You are on page 1of 2

sozialismoa

1. Langile mugimenduak euskal herrian


1886ean Perezaguas-ek Bilbon PSOEko sedea eratu zuen, eta 30 greba eta 6 greba orokor deitu izan
zituen. 1890ko Maiatzak 4ko meategiko grebak hura deitu zuen, 10h laneguna, barrakoien desagerpena
eta kantinen derrigorrezko erabilpenaren desagerpena eskatzen zuten. Nerbioko itsasadarraren
lantegiak ixtea lortu zutenean Sagastak gerra egoera aldarrikatu zuen. Loma Generalak lortu zuen
egoera baretzea negoziaketen bidez, baina enpresa gizonek ez zuten akordioa errespetatu. Horregatik,
1910 berriz deitu zuen, eta 9h laneguna lortu zuten, 1919an 8h laneguna lortu zuten arte. 1911an Indalecio
Prieto hartu zuen Perezaguasen postua, eta Altos Hornosreko langilentzak hobekuntzak lortu zituzten.
“La Lucha de Clases” aldizkaria sortu zuten eta 1915an Prieto diputatua izatea lortu zuen
errepublazaleekin elkartzean. 1917ko greban konturatzen dira sindikalismoa botere politikoaren aurka
motza geratzen dela, eta 1921an PSOEko haustura ematen da hein batean krisiagatik, eta PCE agertzen
da. Primoren diktaduran UGT lagundu zuen eta anarkismoa (CNT) ilegalizatzen da.
1911an EAJ ELA sortzen da, Eusko Langileen Alkartasuna, eta abertzaletasuna eta elizaren ideia defendatzen
zuten. I. mundu gerraren ostean EAJ apurtzen da, baina ELA mantentzen da, eta 1929an Eibarren lehenego
kongresua ospatu zuten.

Nazionalismoa
1. Eusko nazionalismoa
Abertzaletasunak foruak zirela eta garatu zen. 1876tik aurrera foruen ezabapenarekin eta kontzertu
ekonomikoaren legearen agerpenagatik bi jarrera eratu ziren. Alde batetik, goi burgesia kontzertu
ekonomikoaren aldeak aprobetxatu zituzten eta behe eta erdi mailako burgesia Euskal Herri tradizionala
defendatzen zuten, eta Espainako estatua erruduntzat jarri zuen Euskadiko gainbeheraz.
Eusko nazionalismoaren oinarriak Sabina Arana jarri zituen. Haren ideologia garatzen hasi zen konturatu
zenean euskadiko historiak estatuari lagundu ziola. Orduan, “Bizcaya por su independecia. Cuatro glorias
patrias” liburua argitaratu zuen, abertzaletasuna sustatzeko. Ondoren, “Juramento de Larrazabal
hitzarmenan bizkaiko independentzia defendatu zuen, eta lelotzat “Jaungoikoa eta Lagizarra” hartu zuen.
Sabina Aranaren ideologia hiru epealditan laburtu daiteke: Lehenengoan etnizismo markatua zegoen,
espainiarrak bastertzean degenerazioarengatik. Bigarrenean etnizismoa moderatu zuen, kargu politikoak
lortzen eta azkenik hirugarren epean plano politikoan guztiz sartzen.
1894an Euskaldun Batzokiaren elkarte politikoa agertu zen, eta ikurriña egin zuten, ideologia bertan
adierazten. Urte bat geroago Bizkai Buru Batzarra agertu zen.
2. Nazionalismoaren bilakaera XX. Mendean
1895an EAJ alderdia sortu zen De la Sotaren laguntzarekin. 1903an Sabina hil zen eta bi jarrerra agertu
ziren; De la Sotaren aldekoak eta Aberrikoak, Luis Aranaren jarraitzaileak.
1907an De la Sota alderdia kontrolatzen zuen eta lortu zuen erregea euskadira joatea. Ibarretxe bilboko
alkaldia lortu zuen.
1916an Comunion Tradicionalista Vasca agertu zen, eta autonomiaren deszentralizazioa, industrializazioa eta
euskal herriko kultura defendatzen zuen.
Luis Arana Eli Gallastegirekin EAJ 1930 sortu zuen, Gallastegi alderditik bota zutelako.

You might also like