You are on page 1of 3

ESPAINIAKO HISTORIA

2. GAIA: ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA ETA FINKAPENA:


Garai honetan lsabel II.a izango da erregina oso epe luzez, eta estatu liberalaren oinarritzen
eta garatzen joan ziren. Karlistak, ez zuten Isabel erregina izendatzea, eta gerrari ekin zioten.

Garai honen hasieran, erregeordetza asko egon ziren, hauen artean Maria Kristinaren
erregeordetza (1833-1840). Isabel II.a oso txikia zenez, bere amak, Maria Kristina, hartu
zuen erregeordetza. Estatuto Real atera zen garai honetan, liberalismoaren ezaugarri batzuk
onartzen zituena, baina liberal askok ez zutena onartu. Gainera, Javier de Burgosek,
Sustapen Ministroak, probintzien zatiketa eta antolaketa egin zuen, eta hauetako
bakoitzean kapital bat ezarri zen probintziari izena ematen ziona.

Hasieran, liberal moderatuek zeukaten boterea, baina estatua diru barik zegoenez Gerra
Karlistaren ondorioz, progresisten laguntza eskatu zuen, eta Mendizabal Ongasun Ministro
izendatu zuen. Mendizabalek desamortizazioak hasiko ditu, alegia, elizaren lurrak
estatuaren jabetzara pasatuko dira, eta estatuak hauek salgai jarriko ditu dirua lortzeko
helburuarekin. Diru hau Karlistetatik defendatzeko erabiliko da. 1837an konstituzio berri bat
ateratzen da progresistatzat hartzen dena, baina egoera politikoa oso nahasia zenez, Maria
Kristinak Esparterori pasatu zion agintea.

Momentu honetan Esparteroren erregeordetza (1840-43) hasiko da. Espartero progresista


zen arren, oso modu autoritarioan gobernatu zuen eta horrek moderatuak eta progresistak
bere kontra batzea eragin zuen. Bere erregeordetzan akordio ekonomiko bat sinatu zuen
Ingalaterrako ehunak trabarik gabe saltzeko, baina neurri hau Kataluniariako oihalgintzari
komeni ez zitzaionez, Bartzelonan protestak hasi ziren. Esparteroren erantzuna Bartzelona
bonbardeatzea izan zen, eta 1843an Esparteroren aurka elkartu eta Narvaez jeneralak kolpe
militarra eman zuen.

Gertakari honekin Hamarkada Moderatua (1843-1853) hasiko da. Narvaez jeneralak jarriko
da boterean, eta hauek dira aldi honetan hartutako erabaki inportanteenak. Lehenik eta
behin, Isabel II.a 13 urte zituela erregina egin zuela aipatu behar dugu. 1844an Guardia
Zibila eratu zen herritarren protestak zapaltzeko. 1845ean udalen legea onartu zen, udalak
madriletik kontrolatzea helburu zuena. Honetaz aparte, zergen erreforma egin zen, eta
lurralde guztian zerga berdinak kobratzen hasi ziren, honen antolatzailea Alejandro Mon
izan zen. Aulki Santuarekin konkordatua sinatu zen. Akordio honen arabera, Aita Santuak
desamortizazioko lurren salmenta onartzen zuen, baita Isabel II.aren tronua ere. Eskola
Nazionala sortu zen, eta 1845ean konstituzio berri bat atera zuten, subiranotasun bikoitza
edo konpartitua eta erlijio katolikoaren ofizialtasuna aldarrikatzen zituena. Azkenik, 1846ko
hauteskunde-legean hautesle-kopurua gutxitu egin zen.

Progresistak ez zeuden gustora neurri batzuekin, horregatik, 1853an O’Donellek kolpe


militarra eman zuen. Biurteko Progresista (1854-1856) hasiko da O’Donellen
pronuntziamenduarekin. Moderatuak geroz eta ahulagoak zeudenez, erreginak Esparterori
deitu zion gobernua antolatzeko. Garai honetan hurrengo erabakiak hartuko ziren. Batetik,
Madozen Desamortizazioa (1855) non Elizaren azkenengo ondasunak eta udalen ondasun
gehienak salgai jarri ziren. Estatuak diru asko lortu zuen, udalak eta nekazariak berriz,
egoera kaskarrean gelditu ziren horregatik, nekazari pobreenak hirietara joan ziren lan bila.
Bestetik, trenbideen legea daukagu, trenbide-sareen eraikuntza azkartuko zuena. Egoera
ekonomikoa zailtu zenez, prezioak igo ziren, eta goseteak hasi ziren. Klase pobreak
erreboltatzen hasi zirenez, ondorengo urteetan politika autoritarioagoak egin ziren.

Horrelatan, Modernismoaren aldia (1856-1868) hasi zen. Aldi honetan politika moderatua
egin zen. Narvaezen alderdiko moderatuek liberal progresisten eta Alderdi Karlistako kide
batzuen laguntza izan zuten. O’ Donellek Unión Liberal izeneko alderdi politikoa antolatu
zuen, progresisten eta moderatuen artean zegoena, hau da, zentroko alderdia zena.
Moderantismoak oligarkia berriaren interesak defendatzen zituen. Gainera, negozioak
egiteko ez ziren urte txarrak izan: trenbidearen zabalkundearekin, banken garapenarekin,
oihalgintzaren eta merkatuko nekazaritzaren sustapenarekin, burgesia aberastu egin zen.
Bestalde, kanpo-politikan, kanpainia militarrak egin ziren erregimenari prestigioa emateko.
Isabel II.aren tronua euskarririk gabe gelditzen ari zen, Elizaren eta oligarkiaren laguntza
baino ez zeukan eta. Honekin batera, gobernu autoritarioagoak ezarri ziren, eta arazo
ekonomikoak agertu ziren. Berriz ere goseteak hasi ziren, eta hauekin batera protestak, hau
da, nekazari pobreak altxatu ziren. Beraz, krisi ekonomikoari soziala gehitu zitzaion. Egoera
honetan, 1868ko Iraileko Iraultza etorri zen.
Gertakari honekin Seiurteko Iraultzailea hasiko da. Etapa honetan, oso gutxi ziren Isabel II.aren
alde zeudenak, Union Liberalekoak eta progresistak kontra baitzituen. Narvaezen heriotzarekin
gainera, Alderdi Moderatua oso zatituta gelditu zen. Gauzak horrela, 1868ko irailean militarren
pronuntziamendua gertatu zen, eta hauek Alcoleako gudua irabazi ondoren, Isabel II.ak alde
egin behar izan zuen atzerrira.

Momentu honetan Serrano jeneralak behin-behineko gobernua antolatu zuen, baina monarkiari
eutsiko ziola aginduta, eta garai hau Serranoren erregeordetza bezala ezagutuko da. Prim
jeneralak junta iraultzaileak monarkia konstituzional baten alde jartzeko konbentzitu zituen, eta
errege konstituzional baten bila jarri ziren. Bitartean, Gorte berriek 1869ko Konstituzioa egin
zuten. Konstituzio honetan liberalismoaren baldintza hauek onartzen ziren. Nornabakoen
eskubideen adierazpena, subiranotasun nazionala, erlijio-askatasuna, Elizaren eta Estatuaren
arteko bereizketa, gizonezko sufragio unibertsala eta bi Ganbarako Gorteak, Kongresua eta
Senatua, sufragio unibertsalez hautatuak. Erabaki garrantzitsuak egin ziren garai honetan ere,
pezetaren sorrera, Figuerolaren arantzela, librekanbioari ateak zabaltzen zizkion muga-zergak
eta Guardia Zibila indartzea adibidez.

Monarkia konstituzional harentzat errege bat behar zen, eta Prim jeneralak Amadeo Savoiakoa
aukeratuko zuen. Horrela, Amadeo I.aren erregetza (1871-1873) hasiko zen. Savoiako Etxea
prestigio handiko dinastia bazen ere, hasieratik herria eta katolikoak izango ditu kontra.
Errepublikanoak konspiratzen hasi ziren eta Prim jenerala hil zuten tronua eskuratu behar zuen
egunetan. Azkenean, 1873ko otsailean, Amadeo erregeak abdikatu zuen.

Gertakari honekin I. Errepublika (1873-1874) hasiko da. Abdikazioaren egun berean Senatuak
eta Kongresuak Errepublika aldarrikatu zuten. Egonkortasun gutxiko aldia izan zen, 11
hilabeteetan 4 presidente izan baitzituen. Levanteko eta Andaluziako udalak, Madrilgo Gorteen
subiranotasuna onartu gabe, modu autonomoan antolatzen hasi ziren. Karlisten altzamendua
hasita zegoen, baita kubatarrena ere Espainiatik independentzia lortzeko. Arazo hauen aurrean,
Pavia jeneralak estatu-kolpea eman zuen I. Errepublikarekin bukatuz. Ondoren, Serrano jenerala
gobernu autoritario bateko presidentea zelarik, karlisten eta kantonalismoaren kontrako
zapalketa antolatu zen. Klase dominatzaileak borboitarren itzulera prestatzen hasi ziren.
Martinez Campos jeneralak Alfontso XII.a, Isabel II.aren zemea, errege aldarrikatu zuen, eta
Canovas del Catillo borboitarrak berriro tronuan jartzeko lanean hasi zen.

You might also like