You are on page 1of 4

Antzinako Erregimena

1.- Zeri esaten diogu Antzinako Erregimena?


XVIII. mendean Europan indarrean zegoen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa zen.

1.1.- Zeintzuk ziren bere ezaugarriak?

● Desberdintasun askoko gizarte bat, hiru estamentutan oinarritutakoa


● Nekazaritzan oinarritutako ekonomia
● Monarkia absolutua

2.- Nola banatzen zen Antzinako Erregimeneko gizartea? Azaldu.

Hiru estamentutan banatzen ziren: noblezia, kleroa eta nekazariak eta burgesia.
Jaiotza markatu egiten zuen zure lekua estamentuan.

1. Nekazariak ziren talde ugariena, baina oso txiroak eta eragin gutxiarekin.
2. Burgesia merkataritzari esker aberastatu egin ziren nekazariak ziren. Botere politiko
handiagoa zeukaten baina ez pribilegioak.
3. Kleroa eta noblezia ez zuten esku-lan egiten. Behe mailako nobleak eta kleroak
existitzen ziren, txiroak zirenak.

3.- Antzinako erregimenaren ekonomia zertan oinarritzen zen batez ere? Azaldu
ekonomia honen ezaugarriak.

Iraupeko nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera ekonomiko nagusienak.

Lur gehienak pribilegiatuen jabetzakoak ziren. Nobleziaren lurrak ezin ziren saldu ezta banatu,
horregatik lur asko ez zen ustiatzen. Nekazaritza baita klimaren menpez zegoen eta herraminta
xumeak erabiltzen ziren.

4.- Zer ziren Gremioak? Nola antolatzen zen lana gremioetan?

Lanbide bereko eskulangileen taldeak ziren.

Ekoizpena, prezioak eta lehengaia kontrolatzen zuten, horregatik errege-fabrikak sortu ziren.
Han, armak eta luxuzko gaiak egiteko erabili ziren.

5.- Zer desberdintasun daude estamenduzko gizartean eta egungoaren artean?

Estamentuzko gizartean jaiotza markatzen zuen zuren lekua gizartean. Ezin ziren talde batetik
bestera aldatu gizarte inmobilista zelako.

6.- Zeri diogu Absolutismoa? Azaldu.

Frantzian XVIII. mendean sortu zen eta Europako zatirik handienean hedatu zen sistema
politikoa. Non erregeak botere guztiak zeukan.

7.- Zer da Merkantilismoa? Zertan oinarritzen zen?

XVII. mendean errege absolutistek nagusitu zuten sistema ekonomikoa. Non metalak eta
aberastasuna pilatzen zen, inportazioak murrizten ziren eta esportazioak bultzatzen.

8.- Zer da Parlamentarismoa? Non sortu zen eta nola?


Ingalaterran, burgesiaren aurkaritzaren eraginez sortu zen sistema politikoa da. Non legeak
erregearen gainetik zeuden.

9.- Zure ustez Frantziako sistema politikoa eta sistema politiko inglesarean artean,
zein da demokratigoa? Azaldu.

Ingalaterrakoa, herritarek parte hartu ahal zutelako gobernuan.

10.-Zer da Errepublika bat?

Monarkiaren kontrakoa, non burgesia zuen boterea.

11.- Zer da Ilustrazioa? Zeintzuk dira bere oinarri ideologiaren zutabeak?

XVIII. mendean, Antzinako Erregimenaren printzipioak zalantzan jarri zuen korronte


intelektuala.

Arrazoia bizitzako arlo guztietan egon behar zela.


Gizakia zen erdigunea. Guztiek behar zuten eskubide berak.
Ezagutza zen zoriontasunaren oinarria.
Tolerantzia beharrezkoa zen.

12.-Zer kritikatzen zuen ilustrazioak? Aipatu ilustratu famatuenak eta bakoitzaren


teoria. Esan ere zein filosofoaren teorietan oinarritu ziren. Zein mendekoa zen filosofo
hori?

Antzinako Erregimenaren gobernu mota kritikatzen zuen.

Montesquieu: Botere banaketa defendatu zuen bere idazlanean Legeen espiritua (1748).
Voltaire: Eskubide zibilak errespetatuko zituen monarkia baten aldekoa.
Rousseau: Pertsonen berdintasuna eta askatasuna defendatu zituen. Kontzeptua zabaldu zuen
bere idazlanekin Gizarte hitzarmena (1762).

John Locke-n XVII. mendeko ingelesaren teorian oinarritzen ziren.

13.- Despotismo Ilustratuaren printzipioa nola laburbiltzen da? Zerin printzipioetan


oinarritu ziren Despotismo Ilustratuko erregeek? Zer nahi zuten eman herriari? Baina
zer ez zion eman herriari?

“Dena herriarentzat, herriarik gabe”.

Ilustrazioaren printzipioetan oinarritzen da. Herriari hezkuntza-maila eman nahi zuten baina ez
botere politikoa.

14.- Ondorengotza Gerra (1700-1713)

1700. urtean Karlos II hil zen, azken austriarra, ondorengo barik. Beraz, arazo hori konpontzeko,
bi dinastia: frantziako Borbondiarrak eta alemaniako Habsburgotarrak (austriatarrak) elkarren
aurka gerra bat izan zuten. 1714ean Utrecht-eko bakea sinatu zen eta Borbondiarrak izan ziren
irabazleak. Horrela, espainian, Borboindar dinastia sortu zen eta frantziako Anjouko Felipe
espainako Felipe V bihurtu zen.

Gerra honek hainbat ondorio izan zituen, adib.: Espainako hainbat lurralde foruak galtzea
(Katalunia, Aragoia, Valentzia…).
IRAULTZA LIBERALAK

1.- XVIII. mendean zenbat kolonia zeukan Britainia Handiak Ipar Amerikan? Kolonia
hauek ezaugarri ekonomiko berdinak zuten? Azaldu.
13 kolonia zituzten. Ez, iparraldekoek hegoaldekoek baino garatuagoak zeuden, industria eta
merkataritza pixka bat zutelako, hegoaldekoek bakarrik nekazaritza.

2.- Zeintzuk izan ziren arrazoiak kolonia hauek Erresuma Batutik independentzia
aldarrikatzeko?

Metropoliak merkataritzaren monopolioa zuten kolonien gain, horregatik kolonien garapena


zaildu egin zen haien merkataritza ez zelako askea. Gainera, zergak ordaintzen zioten
metropoliari baina ez zuten jasotzen inolako onurarik.

3.- Nork idatzi zuen ingles kolonien Independentzia aldarrikapena? Zer suposatu zuen
aldarrikapen horrek?
Thomas Jeffersonek Virginiako Eskubideen Adierazpena idatzi zuen. Ameriketako Estatu
Batuen independentzia aldarrikatu zuten (uztailaren 4).

4.- Zer gertatu zen Aldarrikapen ostean? Nola bukatu zen? Ondorioz zer sortu zen?

1783an Independentzia Gerra bukatu zen eta Versaillesko Ituna sinatu zen.

Horren ondorioz, 1787an, Estatu Batuetako Konstituzioa onartu zen, historiako lehena.

5.- Azaldu Frantziako Iraultzaren arrazoiak.


- Gizartearen atsekabea (3. sektorearena)
- Uzta kaxkarrek, prezioen igoerak eta errege-ogasunaren krisialdiak eragindakoa krisi
ekonomikoa
- Ilustrazioaren ideiak, neurri erreformistek ez zutelako aurrera egin idea horiek ezartzeko

6.- Nola hasi zen Iraultza Frantzian?


1. 1787an, Luis XVI.a erregeak krisi ekonomikoa dela eta, pribilegiatuei zergak ezartzea
pentsatu zuen. Horretarako Estatu Orokorrak deitu zituen. Baina pribilegiatuek alde
egin zuten.
2. Estatu orokorrak Asanblea Nazional-ean bihurtu zen. Antzinako Erregimenek ezaugarri
batzuk abolitu zituzten eta Asamblea Konstituzionagilea sortu zuten.
3. Asamblea konstituzionagilea: Frantziako lehen konstituzioa (1791an) egiteko sortu zen.
4. Bitartean, Pariseko herritarrek Bastilla kartzelako armak hartu eta erregeak
armadarekin erantzun zuen. Horrela hasi zen iraultza (paristarrek aurre egin ziotelako
ejerzitoari).

7.- Aipatu Frantziako Iraultzaren faseak eta esan bakoitzaren gauzarik aipagarrienak.

1. Estatu Orokorra, zergak ezartzeko pribilegiatuei.


2. Asamblea nazionala (3. estatuak osatutakoa) antzinako erregimeneko ezaugarri batzuk
kendu zituzten.
3. Asamblea Konstituzionagilea, Frantziako lehenengo konstituzioa egiteko (1791).
Botereen banaketa eta monarkia parlamentarioa ezarri zuten.
4. Asamblea Legegilea sortu zen konstituzioa aplikatzeko. Erregea boteretik kendu eta
errepublika hasi zen. 3 etapa garrantzitsu izan zituen:
➢ Girondinoen konbentzioa: Moderatuak ziren. Luis XVI.a dekapitatu zuten eta
Jakobinoek ikustean Girondinoak ez zeukatela botere askorik estatu kolpe bat eman
zuten eta boterea berenganatu zuten.
➢ Jakobinoen (Menditarren) konbentzioa: erradikalak ziren. Robespierre-n agintean
zegoen eta iraultza bizirik mantentzeko nahian susmagarria zen edonork dekapitatzen
zuen. Azkenean, ikusita Robespierre zoratu zen botereagatik eta diktadura bat bihurtu
zela, dekapitatu zuten. Ondoren, erabaki zuten boterea banatzea.
➢ Direktorioa: Bost pertsonez osatutako gobernu moderatua diktadura ekiditzeko. Garai
horretan, Frantziak hainbat gerra izan zituen Europako monarkia absolutisten aurka.

8.- Nola sortu zen Kontsulatua Frantzian? Zer soposatu zuen?


1799an, Napoleon Bonapartek estatu kolpe bat eman zuen direktorioaren kontra eta kontsulatua
sortu zuen. Napoleonek boterera eltzea eta frantziako iraultza bukatzea suposatu zuen.

8.1.-Garai honetan zer egin zuen Napoleonek Frantziaren alde?


Kode zibila eta merkataritza-kodea idatzi zuen eta Frantziako Bankua sortu zuen.

9- 1804an Napoleonek zer egin zuen? Zeintzuk dira garai honetako ekintza
garrantzitsuenak?
Enperadorea izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista bultzatu zuen hainbat herri
konkistatuz. Baina, 1812tik aurrera Errusiaren eta Espainiaren kontra porrot egin zuenean,
Europako herriek kualizio bat egin zuten Napoleonen kontra eta irabazi egin zuten.

10.-Azaldu Napoleoni gertatutakoa 1814tik Aurrera.


Napoleon Elba irlara erbesteratu zuten baina berriro itzuli zen eta 100 eguneko gobernua ezarri
zuen. Berriro, 1815ean, azkenengo porrota izan zuen Waterloo-ko Guduan, eta betirako Santa
Helenara erbesteratu zuten.

11.- Zer izan zen Berrezarkuntza?


Frantziako Iraultza eta Napoleonen ostean Europan gertatutako erreakzioa aintzinako
erregimena ezartzeko.

11.1-Zeintzuk dira bere ezaugarriak?


1. Legitimismo monarkikoa
2. Nazioarteko erantzunkisuna
3. Biltzar sistema

12.- Vienako Biltzarrean nortzuk bildu ziren?


Europako potentzia nagusienak bildu ziren.

12.1.- Zer atera zen Biltzar horretatik?


Bakea bermatzea eta hainbat aliantza eratzea, adibidez: Aliantza Santua (Prusia, Rusia eta Austria).

13.- Arrakasta izan zuen Berrezarkuntzak Europan? Zergatik?


Ez zuen arrakastarik izan berehala, iraultza bolada desberdinak hasi zirelako eta nahiz eta
batzuk porrotean bukatu, beste asko arrakasta izan zuten XIX. mendean

Egileak: Raquel Valle Monsalve eta Julen Grande Gonzalez

You might also like