You are on page 1of 5

8.

GAIA: BIGARREN ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN

1. BIGARREN ERREPUBLIKA EUSKAL HERRIAN


1.1 Sarrera
1930an, oposizioko alderdiak Donostiako Ituna sinatu zuten, EAJk ez zuen parterik hartu. Euskal nazionalismo bi taldeetan
zegoen banatuta, baina 1930 an EAJ izenez batu ziren berriro.
1931ko apirilaren 12ko udal hauteskundeetan, Euskal lurraldean, EAJ eta Tradicionalistak gidatutako eskuina izan zen nagusi.
1931ko apirilaren 14an, Eibarko udal errepublikano-sozialistak aldarrikatu zuen Errepublika, baina orokorrean EH ez zen
identifikatzen errepublikarekin. Errepublika aldarrikatu zenean, karlista eta nazionalisten jarrera ez zen guztiz kontrakoa
izan. Karlistak ondo ikusten zuten Alfonso XIII.a atzerrira bidaltzea eta nazionalistak autonomiaren esperantza zeukaten.

1.2 Autonomia Estatutuaren aldeko ekimenak


1.2.1 LEHEN EKIMENA 1918AN:
1918an, Wilsonek, EEUUko presidenteak, herrialdeen autodeterminazio-eskubidea formulatu zuenean, autonomiaren aldeko
gogoa sortu zen bai EHn, bai Katalunian ere. Garai hartako Romanonesen gobernu liberalak batzorde bat sortu zuen, EHri
estatutu bat onartzeko eta eskumenak Estatuaren eta eskualde horren artean banatzeko, baina ez zuen aurrera egin
gobernua aldetu zelako eta 1917ko krisi politikoaren eraginez.

1.2.2 LIZARRAKO ESTATUTUA:


Bigarren aukera II.Errepublikaren aldarrikapenak eskaini zuen. Mugimendu autonomista 1931-12-14an bertan abiatu zen.
Jose Antonio Agirrek autonomiaren aldeko mugimendua udalen artean sustatu. Horrela, EHko alkateen batzordea sortu
zuten eta Eusko Ikaskuntzari estatutu proiektu bat egiteko eskatu zioten. 1931-05, Eusko Ikaskuntzak batzorde bat eratu
zuen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako autonomia estatutu proiektua idazteko. Proiektuak lau probintziek osaturiko
Euskal Estatutua zeukan oinarrian. Estatutuak eskumen asko jasotzen zituen:
- Probintziei autonomia - Elebitasuna ezartzen zuen
zabala ematen zien. - Kontzertu Ekonomikoak finkatzen zuen.
1931-06-14an, Lizarrako zezen plazan aurkeztu zen proiektua, Lizarrako Estatutua, eta udal ordezkari gehienek onartu zuten.
Gorte Konstituziogileetarako 1931-06 hauteskundeetan Comunión Tradicionalista eta EAJak irabazi zutenez, Lizarrako
Autonomia Estatutua onartutzat eman zuten, Euskal Herriko biztanleen bozketa egin gabe.
Irailean, Gorteetan aurkeztu zen. Errepublikako diputatu gehienak atzera bota zuten erlijioaren auzia onartezina zelako eta
Konstituzioaren menpe egon behar zelako eta hau, oraindik ere, egin gabe zegoelako.

1.2.3 DIPUTAZIOKO KUDEAKETA BATZORDEAREN PROIEKTUA:


Konstituzioa aldarrikatu ondoren, gobernuak estatutuaren proiektu berria egiteko agindua eman zien Diputazioko kudeaketa
batzordeei. Testuan ez zen Euskal estatuaren aipamenik egiten, EH baizik, lurralde autonomo bat.
Lau probintziak hartzen zituen testua 1932-06 aurkeztu zen. Ezker errepublikarrak eta sozialistak onetsi egin zuen
proiektua. EAJ alderdiak bide hori onartu zuen, baina karlistek eta gainerako indar katolikoek atzera bota zuten.
1932-06-19an Iruñean eginiko bilkuran, alkate gehienek, ezker errepublikanoak eta abertzaleek onartu zuten estatutua.
Nafarroak ukatu egin zuen proiektua eta beste testu bat prestatu zen.
Bigarren proiektua, Nafarroa gabekoa proiektua, 1933-12, Gasteizen egindako bilkuran idatzi zen. Herri erreferendumean
onartua izan ondoren, proiektua Espainiako Gorteetan aurkeztu zen . Ordurako eskuindarrek zuten gehiengo Gorteetan eta
estatutu proiektuaren onespen prozesua gelditu egin zen.
Ondorengo bi urteetan euskal autonomiaren aldeko ekimen guztiak Gorteetan ezetza jaso zuten.

1.2.4 1936KO ESTATUTUA EDO ELGETAKO ESTATUTUA:


1936ko hauteskundeetan FPn ANVk parte hartu zuen. Gobernu aldaketarekin estatutuaren auzia berriro planteatu zen.
Estatutu proiektua prestatu behar zuen batzordea eratu zen. Honen burua Indalecio Prieto zen, euskal sozialisten buruzagia
eta Jose Antonio Agirre batzordeko idazkaria zen. Gorte berriek autonomia lortzear eginiko lehen urratsa Arabako
erreferendumaren balioa berrestea izan zen, 1936ko ekainean proiektua ia bukatua zegoen.
Uztailean gerra hasi zen eta eten egin zen autonomia-prozesua. Bertan behera geratu ziren Gorteetako lanak eta ondoko
eztabaidak, baina EAJk gerran modu eraginkorrago batean parte hartzea behar zuen gobernuak eta honek Estatutuaren
onarpena bizkortu zuen. 1936-10-01ean, Autonomia Estatutua onartu zen. Ezaugarri nagusiak: Laburra, azkar onartu ahal
izateko; hiru herrialdeek eratu; elebitasuna onartzen zen.
EH gehiena frankisten kontrolpean zegoen. Gipuzkoan herri bakarra gelditzen zen konkistatu gabe, Elgeta. Gipuzkoan ere
aplikatu zela adierazteko, Elgetako Estatutua deitu zioten. Guda-lerroa Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mendietan
antolatu zen, beraz estatutu hau gerra egoeran eta Bizkaian aplikatu zen. Bederatzi hilabetez egon zen indarrean bakarrik.
Estatutu honen babespean Eusko Jaurlaritza urriaren 7an eratu zen. Gernikan egin zuten biltzar batean euskal gobernuko
lehen lehendakaria aukeratu zuten, Jose Antoni Agirre.
Madrileko gobernuarekin komunikazioa etenda zegoenez, Estatutua garatu zenean, onartutako eskumenak gainditu egin
zituen Euskal Jaurlaritzak, eta ia estatu independente bezala funtzionatu zuen. Jaurlaritzaren programak eta jarduerak izan
zituzten ezaugarriak honako hauek izan ziren: Dirua eta pasaporteak egin zituen; ertzaintza eratu zuen; Bilbo inguratzen
zuen burdinazko hesia eraikitzeko lanak hasi zituen; Euskara Euskadin hizkuntza ofiziala izango zen gaztelaniarekin batera.
1937ko ekainean, Francok EH osoa okupatu zuen. Francok Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoa baliogabetu zituen. Araban
eta Nafarroan, leial mantendu zirelako, errespetatuko ditu bai Kontzertua, bai 1841ean lortutako Lege Hitzartua.

2. GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN


2.1 Ezaugarri bereziak.
- Matxinada lagundu eta bultzatu zuen mugimendu garrantzitsua zegoen Nafarroan/Araban Karlistek eta erreketeek.
- Burgesia abertzaleak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin Errepublikaren alde.
- Kleroak matxinatuen aurka eta errepublikarren alde egin zuen, Espainian ez bezala.
- Gerrak izaera bikoitza izango du: errepublikarra eta nazionalista.
- Gerran bi garai:
● 1936-07-18tik →10-7a. Bizkaian eta Gipuzkoan boluntarioen batzordeak eratu eta gerra gidatu zuten aldia.
● 1936-10-07tik →Bilbo erori. Euskal Gobernuak botere politikoa eta militarra eskuratu zuen aldia.

2.2 Uztailaren 18a


Hiru gertaerak baldintzatuko dute gerra Euskal lurraldean:
- Nafarroan eta Araban oztoporik gabe nagusitu ziren matxinadaren aldekoak. Batetik, agintari militarrak
altxamenduaren aldekoak ziren; bestetik, Karlistak oinarri sozial sendoak zituzten.
- Eskuineko militar batzuk Loiolako kuarteletan altxatu ziren baina menperatu zituzten eta Gipuzkoa Errepublikarekin
leial mantendu zen. Altxamenduari aurre egiteko, Defentsa Batzordeek gidatu zituzten gerra mugimenduak.
- Bizkaian leial mantendu ziren.
EH ere bi zatitan banatua gelditu zen: alde bat matxinatuen kontrolpean, eta errepublikazaleen menpe bestea.

2.3 Gerraren aldiak


2.3.1 1936KO UZTAILAREN 18TIK URRIAREN 1ERA:
Nafarroa menderatu ondoren, tropa nazionalak eta erreketeak Gipuzkoa konkistatzera abiatu ziren. Soldaduek arazo
handiak izan zituzten erreketeen eta soldatu nazionalei aurre egiteko. Irailaren 4an Irun hartu zuten, muga itxiz; irailaren 13an
Donostia eta handik gutxira barnealdea. Frontea Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan gelditzea lortu zuten. Gerrako alde
honetan EAJk ia ez zuen esku hartu. Batetik, EAJ alderdi katoliko moderatua zelako eta, ideologikoki oso urrun zegoelako
FPtik. 10-01ean, Autonomia Estatutua onartu zen. Jose Antonio Agirre buru zuela, 10-07an, Euskal Gobernua eratu.

2.3.2 1936KO URRIAREN 1ETAIK 1937KO MARTXOAREN 31RA:


Autonomia Estatua onartuta eta Euskal Jaurlaritzaren lehen neurria euskal armada edo Euzko Gudarostea eratzea izan zen;
alderdi edo sindikatu bakoitzak bere batailoi propioa zuen. Gerraren zuzendaritza Agirre berak hartu zuten, euskaldunen
gabezia larriena artilleria eta hegazkina izan ziren. Bitartean, nazionalek Alemania naziak bidalitako Condor Legioaren eta
Mussoliniren boluntarioaren laguntza izan zuten.
Fronte militarra Bizkaia eta Gipuzkoa eta Bizkaia eta Arabaren artean estabilizatuta zegoen. Egoera honek, inolako
aldaketarik gabe, 1937-03-31ra arte iraun zuen. 1936ko abenduan, eusko gudarosteak Legution egindako eraso bakarrak
porrot egin zuen. Honen ondoren, herritarren defentsa gogorra zela eta, Bizkaiaren defentsa eta hiriburuaren babesa
(Burdinazko Gerrikoa) bihurtu ziren Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusiak.

2.3.3 1937KO MARTXOTIK URRIRA:


Franco eta Mola jeneralaren tropak, Italiako tropen eta Alemaniako aire armadaren laguntzarekin, Bizkaiaren kontrako
erasoa hasi zuen. Arabako porrotaren ondorioz, Bizkaian defentsa gerrikoa prestatu behar izan zuten, Burdin Hesia. Bilbo
eta inguruak babesteko helburua zuen, gune estrategikoak barne.
Bizkaiko konkistan 40.000 gizon hartu zuten parte: espainolak aurrealdean eta italiarrak atzealdean. Gainera, alemanen
Condor Legioko abiazioaren babesa zuten. Nazionalek kostata egin zuten aurrera Bizkaiko orografia malkartsuagatik eta
abiazioak behin eta berriro parte hartu behar izan zuen Otxandion, Durangon eta Gernikan frontea apurtzeko. Taktika berria
eta bortitza erabili zuten, oinezko soldaduek eraso egin aurretik, hartu beharreko lekuak hegazkinek eta artilleriak bonbaz
suntsitzen zituzten. Hiri zibilak ere masiboki bonbardatu zituzten etsaia beldurtzeko.
Mola hil zenean, Dávila katalanak hartu zuen lekua eta Burdin Hesiaren kontrako erasoa zuzendu zuen. Gerrikoa ez zen uste
bezain eraginkorra izan eta, gainera, nazionalek bazekizkiten gotorlekuaren punturik ahulenak gerrikoaren ingeniari burua
eta eskuindar klandestinoak esanda. Frontea apurtu zutenean, nazionalek Bilbo inguratu zuten eta Artxandatik behera hirira
jaitsi ziren. 1937-06-19an Bilbo osoa hartu zuten. Bizkaiko gainerako herriak ekainaren 22tik uztailaren 24ra artean.
Porrotaren unean ere, euskal gobernua eta euskal nazionalistak, ez ziren bat etorri Errepublikarekin. Batetik, Euskal
Gobernuak uko egin zion euskal industria sarea suntsitzeari, eta ia osorik eman zitzaion armada matxinatuari. Bestetik,
Euskal nazionalistak Santoñako Hitzarmena deritzon ituna negoziatu zuten italiar buruzagiekin, hitzarmen horren arabera
gudari batailoiak errenditu egingo ziren, erbestera joaten uzteko baimenaren truke. Italiarrak ez zuten errespetatu
hitzarmena eta nazionalistak atxilotu egin zituzten erregimen frankistak errepresalia gogorrak jasanarazi.
Ikusi dugunez, Gerra Zibilak gutxi iraun zuen euskal lurretan. Errepublikanoen porrota garbia izan zen.

2.4 Gerraren ondorioak.


Gerrak ondorio latzak izan zituen arlo guztietan:
- Errepublikak ezarritako lege, erakunde… guztiak suntsitu
- Susmagarri guztiak kartzeleratu edo exekutatu
- Hainbat errepublikanoek lanpostuak galdu
- Giza eskubideak, hizkuntzak, ohiturak, kulturak… zapaldu eta debekatu
- Kontzertu Ekonomikoa kendu
- Inflazioa gertatu zen
- Gobernuak zor izugarriak
- Hildako asko, horrez gain hainbat atzerrira joan ziren

TEMA 7
3.2 Eskuineko Biurtekoa (1933-1936)
1933-11-19ko hauteskundeetan lehen aldiz emakumeek botoa eman ahal izan zuten. CEDA eta Alderdi Erradikal
Errepublikarra izan ziren garaileak.
CEDAk diputatu gehien atera bazuen ere, hasieran ez zuen gobernuan parte hartu, eta Alderdi Erradikal Errepublikarraren
eskuetan utzi zuen gobernua osatzeko ardura eta Lerroux izendatu zuten gobernuburu. Aurreko biurtekoan egindako
erreformen kontrako politika jarri zuen martxan:
- Militar kolpistak aske utzi zituen. - Kataluniako estatutua indargabetu zuen.
- Lur-jabeen aldeko politika egin zuen - Ordena erlijiosoei erraztasunak eman.
Jarrera horrek eta politikan agertutako ezintasunak gobernu-krisi etengabeak eragin zituzten, ezegonkortasuna ezarriz.
Gobernuaren joera aldatzeak eta Europan 1930. urteetan faxismoak izan zuen gorakadak erradikalizazio eta polarizazio
politikoa areagotu egin zuten.
Ezkerraren iritziz, Errepublika bera arriskuan zegoen. 1934-10-01ean CEDAk erabaki zuen gobernuan sartzea. Honen
aurrean, 1934ean, UGTk greba orokorra antolatu zuen 10-05erako.
Gobernuak Afrikako Armada, bidali zuen altxamendua zapaltzera Frankoren gidaritzapean. Errepresioaren emaitzak oso
gogorrak. Ondorioz, eskuinaren eta ezkerraren arteko banaketa handiagotu egin zen. 1935ean, iraultza erreprimitu eta gero,
eskuina indartu egin zen. Erreforma errepublikanoak azkarrago zuzentzen hasi ziren.
Gobernuko Lerroux-en Alderdi Erradikalean zenbait ustelkeria kasu aurkitu zuten. Gil Roblesek boterea hartzeko aukera ikusi
zuen, baina Alcalá Zamorak ez zuen gobernuburu izendatu eta hauteskunde berriak deitu ziren 1936-02rako.

3.3 Fronte Popularra (1936ko otsaila –1936 uztaila).


Eskuinari aurre egiteko, hauteskundeetara ezkerra batuta joan zen. Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek
aliantza handi bat osotu zuten, Fronte Popularra. Anarkistak ez zuten botorik eman, baina FPri botoa emateko aholkua eman
zien jarraitzaileei. Hauteskundeetan FPkirabazi zuen arren, botoen arteko aldea txikia izan zen.
Hego EHn EAJk eta FPk irabazi zuten Bizkaian eta Gipuzkoan; Nafarroan eta Araban, berriz, tradizionalistek eta karlistek
irabazi zuten. Azaña Errepublikako presidente eta Casares Quiroga gobernuburu izendatu.
Gobernuak premiazko neurri batzuk ezarri zituen:
- Konstituzioa errespetatu. - Kataluniako autonomia berrezarri
- Erreforma fiskala - Falangea legez kanpo uztea
- Amnistia orokorra delitu politikoengatik. - Prozesu erreformista, berriz martxan jarri
Eskuin-muturreko alderdiak eta zenbait militarrek prestatzen ari ziren konspirazio militarra.
Apiriletik ekainera bitartean Espainia iraultzatik hurbil egon zen: grebak, lurren okupazioak, armadari irainak…
Bitartean, militarrak eta eskuindarrak, gobernuaren erreformen beldurrez, altxamendua prestatzen ari ziren ordena
berreskuratzeko. Matxinada hori talde askok babestu zuten: monarkikoek, karlistek, falangistek eta Erreketeak.
Molaren asmoa Espainia osoko tropak aldi berean matxinatzea eta errepresio gogor bat egitea zen. Calvo Sotelo 07- 13an
hil zuten, Asaltoko Guardiako Castillo tenientearen hilketarengatik. Horrek guztiak prozesua azkartu zuen.
Uztailaren 17an matxinada hasi zen Marokon eta hurrengo egunean Penintsulan gertatu zen Franko jeneralak zuzendutako
altxamendu nazionala. Hiri handi gehienetan, huts egin zuen matxinada militarrak. Ondorioa Gerra zibil odoltsua izan zen,
eta hiru urte iraun zuen.
14. IRUZKINA: FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA

Lehen mailako testu politikoa da. 1936ko hauteskundeetako ezkerreko alderdi errepublikanoek eta sozialistek aurkeztu zuten
programaren zati bat. Botoa emango dutenei zuzenduta dago, ezkertiarrei batik bat. Hauteskundeak irabaziko balituzte zer
egingo lukete eta zer ez lukete egingo azaltzen dute. El Socialista PSOEren aldizkarian argitaratu zen 1936ko urtarrilak 16an,
Madrilen, II.Errepulikako Fronte Popularraren garaian.

Programa hau sei atal desberdinetan banatuta dago. Lehen paragrafoan ikus dezakegun bezala, ezkerreko alderdien
koalizioak (Fronte Popularrak) plan komuna adosten dute hauteskundeei begira. Hurrengo paragrafoetan koalizioko alderdiek
hartu dituzten konpromisoak garatzen ditu; bigarren paragrafoan eskuina boterean dagoen garaiko kartzeleratuak
amnistiatzeko nahia azpimarratzen du koalizioak. Hurrengo atalean 1931ko Konstituzioa indarrean berriz jartzea eskatzen da
askatasunaren eta justiziaren defentsan. Hurrengo bi paragrafoetan ikus dezakegu errepublikazaleek ez dutela onartzen
sozialisten nahia, baina onartzen dute zegoen banku sistemak hobekuntzak behar zituela. Azken paragrafoan zehar
Errepublika ulertzeko moduari dagokionez errepublikazaleen eta alderdi sozialistaren arteko desadostasuna azaltzen da.
Errepublikazaleen ustez Errepublika ez dago zuzenduta klase-arrazoi sozial edo ekonomikoez, baizik eta aurrerapen
sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimen batez.

Testu hau ulertzeko, hiru urte atzera bota behar dugu. 1933eko hauteskundeetan lehen aldiz emakumeek botoa eman ahal
izan zuten. CEDA eta Alderdi Erradikal Errepublikarra izan ziren garaileak, eta Lerroux izendatu zuten gobernuburu, honek
aurreko biurtekoan egindako erreformen kontrako politika jarri zuen martxan. Jarrera horrek eta politikan agertutako
ezintasunak gobernu-krisi etengabeak eragin zituzten, ezegonkortasuna ezarriz. Gobernuaren joera aldatzeak eta Europan
1930. urteetan faxismoak izan zuen gorakadak erradikalizazio eta polarizazio politikoa areagotu egin zuten.
Gobernuko Lerroux-en Alderdi Erradikalean zenbait ustelkeria kasu aurkitu zuten. Gil Roblesek boterea hartzeko aukera ikusi
zuen, baina Alcalá Zamorak ez zuen gobernuburu izendatu eta hauteskunde berriak deitu ziren 1936aren otsailerako.
Eskuinari aurre egiteko, hauteskundeetara ezkerra batua joan zen. Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek
aliantza handi bat osotu zuten, Fronte Popularra eta haien programa zabaltzen hasi ziren. Honi esker, hauteskundeetan
Fronte Popularrak irabazi zuen, baina botoen aldea txikia zen. Azaña Errepublikako presidente eta Casares Quiroga
gobernuburu izendatu. Eskuin-muturreko alderdiak eta zenbait militarrek prestatzen ari ziren konspirazio militarra.
Militarrak eta eskuindarrak, gobernuaren erreformen beldurrez, altxamendua prestatzen ari ziren ordena berreskuratzeko.
Molaren asmoa Espainia osoko tropak aldi berean matxinatzea eta errepresio gogor bat egitea zen.
Uztailaren 17an matxinada hasi zen Marokon eta hurrengo egunean Penintsulan gertatu zen Franco jeneralak zuzendutako
altxamendu nazionala. Ondorioa Gerra zibil odoltsua izan zen, eta hiru urte iraun zuena.

XX. mendeko Europako eta Espainiako giro politikoa ulertzen laguntzen digu testu honek. Errepublikazaleek erakunde
liberalaren krisia gainditzeko eta Espainiako lagileen bizimodua hobetzeko saiakerak egin zituzten. Gerra Zibilak
Errepublikarekin amaituko du diktadura frankistari bidea zabalduz.
15. IRUZKINA: EUZKADIREN BERJABETASUN ARAUDIA / EUZKADIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)

Lehenengo mailako testu juridiko-politiko bat da. Errepublikako Gorteek onartutako euskal Estatutuaren zati batzuk ageri
dira. Egilea Agirre eta Prietok eratutako batzordea da. 1936ko urriaren 1ean onartu zen legea. Madrilen argitaratu zen urriaren
7an, Madrilgo Gazetan, beraz testu publikoa da baina euskal herritarrentzat bereziki zuzenduta dago. Garaia II. Errepublika
izango da baina Gerra zibila hasita zegoen jada eta ezkertiarrak baino ez zeuden Gorteetan. Testua publikoa da, herriarentzat
egina. Legearen asmoa, Euskadiko gobernu autonomoaren funtzioak adieraztea izango da.

Lehen atalak dioen bezala, Errepublikako Konstituzioak eta Estatutu honen arabera, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko
probintziek eskualde autonomoa osatzen dute Espainiar Estatuaren barruan. Lurraldea modu autonomoan gobernatuko da;
honen izena Euzkadi eta hizkuntza ofizialak euskara zein gaztelera izanik. Hurrengo atalaren arabera, lurralde autonomoari
(Euzkadiri) dagokio, probintzien babes juridiko eta ordena mantentzeko polizia ezartzea.
Hamargarren atalaren osaera desberdina da, sarrera bat eta beste bi azpiatal izanik. Sarrerak zehazten duen bezala,
Euzkadin boterea herriak du eta Espainiako Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honek dion eran gauzatuko da,
erabakitako erakundeen bidez eta ondorengo mugak kontuak hartuz: Erakunde legegileko ordezkariak (25.000 biztanleko bat
gutxienez) sufragio unibertsal zuzen eta isilez hautatuak izan behar dira eta botere betearazleak erakunde legegilearen
konfiantza izan beharko du. Eskualde autonomoaren ordezkaria Errepublikarekin harremanetarako Lehendakaria izango da.
Hauez gain, Euzkadiko Autonomia Estatutuak beste arau batzuk ditu: Gerra Zibilak irauten duen bitartean, lurralde
autonomoan, eskumen guztien jabe den behin behineko gobernu batek izango du agintea. Estatutu hau onartu eta zortzi
egunen tartean, herriak aukeraty eta askatasunez botoa eman dezaketen udaletako zinegotziek, lehendakaria izendatuko
dute. Bizkaiko Gobernadore Zibilak Lehendakariaren hautatzea prozesua egiaztatuko du. Lehendakariak izendatuko ditu
gobernuko kideak (gutxienez bost)

Testu hau uler dezagun, jakin behar da Autonomia Estatutua lortzeko hainbat saiakera egin zirela. Lehen ekimena 1918an izan
zen. Wilsonek, EEUUko presidenteak, herrialdeen autodeterminazio-eskubidea formulatu zuenean, autonomiaren aldeko
gogo handia sortu zen Euskal Herrian. Garai hartako Romanonesen gobernu liberalak batzorde bat sortu zuen, Euskal Herriari
estatutu bat onartzeko, baina ez zuen aurrera egin gobernua aldetu zelako eta 1917ko krisi politikoaren eraginez.
Bigarren aukera II.Errepublikaren aldarrikapenak eskaini zuen. Jose Antonio Agirrek autonomiaren aldeko mugimendua
udalen artean sustatu zuen, alkateen batzordea sortuz, hauek Eusko Ikaskuntzari estatutu proiektu bat egiteko eskatu
zioten. Proiektuak lau probintziek osaturiko Euskal Estatutua zeukan oinarrian.
1931ko ekainaren 14an, Lizarrako zezen plazan aurkeztu zen proiektua, Lizarrako Estatutua. Gorte Konstituziogileetarako
hauteskundeetako garaileak Lizarrako Autonomia Estatutua onartutzat eman zuten, Euskal Herriko biztanleen bozketa egin
gabe, baina irailean Gorteetan aurkeztean, diputatu gehienak atzera bota zuten erlijioaren auzia onartezina zelako eta
Konstituzioaren menpe egon behar zelako eta hau, oraindik ere, egin gabe zegoelako.
Hirugarren aukera Konstituzioa aldarrikatu ondoren izan zen, gobernuak estatutuaren proiektu berria egiteko agindua eman
zienean Diputazioko kudeaketa batzordeei. Lau probintziak hartzen zituen testua 1932eko ekainean aurkeztu zen, alkate
gehienek onartu zuten estatutua, baina Nafarroak ukatu egin zuen eta beste testu bat prestatu zen. Bigarren proiektua,
Nafarroa gabekoa Gasteizen egindako bilkuran idatzi zen eta Gorteetan aurkeztu zen, baina Gorteetan eskuindarrek
gehiengoa zutenez, prozesua gelditu zen.
Ondorengo bi urteetan euskal autonomiaren aldeko ekimen guztiak Gorteetan ezetza jaso zutenez, 1936an berriz saiatu ziren.
Urte horretako hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuenez, estatutuaren auzia berriro planteatu zen eta Estatutu
proiektua prestatu behar zuen batzordea eratu zen. Honen burua Indalecio Prieto zen eta Jose Antonio Agirre batzordeko
idazkaria. Gerra hastean autonomia-prozesua eta eten egin zen, baina urriaren 1ean Autonomia Estatutua onartu zen.
Euskal Herri gehiena frankisten kontrolpean zegoen, herri bakarra gelditzen zen konkistatu gabe, Elgeta. Horregatik Elgetako
Estatutua deitu zioten, bederatzi hilabetez egon zen indarrean bakarrik, Euskal Herria eta ia estatu independente bezala
funtzionatu zuen. 1937ko ekainean, Francok Euskal Herri osoa okupatu zuen eta Estatutua eta Kontzertu Ekonomikoa
baliogabetu zituen. Araban eta Nafarroan, leial mantendu zirelako, errespetatuko ditu bai Kontzertua, bai 1841ean lortutako
Lege Hitzartua.

Testuan garai horretako egoera politiko zein militarra azaltzen da. Euskal Herriak lortzen duen lehenengo autonomia
estatutua izan zen. Trantsizioan, oinarria izango zen Suárezek zabaldutako prozesu aurreautonomikoan Euskal Herriak
oraingo estatutua lortzeko, jada 1979an.

You might also like