You are on page 1of 14

8.

Gaia

II. Errepublika eta


Gerra Zibila Euskal
Herrian
Sarrera

1876an foruak galdzean, foruak osotasunean berreskuratzearen eta bide autonomikoaren


arteko eztabaida hasi zen. EAJn, Sabinoren heriotzaren ostean, halan gertatu zen.
1917ra arte ez zen erabaki bide autonomista jarraitzea, euskal nazionalismoaren sektore
moderatuenen artean, batez ere. Ez zen EHko gai esklusiboa, Katalunian ere halako
eskakizunak egin ziren.
Lehen Mundu Gerra amaitzean, Wilsonen 14 Auzietan oinarrituta, autodeterminazio
eskubidearen aldeko nazioarteko apustua egin zen.
1918an Eusko Ikaskuntza elkartea sortu zen, ideologia desberdineko pertsonek eta 4
Aldundiek bultzatuta. Euskaltzaindiaren aurrekaria izan zen.
Dena den, euskal nazionalistek Donostiako Itunean parte ez hartzeagatik, estatutua
lortzeko prozesua moteldu egin zen.
II. Errepublika Euskal Herrian
Euskal Herriko indar politikoak

Euskal Herriko testuinguru politikoa Espaina osokoa baino konplexuagoa zen.


Nazionalistak EAJren inguruan biltzen ziren (EAE eratu berria zen, 1930). Bizitzako
alderdi guztiak kontrolatzen zituzten (batzokiak, emakume- eta gazte-erakundeak,
sindikatuak, komunikabideak, Aberri Eguna bezakako masa-mugimenduak…).
Bizkaia eta Gipuzkoako landa eremuetan nagusiak.
Eskuina karlismoan biltzen zen (Comunión Tradicionalista), Araba eta Nafarroan
batik bat. Karlistak nazionalistekin batera aurkeztu ziren 1931n, baina
elkarrengandik urrundu ziren.
Ezkerrean PSOE, UGT, CNT edo PCE aurkitzen ziren, indar handiarekin
hiriburuetan, industrialdean eta Nafarroako Erriberan (jornalari sindikatuak).
Autonomiarako Bidea

Bide autonomikoa oso korapilatsua izan zen, alderdien arteko jarrera bateraezinak
zirela eta. Gainera, nazionalistek Donostiako Itunean parte ez hartzeak ez zuen
lagundu, eta karlistekin bat egiteak sozialisten kritikak eragin zizkien.
1931ko apirilean Errepublika aldarrikatu zenean, autogobrnuaren aldeko
mugimendua (estatutu bat lortzeko) sortu zen EHn, EAJko Getxoko alkatearen
ekimenez (Jose Antonio Agirre).
Eusko Ikaskuntzak lehen zirriborro bat prestatu zuen, aurrerantzean egindako
proposamenen abiapuntua. Lehenengo biek porrot egin zuten:
● Lizarrako Estatutua (1931).
● Batzorde Kudeatzailearen Estatutua (1933).
Porrot egin zuten estatutuak

Lizarrakoa Batzorde Kudeatzailearena

Ikaskuntzaren aurreproiektuan oinarrituta (alkate Diputazioek abiatutakoa, Eusko Ikaskuntzen


aurreproiektuan oinarrituta ere, baina konstituziora
nazionalistek eskatuta). Lizarran bildutako udalen
egokituta.
batzarrak 1931ko ekainean onartu zuen, baina
aldaketa egin zituzten kutsu nazionalista, eskuindar Udal ordezkariak Iruñean bildu eta autonomia
eta konfesionala emateko. esparru bateratutik kanpo geratzea erabaki zuten
(karlistek bultzatuta).
Etorkinen eskubide politikoak mugatuta (10 urteko
Gainontzeko probintzietako udal-ordezkarien artean
erresidentzia). onartu zen, baita biztanleriak, erreferendumaren
bitartez.
Estatutu hau EAJ eta Comunión Tradicionalistaren
arteko koalizioaren emaitza izan zen. Demokratikoagoa (arrazismorik ez), akonfesionala,
baina autonomia-maila txikiagokoa.
Madrileko gobernuak estatutua ezeztatu zuen,
Eskuina boterera heltzean, estatutua eten egin zuen.
konstituziora egokitzen ez zelako.
1936ko Estatutua
1936ko otsailean Fronte Popularra irabaztean, Estatutuaren bidea berreskuratu zen, gobernu
berriak euskal nazionalistak erakarri nahi baitzituen eskuinarengandik urruntzeko.
Indalezio Prieto eta Jose Antonio Agirreren artko negoziazioak egon ziren, eta proiektua ekainean
prest zegoen. Francoren estatu-kolpeak onarpena atzeratu zuen, baina urriaren 1ean Valentziako
Gorteek onartu zuten.
Oso laburra izan zen (14 artikulu), autonomia abiarazteko oinarrizko arloak baino ez dira aipatzen
(gerra hasita zegoen, autogobernua bizkortu nahi zen).
Jose Antonio Agirre (EAJ) lehen lehendakaria izan zen. Lehen gobernuan indar politiko leial guztiak
agertu ziren (EAJ eta PSOE batik bat). Lehendakari moderatu/katolikoa izateak Francoren
propaganda (komunista ateoak) puskatzen zuen.
Bizkaia eta Gipuzkoaren zati batean baino ez zen indarrean egon euskal gobernua, Nafarroa eta
Araba Francoren alde altxatu baitziren, eta Gipuzkoako ekialdea konkistatu zuten. Urtebete baino
lehen EH osoa erori zen.
Gerra Zibila Euskal Herrian
Ezaugarriak

Espainian ez bezala, burgesia nazionalistak ezkerreko alderdiekin bat egin zuen.

Gerrak sortutako isolamenduaren ondorioz, euskal armada (Euzko Gudarostea)


antolatu zen.

Kleroak parte hartze garrantzitsua izan zuen matxinoen aurka borrokatzerakoan.

Nafarroan eta Araban, ordea, matxinadaren aldeko mugimendu karlista eman zen,
nekazaritzan oinarritutako ekonomia izateagatik eta eskuina nagusi izateagatik.

Elizaren eragin handia, batez ere Nafarroan, Errepublikaren laizismoaren aurrean.


Altxamendua

Uztailaren 18an Mola jeneralak gerra-legea ezarri zuen Nafarroan, eta erreketeen
laguntzaz lurraldea kontrolatu zuen erresistentzia isolatuak gainditu ostean. Errepresio
itzela egon zen (3.000 fusilatu), eta handik Iruñeako iparraldera joan ziren, Gipuzkoa
menderatzeko asmoz.
Araban Alonso Vega teniente koronelak, Molarekin batera, agintea uztailaren 19an ezarri
zuen. Errepublikarrek deitutako greba efekturik gabekoa izan zen. Oriol kazikeak 1.300
boluntarioko milizia antolatu eta probintzia kontrolatu zuen. Frontea Legution ezarri.
Gipuzkoan Donostiako Loiolako kuartelak altxatu nahi izan ziren, baina ezker langileriak
hura oztopatu zuen. Defentsa Batzorde ugari antolatu ziren, koordinaziorik gabekoak eta
bakoitza ideologia batekoa.
Bizkaian ez zen altxamendurik egon, militar gehienak errepublikari leialak baitziren.
Defentsa Batzordea eratu zen, indar demokratiko guztien parte hartzearekin.
Gerraren garapena

Nafarroatik etorritako altxatuen tropek laster hartu zuten Gipuzkoa. Errepublikarrek


erresistentzia gogorra egin arren, irailaren 4an Irun erori zen, Frantziarekiko muga
mozteko, eta irailaren 13an Donostia ere erori zen.
Leitza, Ataun, Betelu eta Zegamatik sarturik altxatuek laster okupatu zuten Gipuzkoako
barnealde osoa, eta gerra-frontea Bizkaiara mugitu zen.
Eusko Jaurlaritza eratu zenerako, lurraldearen bi heren altxatuen esku zeuden. Soilik
Bizkaia, Arabako iparraldea eta Eibar jarraitzen zuten errepublikari leial. Orduan Defentsa
Batzordeak desagertu ziren, eta buruzagitza politiko eta militarra jaurlaritzaren esku
geratu ziren.
Frankisten presioa lasaitu zenez, jaurlaritzak Euzko Gudarostea (40.000 boluntario,
bakoitza indar politiko bati lotuta, inolako zuzendaritza amankomunik gabe) antolatu zuen,
eta Bilboko babesak Burdinezko Gerrikoaren bitartez gotortu zituen.
Gerraren garapena

Ordena publikoa ziurtatzeko, Ertzaina izeneko polizia autonomikoa eratu zen.


Txanpon eta posta propioak ere sortu ziren.
Nahiz eta euskal gobernua teorikoki plurala izan, EAJk kontseilaritza nabarmenenak
beretu zituen, eta euskal oasia eraikitzen hasi ziren, Espainiako beste lekuekiko oso
bereizita:
● Elizarekiko begirunea.
● Ez zen iraultza sozialik egon, ezta kolektibizazioak.
● Aniztasun politiko handia.
Gudarostearen jarrera ia independenteak espainiar gobernuarekiko errezeloak
eragin zituen, eta jaurlaritzak errepublikak eskeinitako laguntza ezaz kexatzen zen.
Gerraren garapena
Euzko Gudarosteko 15.000 kidek Legution (Araba) porrot egin zuen eraso bat egin zuten, tropen
morala kaltetu eta mesfidantzak sorrarazi zituenak.
Gainera, 1937ko udaberritik aurrera, Madrilen porrot egin ostean, armada frankistak behin-betiko
eraso bat egin zuen Bizkaia menperatzeko, Condor legio alemaniarraren eta brigada italiarren
laguntzaz.
Altxatuen bonbardaketa ugari egon ziren, frontean zein hirietan zibilen kontra (Durango, Gernika).
Ekainaren 15ean Burdinezko Gerrikoa erori zen, eta frankistak Bilbon sartu ziren. Euzko
Gudarostearen ondarrak Kantabriara abiatu ziren.
Han behin-betiko errenditu ziren italiarren aurrean (Santoñako Ituna, 1937ko abuztua). EAJk
bakea bere kabuz sinatzea nahiago izan zuen, errepublikaren iritziak kontuan izan barik. Ez zuen
ezertarako balio, Francok EH ere erreprimitu baitzuen.
Euskal batailoi sozialista, komunista eta ezkertiarrek borrokan jarraitu zuten errepublikaren alde,
Asturias 1937ko urrian erori arte.
Gerraren Ondorioak

Errepresioa oso bortitza izan zen. Erbesteratze masiboa egon zen (150.000
pertsona), baita espetxeratu ugari (36.000), epaiketak, fusilamenduak, isunak,
lan-esparruak, ondasunak konfiskatzea… Benetako garbiketa politiko eta soziala
izan zen, baita administrazioan edo irakaskuntzan.
Giza eskubideak ez ezik, euskara eta euskal kulturak ere zapalkuntza handia jasan
zuten, eta agerraldi publiko oro debekatua izan zen. Apaiza nazionalisten kontrako
errepresioa ere egon zen.
Autonomia bertan behera geratu zen, noski, eta Bizkaia eta Gipuzkoa probintziak
traidoretzat hartuak izan ziren, errepublikari leial izateagatik (Araba eta Nafarroa ez
bezala). Horregatik, Bizkaia eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezabatu ziren.

You might also like