You are on page 1of 3

FORUAK ETA KARLISMOA

Euskal Foruak
Foruak euskal gune politikoak antolatzeko legeak ziren. Lege batzuk idatzita zeuden
eta beste batzuk ez. Idatzi gabeko legeak, herritarrek beren bizitza kolektiboa
antolatzeko eskubidean oinarritzen ziren. Eskubide horiek antzinako askatasunean
zuekaten jatorria, Koroa garatu gabe zegoen garaian. Koroak sortu baino lehenago
eskaldunak libreak ziren. Eskubide hori Lege Zaharraren kontzeptuan irudikatzen da.

Lege Zaharrean, erlijioa eta kristautasuna garrantzi handiko elementuak ziren.


Askatasun horiek murrizten joan ziren,baina, paperetan jasota egon ez arren,
inportanteak ziren herritarrentzat.

Sistema foralean lege horiek guztiak eta erakundeak sartzen ziren.

1.2 legeak eta eskubideak


Foruak bazeukaten paktu izaera bat: euskaldunek fideltasuna erakutsiko zioten
erregeari eta erregeak errespetua euskal legeei.
Erregearen legeren bat haien interesen kontrakoa baldin bazen, foru-baimena
aplikatzen zuten eta lege hori ez zuten betetzen.
Euskal bereizetasunak hauek ziren: Batzar Naguiek erabakitzen zuten diru hori eman
edo ez, ez zuten zergak ordaintzeko obligaziorik. Nahitaezko zerbitzu militarrik ez
zegoen. Bizkaitarrek itsasoko lerroa defendatzen zuten. Ere zeukaten noblezia
unibertsala, euskaldun guztiak nobleak ziren, odol garbikoak.

1.3. foru-erakundeak
XIX.mendearen hasieran Euskal Herria lau gune politikotan zegoen antolatuta:
Nafarroako Erresuma, Gipuzkoako eta Arabako Probintziak eta Bizkaiko Jaurerria.

Udalek autonomia handia zeukaten, batzuetan batzarrak itxiak ziren, eta beste
batzuetan irekiak ziren. Normalean, alkateak urte baterako hautatzen ziren zozketaz,
eta aldi berean epaileak ziren. Batzarretan Diputazioa aukeratzen zuten urtero.

Gaztelako erregeak korrejidorea bidaltzen zuen, batzarretako erabakiak erregetzako


legedi orokorrarekin bat zetozela ziurtatzeko. Justizia eta gobernu funtzioak zituzten,
hiribilduetako Alkate Nagusiak baitziren.

Foruen aurkako erasoak


XVIII.mendean, eredu zentralista inposatu zuen monarkia osoan. Hala, Aragoiko
Koroako foruak ezabatu zituzten Oin Berriko Dekretuaren bitartez.

Euskal Herrian ere, hasieran aduenak kostaldera eta Frantziako Erresumako mugara
eramateko saio bat hasi zen, baina horren kontra matxinada bat gertatu zen. Aldi
berean, Foruen aurkako eraso ideologikoa areagotu egin zen.

Madrilgo Gortean uste zuten Foruak erregearen kontzesioak zirela eta ez euskaldunen
berezko eskubideak.

Godoyk, nahitaezko zerbitzu militarra ezarri nahi izan zuen Bizkaian, baina
Zamakolada izeneko matxinadan altxatu ziren. Geroago, Napoleonen armadak Euskal
Herria okupatu zuenean, bi administrazio ezarri zituzten: Bizkaiko Gobernua eta
Nafarroakoa. Dena den, Konbentzio eta independentzia gerretan eragindako gastu
handiak, herri-lur pilo bat saldu behar izan zuten, ondorioz, lurrak esku pribatuetara
pasatu ziren eta liberalismoa indartu egin zen.

Fernando VII.aren erregealdiaren hasieran, Foruak errespetatu zituzten. Hirurteko


Liberalean ordez, Foruak abolitu izan ziren.
Dena dela, 1823an, Fernando VII.a absolutismora itzuli zen eta Euskal Foruak, gutxi
gorabehera, errespetatuak izan ziren. Baina aldaketa batzuk izan zituzten. Bizkaiko
burdina errege jabetza zela erabaki zuten. Nafarroan, foru-baimena kendu zuten.
Batzorde bat antolatu zuten Euskal Foruak egoera berrira egokitzeko. Foruen aurkako
liburuak eta txostenak ere ugaritu egin ziren eta Foruak defendatzen zituztenak,
debekatu.

Fernando VII.a hil zenean, “Foruen arazoa” Gorteko eztabaida dinastiko batekin
nahastu zen. Liberalek argi zuten ez zutela euskal sistema forala errespetatuko.
Karlosen alde liberalismoari aurre egin nahi zituztenak eta euskaldun gehienak,
berarekin foruak babestutak egongo zirelako jarri ziren.

Gerra Karlistak
1. Lehenengo Karlistaldia (1833-1839/40)
Fernando VII.a hil zenean, haren alargunak, liberal moderatuek boterea hartu zuten,
orduan, Euskal Herrian Foruen iraupena arriskuan zegoen eta.

Antzinako Erregimenaren eta Estatu liberalaren arteko konfrontazioa oraindik


arretarekin euki behar zen.
Guzti hori kontuan hartuta, karlismoaren barruan talde ezberdinak bereizten ziren:
Kontserbadoreak, tradizionalistak, apostolikoak, integristak eta foralistak.
Alderdi Karlistan, Euskal Herriko nekazariak, artisauak, eliztarrak, nobleziaren zati bat
eta orokorrean sektore herritarrak bildu ziren.
Ordez, merkatariek eta jabe handiek, Alderdi Liberala aukeratu zuten.

Donostian eta Iruñean, Espainiako armadaren kuartelak zituztenez, Isabel II.a onartu
zuten. Gipuzkoan, Karlosen aldeko partidak antolatzen hasi ziren. Azkenean,
Diputazioa Karlosen alde jarri zen. Nafarroan ere antzeko egoera gertatu zen.

Diputazioek Karlos V.a onartu zuen errege moduan. 1833.an Zumalakarregi Euskal
Herriko armada karlisatren buruzagi aukeratu zuten. Armada karlistako boluntario
gehienak euskalduna ziren, baina inguruko herrietatik bazeuden.

Kasu gehienetan soldadu liberalak Espainiakoak izaten ziren, horregatik karlisten


ondorengo kantua. Armada liberalak populazio zibila ere bortizki tratatu zuen.
Gerra Karlista ez zen bakarrik Euskal Herrian gertatu, baita Katalunian, Aragoi eta
beste hiri batzuetan.

Lehen Karlisatldian hiru aldi bereiz daitezke: 1833-1835. Zumalakarregi. 1835-1837. Don
Karlosen “camarilla”. 1837-1840. Maroto jenerala. 1839. Gerraren amaiera Euskal Herrian,
Bergarako Akordioa.

Hitzarmenaren ondoren, 1839ko legea etorri zen. Foru-baimena deuseztatu zen,


adueanak kostaldera eta Frantziako mugara eraman, alkateak konstituzioaren
arabera aukeratuko ziren eta bide batez Espainiako sistema judiziala ezarri zen,
Guardia Zibila saru Euskal Herrian, Polizia foralak buruzagi politiko baten kontrolpean
geratu, Batzar Nagusiak duseztatu, korrejidorea kendu eta haren ordez buruzagi
politikoa jarri, Espainiako Gorteetara diputatuak eta senatariak bideli beharko ziren.
1841an, Nafarroako diputazio liberal batek bere kasa negoziatu. Lege Hitzartua
delakoa eta Foruetan halako aldeaketka egitea onartu zuten: Erresuma izatetik
probintzia izatera pasa, soldadutzarako zozketak onartu, aduanak Ebrotik Pirinioetara
eraman, desamortizazioa onartu, diputazioak zergak batuko zituen eta Espainiako
gobernuari diru-kopuru bat emango zion.

2. Bigarren karlistaldia (1846-1849)


Ez zuen arrakastarik izan Euskal Herrian, foru egoera ez zegoelako arriskuan.

3. Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)


Urte hauetan, Foruen aldeko sentimendua oso sakona izan zen. Gaisteizko
apezpikutegia antolatu zen, euskaldunen katolikotasunari nolabaiteko indarra
emanez. Hitza ez betetzea foru arloan, askatasunen kenketa.

1868ko Iraultzaren ondoren, Gorteetako hauteskundeak egin eta karlistek aulki guztiak
lortu zituzten. Garai hartako gorteek oso zentralizatuak zeuden, apaizen kontrako
neurri batzuk jarri zituzten eta gainera errege italiar bat jarri zuten tronuan: Amadeo
Savoiakoa. Elizaren aurkako neurri latzak, monarkia berriaren porrota eta
I.Errepublikaren aldarrikapena.

1872ko apirilean, Karlos VII.a iparraldetik sartu zen altxamendu bat egiteko asmoarekin.
Partaideak; Karlistak: betikoak, kontserbadore eta katolikoak. Liberalak: betikoak ziren.
Estatu federal bat antolatu zuten: boletin ofiziala, moneta propioa, Justizia Epaitegia,
Unibertsitate-barrutia, soldadutzarako deialdiak, kargu-izendapenak… Diputazio
foralak ere berrezarri zituzten.

Hasiera baten altxamendu karlistak arrakastak izan zuen. Sektore liberal moderatu
batzuk, progresisten “gehiegikeriekin” aztoratuta zeudenak, Karlosen bandora pasatu
ziren, baina Martinez Campos Alfontso XII.a errege izendatu zuen.

Kataluniako mendietan eta Maestrazgoan ere antolatu zen armada karlista eta gerra
oso gogorra izan zen. Leku horretan karlisten porrota egon zen. Gerraren azken
saiakera, Jurramendi.

Gorteek Euskal Foruen abolizioa egin nahi izan zuten, soldadutza eta zergak
ordaintzeko obligazioa ezarriz, baina lehentasuna eman nahi zioten burgesia
industrialari, eta Estatuak kontzertu ekonominokoa eta kupoaren legea eman zituen.

Kontzertu ekonomikoak
Azkenean, diputazioak eta Canovas, nolabaiteko akordiora iritsi ziren: euskal
diputazioak arduratuko ziren zergen bilaketaz. Urtero, bildutako diruaren zati bat,
kupoa, Espainiako gobernuari ordainduko zioten.

You might also like