You are on page 1of 3

Mendizabalen desamortizazioa

Iruzkinduko dugun testuak “Mendizbalen desamortizazioa” du izenburutzat, eta honek dioen


moduan dekretu bat izanik, forma juridikoa duen testua da. Ginera, 1.mailako edo jatorri
historikoa du, eta eduki ekonomiko eta politiko-sozialaz dihardu. Dokumentuaren amaieran ,
eta izenbuan irakurtzen den moduan, Juan Alvarez Mendizabal liberal aurrerakoia izan zen
testuaren idazlea. Eta publikoki argitaratua izan zen arren, bereziki Maria Kristina
erreginaoordeari zuzenduta zegoen testua da. Horregatik guztiagatik dokumentu honen
helburuak klero erregimenaren ondasunen desamortizazioarekin nazioaren zorra txikitzea
eta Isabel II.aren tronua zihurtatzea dira. Garai historikoari dagokionez, dokumentuaren
azpikaldean agertzen den moduan, Madrilen argitaratu, 1836ko otsailaren 21ean. Hau da,
Maria Kristinaren erregeordetzaren aldian; zehazki 1833tik 1840ra iraun zuena. Gainera aldi
horretan lehen karlistadak gertatu ziren baita.

Lehen aipatu bezala, Maria Kristinari erreginaordeari zuzenduta dagoen testu honek
helburutzat klerigoaren ondasunen desamortizarioarekin nazioaren zorra txikitzea zen; hau
da lehen klerigoaren ondasunak ezin ziren zatitu edo saldu, eta lege hori aldatzekotan
nazioak zituen zenbait zor txikitu ahalko ziren. Hori guztia betetzekotan, Isabel II.aren tronua
zihurtatu ahalko zen.
Ikus daitekken moduan, testua bi paragrafotan bananduta dago, eta hauetan 4 helburutaz
mintzatzen da Mendizabal. Alde batetik helburu ekonomikoak aipatzen dira: nazioaren diru
zorra konpontzea da helburu nagusia “zor nazionalari berme positiboa ematea”.
Desamortizatu gabe zeuden elizaren lurrak produkzioan jartzea litzateke beste helburu bat
“hildako aberastasuna berpiztea”. Halaber, askatasuna ezarri nahi da bai produkziorako, bai
merkataritzarako. Bestetik, helburu politikoa ere agertzen da, liberalismoarekin bat egingo
duen taldea sortzea eleizaren lurren erosleen artean. Azkenik, helburu sozialez ere
mintzatzen da, erdi mailako klasea sortu nahi da lurrak erosten dituzten jabe berriekin.
Lege hau onartzean zoriona lortzeko bidea irekitzen dela dio Mendizabalek”. Izan ere, lege
honen bidez jabetza pribatua eskuratuko dute jabe berriek eta jabetza mota hori da
liberalismoarentzat eskubide natural nagusia eta zorionaren iturri. Mendizabalek salgai
jarriko ditu jadanik nazionalizaturik dauden eleizaren ondasunak, jabetza pribatu librea
bilakatu daitezen.

Aipatu beharreko aurrekariak daude Mendizabalen desamortizazioaren testuinguruaren


aurretik. Fernando VII.a 1833-ean hil ostean, Lege Salikoaren bidez Maria Kristina
erreginaordea izendatu zuten , Isabel II.aren ordezkoa. Honen ondorioz absolutistek, Karlos
Maria Isidroren aldekoek, guda hasi zuten , geroago Karlistadak bilkatuko zirenak. Maria
Kristinaren erreginaordetza ezegonkortasunez beterik egon zen , erreginaordearen garaia
,guda hauek zirela medio, kontserbadoreen gobernuburuek hasi zuten. Urte bat pasata ,
liberalek eta armadak eratutako presioak Errege Estatutua idaztarazi zuten moderatuen
esku , honek bidea zabaldu zion monarkia konstituzionalari , hau da; Erregimen Zaharraren
eta absolutismoaren gainbeherari.
Liberalismoaren ideologia ausia lehen aipatutako gobernu ezegonkorra eragin zuen;
asaldatuen -edo progresisten- eta moderatuen artekoa. Horregatik , 1835ean Juan Alvarez
Mendizabal progresista izendatu zuen gobernuburu gisa , Karlisten erresistentzia eratu eta
mantentzeko , baina liberal kontserbadoreek erreginaordea presionatuz eskuratu zuten
gobernua. Honen aurrean , progresistek La Granjako matxinada antolatu zuten , erregina
1812ko konstituzioan zin egitea behartaraziz , lege iraultzaileak ezarriz eta elizaren
ondasunak desamortizatuz.
Aurretik liberalen sahiakera batzuk egon ziren desamortizazio prozesuak eratzeko , soilik
aldarrikatutakoak -bada, ez zuten praktikotasun zehatzik eduki-. Ezinbestekoa da
desamortizazioak Liberalismoaren oinarri ideologikoetan duen garrantzia , izan ere jabego
pribatua printzipio nagusiena da eta Antzinako Erregimenean zeunden jabego kolektiboaren
forma guztien aurkakoa da.
Baina prozesu hau ez zen guztiz jarraitua izan , pribilegiatuek eratutako erresistentzia
zorrotza dela medio eta arestian aipatutako koiuntura politikoaren ondorioz. Mendizabalen
desamortizazio eklesiastiko hau , esan bezala Vatikanoarekiko harreman diplomatikoen
haustura eragin zuen , izan ere 1836.ko Dekretuaren legez, 3 urtetan (1835-37) klero
erregularraren eta klero sekularraren ondasunen salmenta publikoek futsuki piztu zuten
haserrea hauen artean.
Gobernuburuaren helburuak ogasunaren diru-sarrera arazoak konpontzea; kanpo eta barne
zorra murriztea eta Karlisten aurkako gerra finantzatzea ziren. Azken honen eraginkortasuna
erabatekoa izan zen , bada; desamortizazioan loturiko dirua erabakigarria izan zen gerra
karlista irabasteko. Gainera , burguesen aro berriari hasiera emateko merkataritza eta
nekazaritza suspertzeko giltz garrantzitsu gisa ikusi zen desamortizazioa , baita politikoki
hauek lurjabeen masa bat eratzeko.Lur erosle handiek , hau da burgues dirutsu eta nobleek
liberalismoaren aldera erakarri zituzten neurri hauekin , baina nekazaritzaren erreformaren
ondorioz sortu zen Latifundismo Burguesaren sendotasunak herria aurka ipini zuen.
Testuinguruaren ondorekoei erreparatuz , lehen aipatutako jarraipen eza horrek hamarkada
moderatuan du isla handiena , izan ere 1851-ean moderatuek Vatikanoarekin konkordatua
sinatu eta lortutako diru zati bat Elizari itzuli zitzaion.
Vicalvaradarem arrakastak eta baita asaldatuen gobernuaren ezarpenak , desamortizazio
prozesuari ekitea eragin zuen berriz ere ,Madozen desamortizazioarekin. Mendizabalen
neurri eklesiastikoak indartuz eta zibilak sotaraziz. Hau da salgai jarri zituen Mendizabalen
etapan saldu ez zirenak eta udalerrien ondasun kolektiboak.
Mendizabalen desamortizazioa beraz izugarrizko garrantzia izan du; iraultza burgesa
gauzatzeko funtsesko ekintza izan baitzen , goi mailako estamentuen boterea gutxinaka-
gutxinaka murriztuz eta burgesen jabegoa areagotu zuena.

You might also like