You are on page 1of 3

18. TESTUA: NAZIO-INTERESEKO INDUSTRIAK BABESTEKO LEGEA (1939-10-25).

1.KOKAPENA
● TESTU MOTA: Lehen mailako iturria; formari dagokionez, lege bat izanik izaera juridikoa du; edukiari
begira, jorratzen den gai nagusia ekonomikoa da.
● EGILEA: Francisco Franco Bahamonde. (1892-1975). Bere karrera miliatrra ia osorik Marokon eginik,
azkar gora egindako. Armadako Estatu Nagusiko Buru izan zen eta baita Zaragozako Akademia
militarraren zuzendari. 1936ko Uztailaren 18ko Mugimenduaren ondorioz berrogei urtzen iraun zuen
estatu totalitarioaren botere guztiak izan zituen.
● HARTZAILEA: Espainiar guztiei zuzendua dago baina konkretuki burgesia kapitalistari, legearen helburua
industria sektoreko ekimen pribatua sustatzea baita; beraz, publikoa da.
● HELBURUA: Industria alorrean autarkia ekonomikoa garatzeko neurriak ezartzea eta sektore honen
funtzionamendu egokia bermatzea.
● KOKAPENA DENBORA ETA ESPAZIOAN: II. Errepublikaren aurkako altxamendu militarrak sorturiko Gerra
Zibilean alde nazionalaren garaipenaren ostean ezarritako erregimen frankistaren lehen uneetan eta
politika ekonomiko autarkikoaren hasieran, 1939ko urriaren 25ean Madrilen BOEn argitaratua.

2.ANALISIA: Ideia nagusia: Ekonomia alorrean, konkretuki industria sektorean, autarkia ahalbidetzea.

1-3 PAR. SARRERA: Autarkia ekonomikoaren justifikazioa egiten du (1.par) gerra irabazteko nazioarentzat
lehengaiak eta industriak lurraldean bertan izateak izan duen garrantzia azpimarratuz eta legearen
helburuak aipatzen ditu: Nazioan ekoitz daitezkeen produktuen inportazioa murriztea (2.par) eta nazioaren
intereseko industriak garatzeko laguntzak ematea (3.par).

ARTIKULUAK: Legearen ebazpena zehazten da:

1.ART. Sektore estrategikoak garatzeko eta ekimen partikularra sustatzeko beharra duten industriak
“nazio-intereseko” deklaratzeko aukera egongo dela.

2.ART-3.ART. “Nazio intereseko” industriak garatzeko Estatuak emango dituen laguntzak definitzen dira,
gehienez 15 urterako izango direnak (2.art), hala nola, enpresak ezartzeko lurrak desjabetzea, pizgarri
fiskalak ematea, aduana-eskubideak murriztea edo Estatuak etekinak ziurtatzea. Laguntzen truke
Estatuak enpresa hauen gainean izango duen kontrola zehazten da (3.art), hots, Estatuak enpresan
kontu-eramaile eta beto eskubidedun kontseilu-ordezkari bat izatea.

6. ART. Enpresak egonkortuz gero, etekinei uko egiteko aukera ematen zaie eta 3. artikuluan finkatzen
den enpresaren gaineko kontrola baztertu.

Erreferentzia historikoak: Gurutzada loriatsua: Estatu kolpearen ondoren garatutako Gerra Zibila
izendatzeko erabiltzen den kontzeptua da, frankisten iritziz komunista ateoen aurkako gatazka zelarik.
Kontu-hartzaileak: Estatuak izendatutako funtzionarioak. Lege honek eskainitako onurak jasotzen zuten
enpresak kontrolatzaile.
3.TESTUINGURU HISTORIKOA
Gerra Zibilak eragindako hondamendi larriaren eta nazioarteko isolamenduaren (besteak beste Marshall
Planatik at geratzea) ondorioz sortutako egoera ekonomikoa altxatzeko, Italiako eredu faxistari jarraituz,
autarkiaren, estatu-interbentzionismoaren eta erregulazioaren bideak aukeratu ziren ondorengo
ezaugarriekin:

● Nekazaritza politika: Errepublikako legeria deuseztatu zen (desjabetzeak bertan behera..) eta produkzioa
(Servicio Nacional del Trigo, SNT) eta banaketaren kontrol estatala ezarri zen errazionamendua
kontrolatzeko Comisaría General de Abastecimientos y Transportes izeneko erakundearen bitartez
(CAT).
● Industria sustapena: Nazio intereseko industriak bultzatzeko politika (industri militarra zein ekipo-
ondasunekoak) sustatu zen, testuan ageri den bezala, gastu publiko handia eragin zuena. Testuan
aipatutako interbentzionismoa (Estatuaren kontrola) eman zen: INIa sortu zen eta, honen inguruan,
Estatu-enpresen holdingak eratu ziren: Iberia (1941), ENDESA, SEAT…
● Nazioarteko merkataritza arautzea. Testuan ageri den bezala, Estatuaren helburua inportazioak
murriztea izango da, beraz, Inportazioak eta esportazioak egiteko administrazio baimena behar zen.
Arautzeak pezetaren trukean ere eragina izan zuen.
● Gizarte-politika: klase sindikalismoaren indargabetzea eta sindikatu bertikalaren eraketa, non estatuaren
esku-hartzea eragingarria izango zen langile eta enpresaburuen arteko harremanetan.
Hasieratik eredu honek oinarrizko arazoekin egin zuen topo: lehengaiak, erregaiak eta teknologia
eraginkorraren falta. Ondorioz, berehala sortu zen Estatuaren ekonomian defizitaren prozesu nabarmena,
eta honekin, atzerakada ekonomikoa. Europarekiko aldea handiagotzen zihoan (Marshall Planatik at). Krisia
sakona eta luzea izan zen, 1952ra arte ez ziren berreskuratu gerra aurreko datuak.

Eredu ekonomiko honek gizarte-kostu handia eragin zuen, hau da, oinarrizko elikagai eta produktuen
eskasia, gosetea eta miseria. Errazionamendu-liburuskak indarrean izan ziren 1939-1951 artean; hasieran,
familiakoak, 1943az geroztik, bakarkakoak. Gobernuak zehazten zituen “ahoen” kopurua eta, zenbaitetan,
elikagai batzuk erosteko egunak. Paraleloki, merkatu beltza eta estraperloa garatu ziren (elikagaiak eta beste
hainbat produktu, estatu-kontroletik at eta garestiagoak saltzea), baita soldata eta prezioen arteko desfase
(aldea) handia, lan-baldintzen okerragotzeak eragin zuena. Eredu autarkikoaren onurak oligarkia eta
burgesia frankistak jaso zituen, aberastu egin baitziren.

1950. hamarkadan zehar, nazioarteko onartzearekin batera, ekonomiaren liberalizazio prozesua hasi zen,
autarkia eta estatuaren gehiegizko interbentzionismoa leundu zirelarik. Prozesu honi bultzada handia eman
zion 1957ko gobernu-aldaketak (ministro “urdinen” ordez, teknokratak izenekoak -gehienak Opus Dei-ko
kideak sartu ziren).

4. ONDORIOAK (DOKUMENTUAREN GARRANTZIA)

Testu hau bereziki garrantzitsua da agerian uzten duelako erregimen frankistak hartutako politika
ekonomikoa: autarkia. Modu honetan, honen ardatzak (estatu-interbentzionismoa, kontrola, erregulazioa…)
zehazten ditu. Legea gainera bi urte geroago sortuko den INIaren aurrekaria da, ekimen publikoa sustatuko
duena, enpresa publikoak sortzeko (sektore publiko indartsua sortzea helburu). Hala ere, autarkiaren mugek
(Espainian ezinekoa, lehengai, erregai eta teknologiarik gabe) garapen ekonomikoa ez eragitea ekarri zuen.

You might also like