain, trenbidea ez
zen zonalde guztietara iristen. Hala ere, trenbideak merkatu nazionala sortzeko lagungarria
izan zen eta industria bultzatu zuen.

Lege honek ekarritako burdinbideen eraikuntza Espainiako ekonomia eta merkataritza


suspertzeko oinarrizkoa izan zen. Hasieran, ekonomiarentzat kaltegarria izan zen erakitzen
asko gastatu zutelako, baina, nahiz eta trenbideak hainbat ondorio kaltegarri izan, Espainiako
lurraldeen arteko merkataritzan eta komunikazioan onurak izan zituen. Gainera, momentu
hartan sortutako trenbide-sarea, gaur egungoaren oinarria izan da. Beraz, testu honek
Espainiako ekonomia eta industria garatzeko garrantzia izan zuela esan ahal da eta egin den
eraikuntza garrantzitsuenetako bat bideratu zuen legea baita.

You might also like