You are on page 1of 2

Testu hau lehenengo mailakoa da, izaera juridikoa duen lege publiko bat delako.

Testua, Jauregian, 1876ko


uztailaren 21ean idatzi zen. Autorea, Alfontso XII izanik, momentu horretan Espainako erregea dena, konstituzio
honen bultzatzailea Canovas del Castillo izan zelarik. Espainiako biztanleei, eta batez ere Euskal Herriko probintziei
zuzenduta dago.
Testu honen gaia Hirugarren Gerra Karlistaren amaieran kokatzen da, Canovas del Castillok Borboien berrezarpena
sustatu zuenenan. 1874.urtean Alfonso XIIa errege izendatu ondoren, Canovas lehenengo neurriak eta legeak
inposatu zituen eta geroago, hauek kontuan hartuta, Gorteak Konstituzio berria egiteko deialdia egin zuen, honela
1876.urteko Konstituzioa sortu zen. Horregatik testu honen ideia nagusia, oso garbia den bezala, Gipuzkoako,
Arabako eta Bizkaiko foru-erregimen zaharraren erreformak dira.
Testu historiko hau, Espainiaren berrezarkuntza garaian idatzi zen. Canovas del Castillo alderdi kontserbadorearen
buru zela, eta hark eratutako sistema oinarrian, bi helburu nagusi agertzen zirelarik, batetik orden soziala eta
bestetik Espainiaren ekonomiaren garapena. Eta politika hau hiru elementu oinarritzen zen. Batetik, gobernu
txandaketa eta jauntxokeria, eta bestetik 1876ko konstituzioa non erregea eta Gorteak boterea elkarbanatzen zuten.
Testu hau, Euskal probintzietako foruen desagerpena suposatzen du. Hau da, Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak,
Aintzinako Erregimenaren bukaeraren ondoren, garai horretan zituzten lege bereziak hainbeste mantentzea kostatu
zaienaren desagerpena suposatzen du. Baina nahiz eta lege honek Euskal probintziek, Espainiako gainerako
probintzien eskubideak eta betebeharrak dituztela adierazi, Euskal probintziek akordio batera iritsiko dira Madrilekin,
non Euskal Herriak kontzertu ekonomikoa lortzen du. Honen arabera, hiru probintzia hauen diputazioak herritarren
zergak jasoko dituzte. Diruaren kopuru zati bat, Madrilera bidaliko dute urtero eta diruaren beste zati bat, probintzia
bakoitzean inbertitzeko balioko du. Beraz, Euskal Herriak, nolabaiteko autonomi fiskala lortuko du. Baina lortutako
sistema honek, arazoak ekarriko ditu euskal probintzien eta Espainiako gainerako probintzien artean, gaur arte.

6. testua. 1876ko UZTAILAREN 21eKO LEGEA


Testu hau historiko, politiko eta juridikoa, lehen mailako iturria da. Publikoa ere bada, Madrilgo Gazetan argitaratua. Egilea kolektiboa da
Gorteak baitira erregearekin batera eta hartzailea, herria. Data, 1876koa.
Legearen eginkizuna foruak ezabatzea da. Izan ere, 1876ko konstituzioarekin batera lurraldeen batasun juridikoa eta fiskala lortu nahi zuten eta
eginkizun horretarako oztopoa ziren foruak. Foruen abolizioarekin, momenturaino izan zituzten pribilegioak galdu ziren.
Ulermena: Testu honetan Euskal foruen indargabetzeko hainbat artikulu ageri dira: Euskal herrikoek arma zerbitzura joateko eta norberaren
ondasunen proportzioaren arabera estatuko gastuetan laguntzeko izan zuten betebeharra (1. Art.);gizonezko kupoa aurkezteko
betebeharra armadako kintetan eta berezien kasuan (2. Art.); Zergak salbuespena abolitu: estatuko gastuetan parte hartzeko betebeharra, beste
probintziak bezala kontribuzio, errenta eta zerga arrunta eta bereziak ordaintzera zegokion proportzioan (3. Art.); Euskal probintziek onartuta,
Gobernuari baimena eman zion antzinako errejimen foralean beharrezko erreformak egiteko, Euskal Herria eta nazioaren arteko adostasuna
lortzeko (4. Art.)
Testuinguru historikoa: XIV mendea baino aurretik Euskal Herriko sistema politiko-ekonomikoa forala zen. Foruek lurralde ohiturak bildu eta
finkatzeaz aparte, nahiko autonomia-maila izaten zuten beren ezaugarriak zirela eta: derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsita zeuden
biztanleak, bakarrik parte hartuko zuten haien lurraldea zuzenean mehatxatuta bazegoen; zergak ordaintzetik salbuetsita egotea, aduanak
Gaztelan zeudenez atzerriko produktuak inportatzeko askatasuna zegoen; kaperatasun unibertsala; Foru-baimeneko eskubidea; autonomia
merkataritzako eta ekonomiarako, Batzar Nagusiak foruen erakunde nagusia zen eta gai ekonomiko eta judizialak bermatzen zituen.
Erakunde betearazleak diputazioak ziren eta eskualde bakoitzak berea zeukan.
Lege honek zenbait ondorio izan zituen: foruak ezereztean, soldaduska derrigorra bihurtu zen, eta lurralde bakoitzeko biztanle kopuru bat
soldaduskara joan behar zen (ordaintzen zutenek ez zuten joan behar); Canovasek kontzertu ekonomikoa eman zuen euskal herriko biztanleak ez
haserretzeko eta foruak ezabatu ondoren zenbait salbuespen onartu zituen euskaldunentzat); azken gerra zibilaren garaileen alde (liberalen alde)
egin zutenak, zerga eta soldaduskaren salbuespena izango zuten 10 urterako. Foruen abolizioak euskal nazionalismoa indartu zuen geroago
ikusiko dugun bezala
Gerra Karlistetan foruen autonomia-maila defendatzen saiatu zen:-Karlisten artean foralistak zirenak egongo ziren: gehienak nekazariak, jauntxo
txikiak eta eskulangileak izango ziren. Foruek haiei lehentasuna ematen zieten eta liberalek ezarritako erreformak, hala nola desamortizazioak,
talde hauei kalte handia eragingo zizkieten beren egoera txarrago eginez.
Canovasek foruen azken ondarrak kendu zituen.Hala ere, Euskal Herrian ezberdintasun batzuk iraundu zituzten. 1878an, Kontzertu
Ekonomikoen araubidea eman zuen, non lurraldeko zerga gehienak biltzeko eta kudeatzeko eskubidea lortzen zen. Horren truke, Estatuari kupoa
emango zitzaion, beraz, diputazioek zerga eta administrazio esparruetako autonomia berreskuratu zuten. Hori zela eta, zergak txikiagoak ziren
eta ekonomia hobetu zen, batez ere, garraiobide arloan. Euskal oligarkiak ezarritako sistema fiskalak ere fortuna handiak eta industrializazioaren
garapena ahalbidetuko zituen.

You might also like