You are on page 1of 9

4.

GAIA

Berrezarkuntzako sistema politikoa (1875-1923).


4. GAIA

GIDOIA
Sarrera
1. Sistemaren oinarriak: 1876ko Konstituzioa eta kazikismoa

1.1. Alfontso XII.aren etorrera

1.2. Antonio Cánovas del Castilloren sistemaren oinarriak

1.3. 1876ko Konstituzioa

1.4. Txandakatze eta alderdi-bitasun sistema

2. Sistemaren indarrak eta kontrako oposizioa.

3. 1898, 1909 eta 1917.ko krisialdiak eta hauen ondorioak

3.1. 1898ko hondamendia

3.2. 1909ko Krisia: Bartzelonako Aste Tragikoa (anarkistentzat “Aste


Iraultzailea”) (1909)

3.3. 1917ko Krisialdia

3.4. Annualgo Hondamendia (1921)


4. GAIA

BERREZARKUNTZAKO SISTEMA POLITIKOA


❖ Sarrera

Berrezarkuntza Espainiako I. Errepublikaren bukaeratik (1874) eta II. Errepublikaren aldarrikapenera arteko
(1931) garaiari esaten zaio. Bertan, I. Errepublikaren porrotaren ondoren, Borboitarren monarkia berrezarriko
da Alfontso XII.arekin. Seiurteko Iraultzailean zehar Alderdi Alfontsinoa eratu zen bere etorrera prestatzeko.
Alderdi horren sustatzailea Antonio Cánovas del Castillo izan zen eta bi alderdiren nagusitasunean
oinarritutako sistema politikoa diseinatu zuen: Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Liberala.

Garai horretan hiru etapa bereizten dira:

● Alfontso XII.aren erregealdian (1875-1885) sistemaren oinarriak finkatu ziren.


● Mª Kristinaren erregeordetzan (1885-1902), sistemaren egonkortasuna bermatzeko hauteskunde
iruzurra, kazikismoa eta txandakatzea baliatu zituen.
● Alfontso XIII.aren erregealdian (1902-1931) sistemaren porrota agerian geratu zen: prestigioa galdu
zuen, kritika ugari zeuden... Saio batzuk egin ziren sistema barnetik erreformatzeko baina porrot egin
zuten. 1918tik 1923ra Berrezarkuntzaren sistemaren behin betiko krisia gertatu zen: militarrek
politikan zuten eragina gero eta handiagoa zen, gizarte gatazkak areagotu egin ziren eta arazoak
gertatu ziren Marokoko protektoratuan. Giro horretan, 1923an, Miguel Primo de Riverak
estatu-kolpe bat eman zuen erregearen baimenarekin. Horrela bukatu zen Espainian
Berrezarkuntzaren garaia eta hasi zen lehen diktadura militarra. 1931ko apirilaren 14an Espainiako
II. Errepublika aldarrikatu zen.

1. Sistemaren oinarriak: 1876ko Konstituzioa eta kazikismoa

Alfontso XII.aren etorrera

Seiurteko Iraultzaren gobernu demokratikoak ezin izan zien heredatutako arazoei aurre egin eta egoera
ezegonkor horretan porrot egin zuen. 1874ean Errepublikari amaiera eman zion Pavíaren estatu kolpeak eta
Martinez Camposen altxamenduarekin batera Alfontso XII.ak boterea lortu zuen. Borboiak berriro ere
boterean zeuden. Borbon dinastia honen babesle nagusia Antonio Cánovas Castillo izan zen, bai Seiurtekoak
iraun zuen bitartean baita Alfontso XII.a boterean ezartzea lortu zenean ere. Cánovasek Alfontso XII.a
Espainiara itzultzea erraztu zuen, bere familiarekin batera erbesteratua baitzegoen Europako herrialde
desberdinetan ibiliz. 1874ko abenduaren 1ean, Alfontso XII.ak Sandhursteko Adierazpena sinatu zuen.
Adierazpen hau Cánovasek bultzatua, programa politiko berri baten seinalea zen, non Alfontso XII.a
konstituzional, katoliko, espainiar, liberal eta nazioaren zerbitzari gisa azaltzen zen. Berrezarkuntzako ikur
paregabea irudikatu nahi zuten modu honetan.

Gorteek Alfontso Borboitarra onartu behar bazuten ere, altxamendu militar bat egon zen bere alde Sagunton
(Martinez Campos). Altxamendua Serrano erregeordeak onartu zuen eta Alfontso XII.a arazorik gabe sartu
zen errege Espainian. Hala ere, oso gazte hil zen, 27 urterekin, tuberkulosiagatik, bere emazteak hartu behar
izan zuelarik erregeordetza, eta ondoren haien semea zen Alfontso XIII.ak
4. GAIA

1.1. Antonio Cánovas del Castilloren sistemaren oinarriak

Erregea Espainiara bidean zegoelarik, Gobernazio Ministroa izendatu zuten Antonio Cánovas del Castillo,
Malagako politikari eta historialaria. Canovasen pentsaera politikoa izan zen Berrezarkuntzaren ideologiaren
ardatza, oinarri hauek bultzatzen zituelarik:

● Pragmatismoa politikan, jarrera dogmatikoak aldenduta.


● Subiranotasun partekatua: Gorteak eta Erregea.
● Armada politikatik kanpo. Prozesu politiko osoa alderdien esku uztea du helburu.
● Hauteskunde sistemaren iruzur iraunkorra. Honek txandakatze sistema bermatzen zuen.

Gobernazio ministro izan zen bitartean, hurrengo helburuak lortu nahi zituen:
● Egonkortasuna lortzea. Garaiko gerrak amaitzea eta bakea lortzea.
● Alfontso XII.aren itzulera prestatu.
● Erroldaren araberako sufragioa ezarri.
● Konstituzio berri bat osatzea.

Lehenengo erabakien artean, hauek dira aipagarri:


● Hirugarren Gerra Karlistarekin bukatzen saiatu zen, baita lortu ere 1876an. Euskaldunek foruak galdu
zituzten, baina Kontzertu Ekonomikoak onartu ziren.
● 1878an Kubarekin bakea sinatu zen, uhartearen autonomia onartuz.
● Elizari diru laguntzak zein pribilegioak eskaini zizkion.
● Erregea armadako buru bihurtu zuen, goi-agintarien leialtasuna ziurtatuz eta matxinada militarrak
ekiditeko.
● Prentsa askatasuna mugatu zuen, oposizioko egunkariak itxiz eta inprimatze-delituetako epaitegiak
jarriz.

1.2. 1876ko Konstituzioa

Hala, 1876an Espainiako konstituzio berri bat aldarrikatuko da, Canovasen ideietan oinarritua.
Konstituzioaren ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren:

● Erregearen eta Gorteen arteko subiranotasun partekatua. Monarkia estatuaren muina izango da eta
erregeak zituen ahalmenak zabalak ziren. Erregea, jarraitasun historikoaren adierazlea da eta sistemaren
euskarria. Erregea armada-buru zen eta koroak arautzen ditu hiru botereak, moderatzaile lanak eta bizitza
politikoa zuzentzen du. Gorteak ganbera bikoak ziren, diputatuen kongresua herri hauteskundeen bidez
aukeratzen zen eta Senatua berezko eskubidea zuten senatariez osatua zegoen (Espainiako Handiak eta
armada zein Elizako goi karguak), baita erregeak aukeratutako senatariez, eta baita aberatsen artean
sufragio murriztuz hautatuak izan ziren senatariez. Aipatutako 2 ganbara hauek (Diputatuen kongresua +
Senatua) eta erregeak ekimen legegilea banatzen zuten.
● Sufragio eskubidea ez da zehazten (zentsitarioa hasieran nahiz eta 1890ean gizonezkoen sufragio
unibertsala izatera pasatuko zen).
● Erlijioa: konfesionala, baina erlijio askatasuna aitortzen da. Erlijio katolikoa Estatuko erlijio ofizialtzat
hartu zen, beste gurtzak soilik modu pribatuan onartuko ziren.
● Askatasun indibiduala zabaltzeko ekimena egon zen, baina hauek murrizteko lege ugari egin ziren
ondoren.
4. GAIA
● Konstituzioak joera kontserbadorea zeukan eta balio tradizionaletan oinarrituta idatzi zuten: monarkia,
erlijioa eta jabetza pribatua.

Konstituzio honen garrantzia handia izan zen Espainiako historian indarrean denbora gehien egon
den dokumentua izan baita. Joera kontserbadorea zuen arren, hainbat eskubide onartu ziren
eskubideen deklarazioarekin zerikusia zutenak batik bat.

1.3. Txandakatze eta alderdi-bitasun sistema

Canovasek bi alderdi dinastiko nagusien (kontserbadore eta liberalak) arteko botere txandaketan oinarritutako
gobernu sistema ezarri zuen. Modu honetan, bi alderdiek altxamendu militarrei uko egin eta txandakatze
baketsu batean oinarritu ziren. Canovasek indar politikoen arteko adostasuna lortu nahi zuen, eta horretarako
dinamika politiko jakin bat martxan jarri zuen: boterea txandakatzea aurretik itunduta zegoen agintaritza
ezarriz. Itun honi El Pardoko Ituna (1885) deritzaio, eta sistemari egonkortasuna eman nahi zitzaion, Maria
Kristinaren erregeordealdia lasaia izan zedin. Alderdi hauek honakoak ziren:

1. Alderdi Liberal Kontserbadorea: Canovas del Castillo bera buru zelarik 1875ean sortu zuen. Garaiko
liberal moderatuak eta unionistak biltzen zituen, baita finantzari eta jabe handiak, elizaren eta
aristokraziaren eskubideak defendatzen zituen.
2. Alderdi Liberal Fusionistak: Praxedes Mateo Sagasta izan zen honen buru, eta antzinako liberal
progresistez osaturik zegoen. Burgesia industriala, profesional liberalak eta erdi mailako klaseak ziren
beraien oinarri soziala. Alderdi honek neurri progresistagoak zein laikoagoak bideratzen bazituen ere,
ez zuen sistema arriskuan jartzen.

Alderdi politiko hauek baina, ez zuten desberdintasun handirik funtsean. Ez ziren masa-alderdia baizik eta
hirietako jende gorenak osatzen zituen alderdiak, euren interesen arabera gobernatuko zutenak.

Txandakatze sistema

Behin ideia nagusiak finkatuta, sistemaren txandakatzeari ekin zioten. Sistema honek, bi alderdi
nagusien arteko txandakatzea onartzen zuen eta hala Espainiako oreka politikoa bermatu zuten
hainbat urteetan zehar. Hortaz gain, hainbat altxamendu militarrak saihestu ziren ere.

Hauteskundeak faltsutzea eta kazikismoa etengabekoa izan zen. Burgesiaren alderdiek txandakatze politiko
hau bermatzeko ezinbestekoa zen hauteskundeak manipulatzea eta faltsutzea. Modu honetan alderdi
kontserbadorea eta alderdi liberala etengabeko txandakatzean egon ziren. Sistemak goitik behera
funtzionatzen zuen, hau da, aurrena erregearekin erabakitzen zen nola eratuko zen gobernua eta ondoren
gizonezko sufragioaren bidez hauteskundeak egiten ziren. Kazikismoa gehien bat hirietatik kanpo eman zen,
nekazal eremu handietan, non kazikeek euren botere pribilegioa aprobetxatuz, beraien eta bere menpe
zeudenen botoak aldez aurretik hitzartutako agintari bati bideratzen zieten. Horrela kazikeek bere eta bere
jendearen sostengua ematen zion gobernuari eta honek haiei eskari guztiei erantzun behar zieten ordainean,
klientelismo sare bat osatuz. Eskariak askotariko faboreak izan ohi ziren: goi karguak, lanpostu onak, euren
semeentzako soldaduskako postu onenak…

1885eko azaroan Alfontso XII.a hil zen, eta bere emaztea Maria Kristina Habsurgo-Lorenak hartu zuen bere
etorkizuneko seme Alfontso XIII.aren erregeordetza. Isabel II.aren adin txikitasunean gertatutako
ezegonkortasunaren beldur, Canovasek eta Sagastak El Pardoko Ituna sinatu eta bultzatu zuten, Maria
Kristinaren erregeordetza babesteko eta txandakatze zein berrezarkuntza sistemaren jarraipena bermatzeko.
4. GAIA
2. Sistemaren indarrak eta kontrako oposizioa.

Canovasen pentsaera politikoa izan zen Berrezarkuntzaren ideologiaren ardatza. Berrezarkuntzaren sisteman,
denek onartu behar zituzten oinarrizko egia batzuk: Monarkia, Askatasuna, Jabetza pribatua eta Espainiaren
batasuna (zentralizazioa).

● Oinarrizko egia horietan oinarritutako dinamika politiko bat ezarri zen. Alderdi batek ez zuen beste batek
lortutakoa alde batera utziko, kenduko edo deuseztatuko. Konpromiso politiko bat landuko zen, eta
horretarako itunen bidezko joko politikoa eramango zen aurrera. Modu honetan, Berrezarkuntza posible
izateko, Canovasek Alderdi kontserbadorea sortu zuen, eta sistema politiko baten oinarri juridikoak ezarri
zituen, gizarte ordena eta garapen ekonomikoa oinarri zutelarik. Aldarrikapen demokratikoak eta
herritarren eskubideak baina, ukaturik geratu ziren.
● Eguneroko bizitza politikoan eztabaidak onartzen bazituen ere, sistematik kanpo utzi zituen hainbat
korronte eskuindar (karlismoa edota nazionalismoak) zein ezkertiarrak (errepublikanoak edota langileen
alderdiak).
Oposizioaren barruan hiru talde azpimarra genitzake: karlistak, errepublikarrak eta langile
mugimenduak (honen barruan sozialistak eta anarkistak zeuden). Hala laburbildu daitezke:

▫ Karlistak: monarkikoak, baina ez zuten dinastia eta sistema politiko liberala defendatzen.

▫ Errepublikarrak: ez zuten monarkia onartzen. Sistema demokratikoa ezarri nahi zuten.

▫ Langileak: anarkistak eta sozialistak. Industrializazioa aurrera joan heinean indar handiagoa hartu
zuten. Sistema liberala zalantzan jarri eta jabetza pribatua kendu nahi zuten.

▫ Nazionalistak: Periferiako zenbait lurraldetan mugimendu nazionalistak geroz eta presentzia


handiagoa eskuratuz joan ziren. Euskal Herrian EAJ eta Katalunian Liga Erregionalista
nabarmenduko dira.

3. 1898, 1909 eta 1917.ko krisialdiak eta hauen ondorioak

XX. mendearen hasieran alderdia liberalak batez ere, kazikismoari eta iruzurrari bukaera ematen saiatu ziren.
Baina ezinezkoa zen, kazikismoak eta txandakatze sistemak interes sare korapilatsuegia sortu baitzuen eta
ezintasun honek, baita gehitutako arazo batzuek, azkenean berrezarkuntzaren krisia eta desagerpena ekarriko
dute. Honako hauek izan ziren gehitu behar zaizkion arazo edo zailtasunak.

❖ 1898ko hondamendia
● Kubako gerra: Kubako egoera Espainiaren koloniapean gero eta okerragoa zen. Independentzia nahia
berriro ere zabaltzen hasi zelarik. Mugimendu independentistaren burua Martínez Campo jeneral eta
intelektuala izan zen, Kubako Alderdi Iraultzailea sortu zuena. Kubako egoera txarra, menpekotasun
politiko zein ekonomikoa eta esklabutza zela eta independentzia eta askapen nahia gerraraino bultzatu
zituen kubatarrak. Estatu Batuak, Kubaren bi produktu esportatzaile nagusien (azukrea eta tabakoa) erosle
handia zen, baina Espainiarrei muga-zerga handiak ordaindu behar zizkion eurek zerbait esportatu nahi
zutenean. Beraz, AEBei Kubaren independentzia interesatu egin zitzaien, modu askeago batean
merkataritza hitzarmen interesatuak adostu ahal izateko. La Habanan, Maine gerraontzi estatubatuarrak
eztanda egin zuen eta errua espainolei leporatu zien AEBek gerra deklaratuz.
4. GAIA
● Filipinaseko gerra: Garai berean, matxinada bat sortu zen Espainolen beste kolonia honetan. Espainiak
errepresio gogor eta odoltsua aurrera eraman arren, AEBek Filipinari bere independentzia prozesuan
lagundu egin zion baita ere.

Ondorioz, Espainia eta AEBen arteko gerra bi fronte hauetan eman zen: Kuba eta Filipinas. AEBentzako
gerra irabaztea ezin errazagoa izan zen, baina espainolentzat aldiz izugarrizko galera eta hondamendia. Gerra
bukatu ondoren Pariseko Bakea sinatu zen 1898ko abenduaren 1ean. Kubak, Puerto Ricok eta Filipinasek
independentzia lortzen zuten. Espainiar Inperioaren amaiera suposatuz.

Kolonien galerak izugarrizko porrota sentsazioa eta krisi morala ekarri zuen espainiarrentzat.
Berrezarkuntzak egindako gerra hautua eta zerga-presioa ondorio latzak ekarri zituen biztanleriarentzat,
pesimismo giroa zabaldu zelarik. Honen ondorio zuzen bat erregenerazionismoa eta 98ko belaunaldia izan
ziren.

98ko Belaunaldia: intelektual talde bateri deritzo, euren testuinguru historikoa zorrozki kritikatu zuten,
Espainia iluna, tradizioan oinarritutakoa eta iraganean errotua zegoela argudiatuz. Eraberritze soziala,
politikoa, ekonomikoa eta kulturala aldarrikatzen zuten. Horietako batzuk hauek ziren: Azorín, Machado,
Unamuno, Baroja, Valle Inclán… 98ko belaunaldiak (Unamuno, Pio Baroja,...) Espainiako miseria eta
dekadentzia gogor kritikatu zuten. Espainian nagusi zen pesimismoa eta gutxiagotasun-sentimenduak ezin
hobe islatu zituzten literaturan eta artean. Artista hauek herrialdea modernizatu eta berritu beharra zegoela
esaten zuten.

Erregenerazionismoa: Erregenerazionismoaren pentsalari nagusiena Joaquin Costa izan zen, eta beste
batzuekin batera kritika gogorra egiten zioten Berrezarkuntzaren sistemari, oligarkia eta kazikismoa arazo
nagusitzat seinalatuz. Zientziaren garapena eskatzen zuten, katolizismo gehiegikeria oztopo zela argudiatuz.
Kulturaren hedapena sustatu nahi zuten, Espainian zegoen analfabetismoa handia baitzen. Gainera, 98ko
hondamendiaren ostean, euren pentsaerak gorakada handi bat izan zuen, Espainiak aldaketa sakona behar
zuela nabarmenduz.

Egoera Espainian ez zegoen batere egonkor eta Alfontso XIII.a boterera iristea (1902), adin nagusitasuna
eduki ondoren, ez zen aurrera pauso bat izan. Berrezarkuntzaren bigarren fasea dugu hau, bere desagerpen
totala ulertzeko honako hauek ulertu behar ditugularik:

❖ 1909ko Krisia: Bartzelonako Aste Tragikoa (anarkistentzat “Aste Iraultzailea”) (1909)


Inperio koloniala galdu ondoren, Espainiak aparteko interesa jarri zuen Afrikako politikan. Espainiaren
presentzia Marokon aurreko mendeetatik zetorren. 1906an, europar potentziek Algecirasko
Konferentzian Marokon protektoratu bat ezartzea erabaki zuten, Afrikako banaketari bukaera emateko:
Espainiari Maroko iparraldea “zaintzea” tokatu zitzaion eta Frantziari hegoaldea. Errestaurazioko
politikarientzat, Kuban galdutako “prestigioa” berreskuratzeko aitzakia ona zen. Hala, Espainiak aukera
hori aprobetxatu nahi izan zuen potentzia kolonialen artean agertzeko, benetako interes ekonomikorik
Marokon eduki ez arren (erregearen ikatz-meategi batzuk izan ezik).

Maroko konkistatzeko, Espainia gerra luze eta latz batean sartu zen. Hasieran prentsaren bitartez
gerraren aldeko giroa lortu bazuten ere, berehala etorri zen etsipena. Gizartea gerraren kontra zegoen:
garaipenik ez zuten lortzen, ustelkeria eta inefikazia kasuak oso nabariak ziren, hildakoak, zaurituak,
gaixoak... ugari. Eta gainera, soldadutzara funtsean pobreak baino ez ziren joaten. Militar
profesionalentzat, ordea, gerra honek karrera egiteko aukera polita eskaintzen zuen.
4. GAIA
1909an, espainiar armadako talde batek izugarrizko jipoia jasan zuen Melilla inguruan (Barranco del
Lobo). Gobernuaren erantzuna erreserbistak mobilizatzea izan zen, mutil gazteak eta ezkondutako
gizonak. Neurri honen kontrako erantzuna Bartzelonako emakume herritarren matxinada izan zen, beren
seme eta senarrak Afrikako gerrara bidaltzearen aurkako errebolta, hain zuzen. Handik gutxira, langileen
sindikatuek greba orokorreko deialdia egin zuten, eta hiria erreboltarien esku geratu zen. Gobernuak
armada bidali zuen altxamendua zapaltzeko. Bartzelonako kaleetan matxinatu eta militarren arteko
istiluak oso bortitzak izan ziren: barrikadak, komentu erreketak... Gobernuak gerra egoera dekretatu zuen
eta armadak ordena berrezartzea lortu zuen. Ondorengo errepresioa oso gogorra izan zen. Gobernuak
Ferrer i Guardia Eskola Modernoaren zuzendaria (irakaskuntza laiko eta modernoa) erreboltaren
eragiletzat salatu eta fusilatu egin zuen. Baina Ferrerren fusilamenduaren kontrako protestak oso
gogorrak izan ziren Espainian ez ezik baita Europan ere, eta Maurak dimititu egin behar izan zuen.
Gobernu berriak (Alderdi Liberaleko Canalejas erregeneraziosita buru), modernizazio eta demokratizazio
ahaleginak egin zituen; Eliza eta Estatua banatzea, erreforma sozialak (lanaldia murriztu, greba eskubidea
arautu…), Errekrutatze legea (derrigorrezko soldadutza gerra garaian eta libratzeko diru ordainketak
egiteko aukera kendu)…Canalejasen erailketak erregenerazionismoa eten zuen.

❖ 1917ko Krisialdia: hiru protesta nagusi plazaratu ziren:


● Militarren protesta: Militarrek protesta handia egin zuten euren soldataren balioa murriztu egin zelako
inflazioaren bitartez, eta baita ere gerraren merezimendua soilik antzinatasunari lotu nahi ziotelako
(kolonietako gerren eraginez ofizial gehiegiri gerra merezimenduak eman eta desberdintasun ugari sortu
zirelako). Defentsa Juntak sortu zituzten eta manifestu bat idatzi zuten gobernuari leporatuz armadaren eta
herrialdearen gaitzak. Politika berritzea eskatzen zuten eta gobernuak, estatu-kolpea saihesteko Defentsa
Juntak onartu zituen.
● Krisi politikoa: Gobernu kontserbadoreak oposizio politikaren kexak ikusita, Gorteak itxi zituen.
Oposizioko diputatu ordezkaritza batek berriro ere irekitzea eskatu zuenean gobernuak uko egin eta
salbuespen-egoera ezarri zuen, prentsari ere zentsura handia ipiniz. Militarren protesta aprobetxatuz,
Parlamentarien Batzarra eratu zuten gobernuari presioa egiteko, eta behin behineko gobernu bat sortzea
nahi zuten, Gorte konstituziogilea deitu eta hauek politika-sistema aldatzea eta estatua deszentralizatzea
nahi zuten. Baina gobernuak hau debekatu zuten eta Guardia Zibilari Batzarra desegitea eskatu zion.
Beraz, parlamentarien mugimenduak aldaketak egin nahi bazituen ere aukera galdu egin zuen.
● Krisi soziala eta Greba Orokorra: 1917ko martxoan CNT eta UGT sindikatuek elkarrekin manifestu bat
sinatu zuten, gobernuari eskatuz prezioei eusteko, greba orokorra antolatzearen mehatxupean. Abuztuan
greba orokorra deitu zuten bi sindikatuek: UGT eta CNTk. Sozialistentzat grebak errepublika demokratiko
bat ezartzeko balio behar zuen. Grebaren eragina gune industrialetan izan zen (Madril, Bartzelona,
Asturias eta Euskal probintzietan) Gobernuak zapalketaren bidez erantzun. Greba orokorrak porrot egin
zuen baina sekulako ondorioak izan zituen erregimenarentzako: zapalketa hain gogorra izan zen ezen
erregimena gehiago ahuldu, eta oposizioa erradikalizatu baitzen.

Ondoko urteetan Berrezarkuntzaren sistema politikoa erabateko krisian sartu zen. Alderdi dinastikoak
desegin egin ziren; txandatze sistema bertan behera utziz, honek ezegonkortasun politikoa ekarriko du.
Konzentrazio gobernuak (Alderdi kontserbadore eta Alderdi liberaleko fakzioak batuz), gobernu ahulak
izango dira. 1920ko hamarkada hasterakoan Marokoko gatazka larritu zen: Rifeko tribuek armada espainiarra
garaitu zuten Annualen, okupatutako lurralde guztiak galduz eta hildako kopurua izugarrizkoa sortuz. 1923an,
Annualeko porrota Parlamentuan eztabaidatzekoa zela eta erantzukizunak eskatuko zirela iragarritakoan,
armadako eta eskuineko sektore batzuek mugimendu bat antolatu eta diktadura bat ezarri zuten Espainian:
Miguel Primo de Riveraren diktadura.
4. GAIA

Annualgo Hondamendia (1921)

Annualgoa ere Afrikako gerran kokatzen da. 1921ean, tropen inolako prestakuntzarik gabe, Rifeko
gerrillarien aurkako operazio bat prestatu zuten Silvestre jeneralaren agindupean. Operazio militarra
txarto irten zen eta Espainiako armadak 10.000 hildako izan zituen. Hildakoak gehiegi ziren, eta
oposizioko alderdiak erantzukizunak eskatzen hasi ziren. Ikerketa bat agindu zuten eta nahiko argi geratu
zen erregea bera inplikatuta zegoela. Garaipen bat lortzea espero zuten, erregeari prestigioa emango
ziona, baina gaizki atera zen eta Silvestrek bere buruaz beste egin zuen.

Hondamendi honek kalte handia egin zion erregetzaren irudiari, eta errepublikaren aldeko jarrerak
indartzen hasi ziren. Ikerketaren ondorioz, erregea epaitzeko arriskua ere airean zegoen. Azkenean,
beste arrazoi batzuk ere tartean zirela, Primo de Rivera jeneralak, erregearen onespenarekin, kolpe
militarra egitea erabaki, eta diktadura militar bat ezarri zuen. Primok Annualgo erantzukizunez ez zela
gehiago hitz egingo erabaki zuen.

You might also like