You are on page 1of 6

Teoria

Isabel II

HAMARRALDI MODERATUA(1844-54)
1843ko azaroan, Isabel II.a adinez nagusi deklaratu. Narváez jeneral moderatua presidentea
izendatu, bere HELBURUA → estatu liberala sendotzea, oligarkia lurjabeen eta finantzen arloko
oligarkien interesekin bat etorrita, liberalismo doktrinarioen printzipioei jarraituz.

ESTATU LIBERALA SENDOTZEA


1845eko konstituzioa 1837eko konstituzioren jarraipenak izan zuten baina Murrizketak
ekarri: eskubide batzuk ez zituen onartu (inprimatzekoa adib.) eta erakundeak sortu:
milizia nazionala. Subiranotasuna erregea eta Gorteak zituzten.
Botere banaketa:
- Isabel II.a → Botere betearazlea + ministroak izendatzeko eta kentzeko ahalmena.
Legegintza ekimena eta Gorteak desegiteko eskumena.
- Gortea 2 ganberetan banatuta gelditu, garrantzia-maila berdinekoak zirenak: Senatua
(erreginak edo karguen arabera aukeratutako kideek osatua) eta Diputatuen Kongresua
(sufragio sentsitarioz aukeratua).
Katolizismoa finkatu zen. 1846ko Hauteskunde Legearen bitartez, botatzeko eskubidea bakarrik
zerga ordaintzaileen gizon talde txiki bat zuten. Horrela, tokian tokiko oligarkien kontrola errazagoa
zen.
Politika zentralista aplikatu zen legeen erreforman eta Administrazio zentralaren antolaketan.
Administrazio zentrala estatuaren oinarri bihurtzeko ahalegina egin zen. Hainbat erakunde sortu :
1. Gobernadore zibilak→ Gobernuak probintzietan zituen ordezkariak: hauteskunde, zerga
eta ekonomia funtzioak bete.
2. Guardia zibila → 1844an sortua, orden publikoa eusteko.
3. San Fernando Bankua Espainiako Bankua izatera pasa zen.
4. Pisu eta neurrien sistema berdina ezarri zen: sistema metriko hamartarraren arabera.

Ogasunaren erreforma zerga sistema berri bat jarri zuen →2 zerga mota sortu:
- Lurren kontribuzioarena: banakako jabetzaren araberakoa, nekazaritzako lursailen
jabetzaren araberakoa batez ere.
- Kontsumoen gaineko zeharkako zerga: eguneroko produktuak zergapetu.
Horrek haserrea piztu eta protesta askok egin ziren. Beraz, Mendizabalen
desamortizazioak eragindako diferentzia konpontzeko, Elizarekiko harremanak berrezarri
ziren, 1851ko Konkordatuaren bidez.

MODERANTISMOA eta OLIGARKIA:


Politikan, jabetzaren defentsa bateratuaren oligarkia nagusitu zen: lurjabeak, fabrikatzaile
handiak eta merkataritza- eta finantza-sektoreetako goi burgesak ziren. Hauteskunde guztiak
gobernuen eskutik egokitu ziren eta gobernuetako hautagaiek irabazi zuten (corrupcion).
Horregatik, joera autoritarioa zegoen, oposizio progresista altxamenduak egin protestatzeko.
Bigarren karlistaldia(1846-1849)
Karlistaldia berriz piztu zen, arrazoi honengatik: Gobernua ezetz esan zuen Isabel II.a eta Karlos
VI.aren arteko ezkontzari (Karlos VI.a karlisten erregegaia zelako). 1847an, Cabrera jenerala
Katalunian sartu baina bertan ez zen gerra piztu eta ez zuen aurreko gerra baina garrantzia
berdina izan. 1849an amaitu, Gobernuak matxinatu ziren karlistei amnistia emanez.

Orduan, Karlos VI.a erreginarekin ezkonduko zela aukera baztertua, Borboien arteko etxeko
kideen arteko endogamiazko ezkontza esan zuten: Isabel lI.a eta Cádizko duke Frantzisko
Asiskoa.

BIURTEKO PROGRESISTA (1854-56)152


1854an progresistak, moderatu aurreratuak eta demokratak sortutako talde errepublikano bat
(gizonezkoen sufragio unibertsalaren aldekoa), Espainiaren gobernuaren joera politikoa aldatu.
Faktore hauek bultzatu aldaketa:
● Manzanaresko Manifestua, Antonio Cánovas del Castillo landua. Honetan, moderatu
puritanoak (entre los progresistas y moderados pero más progresistas) hau eskatu: presio
taldea desegitea, zergak murriztea eta hauteskunde eta inprimatze lege berriak onartzea.
● Uztaileko Jardunaldiak (protestak). Haiekin Batzorde Iraultzaileak sortu ziren Bartzelonan,
Valentzian, Zaragozan, etab. Adib. Madrilen barrikadak jarri.
● “Vicalvarada”, Leopoldo O'Donell gidatutako jazarraldia Madrilen.

1854ko hauteskundeak ez ziren izan aurreko baina murriztatzaileak, jende gehiago bozkatzeko
ahalmena zuelako. Horrela, progresismoa nagusitu zen Gorteetan eta Esparteroren Gobernua,
Espartero berriz presidente bezala izendatu. Askatasun politiko zabalagoak eta hauteskunde
partaidetza zabalagoa jarri zen ere: Burdinbideen Lege Orokorra onartu zen 1855ean, garapen
ekonomikoa sustatzeko: Madozen desamortizazioa bultzatu. Pascual Madoz 1855ean hasitako
desamortizazioa Mendizabalena baino zabalagoa izan zen. Erlijio komunitateen eta kleroren
ondasunak desamortizatu zituen, baita Estatuaren eta Udalen jabetzak ere. Estatuak aurreko
desamortizazioarekin baino diru-sarrera gehiago izan.

MADOZEN DESAMORTIZAZIOAREN ONDORIOAK:


1. Estatua Elizaren eta Udalen ondareak ondasun nazionalean bihurtu.
2. Lantzeko lursail gehiago zeudenez, nekazaritza ekoizpena handitu zen. Baina Udalak
zituen larre eta baso kopurua murriztu zen zeren lurrak lurberritu zirenez, kalte egin zion
abeltzaintzari eta basogabetzea ekarri zuen.
3. Ez zen sortu lurjabe txikien klaserik, horren ordez, aldez aurretik indarrean zegoen lurraren
egitura finkatu zen. Adib. Andaluzian, Extremaduran eta Gaztela-Mantxan latifundioak
ugaritu eta handitu ziren.
4. Hirien forma aldatu: hirigintza aldaketak, zabalguneak, etab.
5. Landa eremuko harremanak aldatu: jornalari bezala lan egiten zuten nekazarien kopurua
gora egin.

Beraz, progresistak 1856ko Konstituzioa prestatu zuten indarrean jarri ez zena oso oso progresista
zelako. Horregatik, konstituzio honi “non nata “esaten zaio. Planeatutako konstituzio horretan,
erlijio batzuk lehen aldiz onartzen ziren. Progresistak agintaldi laburra izan zuten eta 1856an,
Esparteroren ordez O'Donnell jarri. Honek ez zegoen ados Milizia Nazionalarekin, beraz, desegin
zuen eta dekretu baten bidez 1845ko Konstituzioa ezarri zuen. Narváez Gobernura itzulita,
legedia berriro aldatu: joera KONTSERBADOREA berriro jarriz.
º GARRAIOAK ESPAINIAN: Espainiak garapen ekonomikoan zailtasunak izan ditu historian
zehar, penintsularen orografia konplexuarengatik eta ur ibilgu handi gutxi izateagatik.
Horregatik, XIX. mendean, ahaleginak egin herrialdeko barne merkatariza sustatzeko. Errepideen
Legearekin, Espainia modernizatzeko eta eraikitzeko programa bat bideratu zen.
→BURDINBIDEAREN ERAIKUNTZA.
1. Hasierako fasea: Burdinbideen emakidak (concesión) inbertsio pribatuen eskuz utzi,
frantsezen eskuz. Horrela, ekoizpen lurraldeak kostaldearekin lotzeko lineak eraikiko ziren,
merkataritza eta esportazioa errazteko. Lehena Kuban eraiki zen (1837), eta penintsulan
lehena Bartzelona-Mataró arteko izan (1848). Ondoren Madrid-Aranjuez (1851) eta
Langreo-Gijón (1852).
2. Hedapen fasea: Burdinbideen Lege Orokorra onartu 1855ean, Espainia modernizatzen
lagunduko zuena. Estatuaren zentralismoa indartzeko, sare erradial antolatu zen eta
Europako baino zabalera handiago zuen burdinbidea eraiki zen. Horrek atzerriko trenak
sartzea eta atzerrira joatea zaila egitea egin zuen. Linea nagusiak hauek izan ziren: Madrid
eta Alacant artekoa, 20 (más o menos) burdinbide konpainia sortu lineak ustiatzeko, adib.
Ferrocarril del Norte edo MZA: Madrid-Zaragoza-Alacant (frantsesak zirenak).
3. Finantza krisiaren fasea: 1866an finantza krisia gertatu zen nazioartean eta Espainian.

Burdinbide sare ia osoa osatu zen eta Compañía de Ferrocarriles Andaluces eratu zen; Norte eta
MZA enpresekin batera, kapitalaren 90% inguru biltzen zuena, frantsesa zena.

BURDINBIDEAREN ERAIKUNTZAREN ONDORIOAK:


1. Sarea berandu eraikitzea eta plangintza egokirik falta.
2. Eragin txikia Espainiako industrian. Material eta makina gehienak inportatu behar izan
zirelako.
3. Europako gainerako lurraldekiko integrazioa hobetzeko ezintasuna, burdinbideak zabalera
desberdina zutelako.
4. Ikatzaren kontsumoaren igoera, baita tabesetako egurrarena ere.
5. Enplegu eskari handia.
6. Lurraldearen integrazio kaskarra, Espainiako toki batzuk loturarik gabe geratu zirelako.
7. Burdinbidea funtsezkoa izan: bidaiak merkeagoak, errazagoak eta laburragoak zirelako.
Merkatu nazioala sustatzeko ere garrantzitsua izan zen.
AZKEN FASEA (1856/1868) 154-155

TXANDAKETA SISTEMA:UNIONISTAK ETA MODERATUAK:

2 alderdiak txandaketa sisteman egon: Batasun Liberala→O'Donnell buru bezala eta


Alderdi Moderatua→Narváez buru bezala.
Batasun Liberala Manzanarezko Manifestuan inspiratu zen eta indar politiko berri bat antolatu zuen
1858an. Zentroko alderdi liberala sortu zen non militarrak protagonistak ziren. Adib. O'Donnell
jenerala zenez, buruzagi nagusia izan eta indar handia izan ere Francisco Serrano y Dominguez

Fase honetan hazkunde ekonomikoa gertatu (1866ra arte), Europan gertatzen ari zen ziklo
ekonomikoarengatik. Hazkundearen arrazoiak:
1. Bankuen goraldia 2. Burdinbideen inaugurazioa
3. Atzerrian egindako inbertsioak 4. Higienearen espekulazioa

Gainera, 1857an, Hezkuntza Publikoko Moyano Legea onartu → Espainiako ikasketa


ez-unibertitarioak arautzen zuen legea.

AMAIERAKO KRISIA:
Isabel II.a krisialdia jasan zuen 60ko hamarkadaren erdialdean. Arrazoiak:
● Faktore ekonomikoak: 1866ko Europako krisia Espainian asko eragin → bankuak,
siderurgia/industria enpresak eta burdinbideen enpresak hondoa jo zuten EEBBko Sezesio
Gerraren ondorioz kotoiaren faltagatik. Horrela, hazkunde ekonomikoa gelditu eta
gizartearen ondoeza (malestar) zabaldu.
● Faktore politikoak: erregimen politikoa oso ahula zen eta gainera, Gobernuen jarrera
errepresiboa zegoen. Gobernua progresistei erregimenetik kanpo utzi eta unionistak
txandakatze sistematik erretiratu ziren. Beraz, klase agintariak asko aberastu eta
horregatik, erreginaren kontrako taldeen presentzia handitu zen eta herritarrak eta
oposizio politikoa altxatu ziren.
Horren ondorioz, oposizioa Ostendeko Hitzarmena sinatu (1866) → progresistak, demokratak eta
unionistak elkartu ziren, Isabel erregina kentzeko eta Batzar Konstituziogilea sortzeko
(gizonezkoen sufr. zentsitarioz) konpromesuarekin. Bakarrik moderatuak erreginari leial jarraitu.
ERRESTAURAZIOA (1874-1931)

Cánovas
Antonio Cánovas del Castillo, Borboiko etxearen alde zegoen, beraz, erregina bere seme
Alfonsoren alde abdikatzea lortu zuen. Momentu horretan, Alfonso Erresuma Batuko
Sandhursteko Akademia Militarrean zegoen, eta 1874ko abenduaren 1ean, Sandhursteko
Manifestua sinatu zuen, Cánovasek bidali ziona. Gutun horretan, monarkia konstituzionala berriz
jartzeko esaten zen, ezegonkortasun politikoarekin bukatzeko.
Beraz, Martínez Campos jeneral jazarraldia antolatu zuen Sagunton eta Serrano eta Gudarostea
oniritzia emanda, Alfonso gaztea erregea izendatu (17 urterekin).

Cánovasen pentsamendu politikoa


Beraren ustez, Espainiaren egoera politikoa hobetzeko, Errestaurazioa eta Konstituzio berri bat
behar zen. Beraz, 1876ko Konstituzioa 4 ardatzetan oinarritu behar zen:
1. OINARRIZKO EGIAK eztabaidatu ezin diren gauzak (son así y punto).
a. Monarkia legitimoa (Borboien etxekoak) c. Jabetza pribatua
b. Askatasuna d. Espainiaren batasuna (foruak ez)
2. BIGARREN MAILAKO AUZIAK eztabaidatu ahal diren gauzak: sufragio mota eta
gizakiaren eskubideen definizioa.
3. Dinamika politiko itxia jartzea. “Oinarrizko egiak” mantentzea baina bigarren mailako
auzietako desadostasunak onartuz. (aurreko 2 puntuak onartzea eta politika bakarrik 2
alderdien artean uztea).
4. KONPROMISO ERAIKITZAILEA: Aurretik egindako erreformak edo beste alderdiak
egindakoak, besteak ezin izango zuten deuseztatzea.

1876ko Konstituzioa
1845koa baino aurreratuagoa baina 1869koa baino kontserbadoreagoa. Sufragio zentsitarioa
defendatu zuen, baina 1890an sufragio UNIBERTSALA onartu zen. Bere ezaugarri
bereizgarriena → eduki gutxi zuela:
● Subiranotasuna Gorteak eta erregea izan.
● Erregea eskumen zabalak izan, eztabaidezinak zirenak eta erregea Konstituzioa baino
lehen zegoen.
● Gorteak 2 ganberetan banatuta, b. legegila zuten: Diputatuen Kongresua (sufr. zentsitarioz
aukeratia) eta Senatua; erregea izendatutako senatariak izateko ezkubidea zutenek
(politikan egondako urteengatik) eta Estatuko oligarkia.
● Oinarrizko eskubideak aldarrikatu: legeen arabera erregulatu ahal ziren, adib. elkartzeko
eskubidea.
● Erlijio katolikoa ofiziala izatea, besteak onartuak zeuden, baldin eta pribatuan praktikatzen
baziren.
● Justizia administrazioa/udal eta probintzia bizitzaren artikulazioa, hau da, forurik ez egotea.

You might also like