You are on page 1of 6

1

5.GAIA.EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE-


ONDORIOAK (1875-1923)
1.-INDUSTRIALIZAZIOA EUSKAL PROBINTZIETAN (1874-1923)

1.1.-Sarrera

Industralizazio bai Espainian bai Euskal probintzietan Europako beste nazioekin konparatuz nahiko
berandu hasi zen. Lehenagotik abian bazen ere, Berrezarkuntza garaian emango da industralizazio
lehen loraldia itsasaldeko euskal probintzietan ( Bizkaian eta Gipuzkoan) Arabako industrializazioa
berantiarragoa izanik. Euskal Probintzia horiek eta Katalunia izango dira une horietan Espainiako
industriagunerik garrantzitsuenak.

Prozesu honi esker Euskal Probintzietako ekonomia ezezik gizartea ere zeharo aldatuko da,
egungo errealitate industrialaren oinarriak sortuz. Industrializazio prozesu honek hainbat ondorioak
erakarriko die euskal probintziei: a) hazkunde demografikoa ( etorkinen etorrerarekin) eta hiriko
populazioaren hazkundea; b) egitura ekonomikoaren eraldaketa, industria sektorea nagusia
bihurtuz; c) burgesiaren loraldia eta proletargoaren sorkuntza eta honekin batera lehen langile
mugimenduak; d) Gizarte kapitalistaren sorrera eta Antzin Erregimeneko gizarte estamentalaren
amaiera.

1.2 Euskal Herriko industrializazioaren faktoreak

Industrializazioa loratzeko hainbat eragile edo baldintza faboragarriak biltzen ziren euskal
probintzietan:

a) Baliabide naturalak. Bessemer labeetan erabiltzeko kalitate handiko burdingaia ( fosfororik


gabekoa ) eta ur ugari energia lortzeko zein prozesu industrialetan erabiltzeko ( Atlantiko
aldean, gutxienez).
b) Kokagune: Bizkaiko golkoaren ertzean eta Frantziako mugaren ondoan kokatuta egoteak
Europako itsasportuekin komunikazioa ( burdingaia esportatzeko eta kokea ekartzeko, e.b.)
errazten zuen.
c) Industria sektore berrietan lan-egiteko lan-esku kualifikatua ( burdinoletan trebaturik) eta
merkatari eta enpresariak ( burdingintza tradizionala, itsas nabigazioan, ontzigintzan, etab).
d) Legedi liberala: Meatzaritzaren Araudia ( Bizkaiko 1827koa eta Espainiako 1869koa), lege
protekzionistak ( 1890tik aurrera). Lehenago, 1841eko urriaren 29ko Dekretuak xedatuta,
aduanak kostaldera eta mugara eraman ziren Euskal Probintziak Espainiako merkatuan
sartuz.
1878tik aurera Kontzertu Ekonomikoek ematen zuten autonomia fiskala erabilgarria izango
da industri-burgesiaren interesak babesteko eta industria sustapenerako.
2019- 2020 bertsioa|

1.3.-Euskal industrializaioan eredu ezberdinak: Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba

Gure lurraldeetan emandako industrializazio-prozesua ez zen era uniformean eta aldi berean
gertatu baizik une-, intentsitate- eta sektore ezberdinetan.

5.-GAIA: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK ( 1875-1923)


1
2

Gainera bi lurraldeetan eman zen, gehienbat. Etapa honetan Araban ia ez zen industrializaziorik
eman, empresa solte batzuk sortuz. Bi eredu ezberdinak bereiz dezakegu: Bizkaiakoa eta
Gipuzkoakoakoa.

a.-Bizkaiko industrializazioa. Bizkaian eman zen industrializazio prozesuaren ezaugarriak ,hauek


dira:

 1.-Bilbo inguruan kokatuta.


 2.-Bizkaian zegoen burdingaiaren kalitatea zela eta meatzaritzan garapena handia eta
azkarra eman zen. Burdingaiaren esportazioa handitzen joan zen batez ere 1876tik
aurrera. Esportazioen helmuga nagusia Britania Handia zen eta handik kokea ekartzen
zuten. Burdingaia, koke eta ura izateak, siderurgiaren garapena erraztu zuen. Meen
esportazioekin lorturiko mozkinak siderurgian eta beste sektoreetan ( metalurgia,
ontzioletan, merkataritza-nabigazioan, bankuetxeetan, aseguruetan, etab) inbertitu ziren
azken hauen garapena bultzatuz. Beraz arraste efektu bat eman zen sektoreen artean.
 3.-Meategien ezaugarriek ( haize zabalekoak izatea eta itsa-ertzetik hurbil) erraztu eta
merketu zuten hauen uztiakuntza eta ondorengo garraioa, izan ere, garraio sare motz
bat besterik ez zen beharrezkoa meategietatik itsas porturaino mea eramateko.
 4.-Etekin handia modu azkarrean lortzeko aurreikuspenak Euskal Herriko eta atzerriko
kapitalistek meatze haietan inbertsioak egitera bultzatu zituen.
 5.-Intentsitate handiko prozesua izan zen.
 6.-Bankuetxeen sorrera, batez ere 1900-1914 bitartean, eta industria eta beste sektore
bultzatzeko eginiko ahaleginak ( Banco Bilbao, Banco Vizcaya eta Crédito de la Unión
Minera, Caja de Ahorros Municipal, e.b.).

b.-Gipuzkoako industrializazioa. Gipuzkoan eman zen industrializazio prozesua ezberdina izan


zen:

 1.-Bizkaikoarekin alderatuta beranduago eman zen.


 2.-Probintzia osoan zehar lekututa: bailara ezberdinetan eta Pasaia-Irun-Hernanik
osatzen duten treangeluan.
 3.-Kontsumo ondasunak nagusi ziren sektore ugaritan eman ( papergintza, kimikagintza,
metalurgia, porlana, etab), beraz. Dibertsifikazio handia zegoen.
 4.-Tamainu ertaineko eta txikiko enpresak izan ziren.
 5.- Bizkaikoarekin konparatuz ez zen hain intentsoa izan.

c.-Arabako industrializazio ahula.

Arabako industrializazioa nahiko ahula izan zen une hauetan. Saiakera gutxi batzuk eman ziren eta
2019- 2020 bertsioa|

hauek batez ere Gasteizen lekutu ziren. Sortu ziren enpresak lanabes ekoizteko edo burdinezko
ohetakoak ekoizteko. Aipagarriena kartak egiteko Fournier enpresa ( 1878).

Gasteiztik kanpo aipgarriak dira Araiako San Pedro metalurgia eta Maestun eta Ataurin asfalto
ustiakuntzarako sortu zirenak.

5.-GAIA: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK ( 1875-1923)


2
3

1.4.-Industrializazioaren etapak prozesua.

1827ko Bizkaiko Batzar Nagusiek onartutako legearen bidez lurren jabeei lur-azpiko ondasunak
ustiatzeko aukera ematen zien. Hemendik Aurrera lur-jabe batzuek hasiko dira mea ustiatzen eta
mea honen esportazioek lehen kapital metaketa erakarriko dute.

-1go etapa ( 1842-1876), hastapenak: 1842tik aurrera sortu ziren lehenengo enpresak: La
Esperanza ( papergintza, Tolosan, 1842); Santa Ana de Bolueta ( 1844); Fabrika de Hilados y tejidos
del Oria ( 1845); San Pedro de Araia ( 1847); Karmengo fabrika ( siderurgia, Barakaldon, 1855).
Enpresa hauek, tamainu ertaina eta txikikoak izan ziren eta Espainiako merkatuan saltzeko
kontsumorako ondasunak ekoiztu zituzten.

Bizkaian zegoen burdingaiaren mea kalitatea ( fosoforik gabekoa) oso aproposa zen uneko
teknologia seiderurgikoan ( Bessemer bihurgailua) erabiltzeko. Denbora gutxiren buruan , ehunka
meatze sortu ziren Somorrostron eta Trianon. Meagintzaren garapenean zerikusirik handi izan zuen
beste eragile bat 1869ko Meagintza Arautzeko Legeak ( Ley de Bases de Minas) izan zen, errazten
baitzituzten atxerriko kapitalen inbertsioak. Hau zela eta kanpoko konpaniek Bizkaiko meategietan
inbertituko dute, kasu batzuetan kapital partekatudun enpresak ( atzerrikoa eta bertakoena) sortuz.
Horrela sortu ziren konpania hauek, e.b.: Luchana Mining Company ( 1871), Orconera Iron Ore (
1873) eta Société Franco-Belge des mines de Somorrostro ( 1876).

Esportazio hauek kapital handiak erakarri zizkioten Probintziari eta sektore honetan lorturiko
mozkinak beste industriak sortzeko erabiliak izan ziren ( siderurgia, ontzigintzan eta metalurgian,
batez ere)

1866tik-1876 bitartean industralizazio prozesua moteldu zen. Arrazoiak hauek ziren: 1866ko
burdinbide krisia, Seiurte Demokratikoetan eman zen ezegonkortasun politikoa eta II Guda karlistatik
( 1872-1876).

-2gn etapa ( 1876-1890) garapen handikoa izango zen. Europako beste industria-nazioetara:
Britania Handia ( bereziki), Alemania, Frantzia edo Belgikara meen esportazioak izugarri handitu
ziren. Prozesu horretan, burges- enpresaburu talde txiki batek lortu zuen meatzaritza-, finantza-, eta
industria-gune nagusien kontrola. Esate baterako Francisco de la Rivasek Fábrica de San Francisco (
1878) sortu zuen; Bitor Txabarrik, La Vizcaya ( 1882), Ybarra anaiek Karmengo fabrika modernizatu,
eta Altos Hornos y Fábrica de Hierro y Acero de Bilbao bihurtu zuten; eta 1890ean, Etxebarria
familiakoek La Iberia sozietate anonimoa sortu zuten. Gerora hiru empresa horiek bat egin zuten eta
Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren, 1902an. Metalurgian ere beste empresa batzuk sortu ziren, e.b.:
Talleres de Zorroza edo Compañía Anónima Vasconia, La Sociedad de Talleres ( Deustun) eta
Sociedad Alambres del Cadagua.
2019- 2020 bertsioa|

Gipuzkoan prozesua motelagoa eta ahulago izan zen baina sektore ezberdinetan enpresak ere
sortu ziren: papergintza, ehungintza, elikagaigintza, armagintza, zementu, etab.

-3gn etapa ( 1890-1906) Protekzionismoaren babespean Espainiako merkatuaren konkista eta


monpolizazioa ahalbideratuko da.

5.-GAIA: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK ( 1875-1923)


3
4

1887tik aurrera, ekonomiaren kontzepzio nazionalista hasi zen, Berrezarkuntzako gobernuetatik


ondo ikusten zutena Euskal siderurgia espainiar merkatuaren arabera berregituratu zen. Horretarako
atzerritarren lehiarekin amaitu beharra zegoen. Horregatik industriako burgesia, Victor Chavarri
buru zuela, merkatu nazionala babestuko zuen lege protekzionista lortzen tematu zen. . 1890an
Espainiako gobernuak bere muga-zerga politikan irauli bat burutu zuen, ordura arte indarrean zegoen
librekanbismoari amaiera emanez, e.b.: 1891ko Arantzelen Legea eta 1896ko beste babes-neurri
gahiagorekin.

Merkatal politika honekin euskal enpresariak ere aldeztuko dira. Jarrera honen arrazoiak, hauek
ziren:

 a.-Meen esportazioen jaitsiera. Teknologia aldatu zen eta ez zen beharrezkoa fosoforik
gabeko burdingaia ( Bizkaian zegoena) eta , beraz, Europako siderurgiak beste toki
askoetatik horni zitezkeen.

 b.-Euskal enpresariak beste sektore enpreseetan ( metalurgikoetan, e.b.) mozkin


handiagoak lor zitzaketela konturatu ziren, baina Europakoekin konparatuz sektore
hauetan euskal industriak ez ziren lehiakorrak izaten. Beharrezkoa zen Espainiako
merkatua babestea Espainiako industrientzat eta horretarako muga-zergen igoera
ezinbestekoa zen. Horrela ez bazen arriskuan zegoen sorturiko enpresen jarraipena eta
etorkizuneko inbertsio proiektuak( begiratu Federico Echeverriaren hitzaldiaren testua).

 c.-Europan, Britania Handia izan ezik, tokiko industriak babesteko politika protekzinistak
indartuz joan ziren.

1890-1906 tartea hazkunde handiena emango da, enpresa garrantzitsu batzuen sorrerarekin
(Bizkaiko Labe Garaiak, 1902an eta Nerbioiko Ontziolak, 1891an, e.b.) eta Euskal inbertsioak
Penintsula osora zabaldu ziren.

Meatzari batzuek siderurgian eta metalurgian inbertitu bazuten, beste batzuek ontziolen eta
beste negozioetan inbertitu zuten, hots, arraste efektuari esker beste sektore batzuen garapena
eman zen: a) merkataritza bideratzeko itsauntzi- konpania handiak ( Sota, Aznar, Abasolo, e.b.); b)
ontziolak ere sortu ziren ( Euskalduna, Astilleros del Nervión, e.b.); c) Aseguru konpaniak ( La
Aurora, 1900 eta La Polar,1901 e.b.); d) beste metalurgia-enpresak e)Hidroelektrikoak (Electra,
1890; Hidoelectrica de Bilbao eta Hidroeléctrica Iberia, 1901, e.b.), eta; f) finantza-sistemaren
garapena ( 1891-1902): Banco de Vizcaya ( 1901), Credito de la Unión Minera ( 1901), Banco Minero
Naviero ( 1901), Banco Guipuzcoano (1899), Banco de Vitoria (1900)

-4gn etapa 1906-1918 Industrializazio sendotzea.

Etapa honetan bi izan ziren hazkunde eta sendotze prozesua bultzatu zuten eragileak:
2019- 2020 bertsioa|

a)Bizkaiko enpresariek barne merkatuaren gainean monopolioa lortu zuten. Modu honetan
bermatuta zuten ekoizpenaren salmenta.

b) Lehenengo Guda Mundialak ( 1914-1918) enpresarioei mozkin handiak erakarri zizkien, barne
merkatuko salmentei esportazioen goraldiarekin lortu ziren etekinak gehituz. Sektore guztietan

5.-GAIA: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK ( 1875-1923)


4
5

ekoizpenaren hazkundea nabarmena gertatu zen, baina bereziki siderurgian, armagintzan,


papergintzan eta kimikoan. Gerrari esker lortutako kapitalak lehendik zeuden enpresen kapitala
gehitzea eta empresa berriak sortzea erraztu zuen, adibidez, makinak egiten aritzen den Babcock
Wilcox, eta De la Sota familiak Sagunton ireki zuen Mediterraneoko Siderurgia. Beraz, periodo
honetan lortu ziren mozkinak, Bizkaian ezezik Espainiako hainbat industria eta sektoreetan
inbertitu ziren: meagintzan, trenbide-gintzan, merkataritzako ontzidi konpanietan, zentral
hidroelektrikoetan, ardogintzan, bankuetxetan, etab. Guzti hauetan aipagarria da Bizkaiko kapitalen
presentzia.

Gainera orokortu zen argi-indarraren erabilpena eta sektore honek ere, nabarmen, gora egingo
zuen. Bizkaiko eta Gipuzkoako industrien energi-kontsumoa ezberdina zen eta bakoitzaren beharrak
ase ahal izateko tamainu ezberdineko energía empresa sortu ziren: Bizkaian enpresa handiek
ekoizten dute eta Gipuzkoan zentral hidroelektrikoa txikiak ezarriko dira.

-5gn etapa 1918. Krisia eta egokitzapena.

I GMean lorturiko merkatu batzuk, Guda amaitu eta gero galtzen dira eta produkzioak gainbehera
egiten du. Hala ere 1922tik aurrera, euskal industria berriro errekuperatzen hasiko da.

2. GIZARTE ALDAKETAK

Industrializazio prozesuak hainbat aldaketa eragin zuen Euskal Herriko gizartean.

-Lehenik eta behin industria eta zerbitzuek ekonomia osoan zuten garrantzi espezifikoa handituz
joan zen eta bere aldetik nekazaritzarena gero eta txikiagoa bihurtu zen. Industrializazio prozesuaren
garapenarekin batera hiritartze-prozesua emango da, landa mundua gero eta gehiago bazterturik
geratuz eta bere oinarriak krisi sakon batean murgilduz.

-Bigarrenik, ekonomian izandako bilakaeraren ondorioz Euskadiko biztanleria nabarmen hazi


zen. Hartara, Euskadik 450.000 biztanle inguru zituen, 1877an, eta 1900ean berriz, 600.000 baino
gehiago. Hau da %34ko igoera izan zen, Espainiako gainerakoarena % 9,3koa izan zela. Espainiako
biztanleria %0,39 urteko hazten ari zen bitartean. Euskal Probintzietan % 1,3ko hazkundea ematen ari
zen. Hala ere hazkunde hau ez zen modu uniformean banatu Euskal probintzia guztietan baizik eta
etorkinen uholdeak zirela eta hazkunde nabarmenena Bizkaian eman zen, eta batez ere Bilbon eta
bere inguruko herrietan ( Abanto eta Zierbana, Sestato, Barakaldo, Portugalete, etab). XIXgn
mendearen bukaeran, biztanleri aktiboaren %76 inguru etorkinak ziren. Bizkaian benetako leherketa
demografikoa eman zen eta 1860-1930 periodoan populazioa ia 5 aldiz handitu baitzen. Gipuzkoan,
bere aldetik, hazkundea garrantzitsua izan arren ( %17 gehikuntza) askoz apalagoa izan zen eta ez
zuen biztanle berririk hartu ( etorkinik) XX. mendearen hasiera arte. Azkenik, Araban, nolabaiteko
geldialdia gertatu zen eta populazioa ez zen ia hazi.
2019- 2020 bertsioa|

-Hirugarrenik, hazkunde industrial azkarrak ( batez ere, Bizkaian eman zena) lan eskuaren beharra
erakarri zuen eta, batez ere Bilbo eta bere inguruetara ( industriagune eta meategietaraino) etorkin
uholde handiak iritsi ziren. Bertaratu zirenak Espainiako toki askotatik zetozen baina ez ziren langile
kualifikatuak, beraz erraz ordezka zitezkeen eta horregatik ere lan-baldintza eskasak onartzeko prest
zeuden. Garaiko dokumentuetan jasotzen zen moduan langileen lan- eta bizi-baldintzak penagarriak
ziren: lan jardunaldiak oso luzeak, lan egiteko segurtasun-baldintzak oso kaskarrak, osasun baldintza

5.-GAIA: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK ( 1875-1923)


5
6

egokirik gabeko barrakoietan bizi behar izatea, non gaixotasunak erraz zabaltzen baitziren, eta
soldaten zati handi bat ugazaben ekonomatoetan derrigorrez gastatu behar izatea. Ekonomato
hauetan elikagaien eta oinarrizko produktuen salneurriak beste tokietan baina altuagoak ziren.
Gipuzkoan ez zen hain garrantzitsua kanpotik iritsitako langileen kopurua eta, batez ere,
probintziatik bertatik landa mundutik industriagune berrietara abiatu ziren.

-Laugarrenik, baldintza guzti hauek kontuan harturik ez da arritzekoa langileen bizi-itxaropena


jaistea ( bereziki emakume eta haurren artean). Egoera lazgarri honek langileen mugimenduak eta
lehen langileen elkarteak ( sozialistak, bereziki eta anarkista ere) sorrarazi zituen, Bizkaia eta, neurri
txikiagoan, Gipuzkoa ezker indarren gune garrantzitsuak bilakatuz. Pixkanak-pixkanaka eta
mobilizazioen poderioz lan-baldintza batzuk hobetzen joan ziren. Hala ere hobetze-prozesu honetan
aurrerapen eta atzerapenak tartekatuko dira egoera ekonomiko eta beste eragile batzuen arabera.

-Bostgarrenik, etorkinen uholdeek eta ekonomian ematen ari ziren aldaketa sakonek, Bizkaian eta
Gipuzkoan batez ere, azpikoz gora jarri zuten euskal lurraldeetako ordura arteko bizimodua, balio-
sistema eta kultura tradizionala. Landa munduko kultura ( baserriko bizi-modu eta kultura) bere
tokia galtzen joan zen eta, pixkanaka-pixkanaka, hirietako gizartea eta kultura nagusitzen joan ziren.
Gertaera honek eragin handia izango du euskal nazionalismoaren sorreran eta izaeran.

-Seigarrenik, kanpotik zetozen gizaki uholde hauek talka egin zuten bertakoen kultura, hizkuntza,
ohitura eta ideologiarekin, azken hauen artean mesfidantza eta babesarako sentimentua bultzatuz
(nazionalismoa auspatuz ) eta etorkinen integrazioa oztopatuz.

-Zazpigarrenik, industrializazio prozesuak burgesiaren loraldia eragin zuen. Atal honetan ere,
Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean aldeak ikus ditzakegu. Bizkaian, goi-burgesia handi bat sortu zen (
Sota, Aznar, Ibarra, Rivas,etab). Famili gutxi hauek oligarkia bat eratuko dute eta noblezia
eskuratzea lortuko dute (“noblezia siderurgikoa”), Bere interesen babesarako Diputazio karguak
kontrolatuko dituzte eta Madrilen Probintziako orezkagarritasuna ere. Espainiako politikan eta
ekonomian eragin handia izango dute, Espainiako nazionalismoarekin bat eginez. Bere aldetik,
Gipuzkoan sorturiko burgesia ertaina eta txikia izango da eta hauek nazionalismoaren inguruan
bilduko dira.

-Azkenik, 1876tik (foru sistema deuseztapenetik) aurrera, nekazarien bizimodua okertzen joan
zen ( lur falta, zergak ordaindu beharrak eta soldaduskara joateko beharra zirela eta) baina XXgn
mendarearen hasieratik hirietako populazioen gorakadak elikagaien eskaria handitu zuen eta honi
esker baserritar eta nekazarien ekoizpena gora egin zuen bere errentak ( diru sarrerak) ere
handituz. Eskari gorakada honekin Arabako eta Nafarroako nekazal sektoreak gora egin zuten
tekinifikazio prozesuak bultzatuz eta errendimenduak hobetuz.

Agerian geratzen da industrializaio prozesuak Euskal Herriko gizartean irauli bat suposatu zuela
2019- 2020 bertsioa|

eta berarekin hasten dela modernizazioa. Ezinbestekoa da etapa hau ezagutzea egungo euskal
gizartearen errealitate ekonomikoa, soziala eta politikoaren hainbat aspektu ulertzeko.

5.-GAIA: EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA ETA HAREN GIZARTE ONDORIOAK ( 1875-1923)


6

You might also like