You are on page 1of 2

Maria Kristina 1833-1840

1873ko konstituzioa 1812koa bezala nazioaren uniformetasuna aldaratuko ditu euskal


probintziak lurralde arrunt bihurtuz

Bergarako hitzarmena 1839

Gerrari amaiera emateaz aparte, geroko aldaketa politiko-administratiboen oinarria ere


izan zen.
Artikuluak esanahi bikoitza eduki ahal zuen, alde batetik, Gorteei foru sistema
mantentzeko gomendioaz aritzen da eta bestetik ez direla benetako konpromisoak
hartu behar adierazten du.
1839ko urriko legea foruak berretzeko legea

Euskal probintzietako Foruak berresten ditu “sin perjuicio de la unidad constitucional


de la Monarquía”
Gobernuak probintzien ordezkariak entzuteko konpromisoa hartzen zuen hartu
beharreko aldaketak burutu baino lehen.
Euskadiko elite nagusiak, hiriak kontrolatzen zituzten liberal foruzaleek eta nekazari
jabeek, hau da tradizionalistek, Foruak berretsitzat hartu zituzten lege-eremu liberal
baten barruan.
Legearen aginduak garatzeko lantalde bat sortuko da zeinean Probintzietako Batzar
Nagusien bi kidek, Nafarroako Diputazioko beste bik baita Espainiako gobernuak
izendatutako batzorde batek parte hartuko baitu. Helburua euskal erakundeen iritzi
zuzena ezagutzea egoera berriaren aurrean.

Esparteroren erregeordetza 1840-1843

1840an Madrilen eztabaidak hasi zirenean bi ikuspegi ezberdin agertu ziren. Alde
batetik, Junta Probintzialen ordezkariak: (foruzale moderatuak), 1833an bezala
mantendu behar zirela proposatzen zutenak eta beste aldetik, Nafarroako ordezkariak,
(joera liberal progresistakoak). Honen ondorioz lau probintzietako iritzi komuna
apurtu zen eta Nafarroa eta Euskadiko egoera politiko-juridikoa bide ezberdinetik
joango da.
Nafarroako aldaketa: 1840an bere kabuz hasiko du negoziazioa Nafarroako Foruak
aldatzeko 1841eko Abuztuaren 16ko Lege Hitzartua delakoa sortuz.
 Nafarroa Erreinu izatetik Probintzia izatera pasatu zen.
 Mugak Pirinioetara aldatu ziren.
 Espainiako Konstituzio eskubideak, sistema judiziala eta hauteskunde
sistema onartzen zituen.
 Erreinuaren Gorteak, Foru Baimena, eta salbuespen militarrak zein fiskalak
desagertzen ziren.
 Baina Diputazioak bere ahalmenak handituko ditu: zergak ezarri eta udalen
kontuak jasoz, foru zuzenbide zibila ere mantenduz.
 Egitura berri hau nekazal lurjabe burgesia eta merkataritza burgesiaren
mesedetarako zegoen eraikita, ogasun autonomia eta kudeaketa
ekonomikoan interes nagusia baitzeukaten.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako foru birmoldaketa: 1841eko Urriko 29ko Dekretua .
Hiru probintzietan administrazio, justizia eta mugen gaietan estatuko beste eremuetan
bezala jokatuko da:
 Barruko aduanak kendu eta kostaldera eraman (berehala konturatu ziren hau
merkataritza eta industria garapenerako onuragarria zela, batez ere Bilbo eta
Donostian).
 Foru baimena desagertuko da.
 Foru Diputazioak desagertuko dira eta Probintzia Diputazioak sortu baita
Batzar Nagusiak debekatu ere.
 Udal antolakuntzan estatuko legeak aplikatzen ziren.
 Lehen instantziako epaitegiak ezartzen ziren eta Nagusi Politikoa edo
Gobernadore deitzen zitzaion antzinako Korrejidoreari.
 Zergak ordaintzetik eta soldadutza egitetik salbuetsita egotea mantenduko
dira.

ISABEL II. ren ERREGETZA (1843-1868)

Isabel II. ren erregealdian zehar eta bereziki moderatuak gobernuan egon ziren
bitartean, euskal foruzaleek galdutako ia berezitasun guztiak birlortu zituzten. (1841eko
baino lehenagoko egoerara bueltatuz) 1844ko Uztaileko Dekretuaren bidez:
 Foru Diputazioak eta Batzar Nagusiak berretsiko dira lehen zituzten
administrazio eta ekonomia eskumenekin.
 Hala ere 1841eko Esparteroren Dekretuan agertutakoa, Foru Baimena
desagertzea, aduanak kostaldera eta justizia aldaketak ez ziren errekuperatu.

You might also like