You are on page 1of 3

9. TESTUA.

FEDERIKO ECHEVARRIAREN HITZALDIA LIBERALISMOARI ETA


PROTEKZIONISMOARI BURUZ.

1.-TESTUAREN KOKAPENA

Testu mota: Jatorriaren arabera testu historikoa da (lehen mailako iturria), formaren aldetik
testu informatiboa da; izan ere auzi baten berri zabaltzea du helburu: 1893an egindako
mitin-protesta bat da. Edukiari dagokionez politiko ekonomikoa.

Egilea: Federico Echevarria da, garai hartan “Ekoizleen Bizkaiko Ligako” presidentea
(enpresa elkarte- horrek pisu handia zuen sektore siderurgikoan eta metalurgikoan). Beraz
Indibiduala da.

Hartzailea: Mitinak (ekintza publikoa), sistema protekzionistaren desagerpenak ekarriko


zuen hondamendia jakinaraztea zuen helburu, jendea jakinarengan jartzea. Hau dela eta
hartzailea kolektiboa da eta helburu publikoa du.

Federico Echevarriaren hitzaldia 1893ko abenduaren 9an izan zen Bilbon Berrezarkuntza
garaian, konkretuki Maria Kristina Habsburgokoaren erregeordetzan (1885, Alfonso XII.a hil
zenetik 1902 arte).

2.- ANALISIA

Komentatzeko proposaturiko testuak, "Librekanbioa eta protekzionismoa”, Federico


Echevarriak, Bilbon 1893ko abenduan emandako mitin baten egin zuen protekzionismoaren
defentsa erakusten digu.

Ideiak: Ideia garrantzitsuena bezala, politika arantzelarioaren deuseztapenaren ondorio


negatiboak dugu. Bigarren mailako ideiak, Espainaren eta Alemaniaren arteko Ituna; Itun
horrek izango duen eragina euskal industrian eta neurri protekzionistak mantentzearen
eskaera ditugu. "Ekoizleen Bizkaiko Liga” zelakoak gobernuari egindako eskaera hain
zuzen.

Testoa bi paragrafotan banatuta dago:

● Lehenengo paragrafoan (lehenengo 9 lerrotan), Espainia eta Alemaniaren arteko


ituna sinatzea proiektua atzera botatzea dela, hau da, aduana -zergen araubidea
desegitea suposatzen duela eta jokabide horrek ondorio oso negatiboak izango
dituela dio; ez bakarrik aurrekari zoritxar bat ezarriko duelako, baizik eta, bai egungo
muga-zergen babesean altxatu diren lantegiei bai lehenik altxatu eta erreformatu eta
zabaldu direnei izugarrizko kaltea egingo dietela.

Bederatzigarren lerrotik amaierarte, ituna sinatzeak zer nolako mina egingo duen
erakusteko, kolpea jasango duten enpresen adibideak jartzen ditu hala nola Labe
Garaiak, Deustoko tailerrak, Aurrera...; noraino helduko diren kalteak aipatzen du.
Horrez gain, babes sistemaren beharra duten fabrika- proiektuak eta ekintzak ez
direla gauzatuko dio.

● Bigarren paragrafoan, itunaren ondorio kaltegarriak ez diotela bakarrik Bizkaiari


erangingo, baizik eta nazio osoari baieztatu ondoren, lege arantzelarioa
errespetatzea eta ituna atzera botatzea eskatu behar zaiola gobernuari defendatzen
du.

3.- INGURU HISTORIKOA

Euskal Herriko industrializazio prozesua ez zen berdina izan lurralde guztietan, ez moduari
ez kronologiari dagokionez. Bizkaian, XIX. mendearen azken laurdenean Bilbo eta Nerbioi
itsasadarraren inguruan siderurgian oinarritutako industria hazkunde izugarria gertatu bazen
ere, Gipuzkoan, berriz, industria garapena motelagoa eta dibertsifikatuagoa izan zen, eta ez
zen XX. mendearen lehenengo hamarkadetara arte finkatu. Bestalde Arabak eta Nafarroak
nekazal lurraldeak izaten jarraitu zuten XX. mendearen bigarren erdialderarte.

Espainiako industria bi sektoretan oinarritu zen: Kataluinako oihalgintzan eta Bizkaiko


siderurgian. Siderurgia Bizkaian sortu izana ez zen kasualitatea izan, faktore lagungarriak
izan ziren: Bizkaiko industrializazioaren (siderurgia nagusi) hastapenetan (1839-1872) paper
oso inportantea jokatu zuten hainbeste faktore izan ziren:

● Tradizioa.
● Kokapen geografikoa (Kostaldean egoteaz gain Europa eta penintsularen artean).
● Burdin meatzen ugaritasuna eta kalitatea (esportazioari esker geroko garapenerako
beharko zen kapitala metatzea ekarri zuela).
● Ohiko burgesia eta eskulan trebatua izatea.

Lehen gerra Karlistaren amaieraren eta hirugarrenaren hasiera bitarteko urteetan


(1839-1872) egin ziren industria iraultzaren lehen urratsak. Bizkaiko lehen industria
siderurgikoak sortu ziren aurrerakuntza tekniko eta politika aldaketei esker (1841 an
aduanak kostara aldatzea).

Hirugarren gerra Karlista amaitu eta foruak ezabatuta (Kontzertu Ekonomikoa) hazkundea
azkartu gin zen. 1876tik aurrera industria handia sortzeko aukera izan zen. 1878an
Kontzertu ekonomikoa jarri zen martxan ( Euskal Herrian, zergak bertan batzea eta
kudeatzea oso lagungarria izan zen. Sistema honek autonomia maila handia eman zion
baliabideak zertan inbertitu behar ziren erabakitzeko Madrilen menpe egon gabe).

Naiz eta hazkundea azkartu, Europako industriaren lehiak, aspaldi zegoela funtzionatzen
(50 urte baino gehiago) zaildu egin zuen bizkaiko siderurgiaren eta Espainiako beste sektore
batzuen garapena.

Arrazoi horrengatik Berrezarkuntza garaian (bigarren zatitik aurrera) politika ekonomikoak


izaera protekzionista indartsua izan zuen. Canovasen uste, protekzionismoak sistemaren
oinarrizko hiru zutabe mantendu behar zituen: Kataluniako industrialariak, Gaztelako
laboreen jabeak eta Euskal Herriko enpresa gizonak. Hau zela eta 1891ko Canovasen
arantzelen legea aprobatu zen atzerritar produktoei zergak handituz. Honi esker euskal
siderurgiak aurre egin zion kanpoko lehiari eta merkatu nazionala ziurtatu zuen.

Espainiako merkatuarekiko dependentziak mugiarazi zituen euskal enpresarioak Sagastaren


gobernu liberalak Alemaniarekin merkatal ituna (testuan aipatzen dena) sinatzeko
negoziaketekin hasi zenean. Itun honen bidez arantzela murriztu edota alemaniar
pruduktoen inportaketa erabat liberalizatuko zen. Euskal enpresarioak bilera bat konbokatu
zuten itunaren aurka protestatzeko. Kataluinako eta Euskal Herriko burgesak Bilbon bildu
ziren librekanbismoa kondenatzeko (testuan, bertan, Federico Echeverriak emandako
hitzaldia). Bilerak arrakasta handia izan zuen, eta gobernua presionatuko zuen “Bizkaiko
Ekoizleen Liga” sortu zen (1894). Urte berean uztailean Sagastaren gobernuak proiektua
utzi zuen. 1891ko lege arantzelarioa mantendu eta gerora 1896ko legearekin
protekzionismoa finkatuta geratu zen.

4.- GARRANTZIA

Testua analizatu eta gero konklusio batzuk atera ditzakegu:

a) Nahiz eta XIX. mende amaieran garapen industrial dexentea izan, Espainia (Euskal
Herriko industria) ez zen atzerriko produktoei aurre egiteko gai.
b) Bizkaiko fabrikak arantzelen legeen menpe zeuden garapena lortzeko. Arantzelak
desagertu ez gero ordurarte lortutako aurrerapenak eta etorkizunerako proiektuak
desagertuko zirela.
c) Azkenik, neurri horien inportantzia ikusirik, euskal oligarkiak eta burgesak,
siderurgiaren jabe zirenak, neurri babestzaileak desagertzearen aurka agertuko ziren

You might also like