You are on page 1of 4

Kokapena: 0,5 puntu

Dokumentua lehen mailako informazio iturria dela esan dezakegu, gertakarien garaikoa
baita. Testu kolektiboa da, 69 DIPUTATUK (Cádizen 300 bat diputatu ziren guztira) idatzi
baitzioten manifestu hau FERNANDO VII.a erregeari. Xedea erregeak 1812KO
KONSTITUZIOA EZ ZIN EGITEA da, ANTZINAKO ERREGIMENArekin jarraitu nahi
zutelako. 1814ko apirilaren 12an idatzi zioten Fernandori, erregea Espainiara itzuli zenean
(VALEÇAYko itunari esker).

CÁDIZen GEHIENGO LIBERAL bat bazegoen ere, ez zen Espainiaren isla, hor
GEHIENGOA ABSOLUTISMOAn murgilduta baitzegoen, baina bazen batzen zituen gai bat:
frantsesei aurre egiteko grina. Inguru honetan uler daiteke 1812ko konstituzio hau
ABSOLUTISTA ETA LIBERALEN ARTEKO AKORDIO bat izatea. BAINA, Desiratua itzuli
bezain pronto, absolutismoaren aldekoek muzin egin zioten elkarrekin egin zuten
konstituzioari eta erregeari LEHENGO ERREGIMENERA ITZULTZEKO ESKARIA egin
zioten.

Analisia: 1,5 puntu


3 paragrafoz osatutako testua dugu. Lehenengoan aurkezpena egiten du eta testuari izena
emango dion esaldiaz hasten da: Era costumbre entre los antiguos persas vivir cinco días
de anarquía… Paragrafo berean, erregea 6 urtez Baionan gatibu egon dela aitatzen du eta,
Valençayko itunaren ondorioz, tronura itzuli dela, jada.

Hurrengo paragrafoetan absolutismoaren defentsa egiten dute eta Antzinako Erregimenaren


ezarpena eskatzen diote erregeari, Cádizen adostu zutena ez baitzuten gogoko. Ez dute
erregeak konstituzioa zin egiterik nahi eta monarkia absolutuan jarraitzea dute helburu…
Gorteak biltzea nahi dute, baina antzinakoak, ez liberalak.

Gatibutasuna aitatzen du, Borboiak Napoleonen esku egon baitira, bahituta, hark anaia Jose
bidali zuelarik Espainiara, errege -Baionako abdikazioak--. Botere absolutua izan zen nagusi
Espainian garai hau arte eta, erregea Frantzian egon zen bitartean, konstituzioa egin zuten
Cádizen liberalek. Itzuli zenean, erregeak muzin egin zion konstituzioari eta Pertsiarren
Manifestuak indar gehiago eman zion oraindik.

Idazleak pozik daude Fernando VII.a Espainiara itzuli delako. Monarkia absolutuaren
defentsa sutsua egiten dute, herritar guztientzat dituen abantailak azpimarratuz. Antzinako
legeen eta Monarkiaren araberako gobernua eskatzen dute, Cadizko konstituzioari uko
eginez.
Iruzkina: 3 puntu
Testua eta bere prozesu historikoa: 2,5 puntu
Testu hau idatzi zen garaian, Espainia oso egoera berezian zegoen. Alde batetik,
independentzia gerra bukatu berria zen. Hau da, Frantziak, FONTAINEBLEAUKO ITUNA
aprobetxatu eta gero, Espainia inbaditu zuen eta, Aranjuez eta Madrilgo altxamenduen
ondoren, gerra latza piztu zen frantsesen kontra.

Borboien dinastia (Fernando VII.a eta Karlos IV.a) koroa Bonaparten esku utzi beharrean
izan zen (BAIONAKO ABDIKAZIOAK) eta Napoleonek anaia bidali zuen Espainiara, errege.
Espainiako populazio handi batek ez zuen JOSEF BONAPARTE errege berria onartu eta
inposizio hura botere ilegaltzat hartu zuen. Espainiak Independentzia Gerrari eman zion
hasiera eta frantsesen aurka zeudenak -bai liberalak eta baita absolutistak ere- Cádizen
babestu ziren. Hantxe egin zuten La Pepa deitu zitzaion konstituzioa, Espainiak egingo zuen
lehena eta, beste gauza batzuen artean, ezberdintasun sakon bat badu beste
konstituzioekin: 1812koa ABSOLUTISTA ETA LIBERALEN ARTEKO AKORDIOA izan zen,
denek nahi baitzuten FRANTSESENGANDIK ASKE geratu.

Cádizko Gorteen osaerak ez zuen orduko espainiar gizartea islatzen. Alde batetik, goi
noblezia eta Elizako hierarkiaren presentzia urria zen eta, beste aldetik, okupatutako
probintzietatik eta Ameriketako lurraldeetatik ordezkaritza eskasa zegoen. Erdiko klaseak,
intelektualak, funtzionarioak eta militarrak ziren nagusi Gorteetako bileretan, baina ez herriko
klaseak. Lehen saioetan ehunen bat diputatu bildu ziren. Azkenean, kopurua hirurehunera
ere igo zen.

Gorte hauetan BI JOERA nabarmentzen ziren: liberalak eta absolutistak. Lehenengoek


eraldaketak nahi zituzten bitartean, bigarrenak Antzinako Erregimena mantentzearen
aldekoak ziren (horiek idatziko zuten, gerora, Pertsiarren Manifestua). Kleroa ere,
pulpituetatik ideologia absolutistaren alde lerrokatzen zen, aldaketen beldur.

Lurraren antolamendua zehaztu ez bazen ere, NAZIO BAKARRAren iritzia nagusitu zen.
ABSOLUTISTA ETA LIBERALEN AKORDIOA izan zen eta MONARKIA BORBOITARRA
adostu zuten, BOTERE BANAKETA… GANBERA BAKARREKOAK izango ziren Gorteak
(gero 2 ganberakoak izan dira konstituzio gehienak), ZENTRALISTA, KONFESIONALA…
eta ADUANAK MUGAN ezarriko zituzten (ez barnean!).

Legegintza lana anitza izan zen: INPRENTA-ASKATASUNAren dekretua, ZENTSURAren


abolizioa, ERREGIMEN FEUDALA BERTAN BEHERA uztea, jurisdikzio JAURERRIAK
ABOLITZEA eta GREMIOAK INDARGABETZEA. Erlijioari buruz, luze eta zabal eztabaidatu
zen eta, azkenean, INKISIZIOA ABOLITU zen eta 12 kide baino gutxiagoko komentuak itxi
egin zituzten, beraien ondasunak sekularizatu zituztelarik. Hala ere konstituzioak aintzat
hartzen zuen erlijio bakarra KATOLIZISMOA izan zen.

Hurrengo urtean, ordea, gauzak larritzen ari zitzaizkion Napoleoni eta Espainiako arazoa
baztertu eta Errusiako kanpainara dedikatzea pentsatu zuen. Horregatik sinatu zuen
VALENÇAYKO ITUNA eta anaiari etxeratzeko deitu zion, Borboiei koroa itzultzen zion
bitartean. Bazirudien, azkenean, Desiratua errege izango zela.

Baina, erregeak ez zuen Cádizko Gorteek espero zutena bete eta KONSTITUZIOA
BAZTERTU eta ABSOLUTISMOA ezarri zuen berriro. Alde eta kontrako jarrerak izan ziren,
baina, egia esan, Espainian gehiengo absolutista zegoen oraindik. Beste gauza bat zen
Cádizen gertatutakoa, han gehiengoa liberala baitzen (frantsesen okupaziotik ihes egiten
iritsi ziren hara asko eta asko!).

Pertsiarren Manifestuak ABSOLUTISMOA ezartzeko eskatu zion Fernandori, Espainian


gehiengoak nahi zuena eta erregeak berak ere bai. Horrela, konstituzioa hutsean geratu
zen, baita prentsa askatasuna ere, eta inkisizioa berrezarri zuten. Liberalen aurkako
errepresioari ekin zion eta frustrazioa nagusitu zen hauen artean. Desiratuak ez zituen
itxaropenak bete. Alderantziz.

Euskaldunei zegokionez, konstituzioak ez zituen bereziki foruak aipatzen, baina bai nazio
bakarraren irtzia, gastuei aurre egiteko kolaborazioaren beharra… Gauza da, erregeak
absolutismoa ezarri zuenean, foruak ere berrezarri egin zirela...
Testuaren garrantzia: 0,5 puntu
Testu garrantzitsua dugu garai hartako ezinegona ikusteko. Fernando absolutista zen erabat
eta Cádizko Konstituzioak ez zion grazia handirik egin. Pertsiarren Manifestuak beste
arrazoi bat eman zion bere nahia zen hura betetzeko eta, itzuli bezain pronto, argi utzi zuen
hori, konstituzioa ez deusean utziz.

DESIRATUA izan zena Cádizko Gorteentzat, jazarpenera pasatu zen eta liberalek ihes egin
edo isildu behar izan zuten. Erregeak Cádizko Gorteetan gutxiengoa ziren absolutistei egin
zien kaso. Hala ere, ez zion luze iraungo, garaiak aldatzen ari baitziren eta Riegok egindako
pronuntziamenduak liberalismoa ezartzea lortuko zuen (1820-1823). Pertsiarren Manifestua
Espainian zegoen zatiketaren adibide garbia da.
EZINBESTEKOAK: Indep gerra, Josef, Zergatik Cádiz? Zer zegoen desberdina Cádizen?
Cádiz+Esp-Abso+Libe, Konsti, Gatibu, Valençay, Desiratua, Izena, Abso

You might also like