You are on page 1of 2

PERSIARREN MANIFESTUA

Jarraian iruzkinduko dugun testua, ”Persiarren Manifestua” izenburua daukana, testu


historikoa da, hau da, lehenengo mailako iturria da. Testuaren egileak 69 diputatu
absolutistak dira eta hartzailea Fernando VII da, gaur egun testu publikoa izanik. Gainera,
helburua monarkia absolutua berrezartzea da eta Kadizko konstituzioa eta dekretuak
baliogabetzea. Horregatik guztiagatik, forma narratiboan idatzita dagoen manifestu honek
eduki politikoa du. Garai historikoari dagokionez, testua Madrilen 1814ko apirilaren 12an
idatzita dago; zehazki independentzia gerra amaitu ostean eta Fernando VII.aren
erregetzaren lehenengo aldian.

Testuan jasotzen diren ideia nagusiak aztertuz, Erregimen Zaharrean zegoen politika
absolutista berrezartzea eta Liberalen ideia aurrerakoiak indargabetzea zen helburua. Ikus
daitekenez, testua hiru paragrafotan banatuta dago. Lehenengoan, Persiar kulturerekin
konparaketa bat eginez, aipatzen da Espainan Monarkia behar dela Anarkia gerta ez dadin ,
erregea baita Espainia erreinuko ongizatea bermatuko duena. Era berean, Fernando VII. 6
urtez Bainonan egon zela aitortzen dute eta Valencayko itunaren ondorioz erregearen
itzulera pozarren jartzen dituela herritarrak.
Bigarren paragrafo honetan monarkia absolutuaren izaera eta jatorri jainkotiarra azaltzen da,
monarkaren betebehar absolutoa mahai-gaineratuz eta aginte horren poterea erabatekoa
dela esanez. Aipatzen da monarkaren ahalmena (Leviathanen gisan) , pertsona guztiak
bildu eta bide zuzenetik gidatzeko sortua dela eta arrazoimena eta adimena soilik erabiliz
lortuko dela arestian esandakoa.
Azkenengo paragrafoan , absolutismoaren defentsa egin ostean , Cadizen adostutakoa eta
Konstituzioa deuszeztatzea eskatzen diote erregeari , izan ere , diputatuek Antzinako
Erregimenaren monarkia absolutua eta arestiko Gorteak babestu egiten dituzte.

Aipatu beharreko aurrekariak daude Persiarren manifestuaren testuinguruaren


aurretik.Gatazkaren jatorria Fountainebleuko itunaren sinaketan dago , Frantziako armadak ,
uko egin zion itunean bermatutakoari eta Espaina okupatu zuen Independentzia gerra
sortaraziz. Frantsesen okupazioaren eta Karlos iv.ak eta Godoyk izandako kudeaketa
txarragatik , herri altxamendua gauzatu egin zen Aranjuezeko matxinadan, Fernando VII.a
errege bihurtaraziz. Napoleon , barne liskarrez baliaturik , borboi familiarekin bildu zen
Baionan , presioen ondorioz koroaren gaineko eskumen guztiak bere anaiari lagatu zizkion ;
Fernando VII-aren abdikazioa eraginez. 1810ean , erregea kanpoan zegoelarik , eta botere
hutsune hori agerian zegoela Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deialdia egin zuen.
Gorteak , Cadizen bildu ziren, herrri liberalista baitzen eta Erresuma Batuko itsas-armadak
babesten baitzuen. Erregimen Zaharra eraisteko oinarriak adosteko asmoa zegoen , hori
bermatu zedin Cadizko Dekretua eta Konstituzioa sinatu zen, eta honela liberalismoa
ezartzea lortu zen.

Testu hau idatzi zen momentuan independentzia gerra amaitu berria zegoen ( 1813 ) eta
Valencyako itunari esker, Napoleonek erregetza aitortu zion Fernando VII.ari, “ Desiratuari “.
Errusiako kanpainek eta Independentzia gerrak lermatuta zeukan Napoleon eta azkenean
Espainako koroari borboien oinordekotza eman behar zion. Diputatu absolutistak “La Pepa”-
ren aurka agertzen zirenez , Berorren Maiestateari laguntza deia bota zioten manifestuaren
bidez Valentzian.
Ideia nagusien azterketa eta mometu historikoa lotuz , gatibotasun 6 urteak amaitutzat emon
ziren 1814ean , urte berean Berorren Maiestatea tronura itzuli zen herria postaraziz , izan
ere herritarrak eta goi mailek monarkiko jarraitzen zuten eta guztiek sutsuki babesten zuten
katolikotasun absolutua. Horretaz gain, lehen aipatu bezala, Gorteak Cadizen bildu ziren
Dekretua eta Konstituzioaren bidez liberalismoa ezartzea lortuz.
Honen guztiaren ondorioz, Armadaren laguntzaz, Elio generala bertan egonda, estatu
kolpea eman zuen; eta honela absolutismoa berrezarri behar izan zen; Valentziako dekretua
sortuz eta errepresioa erabiliz.

Espaina momentu historikoan ulertzeko ezinbestekoa da jakitea Fernando erabat absolutista


zela. Absolutismoaren eta Liberalismoaren arteko gatazka politikoa islatzen duela
Pertsiarren Manifestuak eta gainera beste arrazoi bat eman ziola monarkari haren nahia
betetzeko , hau da ; Antzinako Erregimena ezartzeko.Gainera, lehenengo testua da talde
antolatu baten iritzi politikoak azaltzen dituena. Agerian geratzen da absolutismoa eta
Antzinako Erregimeneko sistema agortuta daudela eta espainiarentzako atzerapauso handi
bat izan zela Fernando VII.aren lehen berrezarpen absolutistak; liberalak jazartuak izango
direlako eta errepresioa gogorra izango delako. Agerian geratzen dira baita espainiaren
arazo ekonomiko eta sozialak eta honek dakarren espainiaren zatiketa.

Malen Grunig eta Ide Elgezabal.

You might also like