You are on page 1of 32

01 UNITATEA

Erregimen zaharraren krisia (1788-1833)

I. ZERI DERITZOGU ANTZINAKO ERREGIMENA EDO ERREGIMEN ZAHARRA?

Antzinako Erregimena edo Erregimen Zaharra Europan erregimen feudalaren

ondoren sortu zen erakuntza sozial, politiko eta ekonomikoa da, XVIII. mendearen

amaiera arte, hau da Aro Modernoan zehar (XVI, XVII eta XVIII. mendeak) indarrean

egon zena.

Erregimen Zaharraren

desagerpenean eragin handia

izan zuten Ilustrazioaren ideiek,

beraiek sustatu baitzituzten

Erregimen Zaharra suntsitu eta,

haren ordez, Erregimen Liberala

deritzoguna ezarri zuten iraultza

liberal burgesak.

Espainian eta Euskal Herrian

Erregimen Zaharraren krisia Karlos IV.aren erregealdian (1788-1808) gertatu zen.

Erregealdi hartan larritu egin zen krisi ekonomiko, politiko eta soziala eta iraultza

frantsesaren eragina jasan zuten Espainiak eta Euskal Herriak; eragin horrek

Erregimen Zaharraren amaiera bultzatu zuen eta halaxe etorri zen Aro Garaikidea.
II. ERREGIMEN ZAHARRAREN EZAUGARRIAK

Ezaugarri politikoak

Erregimen Zaharrean monarkia zen gobernu modu nagusia eta horrek bere esku

zuen botere guztia: errege-erreginek biltzen zituzten botere guztiak eta beren

aginteak halako jatorri jainkotiar bat zuela uste zen (monarkia absolutua). XVIII.

mendean, Borboiak Espainaiko tronura iritsi zirenean, boterearen bilketa hori eta

zentralizazio politikoa areagotu egin ziren.

Ezaugarri sozialak

Gizartea estamentutan banaturik zegoen. Noblezia eta kleroa estamentu

pribilegiatuak ziren: ez zuten zergarik ordaintzen, kargu publikoak eta militarrak

betetzen zituzten, epaitegietan ere tratu berezia zuten, beren jaurerrietan zergak

biltzeko, legeak egiteko eta epaitzeko ahalmena zuten eta abar. Estamentu hauen

barnean goi eta beheko kategoriak bereizten ziren.

Herri xeheak osatzen zuen estamentu ez pribilegiatua; bera zen ugariena eta zergak

ordaintzen zituena, baina ez zuten botere politikoan eskuhartzerik. Estamentu honen

barnean nekazariak (gehiengoa) eta hirietako burgesia, soldatapekoak eta

marjinatuak zeuden.

Ezaugarri ekonomikoak

Erregimen Zaharreko ekonomia landatarra eta autarkikoa zen. Hazkunde

demografikoaren ondorioz, nekazaritza gero eta intentsiboagoa zen eta, bide

/1
beretik, produktu berriak sartu ziren, artoa eta patata, adibidez. Aldiz, abeltzantzak

atzerakada handia izan zuen.

Industrian oso gutxi aritzen ziren lanean eta oraindik gremioen kontrolpean zegoen,

artisau-giroan murgilduta. Kataluniako ehungintzak soilik izan zuen garapen

nabarmena XVIII. mendearen amaieran.

Barne merkataritza urria zen; nekazaritza eta industriaren atzerakuntza, bide-sare

kaskarra eta barne aduanek merkataritzaren hedapena geldiarazten zuten.

Kanpo-merkataritza, batez ere Amerikarekin gauzatzen zena, izan zen garatu zen

bakarra.

III.- EUSKAL HERRIA ANTZINAKO ERREGIMENEAN: FORUEN ERREGIMENA

Euskal Herriak Erregimen Zaharrean berezitasun garrantzitsu batzuk zituen, ezberdin

egiten zutena. Euskal historiaren bereizgarririk handienetako bat foruen erregimenari

eustea da, Erdi Arotik Aro Garaikidera arte. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foruak

1876an baliogabetu ziren. Nafarroakoak 1841ean, oso murrizketa handia jasan

ondoren, ia deuseztatu egin ziren. Iparraldeko probintzietakoei dagokienez, Frantziar

Iraultzara arte iraun zuten.

Baina, zer dira foruak? Denboraren joanean, lurralde bakoitzeko biztanleek, beren

bizitza antolatzeko, usadioak eta ohiturak garatu zituzten, eta lege bihurtu ziren.

Usadio eta ohituretatik sortutako lege horiei deritzegu foruak. Ezin da zehaztu

noizkoak diren foruak, ahoz transmititzen baitziren belaunaldiz-belaunaldi. Izan ere,

XV. menderarte ez zen hasi foruak idazten eta biltzen.

/2
Iberiar penintsulako beste lurraldeetan ere egon ziren foruak, baina, monarkia bere

boterea indartzen eta zentralizatzen hasi zenean, desagertzen joan ziren; azkenean,

Euskal Herrikoek bakarrik iraun zuten Aro Garaikidera arte.

Euskal lurraldeak unitate politiko desberdinetan zatikaturik zeudenez, herrialde

bakoitzak bere foru erregimena sortu zuen, eta horrek erakunde eta lege

desberdinak izatea ekarri zuen.

Euskal lurraldeetako foru erakunde nagusia Batzar Nagusiak ziren (Gorteak

Nafarroan, estamentuen araberako antolaketa zutena, orduan ohikoa

mendebaldean). Batzar horietan lurralde bakoitzeko herri eta hirietako ordezkariak

biltzen ziren, legeak egiteko eta zergak onartzeko. Urtean behin edo birritan baino

ez ziren batzen. Hori dela eta, ordezkariak bilduta ez zeuden bitartean Batzar

Nagusien erabakiak burura eroateko, diputazio edo aldundiak sortu ziren, erakunde

betearazle gisa. Denborarekin, erakunde iraunkor eta nagusi bihurtu ziren. Bere

eginkizunen artean, aipagarrienak zergen bilketa eta kudeaketa eta foruen babesa

ziren.

Erregeak bere ordezkaria zuen foru erakundeotan: Bizkaian eta Gipuzkoan,

korrejidorea; Araban, aldun nagusia eta, Nafarroan, erregeordea. Aginte

betearazlea eta judiziala zituzten eta udalerrien kontuak ere kontrolatzen zituzten.

Foruek onura garrantzitsuak ekarri zituzten euskaldunentzat, besteak beste:

⮚ Merkataritzarako askatasuna: aduanak barrualdean (Gaztelako eta Aragoako

mugetan) zeuden. Horri esker, euskal portuetara heltzen ziren merkatalgaiek ez

zuten arantzelik ordaindu behar, eta hori, bereziki, onuragarria zen kostako

lurraldeetan, nekazaritzan zeukaten eskasiak eraginda, elikagai asko inportatu

behar zituztelako (ikusi 144. orrialdeko mapa).

/3
⮚ Fiskalitate autonomoa: Batzar Nagusietan (Nafarroan, Gorteetan) onartuak izan

ondoren, udalek eta diputazioek biltzen eta kudeatzen zituzten zergak. Hori bai,

erregeak emakidak eska zitzakeen, eta inoiz ez zizkioten ukatu.

⮚ Soldadutzatik libre egotea (Marinako zerbitzua izan ezik): gerra euren lurraldean

zenean bakarrik bete behar zuten euskaldunek soldadutza; erregeak eskatuz

gero euren mugatik kanpo borrokatzeko, ordaina hartu behar zuten.

⮚ Kaparetasun unibertsala (atlantiar isurialdean bakarrik orokortuta): euskal

leinuetatik zetozen guztiak kapare edo aitoren seme-alabak ziren, horrek

zekartzan pribilegio guztiekin, hala nola zuzeneko zergak ordaintzetik salbu

egotea eta administrazioko eta armadako karguak betetzeko ateak irekita

izatea.

⮚ Foru-baimena (Pase Forala): foruek euskal lurraldeei autonomia handia ematen

zieten. Autonomia hori ziurtatzeko erregeak derrigortuta zeuden euskal foruak zin

egitera. Bestalde, erregeak indarrean ipintzen zituen legeak foruen kontra

zeudenean (kontraforuak), Batzar Nagusiek, “obeditu bai, baina ez da betetzen”

formula erabiliz, bete gabe utz zitzaketen (foru-baimena). Hala ere, bere neurrira

ekarri behar da eskumen horren garrantzia, izan ere, istilua egonez gero,

monarkia zen epaitzeko azken maila.

Orokorrean, Aro Modernoan euskal lurraldeek harreman onak izan zituzten

monarkiarekin: Euskal Herria izan zen foruak eta autogobernua gordetzea lortu zuen

lurralde bakarra. Dena den, monarkiak gero eta aginte handiagoa zuen, eta horrek

tentsioak sortu zituen, Borboiak tronuan jarri zirenetik batez ere. Inoiz edo behin

tentsioek matxinadak eragin zituzten. Hala ere, istiluok errege-aginduek

eragindakoak izan arren, barruko arazoengatik izaten ziren.

/4
IV.- XVIII. MENDEA: ERREFORMISMOA ETA ILUSTRAZIOA

XVIII. mendean Ilustrazioa deritzon mugimendu intelektual berria hedatu zen

Europatik. Ilustrazioa, garapen ekonomikoak gizartean agerian utzitako

kontraesanen emaitza izan zen: burgesiak nagusigo ekonomikoa lortu bazuen ere,

ezin zuen erabakietan parte hartu, aginte politikoa erregearen eta estamentu

pribilegiatuen eskuetan baitzegoen. Horrela bada, burgesiak ezinbestekotzat joko

du gizartean aldaketa sakonak egitea, hau da Erregimen Zaharrarekin amaitzea.

Testuinguru hartan mamitu ziren ilustratuen ideiak, Erregimen Zaharrari bukaera

eman zioten iraultza liberal burgesek eredutzat hartu zituztenak.

Baina, Ilustrazioaren ideiek ez zuten eragin burgesia eta herri xumearengan bakarrik,

baizik eta estamentu pribilegiatu eta erregeengan ere. Errege absolutu batzuk,

Ilustrazioaren ideietan oinarriturik, saiatu ziren Erregimen Zaharrean erreformak

egiten; horrela biztanleriaren egoera hobetu nahi zuten, baina gobernu absolutua

eta pribilegioak ezeztu gabe. Monarkia absolutuaren barruan sortutako korronte

erreformista hori “Despotismo ilustratua” izenez ezagutzen da (bere leloa: “dena

herriarentzat, baina herriaren partaidetzarik gabe”). Hala ere, monarkiatik

bultzatutako erreforma horiek topo egin zuten pribilegiatuen interesekin eta ez zuten

arrakastarik izan.

ILUSTRAZIOAREN IDEIAK

Ilustrazioak aurreko mendetik natur zientzietan aplikatzen ziren prozedura zientifiko

eta arrazionalak erabili zituen gizartea aztertzeko. Horrela, Erregimen Zaharreko

gizarte, ekonomia eta politikaren akatsak kritikatu eta, “herrialdeak oparoagoak,

gobernuak eraginkorragoak eta herriak zoriontsuagoak” izateko, alternatibak

/5
proposatu zituen. Locke, Montesquieu, Voltaire edo Rousseau bezalako filosofoek

eta frantziar Enziklopedia bezalako lanek lagundu zuten ideia berriak zabaltzen.

Ekonomiaren arloan, bi teoria ekonomiko berri sortu ziren: fisiokrazia eta liberalismo

ekonomikoa.

⮚ Fisiokrazia: fisiokratentzat aberastasun-iturri nagusia nekazaritza (lurra) zen eta

produkzio-askatasuna eta merkatu librea sustatu beharra zegoen.

⮚ Liberalismo ekonomikoa: Adam Smith-ek sortutako teoria ekonomiko horren

arabera, eskaintzak eta eskaerak erregulatzen zituzten produkzioaren kopurua

eta prezioa, beraz, estatuaren interbentzionismoa eragotzi behar zen, askatasun

osoa uzteko.

Pentsamendu politikoari dagokionez, hauek izan ziren Ilustrazioak egindako ekarpen

nagusiak:

⮚ Nazioaren subiranotasuna herriarengan dago.

⮚ Botereen banaketa: legegilea (parlamentua), betearazlea (erregea) eta

judiziala (auzitegiak).

⮚ Estatu laikoa

⮚ Gizakiaren eta herritarraren eskubideak: askatasuna, berdintasuna eta

senidetasuna (liberté, égalité et fraternité), jabe izateko eskubidea eta

zapalkuntzari aurre egitea.

/6
V.- KARLOS IV.ena eta ERREGIMEN ZAHARRAREN KRISIA (1788-1833)

FRANTZIAR IRAULTZAREN ERAGINA

Frantzian erregimen liberala ezartzea iraultza (1789) handia izan zen, Europak ordura

arte ezagutu gabea. Irauli egin zituen politika, gizartea eta ekonomia ikusteko

modua. (Aldaketa nagusiak aurreko orrialdeko koadroan ikusgai).

Espainiara iraultzaren berriak iritsi zirenean, jarrera aldakorra erakutsi zuen

gobernuak. Hasiera batean Floridablancako kondea lehen ministro zela, Frantziako

erregearekin ( Luis XVI ) aliatu ziren, iraultza geldiaraziko zuelakoan. Ideia

iraultzaileen hedapena baztertzeko, Karlos IV.ak mugak itxi zituen eta Inkisizioa

gogor hasi zen iraultza kutsua zuen edozein libururen aurka. Frantsesa ikastea eta

Frantzian ikastea debekatu… Horrela ba lehen erreakzioa, aldaketa uholdetik

isolatzea izan zen.

Baina ilustratuen liburuen debekuak, gizartean kontrako sentimendua (morboa)

sortu eta ezkutuko liburutegiak ugaritzen hasi ziren. Liberalismoa, batez ere ilustratu

eta merkatarien artean, begi honez hartu zen. Eta gobernuaren isolamendu

politikak porrot egin zuen.

Ondorioz Floridablanca kendu eta Arandako kondea ezarri zuen lehen ministro

bezala, neurriak gogortzeko asmoz. Frantziako erregearekin ( Luis XVI) harremanak

hobetzen ahalegindu zen, iraultza gelditu eta arriskua uxatzeko. Baina Frantzia

herrialde absolutisten aurka gerran hasteak (Prusia eta Austriaren aurka) eta

Parisen herritarrek egindako matxinadak, erregea tronutik kendu eta konbentzioa

(errepublika) aldarrikatzea eragin zuen.

/7
Egoera erradikalizatzen zela ikusita, erregeak Arandaren lekuan Godoy militarra jarri

zuen. Despota Ilustratu gisa agindu zuen. Iraultzaren beldur izan arren, hezkuntza eta

ekonomi erreformak bultzatu baitzituen. Horregatik bai iraultzaile eta absolutisten

gorrotoa bereganatu zuen.

Baina arazo nagusia berehala iritsi zitzaion Godoyri, Frantziako matxinadaren ostean

Luis XVI.ena exekutatu zutenean. Beren burua arriskuan ikusita, Karlos IV.ak Frantziari

gerra deklaratu zion Prusia, Austria eta Britainia Handiarekin aliatuz. Espainiako

gizartea erregearen alde azaldu zen, hau zelako erlijioaren babeslea.

Iraultzaren aurkako gerra edo konbentzio gerra (1893-95)

Gerra ez zen Espainiaren aldekoa izan, frantsesek Kataluniako eta EH-ko lurralde

batzuk eskuratzea lortu baitzuten, eta azkenean Basileako bakea sinatuko dute

1795ean. Lurralde hauek berreskuratzeko, Santo Domingo uhartea eman zion

Frantziari. Argi geratu zen Frantziarren nagusitasuna eta Espainiaren ahulezia

ekonomiko eta militarra.

Bakea sinatu ostean eta egoera larria ikusita Frantziarekin aliatzea erabakiko du

Godoyk. Erabakia zaila izan arren, Frantzia liberalarekin bat egin behar izan zuen,

ingelesen beldurrez. Lehentasuna Iberiar Penintsula eta Amerikaren arteko bidea

egiten zuten itsasontziak babestea zen, diru iturri nagusia kortsarioen erasoetatik

babesteko. Horrela 1796an San Ildefonsoko ituna sinatuko dute. Jada Napoleon

agintean zen eta Espainia bere interes inperialisten arabera erabiliko zuen, bereziki

itsas armada. Hala ere ez dira lortuko espero ziren emaitzak eta horrela porrota

ezagutuko dute Cadizen eta San Vicente lur muturrean. Baina porrotik handiena ez

zen heldu 1805era arte. Itsas ontziteria ia osotasunean deuseztaturik geldituko da

/8
Trafalgarreko itsas batailan, ingelesek itsasoetako nagusitza lortuz. Amerikako

koloniekin zuten merkataritza bertan behera gelditu eta krisi ekonomikoa asko

larrituko da Espainian.

Krisi ekonomikoa

Egoera aldatzeko asmoz Godoyk herrialdea indartzeko politika erreformista

bideratuko du: gremioen monopolioak murriztu, Elizaren ondasun batzuk

desamortizatu... Eta guzti horrek bai bera eta Karlos IV.ren aurka jarri zuen herria.

Batetik Godoy elizaren kontra jarri zelako eta bestetik Karlos IV.ena Godoyren

txotxongilo bihurtzen ari zelako

Hala ere, etengabeko gerrek ogasuna krisian eta herrialdea suntsiturik utzi zuten.

Pobrezia nagusitu zen.Ilustratuen erreformek ez zuten lortu nekazal produkzioa

igotzea, ezta herriaren egoera hobetzea ere.

Frantzian bitartean Napoleonek eskuratu zuen boterea eta iraultza Europa osora

hedatzeko ahaleginean hasi zen. Arerio nagusia Britainia Handia izango du eta

beraz, Ingalaterra ekonomikoki itoarazteko blokeatzea bururatu zitzaion,

merkataritza harremanak eragotziz. Baina lan hori ez zen batere erreza, Britainiarren

itsas armada ozeanoetako nagusi baitzen jada. Hortaz bigarren plan bat burutu

behar zen eta kontinentetik isolatzeko asmoa erakutsi zuen Napoleonek. Horretarako

eginbehar nagusia, kontinentean BHren aliatu nagusia zen Portugal inbaditzea zen.

Espainiari horretarako laguntza eskatu zion. Laguntza hau 1807ko Fontainebleauko

itunaren bidez gauzatu zen: Portugaleko lurraldea Espainia eta Frantziaren artean

banatuko zuten, Napoleonen tropei penintsulatik igarotzeko aukera emanez gero.

Baina itunaren atzean zegoen asmoa beste bat zen. Napoleonen inperioa hedapen

fasean zegoen eta Espainiaren ahultasun ekonomiko eta militarraz jabetuta,

penintsula osoa eskuratzeko asmoa zuen.

/9
INDEPENDENTZIA GERRA (1808-1814)

Independentzia gerrarekin hasiko da iraultza liberala Espainian eta beraz Erregimen

Zaharra krisian erabat sartuko zen 1808tik aurrera.

Espainiak tropa frantsesei Portugal hartzeko penintsulan sartzen utzi zienean,

penintsula bera ere hartzeko aukera eman zien. Tropa frantziarrak Madrilera sartzeak

eta Karlos IV.enaren pasibotasunak, herriaren protesta ekarri zuen eta horrela

1808ko martxoan Aranjuezeko altxamendua eman zen. Honen ondorioz Karlos IV.ak

abdikatu egingo du eta bere lekua Fernando VII.ak, bere semeak, hartuko du (

Britainiarrekin aliatzearen aldekoa).

Tirabira hauetaz eta penintsulan bere tropak izateaz (Nagusitasun militarraz)

baliatuko da Napoleon. Baionan errege biak konbokatu eta abdikatzera behartu

zituen, beren lekuan Jose Bonaparte (anaia) ezarriz 1808ko ekainean.

Erregimen Zaharrarekin amaitzeko lehen urratsa emango da Espainiako lehenengo

“konstituzioa”, Baionako Estatutua onartzean. Ezaugarriak:

⮚ Gizabanakoaren eskubide eta

askatasun batzuk onartu

⮚ Errege-erreginen agintea eusten NAHIKO MODERATUA

zuen

⮚ Erlijio katolikoaren nagusitasuna (Trantsiziokoa)

⮚ Foruak baztertzen zituen

/ 10
1808ko maiatzaren 2an , erregeak Baionan zeudela, Madrilgo herria frantziar

armadaren aurka altxatu zen eta errepresio gogorra jasango dute eta laster

Espainia osora hedatuko da altxamendua, Independentzia gerra bilakatuz.

Erreakzioak okupazioaren aurrean:

⮚ Herria, noble absolutistak eta kleroa frantsesen aurka ( Probintzi Batzorde

eta gerrilletan antolatu).

⮚ Burges eta ilustratu batzuk (liberalak) frantsesen aurka, Cadizen iraultza

liberala egin zuten (Frantziatik zetozen ideietan oinarrituta).

⮚ Frantsestuek (Funtzionario, intelektual…) Jose Bonaparte eta erregimen

berria defendatu zuten.

⮚ EH-n ez zuten frantsesen menpe egon nahi herritar gehienek. Erreformak

aldiz begi onez ikusi zituzten agintariek. Jarrera ezberdinak.

Gerrak hiru etapa izan zituen:

1> Inbasioa eta jendearen erantzuna

1808an hasi zen inbasioa. Herria antolatu eta leku ezberdinetan aurre egingo dio (

Girona, Zaragoza…). Ejertzito frantsesak Andaluziara joko du baina Bailenen tropa

hispano-ingelesen aurrean porrot egingo du. Jose Bonaparte Gasteizera arte

etorriko da ihesi.

Erresistentzia hasiko da herri eta probintzietako batzarren bidez antolatzen.

Armadako ofizialek, goi kleroko kideak, aristokratak…biltzen ziren eta erregerik ez

zutenez, subiranotasuna beraiei zegokiela uste zuten. Irailean Batzar Goren Zentrala

eratu zen, probintzia guztietako Batzarretan aukeratutako ordezkariekin, herri

gerrillak koordinatzeko helburuarekin.

/ 11
2> Frantziaren nagusitasuna

1809an Napoleonen armada onenak bildu eta Madril eskuratuko dute eta

1809-1811 bitartean Huelva eta Cadiz izan ezik gainontzekoa beren esku. Baina

Batzarrek zuzendutako gerrillen ekintzak medio beti gerra egoera mantendu zen.

Euskal lurraldeak 1810ean Inperioaren barnean sartu ziren eta militarren gobernuen

esku gelditu ziren; bat Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat eta bestea

Nafarroarentzat. Erresistentzia armatua laster eratu zen hala ere.

Batzar zentral Gorena Cadizen babestu eta porrot militarren erruz, lehenengo

erregerentzia taldeari eta ostean Gorteei utzi zien behin behineko gobernua.

Bestetik Portugal eta Britainia gerran gehiago inplikatuko dira eta gerrillak asko

hedatu.

3> Frantziarren atzerakada

1812an hasi zen atzerakada Napoleonen tropek Errusiako frentera joan behar izan

zutenean, espainiar gerrillei eta Wellingtonen armadari lanak erraztuz. Gasteizeko

eta Irungo San Martzial batailen ostean okupazio frantsesa amaitu zen, 1814ean

errenditu ostean. Napoleonek behin bere tropak galdu zutenean, Fernando VII.ena

aske utziko du ( Valencaiko ituna).

Gerraren ondorioak

● Hildako kopuru handia.

● Herrialdea guztiz suntsiturik (landa, ogasuna…); krisi ekonomikoa areagotu

● Kolonietan independentzia lortzeko gogoa piztu ( botere hutsunea).

● Frantsestuek alde egin beharko dute gerra amaitzean ( erbesteratzeak).

● Naziotasun sentimenduaren gorakada.

/ 12
INDEPENDENTZIA GUERRAREN MAPA

FONTAINEBLEAU-KO

ITUNA ETA FRANTSESEN 1807

SARRERA

ARANJUEZEKO
martxoa
ALTXAMENDUA

Apirilaren
BAIONAKO
amaiera -
ABDIKAZIOAK
maiatzean

HERRIAREN 1808
Herri eta probintzietako
ALTXAMENDUA maiatzak 2
BATZORDEAK
(Gerraren hasiera)

/ 13
JOSE BONAPARTE

ESPAINIAKO ERREGE
ekaina

BAIONAKO ESTATUTUA

Bailengo bataila uztaila

irail BATZORDE ZENTRAL

a GORENA

Napoleonen sarrera

“Grande
azaroa
Armée”delakoa

zuzentzen

Napoleonek Madril konkistatu


1809
Gerrila gero eta zabalagoa

Euskal Herria Inperioaren barnean: Batzorde Zentral Gorena

gobernu bi (Nafarroa alde batetik eta 1810 Cadizen babestu eta

beste probintziak bestetik) Gorteetarako deialdia

Napoleonek Iberiar Penintsula ia osorik


1811
konkistatu

1812ko

Napoleonen atzerakada 1812 Martxoak 19 Konstituzioa

(“La Pepa”)

Gasteizko eta Irungo San Martzialeko

batailak 1813

VALENÇAY-KO ITUNA abendua

Gerraren amaiera 1814

CADIZKO GORTEAK ETA 1812KO KONSTITUZIOA

/ 14
CADIZKO GORTEAK ETA 1812ko KONSTITUZIOA

Karlos IV.enaren erreinaldian Erregimen Zaharra krisialdian sartu zen finantzen defizit

kronikoa, biziraute krisiak, geldialdi ekonomikoa… zela eta. Egoera hau izanik,

Frantziako iraultzak eragin handia izan zuen Espainiako gertakizunetan. Horrenbestez

krisiak jo zuen gizarte zaharra eta Espainian lehendabizikoz iraultza liberal burgesa

egiten saiatzeko aukera sortu zen. Krisiak 1808an izan zuen goreneko unea,

Napoleonen armadaren kontrako gerra hastean.

Independentzia gerraren garaian frantsesen eskuetatik libre zegoen Espainian

ilustratu batzuek frantsesek ekarritako ideiak ezarri nahi zituzten, benetako Iraultza

Liberala emateko. Bien bitartean herritarrek gerrilletan antolatuta eta Batzorde

Zentralak koordinatuta inbasioari aurre egiten zioten frantses kontrolpeko

eskualdeetan. (Batzorde hau Baionako abdikazioen ostean sortutako botere

hutsunea betetzeko asmoz jaio zen).

Iraultza liberalari forma ematen hasteko aukera Batzorde Zentralak (Fernandok

sortutako gobernu taldea) jasandako porrot militarrek ekarri zuten. Hauen ondorioz

Batzordea Cadizen babestu zen eta 1810eko urtarrilean taldeko erregentziari utzi

zion lekua.

Behin behineko gobernu hau bost kide oso kontserbadorek osatu zuten, baina

Cadizen bildutako liberalen (beste hirietatik ihesi etorritakoak) eta atzerriko

merkatarien eraginaren aurrean amore eman behar izan zuten.

Batzorde Zentralean lehenago eztabaidatu bazen ere, Gorte Nagusiak ez ziren bildu

Cadizen Amerikako hainbat hiritan tokian tokiko aginte taldeak ezarri zituztela jakin

zen arte. Egoera larri ikustean bakarrik eman zuen erregentziak 100 urtez bildu gabe

/ 15
egon ondoren Gorteak biltzeko baimena. Horrela 1810eko irailean hasi ziren saioak

berriro.

Gerra egoera zela eta goi noblezia eta Eliza ez ziren ia ordezkaturik egon.

Probintzietako ordezkari gehienak ere ezin izan ziren joan, eta Cadizen zeudenekin

ordezkatu ziren. Falta ziren baita Amerikako kolonien ordezkariak, herritar soilak eta

emakumeak ere.Beraz Gorteetan prestakuntza intelektuala zuten erdiko klasekoek,

elizgizon batzuk, abokatuek, funtzionarioek,militar batzuk eta burgesiako kideek ere

(merkatari eta industriakoek) hartu zuten parte. Hasieran 100 ordezkari batu baziren

ere, amaierarako 300 ziren.

Gorteak Aintzin Erregimenaren Gorteekin zerikusirik ez zutela garbi gelditu zen Biltzar

Konstituziogile modura eratu zirelako eta subiranotasun nazionala eskuratu zutelako.

Honekin iraultza liberala hasten da. Eta lehen pausua herritar guztiei eskubide

berdinak aitortzerakoan eman zen, nazio handi bihurtuz Espainia eta koloniak.

Oso azkar bi joera nagusi agertu ziren: 1) liberalak (berrikuntzen aldekoak) eta 2)

absolutistak (EZren aldekoak). Lehenengo taldeak prentsaren laguntza osoa zuen

eta bigarrenak berriz elizarena.

Behin gorteak legegintza zereginetan hasita, Aitzin Erregimena abolitzeko hainbat

dekretu kaleratu zituen. Lehen erreforma, idatzi politikoen inprimatze askatasuna

onartzea izan zen, horrela agintearen gehiegikeriak salatzeko aukera egongo

zelako.

Bigarren erreforma jaurerriak desagerrarazteko dekretua izan zen. Horrela herria (eta

herritarrak) nobleen eta Elizaren boteretik askatzen baitzen neurri batean behintzat.

/ 16
Gremioak deuseztatu zituzten. Aurreko garaian ikusi baitzen ez zirela gauza

ekonomia pizteko(muga ziren askotan) eta horrela industria liberal kapitalistari ateak

zabaldu zitzaizkian (ekonomia liberalizatu).

Lurraren arazoari ere aurre egin zioten; batetik herri lurrak salgai jarriz eta bestetik

Mesta deseginez. Azken honen nagusitasunak nekazaritzaren garapena oztopatzen

zuelako. Lurrak pribatizatuz landutako lursail kopurua eta errendimendua hobetzea

helburu jarrita.

Pentsaera askatasunaren eta zientziaren garapenaren oztopo nagusia zen Inkisizioa

ere desegin zuten, erlijioari boterea kenduz.

Lurralde antolakuntzaren arazoari buruzko eztabaidak ere piztu ziren. Baina

azkenean “Nazio Bakarraren” ideia nagusitu zen, “nazioen batuketa” defendatzen

zutenen aurrean.

Azkenik 1812ko martxoaren 19an onartu zen Espainiako lehen konstituzio liberala (La

Pepa). Bertan arazo denak xehetasunez arautzen ahalegindu ziren. Horrela Borboiek

politika eta administrazioa zentralizatzeko hasitako prozesuaren hurrengo urratsa

izan zen konstituzioa. Punturik inportanteenak ondorengook dira:

● Estatu bateratua sortzen zuen.(Erresumetako eskubide historikoen gainetik

–foruak!!-).

● Subiranotasuna nazioaren baitan dago, Gorteek (ganbara bakarra)

ordezkatzen dutelarik. Ordezkaritza eskubidea Gorteetako diputatuek dute,

eta hauek gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez aukeratzen dira.

Diputatu izateko bestalde, ezinbestekoa zen jabea izatea eta horrela

soldatapekoak eta lurrik gabeko nekazariak kanpoan geratu ziren.

/ 17
● Botereen banaketa ematen da: Erregeak exekutiboa; legegilea Gorteek eta

judiziala epaitegiek. Espainia monarkia konstituzional bihurtuz.

● Norbanakoaren eskubideak eta askatasunak aitortzean (inprimatzeko

askatasuna, biltzeko askatasuna…) berdintasun juridikoa ezarri zen. Helburu

berdinarekin burokrazia zentralizatua, zerga sistema bakarra (barne aduanak

kendu), armada nazionala…eratu zen. (Pribilegioen gizarte eredua

ezabatuz).

Modu honetan La Pepa muturreko liberalen ikurra bazen ere, agerian geratzen da

noble eta kleroaren eragina jasan zuela.Ikus dezakegu zentzu honetan Fernando VII.

onartu zutela Espainiako errege konstituzional gisa.

● Estatu konfesional moduan definitzen zuela Espainia (erlijio ofizialduna:

katolikoa) erlijioaren pisuaren eraginez eta nobleziaren eraginez

pribilegiodunen jabetzak onetsi zituela.

Baina Independentzia gerrak lehenengo eta Fernando VII.enaren itzulerak

(Valencayko ituna) ondoren, denbora gutxi eman zioten berrikuntzok ezartzeko.

Hala ere konstituzio honen izpiritua Espainia eta Amerikara hedatuz joan zen, nahiz

eta gauzatu zen arte denbora asko pasa. Espainiaren kasuan Isabel II.aren

garaipenarekin (1840tik aurrera) eta kolonienean Fernando VII.aren erregealdian

independentzia lortzen duten arte. Beraz La Pepa askatasun nahiaren ikur bihurtu

zen Espainia eta Amerikar kolonietan.

FERNANDO VII.enaren eta ERREGIMEN ZAHARRAREN ITZULERA (1813-1833)

Fernando VII.ena Borboikoa, “ Desiratua” goitizenez ezagutua, Espainiako errege

izan zen 1813 eta 1833. urte tartean. Bere erreinaldia arlo zenbaitetan, ezkorra izan

/ 18
zen emaitzetan. Kolonien galera eragiteaz gainera, absolutismoaren berrezarpenak

espainiarren artean gorrotoa piztu zuen, errepresio politikoa eta konspirazioek

protagonismoa hartuz.

Leipzig-eko porrotaren ondoren ( Independentzia gudua bukatzean), Napoleonek

Frantziako hegoaldea zaindu behar zuen Britainia Handia Espainiatik ez sartzeko.

Horretarako Fernando VII.arekin negoziatu zuen hau Espainiara itzultzeko. 1813ko

abenduaren 11an sinatu zuten Valencayko ituna eta Fernando VII.ena Espainiako

errege bihurtu zen horrela, aske gelditzeaz gain. Presarik gabe sartu zen Espainiara,

beharrezko baitzen bai liberalentzat ( erreformak aurrera ateratzeko) eta baita

absolutistentzat ere ( erreformak atzera botatzeko).

1814ko martxoan, Fernando VIIa Kataluniara iritsi eta Valentziarantz habiatu zen.

Han heman zioten Cadizko 69 diputatu absolutistek “Pertsiarren Agiria”, Cadizko

Gorteen lanak kritikatu eta absolutismoa (goraipatuz) berrezar zezan eskatuz.

Cadizetik Madrilera habiatu ziren Gorteak eta 1812ko konstituzioari zin egingo zion

erregearen zain zeuden. Baina Fernando VIIk, armada zati baten, kleroaren,

nobleen eta herritarren babesaz, Cadizko Gorteek egindako legegintza lan guztia

deuseztatzen zuen dekretua (maiatzak 4) sinatu zuen. Aste betera, Madrilen sartu

eta absolutismoa berrezarri zuen estatu kolpea joz. Bere erreinaldia 3 etapa

nagusitan banatzen da:

Sei urteko absolutista ( 1814-1820)

1814-20 bitartean bere gobernuaren ezaugarriak bi izan ziren: Batetik, Aitzin

Erregimenaren printzipioak berrezarri zituen. Estamentuetan oinarritutako gizartea,

jaunen erregimena, instituzio zaharrak ( Inkisizioa, mesta, gremioak…), euskal foruak

/ 19
eta bere aginte absolutua besteak beste. Herritarren askatasun eta eskubideak

beraz bertan behera geratu ziren.

Bestetik, gerraren eta Amerikatik zetozen metal baliotsuen sarreren galeraren

ondorioz, estatua defizit izugarrian eta herria pobrezia egoeran murgildu ziren. Hala

ere edozein motako erreformei atea itxi eta egoera ekonomiko larria, jasanezin

bihurtu zen. Argi ikusten zen sistema hau ez zela gai arazoei aurre egiteko:

Nekazaritzako, industriako eta merkataritzako arazoak areagotu egin ziren.

Aipatutako Kolonietako merkataritza galtzeak min handia egin zion ekonomiari.

Ogasunak diru sarrera gutxi eta zor (gerrak) handia zuen. Horren aurreran

Pribilegiatuei eskatuko diete dirua baina ezetz esan zuten, herritarren haserrea piztuz.

Agintera iritsi eta Cadizko Gorteen legegintza lana ezerezteaz batera, frantsestu eta

liberalen kontrako errepresio neurri gogorrak ( mendekua) hartu zituen, erbesteratze

gogorra eraginez (Goya). Lanbide horretan, Aliantza Santuak prestatutako

kontrairaultzak bultzada handia eman zion Fernando VIIri. Hala ere, Oposizioa

areagotu egin zen errepresioaren eta egoera sozioekonomikoaren ondorioz.

Herritarrak, egoera ekonomikoak haserretuta. Liberalak errepresioak bultzatuta. Eta

ejerzitoa, batez ere soldaten atzerapenagatik, gerraren ordaina ez jasotzeagatik (

gerrilariak ejerzitotik kanpo) eta Amerikako kolonien matxinadak itzaltzera

bidaltzeagatik bereziki, Fernandoren kontra azpilanean hasi ziren.

Ejerzitoko ofizial liberalak izan ziren bereziki antolatu eta absolutismoaren kontrako

konspirazioak gidatu zituztenak. Exiliatuekin harremana berreraiki zuten, talde

iraultzaile eta elkarte sekretu masonikoetan antolatu ziren…eta gutxinaka

konspirazio eta pronuntziamentuak antolatu zituzten konstituzionalismoa (La

Pepa/liberalismoa) berrezartzeko asmoz . Garaiko agintarien ezintasunak eta

ezegonkortasun ekonomikoak lagunduta, 1814tik aurrera hainbat pronuntziamendu

/ 20
ahalegin (Espoz eta Minarena) egin ziren eta azkenean 1820ko urtarrilekoa garaile

irten zen, Riegok eta Quirogak zuzendutakoa hain zuzen. Honela bukaera eman

zitzaion 6 urtez kaosa eragin zuen absolutismoaren berrezarpenari eta erregeak

1812ko konstituzioa sinatu behar izan zuen.

Hirurteko liberala (1820-1823)

1820ko urtarrilean, Rafael Riego komandantea pronuntziamendu baten buru bihurtu

zen, Ameriketara mugimendu independentista bat zapaltzera zihoan gudaroste

baten agintea erabiliz. Gaizki antolatutako plana izan arren, zortea alde izan zuen

Riegok; batetik gobernua aurreko altxamenduak porrotean amaitu zirela ikusita lasai

zegoen. Bestetik, egunkariak debekatuta egoteak ere mesede egin zien,

zurrumurruak egoera puztu baitzuen. Modu horretan, 1820ko martxoan Fernando

VII.ak 1812ko konstituzioa zin egin zuen, eta Cadizeko legedia berrezartzea onartu.

Behin behineko Batzorde Aholkularia osatu eta etengabe erreformak egiten hasi

ziren: Inkisizioa eta Jaurerriak kendu; Jesuitak kanporatu; Monastegien kopurua jeitsi

eta lurrak desamortizatu; foruak baliogabetu… Eta horrez gain, Cadizko zerga

sistema ( herri zorra txikituz) eta herritarren eskubide/askatasunak berrezarri ziren.

Garai honetan elkarte liberal asko agertu ziren eta baita egunkari berri asko ere,

inprimatze askatasuna onartzearen ondorio.

Gorteak bildu zirenean eta berrikuntzak aplikatzen hastean, liberalak ere zatitu eta

hainbat joera agertu ziren: asaldatuek (gero aurrerakoiak) iraultza erradikala nahi

zuten eta Cadizko konstituzioa aldaketarik gabe aplikatzea, erregearen boterea

murriztuz; Ostera moderatuek ,1812ko konstituzioa biguntzea eta erregeak

/ 21
erreformetan parte hartzea. Hasieran moderatuek agintzea lortu bazuten ere

asaldatuek botere paraleloa eratu zuten eta agintea lortu 1821ean.

Gobernu moderatuak (1820-21) herrialdeko arazoak konpontzeko erreformak

aplikatzen hasi ziren; jaunen erregimena, maiorazkoak eta Jesusen Lagundia

deuseztatu ziren. Hamarrenak murriztu ziren, ordena erlijiosoak desegin ziren eta

haien ondasunak saltzen hasi ziren. Inprimatzeko askatasuna eta hezkuntza-lege bat

ere eman zuten.

EHn erregimen liberalak Diputazioak ezarri zituen probintzia bakoitzean. Foru

baldintza batzuk baliogabetu ziren, foruak deuseztatzeko lehen pausu gisa. Hala ere

noble absolutistek hauteskundeetan iruzur eginez garaipena lortu zuten. Hirietan

bakarrik eratu ziren liberalek zuzenduriko udalak.

Aduanak kostaldean ezarri ziren eta hau onuragarria izan zen euskal

merkatarientzako espainiar merkatua irekitzen baitzien, baina ez

kontsumitzaileentzat.

Liberalismoa ezartzeko ahalegin honek baina, nahiz eta berrikuntzak tentu handiz

aplikatu, sektore atzerakoien artean kontrako jarrera hedatzea eragin zuen, batez

ere Katalunia, EH, Aragoin… eta absolutisten konspirazioak sarritan gertatu ziren.

Liberalen kontra sektore ezberdinak elkartu ziren arrazoi ezberdinak medio.

Garrantzitsuenak foruen kontrako legeak, politika antiklerikala, erregearen boterea

murrizteak eta ezarri ziren zerga berriak izan ziren.

Politika laizistak eta elizaren desamortizazioak biztanleriaren alderdi handi bat jarri

zuten sistema liberalaren kontra. Nekazari eta hirietako biztanle ugari liberalen kontra

zeuden ez zirelako gai izan arazoei (ekonomikoak) irtenbidea topatzeko; erregeak

/ 22
ahal zuen guztietan lehengo autoritatea berreskuratzen saiatu zen. Kontrairaultzaren

buru kleroa eta noblezia egon ziren.

EHn foruen tradizioaren alde eta erregearen alde agertuko da biztanleriaren

gehiengoa. Monarkia tradizionala foruekin lotzen zuten eta horrela erregearen

aldeko ejertzitoa osatu zuten beste leku askotan bezala, galdutako pribilejioak

berreskuratzeko (Boluntario errealistak ).

Egoera erradikalizatu eta liberal aurrerakoiek boterea eskuratu zutenean, Fernando

VII.ak Aliantza Santuari laguntza eskatu eta horrela 1823ko apirilean San Luisen Ehun

Mila Semeak muga gurutzatu eta Cadizen garaitu zituzten liberalak, Fernando

VII.aren botere absolutua berrezarriz. (Liberalentzat, ordena konstituzionala

babesteko herritarrek zirkinik ez egitea etsigarria izan zen eta horregatik hiru urte

iraun zuen soilik erregimen liberalak.)

Riegoren pronuntziamenduak iraultza-bolada berri bat eragin zuen Europan. Heroi

aldarrikatu zuten beste herrialdetako liberalek eta Cadizko konstituzioa eredu

bilakatu zen beste herrialdeentzat. Hori dela eta Aliantza Santuak Fernandori

laguntzea erabaki zuen.

Zorigaiztoko hamarkada (1823-1833)

Absolutismoaren bigarren berrezarpena ere, liberalen kontrako errepresioarekin

(aurrekoan baino handiagoa) hasi zen. Asko urkatu ( Riego) eta beste asko

erbestera joan beharrean izan ziren. Oraingoan inkisizioa desagertuta bazegoen

ere, eliza eta poliziak bideratu zuten zapalkuntza ( mendekua). Horrez gain, hirurteko

liberalean egindako lana baliorik gabe utzi eta Erregimen Zaharra berrezarri zuen (

lehenagoko neurri berak) , aldaketa batzuekin:

/ 23
● Ejerzitoa erreformatu zuen (Frantziako armada 1828arte gelditu zen).

● Administrazioan “garbiketa”, irakasleetan bereziki.

● Elkarte sekretuak debekatu.

● Ogasuna erreformatu zen: koloniak galtzean egoera larriagotu eta

autarkia ekonomikoa jarriko da martxan, hazkunde ekonomiko eta

demografikoa lortuz.

Hala ere, estatuak lur jota zegoen estatu baten itxura mantentzen zuen. Batetik

estatu zorrak, nekazaritza atzeratuak, bidelapurrak, administrazio kaotikoak… irauten

zuten. Eta lehendik zetozen arazoei berriak gehitu zitzaizkien. Gobernu aldaketa

etengabeak eta batez ere, liberal aurrerakoien pronuntziamenduak eta muturreko

erregezaleen altxamenduak( Boluntarioak edo apostolikoak) .

Fernando VII.ak burututako errepresioak Europako monarkiak asaldatu zituen eta

presioa egin zuten amnistia emateko. Fernandok ez zuen hori onartu baina hala ere,

ez zituen ez liberalak ezta muturreko absolutistak ase eta Karlos Mª Isidroren (

Fernandoren anaia zen, “jainkozalea” deitua) inguruan biltzen hasi ziren azkenok,

boluntario errealistekin batera ( Fernandok oinordekorik ez zuela ikusita).

Gizarteko sektore handi batek sistema liberala barneratua zeukan eta ondorioz

gizartearen zatiketa emango da, liberal eta absolutisten artean, gerra zibila

sortzeraino. Aitzakia, oinordekotza arazoa izango zen.

1830. urtean, ezegonkortasun politikoa areagotu egin zen, batetik Frantzia berriz

iraultzaileen esku geratzean. Eta bestetik, Espainia barnean, Fernandok ustekabean

bere hilobarekin (4.emaztea) Isabel alaba izateagatik. Horrela, Fernando VII.aren

erregealdiaren azken urteetan Espainiako tronuaren oinordekotza arazoa sortu zen.

Lege Salikoaren arabera, emakumeek ezin zuten koroa oinordekotzan jaso, eta

beraz tronua bere anaia Karlos Mª Isidrorentzat izango zen. Hala ere, Fernandok

/ 24
1830ean Berrespen Pragmatiko deitutako legea onartu ( Horretarako liberal

moderatuengana hurbildu behar izan zuen arren) zuenean, emakumeei erregetza

oinordekotzan jasotzeko eskubidea aitortuz, arazoa larritu egin zen.

Isabel IIaren jaiotzak Karlos infantea tronurik gabe uzten zuen. Horrela ba, bi bando

sortuko dira: Karlosen inguruan eratutakoa (tradizioaren aldeko absolutistak) eta

Isabelen inguruan eratutakoa (liberalak). Horrela eman zitzaion hasiera Maria

Cristinaren erregeordetzari eta gerra karlistari.

Kolonien emantzipazioa

Fernando VIIa hiltzean Kuba eta Puerto Rico baino ez du mantenduko Espainiak, eta

ondorioz bigarren mailako potentzia bihurtuko da.

Arrazoiak:

- Kreolek osatzen zuten oligarkiak ezin zuen politikan parte hartu.

- Britainia Handiko koloniek independentzia lortu izanak eragina izan zuen

Espainiaren kolonietan

- Merkataritzako liberalismoa

- Gizon-emakumeen eta herritarren deklarazioa

Espainiako Independentzia gerra garaian Amerikan Batzarrak antolatu ziren ,

Fernando VII.aren alde agertu zirenak.

1810ean metropoliaren ahultasuna aprobetxatuz hainbat kolonia independiente

deklaratu ziren, baina gerra amaitzean koroaren menpe egotera pasa ziren Rio de

la Plata izan ezik.

/ 25
Absolutismoa berrezartzean independentzia nahia areagotu zen, eta gainera AEBen

eta Britainia Handiaren laguntza militarra zuten, independentziatik lortuko zuten

abantaila ekonomikoetaz baliatzeko zain. Gainera garai honetan erregeak

altxamendu liberalei aurre egin behar izan zien eta ez zuen izan baliabide materialik

Amerikako altxamenduei aurre egiteko.

Hirurteko liberalean koloniekin negoziatzen saiatu ziren, baina berandu zen eta

koloniek independentzia mugimenduekin jarraitu zuten.

Hamarkada absolutistaren garaian inperioa desegingo da erregearen tropak

Ayachukoko batailaren ondoren (1824) deseginik gelditu zirelako. Simon Bolivar izan

zen independentzia mugimenduaren pertsonai nagusia.

Espainiarentzat kolonien galerak bere produktuak saltzeko merkatuen galera

suposatu zuen.

/ 26
ARO MODERNOA> KRONOLOGIA

ERREGE KATOLIKOEN ERREGEALDIA

- Isabel, Gaztelako erregina (1474-1504)

- Fernando, Aragoiko erregea (1479-1516) eta Gaztelako erregentea

(1507-1516)

- Joana Eroa eta Felipe Ederra, Gaztelako errege-erreginak (1505-1506)

⮚ Granadako konkista (1492)

⮚ Juduak egotzi (1492)

⮚ Colon Amerikara heldu (1492)

⮚ Nafarroako konkista (1512)

KARLOS I.AREN ERREGEALDIA (1516-1556)

⮚ Karlos V.a Alemaniako enperadore (1519-1556)


AUSTRIAR

HANDIAK
FELIPE II.AREN ERREGEALDIA (1556-1598)

⮚ Felipe II.a Portugaleko erregetzat onartu (1581)

FELIPE III.AREN ERREGEALDIA (1598-1621)

⮚ Moriskoak egotzi (1609)

AUSTRIAR
FELIPE IV.AREN ERREGEALDIA (1621-1665)
TXIKIAK
⮚ Portugal Espainiatik banandu (1640)

KARLOS II.AREN ERREGEALDIA (1665-1700)

/ 27
FELIPE V.AREN ERREGEALDIA (1700-1746)

⮚ Ondorengotza gerra (1700-1713)

⮚ Oin Berriko Dekretuak (1707, Aragoi eta Valentzia; 1715,

Mallorca; 1716, Katalunia)


BORBOIA

K
FERNANDO VI.AREN ERREGEALDIA (746-1759)

KARLOS III.AREN ERREGEALDIA (1759-1788)

⮚ Jesuitak kanporatzeko dekretua (1767)

ERREGIMEN ZAHARRAREN KRISITIK ERRESTAURAZIORA> KRONOLOGIA

KARLOS IV.aren erregealdia (1788-1808)

⮚ Frantziar Iraultza (1789)

⮚ Konbentzio-gerra (1793-1795)

INDEPENDENTZIAKO GERRA (1808-1814)

⮚ Napoleonen inbasioa eta Baionako abdikazioak (1808)

⮚ Jose Bonaparteren erregealdia (1808-1814)

⮚ Cadizko Gorteak eta Konstituzioa (1812)

FERNANDO VII.aren erregealdia (1814-1833)

⮚ Seuirteko absolutista (1814-1820)

⮚ Hirurteko liberala (1820-1823)

⮚ Azkeneko errestautazio absolutista (1823-1833)

MARIA KRISTINAren erregeordetza (1833-1840)

ISABEL II.a ⮚ Lehen Gerra Karlista (1833-1839)

ESPARTEROren erregeordetza (1840-1843)

/ 28
⮚ Nafarroako Lege Hitzartua (1841) (Ley Paccionada delakoa)

ISABEL II.aren erregealdia (1843-1868)

⮚ Hamarkada moderatua (1844-1854)

⮚ Biurteko progresista (1854-1856)

⮚ Moderantismoaren berrezarkuntza (1856-1868)

SEIURTEKO DEMOKRATIKOA EDO IRAULTZAILEA (1868-74)

⮚ 1868.eko Iraultza

⮚ Amadeo Saboiakoaren erregealdia (1871-1873)

⮚ Lehenengo Errepublika (1873-1874)

⮚ Hirugarren Gerra Karlista (bigarrena Euskal Herrian) (1872-1876)

MONARKIAREN BERREZARPENA: ERRESTAURAZIOA

ALFONTSO XII.a (1875-1885)

⮚ 1876-ko konstituzioa

⮚ Hirugarren Gerra Karlistaren amaiera: foruen abolizioa (1876)

⮚ Kontzertu ekonomikoen ezarpena (1878)

⮚ Kubako gerraren amaiera (Zanjongo Pakea, 1878)

MARIA KRISTINA-ren erregeordetza (1885-1902)

⮚ Kolonietako gerrak (1895-1898): Kuba, Puerto Rico eta Filipinen

galera.

⮚ 1898-ko krisia

ALFONTSO XIII.aren erregealdia (1902-1931)

ALFONTS ⮚ Bartzelonako Aste Trajikoa (1909)

O XIII.a ⮚ 1917-ko krisia

⮚ Marokoko gerra (1921-1926)

⮚ PRIMO DE RIVERA-ren diktadura (1923-1930)

⮚ Donostiako ituna (1930ko abuztua)

⮚ Jakako altxamendua(1930ko abendua)

⮚ II. Errepublikaren aldarrikapena (1931ko apirilaren 14)

/ 29
ERREGIMEN ZAHARRA ETA ESTATU LIBERALAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

ERREGIMEN ZAHARREAN ESTATU LIBERALEAN

Monarkia absolutua dago: Monarkia parlamentarioa dago:

● Subiranotasuna erregeari ● Subiranotasuna herriari dagokio

dagokio ● Herritarrek politikan parte

● Herriak ez du politikan parte hartzeko eskubidea dute

hartzeko eskubiderik ● Botereak banatuta daude

● Erregeak botere guztiak biltzen ● Funtzezko arauak edo legeak

ditu konstituzioan finkatzen dira

● Erregeak sistema politikoaren

arauak alda ditzake

Estatuak ez du erlijio ofizialik: estatu

Estatuak erlijio ofiziala du: estatu laikoa

konfesionala. Eta inkisizioa indarrean

zegoen.

Herritarren eskubideak konstituzioan

Herritarren eskubideak ez daude zehaztuta daude

bermatuta

Ahalmen ekonomikoak finkatzen du

Pribilegioen jabe izateak ala ez herritarren tokia gizarte hierarkian:

finkatzen du herritarren tokia gizarte klase-gizartea

hierakian: gizarte estamentala

Herritar guztiak berdinak dira legearen

Legea ez da berdina herritar aurrrean: berdintasun juridikoa

guztientzat Zergak herritar guztien artean

banatzen dira, salbuespenik gabe

/ 30
Pribilegiatuek (noblezia eta kleroa) ez Nekazarien eta lurraren jabeen artean

dute zergarik ordaintzen ez dago menpekotasunezko

harremanik

Oraindik nekazariek

menpekotasunezko harremanak Lege bakar bat ezarri nahi da:

dituzte lurraren jabeekiko (noblezia eta zentralismoa

eliza): jaunen erregimena

Legeak ez dira berdinak lurralde Estatuaren interbentzionismoa

guztietan, egoera juridiko bereziak (foru ekonomian eragotzi egiten da,

sistemak) aurki daitezkeelarik askatasun osoa uzteko: liberalismo

ekonomikoa

Estatuak esku hartzen du ekonomiaren

antolamenduan: politika ekonomiko Jabegoa librea da, jabego eskubidea

interbentzionista (Mesta, gremioak bermatuta dago beraz

adb.)

Jabegoa ez da askea: maiorazkoak

eta elizaren ondasunak ezin dira

merkatu librean saldu eta erosi,

amortizaturik daude noblezia eta

kleroaren eskuetan

/ 31

You might also like