You are on page 1of 7

🔔

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN


25EKO LEGEA
Isabel II.a, jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren Konstituzioaz Espainiako
errege denak eta, bere adingabetasunean, bere Ama Agurgarria den Maria Cristina de
Borbon Erregina alargunak, Erresumako Erregina Gobernatzaileak, honako hau ikusi
eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta
Guk berretsi:

1. art. Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren


batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.

2. art. Gobernuak, aukera izan bezain laster eta Euskal probintziei eta Nafarroari
entzun ondoren, lehen aipatutako foruetan haien interesa aldarrikatzen duen
nahitaezko aldaketa proposatuko dio Gorteei, nazioaren eta Monarkiaren
Konstituzioaren interes orokorrarekin bat eginez eta, aldi baterako eta lehen
adierazitako moduan eta zentzuan, sortu litezkeen zalantzak eta eragozpenak
ebatziz eta Gorteei horren berri emanaz. Nik, Erregina gobernatzaileak.- Erreginak
eskuz sinatuta – Jauregian, 1839ko urriaren 25ean.

KOKAPENA

Testu hau 1839ko urriaren 25ko legeari dagokio.

Lege honen bidez Erreginak Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berrestu
zituen, I.Guda Karlista ondoren.

Dokumentu juridikoa

Eduki politikoa

Iturri historiko bat da (lehen mailako iturria).

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA 1


Erregeordeak( bere alabaren izenean) berresten duen arren egilea kolektiboa du
Espainiako Gorteek aldarrikatutako agiri baita.

Hartzaile publikoa (Espainiako herritar guztiei).

Lege hau, Bergarako Hitzarmenaren ostean ( 1839-VII-31) onartu zen. Azken


honetan Esparterok Gorte eta Gobernuaren aurrean foru sistemaren jarraipena
defendatzeko konpromisoa hartu zuen.

ANALISIA

Testua bere osotasunena ulertzeko hurrengo kontzeptu hauek argitu behar


dira:

-Foruak: Euskal Probintzietan eta Nafarroan Erdi Arotik sortu eta XIX. mendera arte
iraun zuten
berariazko ordenamendu juridikoak ziren. Lege-, erakunde-eta harreman sistema
juridiko propioak
suposatzen zituzten. Lurralde hauetan eta probintzia bakoitzean gobernu eta
administraziorako
erakunde propioak zeuden ( Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak, e.b.); zuzenbide
kode bereziak; zerga sistema propioa; Espainiako monarkiarekin harremanak
bideratzeko erlazio parekatuago ( “
foru baimena”).
Guzti honekin batera Espainiako biztanleekin alderatuz hemengo herritarrek
abentailak (“pribilegio” ?) zituzten: derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsita
zeuden ( euskal
probintziak eta Nafarroa mehatxatuta ez bazeuden); Espainiako zergak ordaintzetik
salbuetsita
egotea; kanpoko produktuengatik muga zergak ez ordaintzea; etab.

Aurki dezakegun ideia nagusiak:

1. Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, baino, derrigorrez,


egoera
instituzional berriari egokiturik, 1837ko Konstituzioaren ondorioz eratutako
testuinguru berriari hain zuzen (“monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik
egin gabe”).( Art. 1)

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA 2


2. Aipaturiko baldintza betetzeko beharrezkoa da foruak egokitzea eta berridaztea eta
2. artikuluan foruetan aldaketak ( “nahitaezko aldaketak”) egiteko aukera eta
beharra jasotzen da, hori bai, foru instituzioei behin entzunez gero, eta bitartean,
gobernuak foruen aplikazioetan sortzen diren zalantzak argituko ditu beti ere
Gorteei informatuz.

TESTUINGURUAREN ANALISIA:
Lege honen aldarrikapena Bergarako Besarkadaren ondorio bat dela ( 1839ko
abuztuaren 31an)
esan dezakegu. Maroto jeneralak ( armada karlistaren Estatutu Nagusiko buruak) eta
Espartero
jeneralak ( liberal armadaren aldetik) sinaturiko hitzarmen honen bidez, I Guda Karlistari
( 1833-
1839), iparraldeko fronteari dagokionez behintzat, amaiera ematen zaio.
Guda hau Fernando VIIgna heriotzarekin sorturiko dinastia-gatazkarekin hasi zen. Bi
erregegai
aurrez aurre, alde batetik Carlos Ma Isidro ( Fernando VII.aren anaia ) eta, bestetik,
Isabelen (
Fernando VIIaren adin txikiko alaba) Hauetako bakoitzaren inguruan karlistak eta
isabelinoak (
liberalaka) batu ziren gerrari hasiera emanez. Historiagileek gatazka honen atzetik
dinastia-gatazka
bat baino gehiago ikusten dute, Antzin Erregimena eta Liberalismoaren arteko lehia bat,
hain zuzen.
Euskal probintzietan eta Nafarroan beste osagai bat gehitu egin behar diogu: Foruak
eta foru
sistemaren defentsa. Karlistek, hasiera batean hain garbi ez izan arren, Foruen
defentsaren kausa
1836rako berea egin zuten, horrek indar gehiago biltzeko aukera eskaini baitzitzaien.
Alderdi karlistan, nekazari txikiak, landa-munduko jauntxoak, artisau txikiak eta kleroa,
nagusiki
biltzen ziren. Batez ere landa munduan eta hiriburu txikietan ( Lizarra, Tolosa, etab)
kokatzen ziren
Beraien ideologiaren oinarriak hauek ziren: Integrismo erlijiosoa, absolutismoaren eta
Erregimen
Zaharreko egituren aldeko defentsa ( gizarte estamentala, amortizazioak, prentsa-

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA 3


zentzura, etab),
jaurerri eta jaun erregimenaren mantenua eta Foru eta foralismoaren defentsa.
Liberalen aldekoak, burgesak (hirietako merkataria handiak), noble handi gehienak,
herri lurrak
erosi izanari esker aberastu diren baserritarrak eta Nafarroako Erriberako latifundistak
ziren. Bereziki
hiriburu nagusietan ( Bilbon, Donostian) kokatzen ziren. Hauek liberalismoaren
printzipioak
defendatzen zituzten: Monarkia konstituzionala, berdintasun juridikoa, botere banaketa,
norbanakoaren eskubide eta betebeharren aldarrikapena, etab. Estatu unitario eta
lurraldeen arteko
uniformetasuna aldarrikatzen zuten baina Euskal probintzietan liberalek ( moderatuek)
foruak
mantentzea eskatzen zuten, beti ere egokitzapen batzuk egin eta gero.
Guda amaitu baino lehen, azken kanpainen antzutasuna eta gerrak sorturiko
nekeziagatik, karlista
alderdian banaketa bat sortu zen: paktisten ( foruak mantentzearren dinastia
aldarrikatzeari uko
egiteko proposatzen zuen) eta intransijenteen artean ( gerrarekin jarraitzea defendatzen
zuen). Bergarako hitzarmen hau Karlos Ma Isidroren oniritzirik gabe sinatu zen. Bertan
biltzen ziren
akordioak, hauek ziren: Karlistek Isabel erregina izateko eskubideak onartzea; armada
karlistaren
ofizialak , nahi izanez gero, maila eta kondekorazioak eutsiz armada liberalean sartzeko
aukera
eskaintzen zitzaien, eta; Esparterok Espainiako Gobernuari, Euskal Probintzietako eta
Nafarroako
foruak mantentzeko edo “egokitzeko” proposamena luzatuko ziela.
Hitzarmen edo Itun hau baino lehenago, 1837ko Konstituzioa aldarrikatu eta handik
gutxira eta I
Karlista Guda ( 1833-1839) gori-gorian zegoenean, 1837ko irailaren 16ko legearen
bidez, foru
sistema deuseztatzen zen ( Foru Diputazioak desagertzen ziren eta horien ordez
Diputazio
Probintzialak ezarri ziren; muga-zergak Pirineotaraino eta itsaertzetaraino eraman ziren;
Espainiako

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA 4


justizia sistema ezartzen zen, etab). Lege honek ez zuen eragin handirik izan ez baitzen
betetzerik
karlistek mendean zituen lurraldeetan.
1839ko urriaren 25ko Lege honen aldarrikapenak pozez hartu izan zen Euskal
Probintzietan eta
Nafarroan zeren eta honen bitartez gerraren amaieraz gain foru sistemaren jarraipena
bermatzen
zuen. Hala ere, testuan jasotzen den moduan auzi bat sortu zen: nola jarraitu foruekin
batasun
konstituzionala galarazi gabe?. Guda garatzen ari zen bitartean, gorte liberalek 1837ko
Konstituzioa
aldarrikatu zuten eta honek bi sistema juridikoen arteko bizikidetzaren arazoa erakarri
zuen, hots,.
Euskal probintzietako eta Nafarroako sistema juridiko berezi horiek nola txertatu 1837ko
konstituzio
liberalarekin sorturiko egitura juridiko berrian, are gehiago Konstituzioan bertan sistema-
foralari
buruz aipamenik egiten ez denean .
Argi zegoen erregimen berezi hau eusteak, liberalismoaren eta 1837ko Konstituzioan
biltzen ziren
hainbat printzipioen kontra talka egiten zuela, e.b.: estatu maila osorako
uniformetasuna, hiritarren
berdintasuna legearen aurrean, botere banaketa ( errege bakar bat, botere legegile
bakarra eta
ordezkaritza organo bakar bat), eskubide eta betebehar bereak hiritar guztientzat, etab.
Horregatik
Espainian, estatu liberala eraikitzen ari zen memento hartan, liberalen ikuspegitik A.
Erregimenetik
zetorren sistema hau ez zen eusterik, egokitu gabe behintzat. Euskal liberal foruzaleen
artean ere,
sistema foralaren alde egon arren egokitzapena ezinbestekotzat hartzen zen. Urriko
Lege honek
aurreikusten zuen egokitzapena egiteko prozedura ( “Euskal probintziei eta Nafarroari
entzun
ondoren”). Formula hau ez zen oso zehatza izan eta prozedura hau ez zen gauzatuko
1876ra arte,.

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA 5


Gainera ez zuen ere negoziazio prozesu bat eskatzen eta baina 2gn artikulu honek, argi
adierazten
zuen non zetzan foruak emateko edo aldatzeko iniziatiba eta eskumena: Espainiako
Gobernu eta
Gorteetan. 1839ko urriaren 25ko legea aldarrikatu eta berehala, lehen egokitzapena
gorpuztuko da 1939ko azaroaren 16ko errege- dekretauren bidez. Dekretu honetan
jasotzen diren neurrien artean,
ondorengo hauek azpimarratuko ditugu: a) Euskal Probintzietako Batzar Nagusien
bilkura; b)
Bizkaian eta Gipuzkoan, uneko buruzagi politiko probintzialak korregidore bihurtzen dira
eta
aurretik zeuden diputazioek konpetentziak judizialak ezik aldez aurretik zituztenak
berreskuratzen
dituzte; c) Gorteetarako diputatuak hautaketarako Espainian indarrean zegoen
prozedura
jarraituko da eta prozesu honen ikuspena Probintzietako diputazioen esku geratzen da;
d) Nafarroan, diputazio bat eratuko da zazpi kideak osaturik ( bat merindade bakoitzeko
gehi beste bi populazio handienekoek hautatuak); e) Udalak hautatzeko sistema
foruetan jasotzen dena izango da; f) Urriaren 25ko legearen 2gn artikuluaren
aplikazioan ( foruen egokitzapenerako) sor daitezkeen auziak eta Espainiako
gobernuarekin hitz egiteko eta burutzeko moduaz aholkatzeko probintzia bakoitzetik bi
ordezkari hautatuko dira. Aldaketa hauek gauzatuko dira ondorengo urteetan,
Esparteroren erregeordetzan: hasieran Nafarroako Lege Paktatuarekin (1841-VIII-16)
eta Euskal Probintzietako Foruen erreformarekin (1841-X-29) eta ondoren 1844ko
uztailaren 4ko Dekretuarekin ( liberal moderatuen gobernuarekin).
Lehenengo biek Esparteroren erregeordetzan ( 1840-1843) sortuko dira eta foru
sisteman murrizketa handi bat suposatuko dute, 1844ko Dekretuaren bidez galdutako
eskumen eta foru instituzio batzuk berriro berreskuratu arren. Azkenean 1876 uztailaren
21ko legearen bitartez, foru sistema deuseztatuko da.

BALORAZIOA

Laburbildu: Lege hau, Bergarako Besarkadaren ondorio bat izan zen. Poztasun
handiz jaso izan zen Euskal probintzietan eta Nafarroan zeren foruak eta foru
sistemaren berrespena suposatzen zuen eta nola edo hala bakealdia eusteko eragile
garrantzitsu bat bihurtu zen.
Hala ere testuan bertan, eraikitzen ari zen sistema liberal eta Aitzin Erregimeneko foru

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA 6


sistemaren
artean uztartze beharra jasotzen da, liberalismo eta 1837ko konstituzioaren
nagusitasuna argi azaldu arren.
Uztartze zail hori lortzeko eman beharreko urratsak, gerra berriro ez piztearren, beste
une
baterako ( data zehatzik gabe) atzeratu ziren,. Prozesu hau ez zen inolaz ere erraza
izan eta
gorabehera eta buruhauste handiak erakarriko ditu: Esparteroren dekretuak foruak asko
murrizten
zituen; 1844ko moderatuen dekretuak nahiz eta modu partzial batez izan, berriro foru
sistema
berpiztu zuen; eta azkenean, 1876ko dekretuen bidez foruak eta foru sistema ia ia
guztiz
indargabetu arte. Bakarrik foru sistemaren hondar bezala 1878ko dekretuan ezarritako
Kontzertu
Ekonomikoak geratuko dira.
Amaitzeko Lege honekin legitimotasun historikoaren printzipioa urratzen dela esan
dezakegu
zeren foru sistemaren jarraipena Espainiako Monarkiaren eta Gorteen emakida bat
izango da, harrez geroztik.

5. TESTUA: 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA 7

You might also like