You are on page 1of 8

1.

GAIA: ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIALDIA


(1808-1814):
INDEPENDENTZIA GERRA
Napoleon Bonapartek 1799an boterea eskuratu zuenean, Espainiako gortea
Frantziaren politika espantsionistaren konpartsa hutsa izan zen. Karlos IV. frantziarren
esku-hartzea suspertu zuen, bere balidoa zenaren boterea ere bai, Manuel Godoy. Godoy
eta Napoleon harreman oso estua zeukaten, Espainiak Portugalen eta BHren aurkako
guduek baieztatu zuten moduan (portugalen aurkako Laranjen guda, 1801; eta
britaniarren aurkako Trafalgarko guda, 1805). Frantziaren espantsionismoari mesede egin
ordez Espainiak porrot handia pairatu zuen bi guda hauetan, goi-nobleziaren oposizioa
areagotuz →Fernando VII.

1807. urtean Godoy eta Napoleonen hitzarmena berritu zen; Fontainebleaun


hitzarmenaren arabera Napoleonen tropek Espainia gurutzatzeko baimena zuten,
Portugal inbaditzeko. Baina Napoleon ez zuen hori errespetatu eta Espainiaren ahuleziaz
baliatuta, herrialdea okupatu zuen. Fernando VII.ren jarraitzaileak, Aranjuezen
matxinada antolatu zuten 1808ko martxoaren 19an. Godoy kargutik kendu eta Karlos
IV.al Fernando VII.ren alde abdikatu behar izan zuen.

Napoleonek, aita-semeari Baionara deitu zituen, harremanak konpontzeko.


Fernando VII.a bere aitarengan abdikatzera behartu zuen, eta Karlos IV.ak bere
buruarengan abdikatzera ere behartu zuen→Jose I.ari (bere anaiari) koroa eman.

Madrildarrak asko haserretu ziren eta 1808ko maiatzaren 2an frantziar indarren
aurka altxatu ziten. Murat jeneralak matxinada zapaldu eta eskarmentu moduan
ehunaka pertsona fusilatu zituen maiatzaren 3an. Baionako abdikazioak eta Madrileko
gertaerak ezagutu zirenean frantziarren aurkako altxamenduak Espainia osoan edatu
ziren→Independentzia gerra hasi.
JOSE I.AREN GOBERNUA: FRANTSESTUAK
Gerraren lehenengo fasean Espainiak erresistentzia asko erakutsi zuen, Frantziako
tropek uste baino denbora gehiago behar izan zuten Espainia konkistatzeko. Lehenengo
fasean frantziarrak herrialdearen iparraldera mugatzea lortu zuten, Britaniarren laguntza
militarrari esker.

Jose I.ak gobernua ezartzeko arazo larriak izan zituen, nahiz eta frantsestuen
laguntza izan. Frantsetuak frantziaren alde egin zutenak ziren, erreformismo
ilustratuaren aldekoak baina neurri iraultzaileen aurkakoak zirenak. Hauen laguntzaz
baliatuta, Baionako estatutua ezartzen ahalegindu zen, nahiz eta praktikan ia ez zen
ezarri. Instrukzio Publikoaren Batzordea sortu zen, bertan behera geratu zen gerraren
ondorioz. Hezkuntzaren, zuzenbidearen edo erlijioaren arloan eradalketak nahi zituzten.
Frantsestuak Estatuko funtzionarioak eta elizgizon ilustratuak ziren. Inbaditzailearen
aurkako borrokan Cadizen bildu ziren, haien iraultza propioa egiteko asmoz.

Jose Bonapartek ez zuen inoiz herritarren maitasuna lortu, marioneta huts


moduan ikusten zutelako.

CADIZEKO GORTEEN LAN IRAULTZAILEA


Altxamenduak eta Baionako abdikazioarengatik espainian botere hutsunea eta
haustura geratu zen. Frantziar armadak okupatu gabeko eskualdeetan egoera
kontrolatzeko herritar ospetsuenek botere berria ezarri zuten (probintzia batzordeak).
Aristokraziako, kleroko gizonek, militarrek eta askotariko ideologiako lege gizonek
osatzen zuten lurralde botere hauek, berehala probintzia zatiketa gainditu eta nazioko
gobernu bateratua sortzeko, Batzorde Zentral Gorena eratuz. Botere subiranoa hartu eta
gorengo gobernu-organo moduan ezarri zen. Independentzia gerraren beste aurpegi bat
izan zen.

Erresistentzia Fasearen ostean Napoleon sartu zen Espainian bere armadako


jeneral ospetsuekin, 250.000 soldaduen buru; frantziarren aurrerapena irmoa izan zen,
eta aste gutxiren buruan Jose Bonaparteren gobernua Espainiako hiriburuan ezarri zen.
Batzorde Zentralak, Madril utzi eta Sevillara joan zen, eta ondoren Cadizera. BZk, Cadizen
babestuta, erregeordetza kolektiboa sortu zuen 1810ean, behin-behineko gobernuaren
antzera. Espainiako nazioaren defentsan eta monarkia liberal eta parlamentrioa
ezartzeko nahian Gorteak deitu zituzten.

Ordezkaritzak arazo larriak izan zituen. Goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia-ia ez
ziren ordezkatuta egon. Behin ordezkaritza bermatuta egon, Batzar Konstituziogilea eratu
eta nazio subiranotasuna bere gain hartu zuten, iraultza liberalari hasiera emanez.
Herritar guztiei eskubide berdinak emanda, Espainia eta bere koloniak nazio bakarra
bihurtu zen.

Ganbaran 2 joera nagusi sortu ziren. Liberalak, eraldaketa iraultzaileak egitearen


aldekoak ziren, eta absolutistak, antzinako ordena monarkikoari eustearen aldekoak
ziren. Konstituzio (liberala) ezarri baino lehen Antzinako Erregimena abolitzeko
dekretuak plazaratu ziren. Nahiz eta absolutistek Antzinako Erregimena defendatu, ezin
izan zioten ekimen iraultzaileei aurre egin, adostasunaren premian interes asko
defenditzea lortu zuten arren.
Adierazpen-askatasunerako inprenta askatasunaren dekretua onetsi zen.
Erregimen feudala ezabatzeko jurisdikzio-jaurerriak abolitu ziren. Erlijio-arloan legeak
eman ziren, inkisizioa abolitu zen. Administrazio-eraldaketari dagokionez, Frantziako
departamentu-ereduari jarraituz, lurralde-batasuna eta zentralizazio politikoa lortzeko
antzinako erreinuak ezabatu ziren.

1812ko martxoaren 19an (San Jose eguna) Konstituzioa onetsi zen, Espainiako
lehenengoa; legegintza-eginkitzun guztia laburtu eta Espainiako liberalismoaren ideiak
eta hizkera finkatu zituena, herritarren berdintasuna lortzeko. Nazio subiranotasunean
oinarritutako Espainia berriak monarkiaren boterea mugatzen zuen. Ganbara bakarra
sortu zuten, gizonezko sufragio unibertsalaren bidez hautatua. Monarkia konstituzionala
ezarri zen, Fernando VII.a errege aitortzen zelako, erlijioaren eta nobleziaren eraginpean,
estatu konfesionala aitortu zuten, katolisizmoa erlijio bakarra ezarriz.

1812an onartu, gerrako bigarren fasea bukatu (nazioarteko gerra) eta hirugarrena
(gerra zibila) hastear zegoen. Napoleonek Espainiatik alde egin zuen, Errusiarako bidean.
Wellington jeneral ingelesak tropa britaniarrak, portugaldarrak eta espainiarrak
buruzagitzapean batu zituen. 1813ko Gasteizko gudaren ostean gerraren amaiera
agerikoa zen, eta San Martzialeko garaipenaren ostean Napoleonen tropek porrota
aitortu zuten. 1813ko Valençaiko itunaren bitartez, Napoleon Bonapartek Fernando VIIa
aitortu zuen Espainiako errege, independentzia gerrari amaiera emanez. Fernando
VII.ren itzulerarekin, Cadizeko Konstituzioak ez zuen eraldaketak ezartzeko aukerarik izan.
Erregearen itzulerarekin absolutismoa berrezarri zen, Konstituzioa bertan behera utzi eta
Cadizeko lan iraultzailea ezabatu zuen. Konstituzio horretan adierazitako ideia
iraultzaileak Espainian Estatu liberalak ezartzeko oinarriak ezarri ziren.

GERRA EUSKAL HERRIAN


Espainian bezala, Euskal Herriaren biztanleriaren sektore batek okupazioaren alde
eta beste batek kontra egin zuen. Herritarren masak, foru agintariek, tradizioak arriskuan
ikusten zituztenez→Napoleonen aurka egin zuten. Behe-kleroak, frantziar iraultzaren
aurkakoak zirenez, herritarren masak babestu eta bideratu zituzten. Merkataritza-elitea
frantsestu egin zen. Honen babesa zela eta Jose I.aren gobernuak ekimen politiko
desberdinak bultzatu zituen EAEn.

1808ko uztailean Baionako estatutua gutun egiletsi moduan onartzea lortu zen.
Antzinako Erregimenaren oinarriak ahuldu ziren. Frantziako eredu zentralizatuaren aurka
agertu ziren euskal ordezkari gehienak, baina foru-erregimenaren kaltetan frantziarren
politika sistema onartu egin zuten.

Estatutua ez zen praktijan jarri, artikulu bat izan ezik, 1810ean onartutako lurralde
banaketa. Ebroko haranak Espainia bitan zatitzen zuen; hegoaldea Napoleon Bonaparteri
zegokion eta iparraldea Jose I.ari. Neurri politiko eta ekonomiko desberdin jarri ziren
abian; polemikoenak, foru-aldundiak eta batzar nagusiak ezabatzea zen. Gerraren
aurrerapena eta gerrillen erresistentzia zela eta ez zen praktikan jarri. Frantziarrek
Gasteizen pairatutako porrotaren ostean Napoleonen boterea behin betiko bukatu zen.
Eta bere presentzia, San Martzialeko garaipenaren ondoren.

Gerra amaitu, Espainia osoan bezala, Fernando VII.ren itzulerarekin absolutismoa


berrezarri zen, Antzinako Erregimenaren erakunde guztiekin batera.
1. IRUZKIN TESTUA:
Aurrean daukagun testua Cadizko konstituzioaren lege multzo bat da. Cadizko
konstituzioa lehen mailako testu juridiko bat da. Kolektibo batek idatzia, kasu
honetan Cadizko gorteak idatzita. Espainiako publiko guztiarentzako zuzenduta dago.
Bi hemisferioetako nazio bakarrarentzako. Liberalismoaren ideiak hedatzea eta
finkatzea zen bere asmoa, hau da, marko juridiko berria finkatzea eta aurkeztea zen.
Independetzia gerraren barnean idatzia eta aurkeztuta izan zen, 1810-12 urteen
artean, baina 1818ko Martxoaren 19an aldarrikatua.

Cadizko gorteek eta Fernando VIIak legedi hauek agindu egin zituzten
biztanleen eta herriaren izenean. Testu honek konstituzioaren idei nagusiak jasotzen
dira, hala nola, eredu politikoari buruzko legeak, ekonomiari, erlijioari, botere
banaketari eta azkenik eskubidei buruz. Hona hemen bakoitzak esan nahi duena:
· 1. eta 3. artikuluetan subiranotasun nazionala aldarrikatzen dute. Honen sujetoa
nazioa da, Espainia eta hauek zeuzkan koloniak osatzen zuten, orduan nazioari
dagokio funtsezko legeak ezartzea eskatzen dute.
· 8. artikuluan berdintasunaren aldarrikapena eskatzen dute, espainiar guztien
betebeharra izango delako zergak ordaintzea, baina hau aberastasunaren arabera.
· 12. artikulua debekatzen du erlijio katoliko, apostoliko eta erromatarra ez den
erlijioa praktikatzea. Orduan, konstituzio konfesionala dela dakigu.
· 14. artikuluan estatu-motaren aldarrikapena idazten dute, honetan, monarkia
heredagarria izango da.
· 15., 16. eta 17. artikuluak Montesquieu asmatutako botere banaketa ezartzen dute:
15. art: botere legegilea, gorteak eta erregeak berretsi eta proposatu.
16. art: botere betearazlea, erregeak izango du.
17. art: botere judiziala, legeak ezarritako auzitegiek.
· 371. artikulua, adierazpen askatasuna aldarrikatzen du, ideia politikoak idatzi,
inprimatzeko eta argitaratzeko eskubidea.

1807an Manuel Godoyk eta Napoleonek Fontainebleaun ituna sinatu egin


zuten, honen arabera Napoleonen tropek Espaina gurutzatzeko baimena zeukaten
Portugal konkistatzeko. Baina Napoleoneri sinatutako ituna bost axola eman zion, eta
Espainiaren ahuleziaz baliatuz, herrialdea okupatu zuen. Honengatik, Fernando
VII.ren tropek Aranjuezen matxinada antolatu zuten 1808ko martxoaren 19an. Godoy
kargutik kendu zen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.aren alde abdikatu egin zuen.
Napoleon Baionara joan egin zen bere aitarekin harremanak konpontzeko.
Aranjuezeko matxinadaren ondoren madrildarrak asko haserretu egin ziren eta
1808ko maiatzaren 2an frantziarren tropen aurka altxatu ziren. Maiatzak 2 eta 3
artean Baionako fusilamendua gertaera gertatu zen. Geroago Napoleonek Fernando
VII.ri eta Carlos IVri abdikatzeko behartuta zeudela deitu zien hori esanez. Horrela
bere anaia, Jose Ia koroa heman zion. Independentzia Gerra hasiera eman zuen.
Altxamenduak eta Baionako abdikazioak botere hutsune bat gertatu zen Espainian,
horregatik Frantziar armadak okupatu gabeko eskualdeetan egoera kontrolatzeko
probintzia-batzordeak sortu egin zuten. Aristokraziako eta hainbat jende osatzen
zuen batzorde hori. Gobernu bateratu bat sortzeko asmoarekin Batzorde Zentral
Gorena sortu egin zuten gizon berdinak. Batzorde Zentralak, Madril utzi zuen
Napoleon berriz Espainian sartu egin zelako bere tropekin, Sevillara joan baina
Cadizen bukatu egin zuten. Batzordeak Cadizen babestua, erregeordetza kolektiboa
sortu zuten 1810ean, behin-behineko gobernu bat bezala. Hasteko gorteak oraindik
ezin izan ziren bildu, baina nazioaren defentsan eta monarkia liberal eta
parlamentarioa ezartzeko nahian Gorteak deitu egin ziren.

Behin ordezkaritza bermatuta zegoela, Batzar Konstituziogilea eratu zen, eta


Espainia nazio bakarra bihurtu zen. Bi ganbaretan banatu egin zen, liberalak
eraldaketa iraultzaileak egitearen aldekoak, eta absolutistak antzinako ordena
defendatzen jarraitzen zutenak. Antzinako Erregimena abolitzeko,
adierazpen-askatasuna bermatzeko, erregimen feudala ezabatzeko, erlijio-arloko
legeak emateko eta administrazio-eraldaketak ezabatzeko, 1812ko martxoaren 19an
(San Jose eguna) Cadizko gorteek Espainiako lehenengo konstituzioa idatzi egin zuten.
Konstituzio konfesional hau, herritarren berdintasuna lortu nahi zuen, nazio
subiranotasunean monarkiaren (konstituzionala, noski) boterea mugatzen zuen,
gorteek ganbara bakarra izango zuten eta gizonezko sufragio unibertsalaren bidez
hautatua izango zen.
Konstituzioa 1812an onartu zen, gerrako bigarren fasea bukatu eta hirugarren hastear
zegoen. Napoleon eta bere tropek Errusiara mugitu egin ziren. Wellington jeneral
ingelesak tropa espainiarrak bere buruzagitzapean hartu zituen, gerraren norabidea
bideratuz. 1813ko Gasteizko gudaren ostean gerraren amaiera agerikoa izan zen, eta
San Martzialeko garaipenaren ostean Napoleonen tropek porrota aitortu zuten.
1813ko Valençaiko itunaren bitartez, Fernando VII. koroa berriz hartu egingo zuen,
eta independentzia gerrari amaiera emanez.

Cadizko konstituzioa, oso garrantzitsua izan zen, Antzinako Erregimenaren


bukaera, eta bestetik Espainian sistema liberalari bidea eman ziolako. Konstituzio hau
eredugarri zen baita ondoren idatzitako konstituzio askorentzat. Azkenik, Amerikako
kolonietako herritarrei bere hiritartasuna onartzea zen, independentzia lortuz.
2. IRUZKIN TESTUA:
Pertsiarren manifestua lehen mailako testu narratibo eta politiko bat da.
Cadizko gorteen talde bat idatzi zuen, zehazki 69 diputatu absolutistak. Testu publiko
bat da, baina Fernando VII.ari eta Espainiako herriari zuzenduta dago, absolutismoa
berrezarri behar zela konbenzitzeko. Independentzia gerra bukatu ondoren,
Valençayko itunean onartu zen bezala, 1813an Fernando VIIri zegokion tronua.
1814ko martxoan Fernando bueltatuko da, eta egoera horretan Cadizko Gortetako
diputatu absolutista talde batek, manifestu bat bidaliko dio Fernandori, hainbat
eskakizun eginez. Une horretan sistema liberala zegoen indarrean 1812ko
konstituzioarekin.

Testu honen idei nagusi absolutismoaren justifikazioa da, sistema liberalaren


aurrean.
· 1 PARAGRAFOA: (Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko
bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat zorigaiztoren esperientziak
ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzaten. Espainia BMri hala izateko ez zuen behar
halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. BM arbasoen tronura itzulita
ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako
ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira)
- Antzinako pertsiarren ohitura eta izenburuaren jatorria.
- Liberalismoak anarkia sortzen duen bitartean, anarkiaren absolutismoa kontrako
sistema politikoa izango zen.
· 2 PARAGRAFOA: (Monarkia absolutua arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren
legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago: konkista eskubidearen bitartez
edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko mendekotasunaren bitartez
ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe
erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik zen beharrezkoa
botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko
eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko)
- Sistema politiko arrazionalena eta hoberena absolutista da. Jainkoaren
gobernuaren ordezko bezala aurkezten du.
· 3 PARAGRAFOA: (Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak,
paperean jarriz, “Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa” da. Xede horrekin bil
daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala: bertan behera utz daitezela
Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan har
ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak)
Duten ordezkaritza dela eta, erregeari egiten dioten eskaera:
- Estamentuzko Gorteak biltzea.
- Cadizko konstituzioa eta legedia indargabetzea. Antzinako erregimena bueltatzea.
1813ko abenduan, Napoleonek “Valençay tratatua” sinatu zuen, eta koroa
itzuli zion Fernando VIIa erregeari. Horrekin “Independentzia Gerra” bukatu zen eta
1814. urtean erregea Espainara itzuli zen. Madrilen zeuden erregearen zain Cádizko
diputatuak eta Erregeordetza, Fernando VII.AK 1812ko Konstituzioa sinatzeko.
Erregea, berriz, Valentziara joan zen eta hor diputatu absolutistek “Pertsiarren
manifestua” eman zioten. Hauen helburua zen Fernando VII.Ari eskatzea Cádizko
Konstituzia abolizioa eta Antzinako Erregimena berreskuratzea. 1814ko maiatzaren
4an, Fernando VIIak Errege Dekretua sinatu zuen Gorteak eta “Seiurteko Absolutista”
(1814-1820) hasi zen. Fernando VII.A liberal eta frantsetueen jazarpena hasi zen eta
batzuk Espainatik joan behar izan ziren. Egoera horrela zegoela eta, altxamendu
militarrak gertatu ziren.

Fernando VIIak uko egin zion erreformar egiteari eta zorrari aurre egiteko ez zituen
neurriak hartu (Ogasuna porrot egin zuen). Nekazarien aldetik protesta gogorrak
egon ziren, oraindiz ezin baitzuten euren lurren jabe izan eta zerga oso altuak
ordaindu behar zituztelako. Pribilegioak eta hamarrena abolitu zirelako, noblezia eta
eliza neurri liberalen kontra zegoen ere. Gainera, kolonietan
emantzipazio-mugimenduak areagotu ziren eta baliabideak mobilizatu behar izan
ziren egoera kontrolatzeko.

Espainiako liberalismoa beste lurraldeetara hedatzen ari zela ikusita, Aliantza Santua
kezkatu egin zen eta Fernando VII.Ari laguntza eskaini zion liberalismoarekin
bukatzeko. Frantziar absolustistek osatutako armada bat izan zen San Luisen Ehun
Mila semeak, Espainian liberalen aldetik erresistentzia txikia aurkituz, Espainian
absolutismoa berrezartze lortu zuen. 1820an, ordea, altxamendu liberal arrakastatsu
gertatu zen, Rafael del Riego koronelak zuzendua. Honek gobernu berri bat ezarri
zuen, Cádizko konstituzioa onartuz eta hauteskundeetarako deialdi bat antolatuz.
Horretan liberalek lortu zuten gehiengoa.

Dokumentua oso garrantzitzua izango da, oso garbi erakusten duelako


absolutisten erreakzioa Cadizko gorteek egindako konstituzioa eta legediaren kontra.

You might also like