You are on page 1of 2

9.

TESTUA: Federico Echevarriaren hitzaldia librekanbismoa eta protekzionismoari


buruz (1893--‐12--‐09)
1. Kokapena
Testu motari dagokionez, jatorriaren aldetik lehen mailako informazio iturria da, formari
begira literarioa da eta gaia politikoa eta ekonomikoa. Egilea bakarra da, Federico
Echevarria, Alderdi Liberaleko enpresari euskalduna. Hartzailea berriz kolektiboa da eta
helburu publikoa du. Garaiari dagokionez, Bilbon egin zen 1893ko abenduaren 9an, hau
da, Berrerazkuntza garaian eta Bizkaiko industrializazio prozesua bere goren aldian
zegoenean. Asmoa berriz, euskal industriarentzako oso onuragarria suertatzen ari zen
protekzionismoa defendatzea da.

2. Analisia
Echevarria enpresaria protekzionismoa mantentzearen aldekoa da. Horregatik politika
hori ezabatzeak edukiko lituzken kalte ekonomikoak azaltzen ditu, horretaz gain,
alemaniar eta espainiar gobernuek sinatzeko asmoa duten hitzarmenak euskal
industriarentzat ekarriko lituzken ondorio kaltegarriak erakutsiz, protekzionismoa
mantentzeko eskaera egiten dio gobernuari.

Lehenengo paragrafoan, hitzarmen librekanbista honen --‐aipatutako Alemania eta


Espainiaren artekoa-‐‐ aplikazioak Euskal Herriko industrian izango duen eragin kaltegarria
azaltzen du.
Harreman berriak aplikatzeko, 1891ko Muga--‐Zergen --‐egungo aduana--‐zergen araubidea-‐‐
Lege protekzionista ezabatu beharko litzateke. Kanpoko produktoei aplikatzen zitzaien
zergek Bizkaiko industriarentzat oso eragin onuragarria izan zuten. Echevarriak azaltzen
duenez, hitzarmen berriak kalte handia eragingo lieke lege horren babespean ezarri diren
enpresei, baita handitu direnei edota etorkizunean sor daitezken proiektuei ere. Jarraian,
arazoaren tamaina irudikatzeko asmoz, kalteak jasoko lituzketen Bilbo inguruko industria
sektore ezberdinak zerrendatzen ditu, Labe Garaiak, galdaragintza, makinen eraikuntza,
altzairugintza, zubi, bagoi... Burdinarekin lotutako produktuak ekoizteari utzi egin
beharko litzaioke eta etorkizuneko proiektu berriak (ez ditu aipatzen zein) bertan behera
geldituko lirateke.

Kaltea, Bizkaiko industriari ezezik, Espainiako industriari ere sortuko lioke.


Gauzak horrela, bigarren paragrafoan gobernuari protekzionismoa mantentzea eskatzen
dio eta Alemaniarekin egindako itun zentzugabea baztertzea.
3. Testuingurua
Testu hau ulertu ahal izateko garai hartan Euskal Herriak bizi zuen industrializazio
prozesua azaldu beharra dago. Europako beste lurralde batzuekin alderatuta, Espainian
prozesu hau berantiarra izan zen. XIX. mendearen bigarren erdialdean gertatu zen eta
estatuko periferiako lurralde batzuetara mugatu zen, horien artean Bizkaia. 1874tik
aurrera Espainian Berrezarkuntza sistemak eragin zuen egonkortasunak prozesua erraztu
zuen.

Bizkaian burdingintzak garrantzi handia lortu zuen Somorrostroko meategiak zirela eta.
Burdin mea ugaria zen bertan eta ezaugarri bereziak zituen (hematitea), bestalde itsasotik
hurbil zegoen, garraio gastuak asko gutxitzen zituen honek, eta lortzeko erraza zen, lur

1
azalean baitzegoen; beraz, erausketa sistema lurpeko meategietakoa baino askoz
merkeagoa zen. Burdin mea hau oso egokia zen Bessemer bihurgailuarekin altzairua
egiteko. Horregatik, atzerritarrek bertako mea ustiatzeko konpainia ezberdinak sortu
zituzten XIX. mende erdialdean. Bertako dirudunek parte hartu zuten (Ibarra, Martínez
Rivas, Chávarri…), eta meatzagintzan lortutako kapitalak beste sektore batzuetan inbertitu
zituzten. Horrela, XIX. mendearen azken herenean benetako industrializazioa garatu zen
Bizkaian.
Bilboko itsasadarrean aurrerakuntza tekniko berrienak (horien artean Bessemer
bihurgailua) zituzten enpresa siderurgikoak eraiki ziren. 1879 eta 1882 artean estatuko
hiru enpresa garrantzitsuenak bertan ezarri ziren: San Francisco de Mudela, Vizcaya eta
Altos Hornos de Bilbao. 1902.urtean azken biak eta Iberia bildu egin ziren eta Altos
Hornos de Vizcaya enpresa garrantzitsua sortu zuten. Enpresa guzti hauen produkzioak
eta etekinek (irabaziak) gora egin zuten etengabe hurrengo urteetan. Guzti honekin
batera, ontzigintza, garraioa (trenbideak) eta industria elektrikoa ere garatu ziren, baita
bankuak ere, Banco de Bilbao esaterako.

Hala ere, esan beharra dago hemengo industria siderurgikoa sortu zenerako, Europan
industria mota hau guztiz hedatuta zegoela (sektore oso heldua zen), ondorioz, atzerriko
burdinazko produktuak hemengoak baino merkeagoak ziren eta oso zaila zen haiekin
lehiatzea. Arrazoi honegatik, espainiar industria bultzatzeko enpresariek, ekonomia
librekanbistari aurre egiteko, protekzionismoa ezartzea eskatzen zuten. Gauzak horrela,
nahiz eta protekzionismoarekin bat ez etorri, 1891ean Berrezarkuntzako gobernu
liberalak indarrean jarri zuen lege hau. Honen bitartez, atzerriko inportazioak garestitzen
ziren eta barneko produktuak Espainiako merkatuan saltzea erraztu egiten zen. Bizkaiko
industriak, Espainiako burdin ekoizle handiena bilakatu zenak, onura handia atera zion
lege honi. Horregatik, gobernuak hitzarmen librekanbistak negoziatzen hasi zenean,
enpresariak kontra agertu ziren. Horren adibide dugu komentatzen ari garen hitzaldia.

4. Ondorioak
Nahiz eta Bizkaiko industriak garapen handia izan zuen, atzerriko produktuak hemengoak
baino merkeagoak ziren eta beharrezkoa zen Muga--‐Zergen Legea indarrean mantentzea.
Echevarria eta beste enpresarien esanetan, lege hori kenduz gero, egindako
aurrerapausoak zein etorkizuneko proiektuak desagertu egingo lirateke. Horregatik,
1894an siderurgiako enpresariek Liga Vizcaina de Productores fundatu zuten beraien
interesak defendatzeko. Guzti hauek, Echevariak barne, protekzionismoa mantentzea
eskatu zuten etengabe eta merkatal hitzarmenen aurka agertu ziren. Azkenean, beraien
helburua lortu zuten, ituna ez baitzen sinatu, eta industriak politika protekzionistaren
babesa izaten jarraitu zuen.

You might also like