You are on page 1of 3

1.

Sarrera: Euskal foruen iraupena


Foruak errea emandako pribilejioa da, non herri baten ohitura eta bizimodua lege bilakatzen da. Honi,
zuzenbide konsuetudinario deritzo. Foruen lehengo bilduma 1237an Nafarroko Teobaldo eskatu zuen, eta
1258an Arriagako kofradiak Alfonso X.ri idatzi zizkion.
Hiru foru nagusi daude: Lehenengoa ordezkaritza sistema da, non botere banaketa badago ere ezin da
demokraziaren oinarritzat hartu. Udaletxea alkatea, sindikoak eta erregidorea osatzen zuten, eta batzar
nagusiaren ordezkariak hautatzen zituzten eta korregidorearekin batera botere legegilea zuten.
Korregidorea erregearen ordezkoa zen eta beto eskubidea zuen. Batzar nagusia foru aldundiko
ordezkariak hautatzen zituzten, eta diputatuak eta diputatu nagusia ziren, eta botere betearazlea
zuten. Bigarrena zerga forua dago, esaten zuena erregea ezin zuela zerga kobratu Euskal Herrian, ez
zelako errege lurra. Hala ere, erregea eskatzen zuenenan dirua ematen zioten. Hirugarrena soldadutzaren
forua da, non Euskaldunan euren eskualdea defendatu behar zuten, eta hatik aurrera mertzenarioak
ziren.
Carlos II hil zenean ondorengorik gabe Espainak eta Frantziak proposatu zuten Felipe de Anjou, 1700ean,
baino Britania Handia, Hungria eta Austria hau ez gertatzeko Elkargo Handia sortu zuten, eta Carlos
artxidukea proposatu zuten. Carlos nagusituzen 1707 arte, non Almansako batailaren ostean Felipe irabazi
zuen. Briguega eta Villaviciosako batailak eman ostean, 1711an Carlos Austriako enperadorea izendatu zuten,
eta 1713an Utrech-eko eta Rasttadteko bake itunak sinatzean Felipek lortu zuen koroa.
(Ondorengotzaren gerra).

2. Ondorengotzaren arazoa
1830an Ondorengotzaren arasoa eman zen, Isabel jaiotzean. Felipe V.a 1713an Utrech-eko itunean lege
salikoa onartu zuen, eta Carlos IV.a aldatu zuenean ez zen argitaratu Frantziako iraultzarengatik. 1812an
Cadiz-ko gortean Las Partidas jarri zuten konstituzioan, eta 1830an berrezpen pragmatikoa jarri zen.
Erregea gaixotu zen, eta Calomardek lege salikoa sinatzea egin zuen. Erregea hobetzean Calomarde
erbesteratu zuen eta Berrezpen Pragmatikoa ezarri zen. 1833ean hil zen, eta koroa Maria Cristinari eman
zioten, Isabel oso txikia zelarik. Carlos Maria Isidro ez zegoelako adoz erabakiarekin eta gerra
karlistak hasi ziren.

3. Gerraren ezaugarriak. Ideologiak


Gerra dinastikoa, ideologikoa, erlijiosoa, politikoa, ekonomikoa, zibila eta soziala izan zen. Ankerra izan
zen, Espainako poblazioa erdira murriztu zuen, eta gerra amaieran erregimen zaharra abolitu zen.
Bi ideologia nagusi eman ziren, Karlistak eta Isabelinoak. Karlistak erregimen zaharra, jabego atxekia,
estamentuak, erlijioa eta foruak defendatzen zituzten, haien leloa hasiera batean “Jainkoa, erregea,
patria eta foruak” izan zen. Isabelinoak berriz konstituzioan, jabego pribatuan, klase gizartean,
berdintasunean eta erlijio askatasunean oinarritzen ziren.
Gerra foruak zituzten herrialdeetan eman zen gehien bat; Araban, Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan,
Balentzian eta Katalunian.

1
4. Abranteseko adierazpena eta gerraren faseak
1833ean Carlisten altxamenduak eman ziren, eta Carlos Maria Isidro abranteseko agiria idatzi zuen,
azaltzen zeuzkan eskubideak koroa jasotzeko.
Gizartea erdibanatu zen manikeismoarengatik, eta liberalak erdinbanatzea areagotu zuten milizia,
desamortizazioak eta elizaren kontrako erasoak egiten.
Carlos Maria Isidro Prusia, Rusia eta Austriaren laguntza zuen, eta Maria Cristina Britania Handikoa,
Frantziakoa eta portugalekoa.
Gerraren lehenengo fasea 1833-1835 bitartean garatu zen. Carlistak ejerzitoa antolatu zuten
Zumalakarregi-ren agindupean. Gerrilla sistema erabiltzen lortu zuten Euskal Herria osoa, baina soilik lortu
zuten hiri bat: Lizarra. Amezkoetko bataila azpimagarria da. Carlos, hiribat konkistatu behar zuen
nazioarteko laguntza jasotzeko, eta Zumalakarregi proposatu arrel lehengo Gasteiz hartzea ondoren
Madrilen aurka egiteko, Carlos Bilbo konkistatu nahi zuen. Hiria setiatu zuen, baino Zumalakarregi hil zen
Gerraren bigarren fasea 1835-1837ra doa, eta oreka eman zen. 1836ean Espartero Lotxaneko zubiaren
batailan Bilbo askatu zuen. Gomez erregimen zaharraren alde sarraldiak egin zituen. Carlos ebro ibaian
kokatu zen, eta errege espedizioan Madrid eraso zuen.
Gerraren hirugarren fasean (1837-1839) karlismoa bi jarreretan zatitu zen; Alde batetik, apostiolikoa ez
zeuden irekiak liberalekin akordioak egiteko, eta borroka jarraitu nahi zuten irabazi arte adibidez,
Guergué eta napartarrak. Bestetik, moderatuak akordioa eta bakea nahi zuten, Maroto eta
guipuzkoarrak bezala. Maroto fusilatu zuten akordioarengatik.
Maroto fusilatu zuten akordioarengatik, eta azkenean Maria Kristina foruak sin egin zituen. 1839an
Bergarako besarkada e,an zuten, baina gerra Maeztrasgon eta Katalunian jarraitu zen.

5. Bergarako besarkada eta 39.ko legea


Bergarako besarkada espartero eta Maroto artean izan zen. Esparterok sinatu egin zuen foruak
aztertuko zituela, eta Carlistek espainaren politika onartu zuten, eta ejerzitoa mantendu zuten kargu
guztiekin.
Euskal herrian egoera politiko berri bat eman zen. 1839ko urriak 25ko legeak euskal foruak eta
konstituzioaren arteko adostazuna emateko zenbait foru kendu ziren.
Batzar nagusiak bildu ziren, foru aldundia hautatzeko, baina 1837ko konstituzioaren ezarpenak
probintzietako diputazioaren agerpena eskatzen zuenez hauteskundeak ospatu ziren.
Nafarroan foru sistema osoa abolitu zen, erresuma bat baitzan, eta eskumen foralak eman zitzaizkion.

6. Euskal herria isabelen garaian


Nafarroan Yanguas eta Miranda izeneko proiektu batean aurkestu zuten, zerga eta administrazoaren
autonomia mantentzearen trukez foru sistema osoa abolitzen zutela, erresuma batean bilakatzen eskumen
foralekin. Estatuarekin kupoa adoztu zuten, 1841ko lege pakzionatuan.
Euskal probintziak foruak mantentzen saiatu ziren, eta bi jarrera eman ziren: Alde batetik foruen
egokipenaren aldekoak eta foruak osotasunean mantentzearen aldekoak.
1841an Foru pasearen ezeztapena dekretatu zen, Esparteroren aurkako estatu kolpe batean euskaldunak
zeudelako, eta ondorioz foru aldundia probintzia izatera igaro zen, aduanak kostaldeetan jartzen.

2
7. Hirugarren gerra karlista
Isabel IIren eskontzarengatik Matiners altxamendua gertatu zen. Orduan, Carlisten erregea Carlos Maria
de los Dolores(Juan abdikatu zuen liberala zelako) “Espainoleei gutuna” idatzi zuen, non proposatzen zuen
estatu katoliko, dezentralizatua eta antiliberal bat.
Carlistek 1869ko gorte konstituziogileen hauteskundeetan 20 diputatu lortu zituzte, eta bi jarrera
azaldu ziren; Nocedalekoa bide politikoa jarraitzeko eta Diaz de Rodeznokoa, gerraren bidea.
1872ko hautezkundeetan iruzurra egin eta gero Euskal Herriko probintzien baserri mundua altxatu zen.
Carlos, Moriones Orokietan irabazi zuen, eta bizkaiko karlistak Amorebietako ituna idatzi zuten: bakea
foruen trukez.
1873ean I Errepublika hasi zen, eta Dorregarairen agindupean, Rodak gidaritutako ejerzito
napartarrarekin Eraulgoko garaipena lortu zuten, Lizarra konkistatzen.
Moriones saiatu zen Nafarroa konkistatzen baina Jurramendiko batailak galdu zituen. Carlistak Bilbora
joan ziren, baina De La Concha generala ez zuen amorerik eman, eta bilbo askatu zuen.
Ideologia Carlista moderatu zen I. Errepublika amaitzean, 1874an, eta Alfonso XII hurrengo urtean heldu
zen. Canovas, gerra amaitzeko dirua eman zuen, eta Dorregarairen porrotan Carlistak galdu zuten.

8. Foruen galera
Alfonso XII foruen sistemaren hitzarmena eskaini zioten karlistei, erregeari men egitearen trukez, eta
ezetza eman zuten.
Hortaz foruekiko hiru jarrera eman ziren: defendaketa, desagerraraztea eta liberalizatzea. Canovas del
Castillo liberalizatzearen aldekoa zen, batasun legalaren aldekoa. Orduan foruen 1876ko uztailak 21eko
legea aurkeztu zuen, non foruak abolitzen ziren zeharka. Ondorioz, bizkaiko hainbat diputatu eta alkate
atxilotu zituzten.
1878an kontzertu ekonomikoa eman zen, aldundien eta estatuaren arteko negoziaketa non urtero
estatuari kupoa emango zion, egindako zerbitzuengatik

You might also like