You are on page 1of 3

12. GAIA BIGARREN ERREPUBLIKA (7.

GAIA EBAU)

1930eko abuztuan Donostiako Ituneko akordioa sinatu zen. Helburua: Monarkiarekin amaitzea eta II.
Errepublika aldarrikatzea. Itun honetan parte hartu zutenak errepublikanoak, Erregionalistak, Alderdi
Sozialista eta Nazionalistak (PNV izan ezik). Bitartean gobernua hauteskunde-prozesua antolatzen
hasi zen. Monarkikoek lortu zuten zinegotzi gehien landa-eremuetan. Baina, hiri handietan
errepublikanoen eta sozialisten koalizioak irabazi zuen. Euskal probintzietan sozialistak eta
errepublikanoak lortu zuten garaipena udalerri jendetsuenetan, besteak beste, Bilbon, Donostian,
Eibarren.

Hauteskundeak errepikatu ostean, ezkerrak hartu zuen kontrola Gasteizen eta Iruñean; hortaz, lau
esukal hiruburuek alkate errepublikanoak zituzten. 1931ko Udal-hauteskundetan errepublikaren
aldekoek irabazi zuten. 1931ean Eibarrek Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen. Alcalá Zamorak
aldarrikatu zuen, gobernu berriaren izenean. Hortaz, erregea (Alfontso XIII) erbestera joan zen.
Errepublikaren aldeko alderdi politiko guztiek osatua errepublikako behin-behineko gobernu bihurtu
zen. Espainiako Bigarren Errepublika modu baketsuan eta jai-giroan iritsi zen. Gobernu probisionala
osatu zen. Niceto Alcalá Zamora zen gobernu buru eta koalizio errepublikar-sozialistako kideek osatu
zuten gobernua.

Gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren, errepublikaren konstituzioa idazteko. Gizonen


sufragio unibertsalari eutsi zitzaion. Lehen aldiz Espainian, hauteskundeak benetan libreak eta garbiak
izan ziren. Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak gehiengoa eskuratu zuen. Euskal probintzietan,
ordea, ezker errpublikano-sozialistak porrot galanta izan zuen. EAJk emaitzarik onenak eskuratu
zituen.

1931ko Konstituzioa
Sozialistek eta ezkerreko errepublikanoek errepublika demokratiko eta akonfesional bat ezartzeko
konpromisoa hartu zuten.
⚫ Eskubide eta askatasun asko jasotzen zituen, adibidez, boto-eskubidea aitortzen zien emakumeei,
ezkontza zibila eta dibortzioa ezartzen zituen, eta doako eta derrigorrezko lehen hezkuntzarako
eskubidea jasotzen zuen.
⚫ 1931eko Konstituzioak botereen erabateko banaketa ezarri zuen. Hainbat probintzia eskualde
autonomotana ntola zitezkeen. Estatuaren nagusitasuna lehenetsi zen, eta gorteek onartu behar
zituzten autonomia-estatutu guztiak. Herri subiranotasuna ezarri zen.
⚫ Estatuaren akonfesionaltasuna, gurtza-askatasuna, eta estatuaren eta Elizaren arteko banaketa
ezarri ziren, eta Elizari estatutik jasotzen zuen finantzaketa kendu. 1931kokonstituzioa indar
politiko guztiak ados jarri gabe jaio zen. Eskuin ez-errepublikanoak ez zuen onartu. Gorteek
Alfontso XIII.a epaitu zuten. Ondasunak eta tituluak kendu zizkioten, eta betiko deserrian egotera
kondenatu zuten.

1
BIURTEKO ERREFORMISTA
Niceto Alcalá Zamora errepublikako presidente hautatu zuten eta Azañari eskatu zion gobernua
eratzeko. Erreformen politika orokorra izan zen eta herrialdea modernizatzea izan zuen helburu.

Lan arloko erreformari dagokionez, hainbat berrikuntza egin zuten: zortzi orduko lanaldia nekazal
eremura zabaltzea, jornalariak langabezian zeuden tokietan lurrak derrigor landu behar izatea.
Langile-elkarteen legeak sindikatuak arautzen zituen. Largo Caballero sozialistak bultzatu zuen.

Hezkuntza laikoa eta doakoa eskubide unibertsal bihurtzea zen hezkuntza-erreformaren oinarria.
Lehen hezkuntzako 27.000 eskola eraiki ziren. Misio Pedagogikoak ere sortu zituen: landa-eremutan
kultura hedatzea zuten helburu, Manuel Machado, Federico García Lorca, Miguel Hernandez...

Esatatutuaren lurralde-antolaketak arazo bat izaten jarraitzen duen Berrezarkuntzaz geroztik,


sentimendu nazionalistak edo autonomistak zituzten eskualdeen asmoak ez baitziren inolaz ere itzali.
Arazoari irtenbide bat ematen saiatu zen konstituzioa, eskualdeei autonomi eskubidea aitortuz.
Kataluniari 1932n Estatutua eman zitzaion. Euskal Herrian, euskal estatutua egiteko prozesua oso
konplexua izan zen. 1936ko urrian, Gerra Zibilaren garaian, onartu zuten azkenean.

1932ko Nekazaritza Erreformako Legea eman zen. Zalantzarik gabe, ezkerreko biurtekoko lan
garrantzitsuena. Nekazaritzaren auziak bi alderdi zituen: Espainiako nekazaritza zaharkituta zegoen:
atzerapen teknikoa, produktibitate txikia, langile asko eta eskulan merkea; Jabetzaren egitura
desegokia zen: latifundio handiak eta landako langile asko msierian bizi ziren.

Azañak armada moderno eta eraginkorra osatu nahi zuen, ofizial kopurua murriztu (ofizial gehiegi
baitzeuden), eta botere zibilari nagusitasuna eman nahi zion. Errepublikarenganako zintzotasuna zin
egin nahi ez zutenei, bere lehenengo soldatarekin armadatik uztea utzi zien. Baina militar asko, nahiz
eta errepublikanoak ez izan, gelditu egin ziren. Asaltoko Goardia sortu zen.

Biurteko Erreformistako lanak oposizio gogorra piztu zuen bai ezkerrean bai eskuinean. CNTko
gehiengoak, eta bereiziki sindikatu horretako sektorerik erradikalenak (FAI, Federazio Anarkista
Iberikoak) anarkismo libertarioa ezarri nahi zuten. 1932an izan ziren bereiziki ugariak greba orokorrak,
altxamenduak, lur-okupazioak eta anarkisten iraultza-saioak. 1933an Casas Viejas gertakariak egon
ziren, Guardia Zibilaren eta Asalatoko Guardiaren aurkako borrokak. Estatu-kolpe bat eman zuten
zenbait militarrek, Sanjurjo jenerala, guardia zibilaren buruzagia, izan zen burua. Sevillan altxatu zen
baina gobernuak moztu egin zuen saiakera hau.

Eskuin kontserbadoreak egindako oposizioak bi ildo izan zituen. Alde batetik, monarkiko
alfontsotarrak eta zenbait faxistak Berrikuntza Espainola izeneko alderdi berri bat sortu zuten eta
karlistek Elkarte Tradizionalista alderdiaren barruan berrantolatu ziren. Eta bestetik, José María Gil
Robles buru zuela, Eskuin Autonomoen Konfederazio Espainola (CEDA) sortu zuen. Beste arazo handi
bat Alderdi Sozialistaren barruan gertatu zen. 1933an zehar, Largo Caballeroren jarrera iraultzailea
nagusitu zen sozialisten artean, hau da, gobernu errepublikanoari gehiago ez laguntzearen aldekoa.
Ekintza hauek Azañaren hondamendia ekarri zuten eta hauteskunde berriak konbokatu ziren.

2
ZENTRO-ESKUINEKO BIURTEKOA (1933-1936)
1933an hauteskunde orokorrak egin ziren, eta, estreinakoz, emakumeek botoa eman ahal izan zuten.
Hauteskundeetan, eskuina, Gil Roblesen CEDA eta Lerrouxen Alderdi Errepublikano Erradikala izan
ziren garaile. Baina, ez ziren nahikoak izan batak edo besteak soilik gobernatzeko eta honako
irtenbide hau adostu zuten: erradikalek gobernua eratzea, baina erreformei buruzko politika
errebisionistarekin. Biurteko progresistako neurri asko baliogabetu eta geldiarazi zituzten, eta horrek
oposizioa piztu zuen.

UGTk, Largo Caballerok zuzendutako sektore iraultzailearen kontrolpean zegoela, programa iraultzaile
bat onartu zuen; besteak beste, lurra nazionalizatzea, eta erlijio-ordena guztiak, armada eta Guardia
Zibila desegitea jasotzen zituena. 1934an piztu zen iraultza. Batzorde iraultzaile sozialistak greba
orokorra deituta. Kataluniako iraultza nazionalista eta Asturiasko langileen altxamendua piztea baino
ez zuen lortu matxinada hark. Katalunian, autonomia-estatutuaren aurkako mehatxutzat hartu zuten
CEDAko ministroak gobernuan sartu izana. Asturiasen, egundoko iraultza soziala garatu zen. UGT,
CNT eta komunistak Gijón hiria okupatu zuten, Trubiako arma-fabrikaz jabetu ziren. Gobernuak
gerra-egoera deklaratu zuen. Errepresioa oso gogorra izan zen. Milaka pertsona atxilotu zituzten
herrialde osoan- Ehunka pertsona torturatu zituzten. Azaña ez zuen parte hartu gertakarietan, baina
matxinada-delitua leporatu zioten eta espetxeratu egin zuten.

Alderdi Erradikalean krisia piztu zen, alderdiko kide nabarmen batzuk bi ustelkeria-eskandaluetan
nahasita zeudela eta: estraperloa eta Nomba kasua. Alcalá Zamora ez zuen gobernuburu izendatu
nahi izan. Alcalá Zamorak gorteak desegin zituen, eta hauteskundeetara deitu zuen.

FRONTE POPULARRA
1936an Bigarren Errepublikako azken hauteskunde libreak egin ziren eta hurrengo 40 urteetan
Espainian ez zen berriro hauteskunde librerik izango. Hauteskunde garbiak izan ziren, eta
parte-hartzea oso handia. Hauteskunde-emaitzek oso garaipen estua eman zioten Fronte Popularrari,
ezkerreko indarren batura (PCE, PSOE...). Ezkerreko alderdiek arrakasta handia izan zuten hiri
handietan. Fronte Popularraren programan honako neurriak zeuden: biurteko legedira itzultzea,
amnistia orokorra eman 1934ko gertakariengatik espetxeratutakoei eta Kataluniaren autonomia
berrezarri. Alcalá Zamorak gobernua eratzeko eskatu zion Azañari. Ezkerreko errpublikanoek bakarrik
osatu zuten, sozialistek uko egin baitzioten berriz ere errepublikanoekin bat egiteari.

Eskuin muturreko eta Batasun Militar Espainoleko militar batzuk hasi ziren konspirazio militarra
antolatzen. Altxamendu militar batekin ordena eta autoritatea berrezarriko zutela adostu zuten, eta
Sanjurjo jeneralari eman zioten altxamenduaren buruzagitza gorena, Mola jenerala ere estatu-kolpea
antolatu zuen, izan ere, bere gain hartu zuen altxamenduaren zuzendaritza teknikoa. Lehendabizi,
gerra-egoera deklaratu zen, eta gero, ezkerreko buruzagi politiko eta sindikal nagusiak atxilotu eta
garbituko zituzten. Uztailaren 17an hasi zen altxamendua. Errebolta militarrak porrot egin zuen hiri
handi gehienetan, eta horrek hiru urteko gerra zibil tragiko eta odoltsu bat ekarri zuen berekin.

You might also like