You are on page 1of 3

GASTEIZKO PLANOA

Gasteiz baldintza geografiko batzuen eta bilakaera luze baten ondorioa da. Hiriak
plano erregularra du erdi aroko hiriguneko plano erradiozentrikoa abiapuntua delako.

Gasteiz iragaite-gune batean kokatuta dago, Kantauriko kostaren eta penintsula


barnealdearen artean. Hiria elipse itxurako muino batean sortu zen. Lehenengo
erreferentziak, 1025. urtekoak dira. Planoen bilakaera garrantzitsuenak;

1.Erdi aroko ingurunea. Hiru fasetan osatu zen. Lehenengoan, Antxo VI. Jakitunak
Nafarroako erregeak sortu zuen 1181ean; muinoaren goiko aldea hartzen zuen eta hiru
kale zituen, Santa Maria, Frai Zacarias eta Eskola kaleak.

Bigarrengoan, (1200. urtean) zazpi hilabeteko setiaketa baten ondorioz zati Nafarra
Gaztelako Alfontso VIIIren eskuetara pasa zen. 1202an, sute handi bat izatean,
Gaztelako Alfontso VIII.ak mendebaldeko zabalgunea bultzatu zuen honako kale
hauekin: Hedegile, Zapatari eta Errementari kaleak.

Hirugarrenean, 1256. Urtean, Gaztelako Alfontso X.a Jakitunak hiriaren Ekialdeko


zabalgunea bultzatu zuen Aiztogile, Pintore eta Juderia kaleekin. Plano
erradiozentrikoa erregular baten inguruan antolatu zen hiriaren egitura:

 9 kale nagusi, iparraldetik hegoaldera doazenak, kale estuak.


 Kantoiak; Aurrekoak baino estuagoak eta zeharkakoak dira, maldan baitaude. XIX.
Mendean ia kale guztiak zabaldu ziren higienea hobetzeko.
 Harresizko bi ingurabide; Goikoa, Eskoriatza-Eskibel jauregiaren ondoan eta
behekoa Zapardiel ibaiaren ondoan.
 Merkataritza funtzioa; Kostako portuen eta barnealdearen erdibidean kokatuta
dago.
 Funtzio-erlijiosoa; Hirigunean lau eliza nagusi zeuden, Santa Maria, San Pedro San
Miguel eta San Vicente

Kaleetan, 4 eraikuntza zibil bereizten ziren:


 Dorretxeak; Nobleen etxebizitzak dira eta funtzio militarra dute. Horien artean,
Andatarren Dorretxeaa eta Otxanda Andrearen Dorretxea daude.
 Jauregiak; Eraikuntza handiak dira. Garrantzitsuenak, Villa Suso, Montehermoso,
Bendaña, Alavatarren jauregia… dira.
 Etxe luzangak. Herri xehearen etxeak ziren. Erabilitako materialak harria (beheko
solairua), adreilua (goiko solairua) eta egurra (etxeko egitura) ziren.
 Jauretxeak; Beheko solairu harrizkoa, goikoa adreiluzkoa, herri xehearen etxeen
antza dute eraikuntza handiak direlako. Adibidez Alavatarren etxea eta Krodoi
etxea
XIX. mendearen erdialdean, erdi aroko hirigunea hondatzen hasi zen 1912ra arte; Erdi
aroko hirigunearen Birgaltze Integraleko plan berezia habian jarri zelako. Azpiegiturak
eta etxebizitza askoren kalitatea handitu, zerbitzu gehiago eta jarduera ekonomiko
berriak garatzen hasi ziren.

2. Ilustrazioko zabalkuntza. Biztanle kopurua handitu zenean, hiriko espazioa handitu


egin behar izan zen. Eraikuntza garrantzitsuenak:
-Plaza Berria; Justo Antonio de Olagibel egin zuen 1781 eta 1790 urteen artean.
220x220 m-tako karratu bat da. Estilo neoklasikoa du.
-Arkupea (1791); Obra mailakatua da, arkupeen azpitik kale aldapatsua dago.

3. 1800etik 1950a Bitarteko zabalkuntza. 1833an Espainia probintzietan banatzean,


Gasteiz, Arabako hiriburua aukeratu zen. Gune administratibo, ekonomiko, kultural eta
erlijioso bihurtu zen. Hazkundea 3 zatitan banatu zen;
 XIX. Mende hasieran, higiene ideiak garatu ziren. Harresiko hormek eta kale estuek
eguzkia sartzen eragozten zuen eta horrek gaixotasunak zabaltzea eragiten zuen.
Eragozteko, harresiak bota eta hiria handitu egin zen.

 XX. Mendearen bigarren erdian burgesiaren hirigintzari buruzko ideia berriak


indartu ziren, eta Europa osoan gizarte-klase aberatsentzako etxebizitzak
eraikitzeko zabalgune burgesak sortu ziren. Gasteiz hegoalderantz hazi zen,
1865ea Geltokiko katea ardatzat hartuz. Kale hori Plaza berria eta Madril-Irun
trenbideko geltokia batzeko sortu zen. Bere inguruan hainbat kale sortu ziren plano
ia ortogonal bat sortzen.

 1861ean Gasteizko elizbarrutia sortu zen, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia hartzen
zituena eta Katedral berria (1907-1969) eta Apaizgaitegia (1930) eraiki ziren.
Katedral berritik gertu Beheko harresiak bota ondoren Vicente Goikoetxea kalea
ireki eta “arte eta lanbide eskola” eraiki zen. Frantziako mugatik gertu egoteak eta
gerra Karlistek kuartelen sorrera eragin zuen. Garai horretan hiriaren hazkuntza
matelagoa izan zen. Hirigunea, San Frantzisko komentuko lurretan eraiki zen.

4. 1950tik gaur egun arte erantsitako kanpoaldea

 Egoitza auzoak: Diktadura garaian (1950-1975) Gasteizko hazkunde izugarria


hiritartze-prozesu ordenatu baten bidez egin zen, ondoz-ondoko Hiri
Antolamendurako Plan Orokorra eginez. Plan hauek hiriaren industrializazio eta
eraldaketa prozesua bideratzea proposatzen zuten funtzioaren arabera guneak
sortuz. Plangintzak ez zuen eragotzi Hiriko Gizarte Bereizketa gertatzea.
o Behe mailako gizarte klaseen etxebizitzak: Kalitate gutxiago duten
guneak dira. Hego Ekialdean, Ariznabarra sortu zen langileentzako
zonaldea, Iparraldean, Zaramaga, inguruko industrialdeko langileentzako
etxebizitzak eraiki ziren, Ipar-Mendebaldean, Sansomendi, Ekialdean,
iparraldeko guneak baino gizarte-maila handiagoa dute, Judizmendi,
Hego-Ekialdean, Adurtza.
o Erdi mailako gizarte klaseen etxebizitzak: Mendebaldea;
zabalkuntzarekin hasi zen, egitura itxia du. Hiribidea 1956ko planean
proposatu zen. Han, Txagorritxu eta San Martin auzoak sortu ziren.
Ekialdea; 60ko hamarraldiko lehenengo erdialdean zabalkuntza egin zen
egitura itxiarekin, zabalkuntza garai batean militarrenak ziren lurretan
etxebizitzak… eraikitzean bukatu zen. Kalitatezko gunea da.
o Goi mailako gizarte klaseen etxebizitzak: Hego-mendebaldean kokatuta
dago, Batan, Armentia eta Mendizorrotza guneetan. Gizarteko erdi- eta
goi-mailako gizartearentzat ireki zen.
o Kanpoaldean
 Kanpoaldeko etxebizitza guneak: Lehenengo auzoak sortzen
hasi ziren heinean, txabolismoa eragozteko sortu ziren. Hauetan
gizarte-maila eta maila ekonomikoak txikiagoak ziren.
Etxebizitzak egin ziren Armentian, Arriagan, Abetxukon etab.

 Lehenengo auzo berri handia Lakua izan zen. Bizitegi


funtzionalez osaturiko auzoa da. Jaiotze tasarik eta eta haur
kopururik handiena dituen hiriko gunea. Han, gizartearen
erdi/behe mailako klaseak bizi dira. 2003an konpontzen hasi
zen. Ekialdeko zabalkuntzan Salburua eta mendebaldean
Zabalgana sortu ziren.

 Industria inguruak: Gasteiz industria-hazkunde handia izan zuen; Arrazoiak:


o Europako Mendebaldean izandako hazkunde ekonomiko handia
o Oso ondo komunikatuta dago Bilboko portuarekin, Frantziako
mugarekin, Mesetarekin eta Ebro Bailararekin.
o Udalak industria-lurrak hiritartu zituzten.
o Industrializazio prozesua bi garaitan garaietan banatzen da.
 1950-1975 urteen artean; Probintzietatik etorritako jendeak
Hazkunde demografiko oso handia sortu zuen. 1975an
Gasteizko biztanleriaren %58 etorkinak ziren
 1975tik aurrera; hasi zen indutria eta ekonomia arloko krisia
gertatu zenean. 1979. Urteaz geroztik EAE hiriburu izateak
hazkunde demografikoa ekarri zuen.
1956 geroztik, Udalak erraztasunak eman zituen hiriaren kanpoaldean
eta komunikazio-bide garrantzitsuen ondoan industrialdeak garatzeko,
honek industria berriak erakartzea eta fabrikak pilatzea eragin zuen:
 Iparraldean eta ipar-ekialdean Arriaga eta Gamarra
industrialdeak adibidez eraiki ziren.
 Hego-ekialdean hainbat enpresa kokatu ziren; Fournier,
Esmaltaciones San Ignacio eta B.H. Gerora, gune horretan
Oreitiasolo industrigunea sortu zen.
 Ipar-ekialdean 50ko hamarraldian DKW eraiki zen, eta 60ekoan,
Ehari-Gobeko Industrialdea.
 Mendebaldean Jundiz industrialdea dago. Industria txikiak eta
ertainak daude.

You might also like