You are on page 1of 7

8.

GAIA
8. GAIA
Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal
Bigarren
Herrian Errepublika eta Gerra Zibila
(1931-1939)
Euskal Herrian (1931 -1939)
8. GAIA
Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian
(1931-1939)
1. Indar politikoak eta Euskal Estatutua lortzeko prozesua.
2. Lehen Euskal Gobernua.
3. Euskal Herri frankista Gerra Zibilean

1931.ko apirilaren 12ko hauteskundeek errepublika ekarri zuten. Euskal Herrian


koalizio errepublikano-sozialistak garaipena lortu zuen iparraldeko hiri
industrializatuetan baita Nafarroako Erriberako eta Arabako Errioxako hiribildu
batzuetan. Gasteizen eta Iruñean monarkikoek irabazi zuten.
Euskal nazionalismoari begira, EAJ Bigarren Errepublikaren hasierara iritsi
zen, barne zatiketa garrantzitsu bat eramanez. Diktaduran zehar, sezesionismoaren
kontrako legeak aldarrikatu ziren eta horrek euskal politiko batzuen atxiloketa ekarri
zuen, hala nola, Gallastegirena (bera Aberri alderdiaren kidea zen. Aberri alderdia
EAJtik sortutako alderdia zen). Testuinguru horretan, euskal nazionalismoak bidea
aldatu zuen eta euskararen eta euskal kulturarekin lotutako ekintzak bultzatu zituen
gehien bat. Primo de Riveraren dimisioarekin Bereguerren eta Aznar almirantearen
gobernuak heldu ziren eta euskal indar politikoen zatiketa nabaria egin zen. Batetik
eskuineko alderdiek sistema canovista berpiztu nahi izan zuten, berriz Nazionalismoa
berriro batu zen 1930.an printzipio etnizista eta katolikoetan oinarriturik 1. Horrek, beste
zatiketa ekarri zuen eta ANV (Acción Nacionalista Vasca). ANV ezkerreko alderdiekin
aliantzak egiteko alde agertu zen baita alderdiaren eta erlijioaren arteko lotura
berrikusteko asmoz ere. Hala eta guztiz ere, bere lurralde-ezarpena mugatua izan zen
Euskadin.
Bigarren Errepublikan zehar, euskal nazionalismoa guztiz bananduta zegoen
indarra izatetik lehen indar politikoa izatera igaro zen . 1933.ko hauteskunde
orokorretan 12 diputatu lortu zituen Gorteetan. 1936.urtean EAJ euskal indar politiko
nagusia zen nahiz eta hauteskunde horietan 3 diputatu galdu eta 1934.an beste
zatiketa bat pairatu.
Eskumako alderdiei dagokionez historikoki errotuta egondako
Tradizionalismoa eta bestelako eskuineko aukerak ezberdindu behar ditugu. CEDAko
ezarpena oso txikia izan zen. Errepublikaren kontrako alderdi erradikalenek, esaterako
Partido Nacional Español, ez zuten presentziarik eduki. Falangeari dagokionez bere
ezarpena oso murritza izan zen, JONSek Bilbon izan zituen talde txiki batzuk eta
antzeko zerbait gertatzen zen Renovación Española alderdia monarkikoarekin
(Bizkaian garrantzia izan zuen. Araban gutxiago). Beraz, bere eragina haren eragina
eta ordezkaritza ez zen adierazgarria izan Euskadin. Berriz, eskuineko arloan,
Tradizionalismoa (euskal karlismoa) garrantzi handikoa izan zen. Errepublika
aldarrikatzean, aukera ona ikusi zuen euskal eta Nafarroako karlismoak bere barneko
zatiketak berriro batzeko Comunión Tradicionalista sortuz. Errepublikaren balizko
olatu iraultzaile baten aurkako eustorma bezala aurkeztu zen, eta, horrela, erregimen
berriaren hastapenetako antiklerikalismoa ikusita, karlismoa sektore katolikoak biltzen
saiatu zen.

1 Aurreko urteetan jatorrizko EAJ-PNV alderdi ezberdinetan banatu zen: Aberri (1921) eta
Comunión Nacionalista Vasca (1916) eta 1930.urtean berriro Partido Nacionalista Vasco berpiztu zen.
Bergarako Asanbladan alderdia bersortu zen.
Euskadiko errepublikanismoan, PRRS (Partido Republicano Radical
Socialista) garrantzitsuena izan zen eta hiru probintzietan eragina izan zuen. Lerrouxen
Alderdi Erradikala nahiko berandu ezarri zen Euskadin eta Bizkaian izan zuen eragin
handiena. Araban eta Gipuzkoan nahiko berandu agertu zen. Orokorrean euskal
errepublikanismoaren eragina nazio mailan ez zen handia izan baina haien hautagaien
kalitatea eta kualifikazio politikoa nabarmena zen.
Ezkerrean, PSOE, arlo politikoak, eta UGT, arlo sindikalean, erakunde
indartsuenak izan ziren 19312-1936.urteen artean. Bizkaian izan zuten erakunde
hauek ezarpen handiena, ezkerraldean batik bat (Sestao eta Barakaldo). Gipuzkoan
Eibarren, Irunen Arrasaten edo Tolosan eta Araban izandako presentzia murritza izan
zen. Alderdi Komunistak Nafarroako Erriberan izan zuen eragina gehienbat.

Euskadi Ezkerreko Biurtekoan


1876an Euskal Foruak galtzearen ondorioz, autonomia estatutua ardatz
moduan zuen euskal nazionalismoaren eskaera egin zen. Autonomia estatuaren
menpeko boterea da, beraz autonomia Estatuak emandako ahalmen bat da arlo
batzuetan askatasunez jarduteko betiere autonomia estatutuak zehaztutako mugen
barne.
Autonomia estatutua izango da epe honen euskal politika zeharkatuko duen
gairik inportanteena. I Mundu Gerra amaitzean, autonomismoak gorakada izugarria bizi
zuen bai Euskadin bai Katalunian. Mugimendu nazionalisten garaipena ekialdeko
Europan eta AEBetako Wilson presidentearen 14 puntuek
(autodeterminazio eskubidea jasotzen zuten) eragina izan zuten. Bestetik, Espainian,
1918.an Romanoneseko kondearen gobernuak proiektu bat aurkeztu zuen Euskadiri
estatua emateko baina gobernuaren aldaketak eta 1917.ko krisiak bertan behera utzi
zuten saiakera. Bigarren Errepublikaren aldarrikapenak ateak zabalik utzi zituen berriro
proiektua abian jartzeko. Egoera honetan, bai euskal nazionalismoak bai politikari
errepublikanoek (Prieto esaterako) bultzatu zuten estatutua.
Lizarrako Estatutua
1931.ko apirilaren 17an José Antonio Agirrek, Getxoko alkateak, Bizkaiko
alkateen eta zinegotzien bilkura deitu zuen Gernikan. Batzar horren helburua
autonomia lortzea zen. Gorabeherak egon ziren hasieran Gobernuak batzarra
debekatzean (EAJk ez zuen parte hartu Donostiko Itunean) baina estatutuaren
erredakzioa Eusko Ikaskuntzari agindu zioten. Nazionalismoak eta Karlismoak gogor
bultzatu zuten proiektua. Proiektu hark Euskal Estatua aldarrikatzen zuen (Bizkaia,
Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa). Botere legegilea bi ganbaren esku geratzen zen:
Probintzietako Parlamentuak (Nafarroako Gorteak eta probintzietako Batzar Nagusiak)
eta Lau lurraldetako Ganbara. Botere betearazlea lurralde bakoitzeko Aldundiak izango
zuen (gehi erakunde orokor bat). Baina eztabaida handienak eskumenak zirela eta
piztu ziren: defentsan eta Vatikanoarekin akordioak sinatzeko eskumena (“Gibraltar
Vaticanista” – Prieto).
Ekainean, Lizarran, estatutua onartu zen (548 alkate batzartu, 427 aldeko boto).
Irailean proiektua Gorteetan aurkeztu zen eta bertan behera utzi zuten testua.
Abenduan, konstituzioa onartu eta gero, estatutua lortzeko prozesu berri bat hasi zen
Gobernuak onartutako dekretu berri bat jarraituz.
Euskadi eta Biurteko erradikal-cedista (1933-1935)

Gestoren Estatutua
Aldundiak deuseztatu eta gero, sortutako Gestorei agindu zien gobernuak
proiektu berri baten erredakzioa. Abenduan bildu ziren bilbon eta 1932.ko ekainean
aukertu zuten testu berria. Aurrekoarekin alderatuz, eskumen batzuk murriztu ziren eta
Konstituzioak ezarritako mugen barne kokatuta zegoen. Karismoak eta tradizionalismo
nabarristak ez zuten onartu testuaren izpiritu laikoa zela eta. Horren ondorioz, eta
Iruñean batzartu oztean, Nafarroako alkateek uko egin zioten proiektu horri (167
herritik 123 aurka agertu ziren) eta lurraldea estatutu horretatik aldendu zen. Berriz,
abuztuan, euskal probintzietako alkateek, Gasteizen bilduta, onartu zuten testua (282
alkate, 234 aldeko boto)
1932.ko azaroan herri erreferenduma ospatu zen. Bizkaian eta Gipuzkoan
garaipena argia izan zen, Araban, berriz, eta karlismoaren indarra kontuan hartuz,
bozkatu zutenen %53ak estatutuaren kontra egin zuten.
Testua Gorteetara heldu baino lehen, 1933ko hauteskunde orokorrak ospatu
ziren. CEDAk irabi zuen eta Alderdi Erradikalak, aurreko alderdi horren laguntzarekin,
gobernua eratu zuen. Euskal Estatutuaren proiektua bertan behera geratu zen.
Biurteko erradikal-cedista gorabeheratsua izan zen Euskadin. 1934.an estatua
lortzeko bidea eten egin zen. Udan, Ardoaren estatutuaren arazoaren ondorioz
zinegotzi asko espetxeratu izan ziren2 eta urrian, Urriko Iraultza deritzonak, eragina
izan zuen Euskadin: greba orokorrerako deialdia egin zen eta greba zabaldu zen.
Portugaleten, Barakaldon, Sestaon, Eibarren eta Arrasaten istilu inportanteetan gertatu
ziren. Azken herri hauetan egoera oso larria izan zen eta surrezio-egoera argia zen.
Araban berriz, eragina oso oso txikia izan zen.

Fronte Popularreko gobernua (1936) eta Euskal Estatutuaren onarpena


1936.an hauteskundeetan Fronte Popularrak irabazi zuen. FPak euskal
autonomiaren gaia sartu zuen bere programa politikoak komunistek defendatutako
autodeterminazio eskubidean oinarrituta eta ANVren kideak hurbiltzeko asmoz
(gogoratu ANVren ideologia: laikoa, ezkerrekoa eta errepublikanoa). Hauteskundeak
ospatu eta gero, Madrilen batzorde bat eratu zen testua garatzeko. Erakunde berri
horren burua Indalecio Prieto izan zen. Uztailaren 17.-18.an gerra hasi zen Franco
jeneralak emandako kolpearen ostean. Horrek ez zuen lagundu baina estatutuaren
prozesuak aurrera egin zuen. 1936.ko urriaren 1ean, Gorteek onartu zuten testua.
Testu berria laburra zen (14 artikulu) azkar gainditzeko tramite guztiak eta adostasuna
aurkitzeko asmoz. Hilabete horren 7an lehen Euskal Gobernua eratu zen. Bederatzi
hilabete egon zen indarrean testua Bizkaian. 1937.an Molak zuzendutako Nafarroako
tropek okupatu zuten Bizkaia.

GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN


1936.ko apirilaren eta maiatzaren artean estatu kolpearen azken nondik
norakoak antolatu ziren. Sanjurjo jeneralak zuzendaritza hartu behar zuen. Molak
iparraldeko frontea zuzenduko luke Iruñetik Requeteekin harremanetan jarri ostean.

2 Ardoaren salmenta bultzatzeko, Alderdi Erradikaleko gobernuak politika ekonomiko batzuk ezarri
zituen. Euskal nazionalismoak Kontzertuen kontrako eraso larri bezala ikusi zuten gobernuak egindakoa.
Udaletxeak altxatu ziren eta atxiloketa asko egon ziren Zumarragan (bertan batzartu behar baitziren
euskal zinegotziak)
1936.ko ustailaren 17.an Melillako, Tetuango eta Ceutako ejertzitoa altxatu zen
Errepublikaren kontra. Franco Kanariak irletatik Tetuanera abiatu zen estatu kolpea
zuzentzeko. 18.an, estatu kolpea penintsulara heldu zen Queipo de LLanok, Sevillan,
kolpearekin bat egitean. Casares Quiroga, gobernuburuak dimisioa aurkeztu zuen eta
Azañak, estatu buruak, Martínez Barrio izendatu zuen. 19.an Mola Iruñean altxatu zen.
Mtnz Barriok dimititu eta Giral izendatu zuen Azañak. Egun horretan, Fanjul Madrilen
atlxatu zen baina porrot egin zuen eta Balearretan Fanjulek garaitu zuen. 20.an Fanjul
Bartzelonan porrot nabaria pairatu zuen eta Sanjurjo hegazkin istripuan hil zen.

Estatu kolpea eta Gerra Zibilaren hasiera


Gerra Zibilaren hasierak, Franco buru zuen eta eskuineko alderdiek, bereziki
Comunión Tradicionalistak eta Falange Españolak, huts egindako estatu-kolpearen
ondorioz, Errepublikaren porrota eta Euskal Herriaren zatiketa ekarri zuen.
Emilio Mola Iruñean zegoen. Bertan requeteen eta Guardia Zibilaren
buruzagiekin harremanetan ibili zen bere alde egiteko uztailaren 19an, egin horretan
altxatu baitzen Mola. Nafarroa azkar erori zen nazionalen, altxatutakoek hartutako
izena, menpe. Araban ere altxamenduak garaitu zuen, berriz Bizkaian eta Gipuzkoan
porrot egin zuen nahiz eta zailtasunak egon Gipuzkoan batik bat.
Araba azkar geratu zen matxinatuen menpe. Uztailaren 19an matxinatuek,
Alonso Vega tenientea buru zutela, Gobernu Zibila okupatu eta erresistentziarik gabe
hartu zuten. Ezkerrak greba orokorra deitu zuen hilaren 20rako. Dena den, eta
oihartzuna izan zuen arren, matxinatuen mehatxuek eta antolatzaile nagusien ihesak
porrot egin zioten grebari. Hilaren 23an matxinatutako agintari berriek kontrola
bereganatu zuten. Uztailaren 26an, Amurrio eta Aiara izan ezik, Araba tropa nazionalen
menpe geratu zen behin betiko.
Gipuzkoan egoera ezberdina izan zen. Konspirazioa existitzen zen baina antolakuntza
txarrarekin.
Carrasco Amilibia, Donostiko komandante militarra konspiraziotik kanpo utzi zuen
Molak. Altxamendua

zuzentzeko Muslera bidali zuten eta 19.an lehen tiroketak gertatu ziren. Fronte
Popularreko kideek armagintzak lapurtu zituzten eta Guardia Zibilak eta Asaltoko
Guardiak Errepublikarekiko leialtasuna erakutsi zuten. Egoera lasaitua zegoela ematen
zuenean, uztailak 21ean, Vallespín koronelak hiri bonbardatzeko mehatxua bota zuen
eta hiriko agintariek ihes egin zuten eta buruzagi militarrak (altxatutakoak) Maria
Kristina hotelean errefuxiatu ziren Loiolako kuarteletara joan baino lehen. CNTk hiria
defendatu zuen eta Bizkaitik Errepublikaren aldekoen zutabe bat heldu zen eta
matxinoak Loiolako kuartelean babestu ziren. Uztailaren 28an, nazionalek amore eman
zuten.
Egoera honen aurrean, Molak plan bat sortu zuen Gipuzkoa hartzeko.
Nafarroatik hiru zutabe bidali zituen Gipuzkoara. Irailean Irunen Molaren menpe geratu
zen eta handik gutxira irailak 13an, Donostia altxatuen esku geratu zen. Horrekin
batera, hilabetearen amaieran Arrasate erori zen. Eibar 1937ko apirila arte
errepublikanoek kontrolatu zuten. Gernika bonbardatu zuten egun berean, Eibar
Molaren menpe erori zen.
Gerra Zibila eta Autonomia Estatutua
Hau guztia gertatzen ari zen bitartean, 1936.ko urriaren 1ean Madrilgo Gorteek
Euskal estatutua onartu zuten eta handik gutxira, aipatu denez, lehen Eusko Jaurlaritza
eratu zen Gernikan. Egoera guztiz berezia izan zen. Gipuzkoa (altxatuen menpe erori
arte) eta batez ere Bizkaia Errepublikak menperatzen zituen estatuko beste
lurraldeetatik guztiz baztertuta zegoen gerra zela eta. Horrek Eusko Jaurlaritzak
estatuarenak ziren eskumen batzuk bereganatzea ekarri zuen eta ia estatu
independente bezala funtzionatu zuen: txanponak egitea (heliodoros), ejertzitoaren
kontrola, Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa argitaratzea etabar. Gurtza katolikoak
izandako errespetua lurralde hauetako beste ezaugarri berezia izan zen.. Aurreko
paragrafoetan aipatu denez, 1936ko estatutua tarte txiki batean egon zen indarrean eta
lurralde mugatuetan: Bizkaia, Arabako kantabriar haranetan eta Gipuzkoako herri
konkretuetan: Eibar eta Elgeta.
Urriaren 7.an lehen Euskal Gobernua eratu zen Gernikan euskal zinegotziek
aukeratua. Gobernu horren burua José Antonio Aguirre (1904-1960) izan zen 32 urte
zituelarik. Agirre EAJko kidea eta Getxoko alkatea zen eta botere betearazlearen
buruzagitza ez ezik gobernu horren Defentsa saila zuzendu zuen. Berarekin batera,
EAJ, PSOE, Izquierda Republicana, Unión Republicana, Alderdi Komunista eta ANV
alderdien ordezkariak izan zuten ordezkaritza gobernuan.
Lehen euskal gobernua behin-behineko gobernua izan zen baian bere
legegintza lana itzela izan zen. Sail nagusiak Euzko Alderdi Jeltzalearen esku geratu
ziren, eta sail horiek izan ziren legegintzako agindu eta dokumentu gehien sortu
zituztenak. Ertzaña sortu zen ordena publikoa kontrolatzeko eta Euskal Unibertsitatea
(Medikuntza Fakultatea eta Erizaintza Eskola). Arana anaiek diseinatutako ikurriña
Euzkadiko ikurtzat hartu zen. Eusko Jaurlaritzak ere defentsa antolatu zuen “Euzkadiko
Ejertzitoa” eta “Burdin Hesia” sortuz

Bizkaiko kanpaina eta euskal frontearen amaiera.


1937ko udaberrian tropa frankistek Bizkaia erasotu zuten. Beharrezkoa ikusi
zuten Errepublikak zuen “irla” hori desagertzea Madril menperatzeko. Bizkaiko indarrek
defentsarako prestatu ziren. Lurraldearen orografia aprobetxatu zuten eta “Burdinezko
Gerrikoa” eraiki zuten Bilbo inguruan. Bilbo hartzeko beharrezkoa zen, Molaren ustez,
probintziako bestelako herriak eta mendateak bereganatzea. Martxoaren 5ean
Matxitxako Lurmuturraren gudua gertatu zen. Bertan Canarias itsasontzi frankistak
garaitu zuen. Hilabete berean, Durango bonbardatu zuten (martxoak 31) eta handik
gutxira Urkiola eta Barazar hartu zituzten tropa nazionalek. Kostaldean, italiar tropek
Lekeitio, Ispaster, Ea eta Elantxobe hartu zituzten. 1937ko apirilaren 26an, Cóndor
Legioaren hegazkinek Gernika bonbardatu zuten. 29.an Gernika altxatuen menpe
zegoen eta egun bat beranduago Bermeo.
Ekainean, frankistek apurtu zuten Burdinazko Gerrikoaren lerroa ingeniari baten
traizioari esker. Ekainaren 19an Bilbo matxinatuen menpe geratu zen. 23an Francok,
dekretu baten bidez, Kontzertu Ekonomikoa deuseztatu zuen Bizkaian eta Gipuzkoan
“probintzia traidoreak” izateagatik. Araban mantendu zuen baita Nafarroan foru
erregimena ere.
Gera zibilaren amaiera Euskadin Santoñako Itunak ekarri zuen (1937.abuztua).
Bertan nazionalistek eta Italiako tropek lehenengoen errendizioaren akordioa sinatu
zuten.
Gerraren ondorioak Euskadin
a) Lurraldea guztiz suntsituta geratu zen. Herriak, errepideak eta
azpiegiturak hondatuta utzi zituen gerrak. Bilbo salbuespena izan zen Eusko
Jaurlaritzak industria suntsitzea debekatu baitzuen. Gosetea sortu zen eta
berarekin batera errazionamendua.
b) Milaka atxiloketa gertatu ziren.
c) Milaka pertsonen erbesteratzea. Gertaera famatu eta dramatikoenetariko
bat haurrak kanpora eraman beharra izan zen. Ingalaterrak, Frantziak,
Sobietar Batasunak edo Belgikak hartu zituzten umeak.
d) Bizkaiaren eta Gipuzkoaren kontrako zigorrak. Bilbo konkistatu eta gero
Francok lurralde bi horietako Kontzertu Ekonomikoak deuseztatu zituen.

You might also like