You are on page 1of 4

II.

ERREPUBLIKA: 1931ko KONSTITUZIOA ETA ERREFORMAK (1931-1936)

1. SARRERA

Diktadura erori ondoren ( 1930ko urtarrilean ) sistema konstituzionalera itzuli behar zen, baina
hau ezinezkoa suertatu zen, izan ere, monarkiaren aurkako oposizio handia zegoen:
sozialistak, erregionalistak…

1930eko uda eta 1931ko apirila bitartean Errepublikara eramango duten zenbait ekintza
emango dira:
● “DONOSTIAko ITUNA” (1930eko abuztuan): monarkia kentzeko eta Errepublika
ezartzeko Batzorde iraultzailea eratu zuten, Alcalá Zamorak presiditutakoa.
● JACAko ALTXAMENDUA eta CUATRO VIENTOSeko aerodromoa. Hauek 1930eko
abenduan eman ziren eta porrot egin zuten.
● Alderdiek, Berenguerrek konbokatutako hauteskunde orokorrei boikota egin zioten,
eta Gorte Konstituziogilerako hauteskundeak exijitu zituzten. Berenguerrek dimititu
zuen eta bere ondorengoak, Aznarrek, udal hauteskundeetarako deialdia egin zuen
1931ko apirilaren 12rako. Errepublikazaleek probintzietako hiriburuetan irabazi zuten.

Honela, 1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen.

2. BEHIN-BEHINEKO GOBERNUA: 1931ko apirila-1931ko abendua

Errepublika aldarrikatu ondoren Donostiako Itunean sortutako Batzorde iraultzaileak Behin-


Behineko Gobernua osatu zuen. Alcalá Zamorak presiditutakoa.

Gobernu honen programa politikoa honako hau izango da:


● Konstituzio berria lortzea
● Arazoak identifikatzea eta erreformak egitea hainbat alorretan.

1931ko Konstituzioa

Gorte Konstituziogiletarako hauteskundeak ekainaren 28an egingo dira. Hemen garaipena


errepublikazale eta sozialisten arteko koalizioarentzat izan zen. Eztabaidak luzeak izan ziren,
eta azkenean abenduaren 9an onartuko da. Hauek izan ziren bere ezaugarri nagusiak:

Herri subiranotasuna, autonomia eskubidea onartzen da, botere banaketa zegoen(legegilea:


ganbara bakarreko Gorteak (diputatuen kongresua). Betearazlea: gobernuak. Judiziala:
auzitegiak), akonfesionaltasuna, giza eskubideen aldarrikapen zabala, sufragio unibertsala bi
generoentzat.

3. BIURTEKO “AZAÑISTA” EDO ERREFORMISTA: 1931ko abendua - 1933ko iraila

Alcalá-Zamora Errepublikako presidente hautatua izan zen, eta Azaña, berriz, Gobernuburu.

1
Arazoak eta erreformak

Biurteko honetan erreformak egiteari ekin zioten, eta erreforma haien helburua Espainiaren
arazoak errotik konpontzea eta demokraziaren, laikotasunaren eta kulturaren balioak
sustatzea zen. Arlo ezberdinetan egin ziren erreformak:

Erlijioa

Gobernuaren helburua Estatu laikoa sortzea zen, eta horretarako hainbat erreforma egin
ziren:
● Jesusen Lagundia ezabatu zuten.
● Ezkontza zibilak eta dibortzioak legeztatu ziren.
● Hilerriak sekularizatu ziren.
● Erlijioaren nahitaezko irakaskuntza kendu zen.

Nekazaritza

1931n Espainian gehiengoa nekazaria zen, eta helburua nekazarien egoera larria arintzea eta
geroz eta langabezia handiagoari irtenbidea ematea zen. Horregatik, “Nekazaritzaren
Erreformarako Lege Proiektua” onartu zen, eta honek helburu batzuk zituen:
● Latifundismoari amaiera eman eta nekazarien artean lurrak banatu.
● Nekazaritzaren produkzioa handitu.
● Lurdun handien botere ekonomikoa murriztea.

Hala ere, erreformk ez zuten arrakastarik izan, eta gainera oposizio handia nagusitu zen
lurjabeen eta jornalarien aldetik.

Autonomia

Espainian Errepublika aldarrikatzen zen bitartean, Katalunian Macià Estat Catalá aldarrikatu
zuen. Maciàk, Katalunia Espainiako Errepublikan sartzea onartu zuen, baina Espainiako
Gorteek onartu beharko dute kataluniarrek egindako autonomia estatutua.

“Generalitatek” aurkeztutako proiektua Gorteek onartu zuten, eta hauek ziren bere
ezaugarriak:
● Katalunia lurralde autonomoa bilakatzen zen, Parlamentua eta gobernuarekin
(“Generalitat”).
● Parlamentuak ahalmen legegileak eta exekutiboak zituen hainabt arlotan.
● Gaztelera eta katalana hizkuntza ofizialak izango ziren.

Nazionalista euskaldunak ere saiatu ziren estatutu bat lortzen, eta 1932an Euskadi eta
Nafarroarentzat Estatutu baten aurreproiektua egin zen baina bertan behera geratu zen
nafarren oposizioa zela eta.

Soziala

Zabaltzen joan zen gatazka giroa arintzeko hainbat neurri hartu ziren: besteak beste, landuen
murrizketa eta eskolaratze maila handiagoa.

2
Sindikatuen erantzuna ezberdina izan zen, izan ere, UGT erreformen alde agertu zen, eta
CNT, berriz, kontra.

Hezkuntza

Garai horretan nagusi zen analfabetismoari aurre egiteko Gobernuak diru asko erabili zuen
ikastetxe asko eraikitzen.

Militarra

Azañak ejertzitoa modernizatzeko eta fideltasuna ziurtatzeko erreforma batzuk egin zituen:
● Ofizialen kopurua murriztu zuen.
● Militar guztiek Errepublikarekiko fideltasuna zin egitera behartu zituen.
● Erasoko Guardia sortu zuen hirietako orden publikoaz arduratzeko.

Biurteko Erreformistaren porrota

Espainiak zituen arazo larrienak konpontzen saiatu arren, gobernuak ez zituen bere helburuak
lortu eta oposizioa geroz eta zabalagoa izango da. Sozialisten eta errepublikazaleen arteko
aliantza, gainera, hautsi egin zen Casas Viejaseko gertaeren ondorioz. Oposizio sakon hau,
besteak beste, Sanjurjo jeneralaren estatu kolpearen saiakeran ikus daiteke. Hala ere, huts
egin zuen gaizki antolatuta zegoelako.

Ekintza hauek bultzatuta Azañak dimititu egin zuen, eta Alcalá Zamorak hauteskunde
orokorrak konbokatu zituen (1933ko azaroaren 19an), eskuindarrek arrakasta lortuz.

4. BIURTEKO “BELTZA” EDO KONTSERBADOREA: 1933ko iraila - 1936ko otsaila

Eskuindarrek arrakasta lortu zuten, izan ere, hauek, CEDA (Confederación Española de
Derechas Autónomas) izeneko alderdian elkarturik agertu ziren. Eta ezkerrekoak, berriz,
banaka aurkeztu ziren.

CEDAk, hauteskundeen garailea izan zen arren, ez zuen gobernua osatu, ezker erradikalak
altxamendua antolatzeko mehatxua egina zuelako. Beraz, aurreko biurtekoan egindako
erreformak deuseztatzea (kontraerreformak) izango da etapa honen helburua.

Erradikalen gobernua. (kontraerreformak): 1933ko azaroa - 1934ko urria

Erlijioari dagokionez, elizak berriro irakaskuntzari ekin zion eta Estatuak lagunduko dio kleroari
gastuak ordaintzen.
Nekazaritzari dagokionez, 1932tik egindako aurrerapauso guztiak deusteztatu ziren.
Autonomiari dagokionez, Gobernuak oztopatu egin zuen Kataluniako autonomia eta eragotzi
egin zuen Euskal Estatutua.
Amnistia lege baten bidez Sanjurjo jenerala eta berarekin 1932ko estatu kolpean parte
zutenak kartzelatik irten ziren.
Erradikalen eta CEDAren gobernua: 1934ko urria - 1936ko otsaila

3
Gobernu erradikalaren politikak alderdi ezkertiarren protesta ekintzak bultzatu zituen. CEDAk
gobernuan parte hartzeko presionatu zuen eta urrian CEDAko hiru ministro sartu ziren
gobernuan.

Erabaki honen ondorio zuzena Asturiaseko urriko iraultza izan zen. Gertaera horretan gobernu
berriarekiko oposizioa adierazteko greba orokorrerako deialdia egin zuten. Hala ere
matxinadak huts egin zuen. Katalunia eta Asturias izan ziren iraultzaren gertaleku nagusiak.

Biurteko kontserbadorearen amaiera bi arazok bizkortu zuten: “estraperlo” eta “Tayá-


Nombela” delakoaren iruzurrak. Hori dela eta, Lerrouxek dimititu behar izan zuen, eta
hauteskundeak konbokatu ziren.

5. FRONTE POPULARRA: 1936ko otsaila - uztaila

Hauteskundeak 1936ko otsailaren 16an izan ziren. Honakoa zen indar politikoen egoera:
● Eskuindarrak zatituta azaldu ziren.
● Ezkertiarrak, berriz, koalizio batean bilduta (Fronte Popularra).

Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak, baina eskuina oso hurbil zuela. Gobernua
alderdi errepublikazaleek bakarrik osatu zuten eta Fronte Popularreko gainerako alderdien
babesa zuen Gorteetan. Azaña hautatu zuten Errepublikako lehendakari eta Casares Quiroga
gobernuburu.

Dena den, gobernuak ezin zuen langileen agitazioa kontrolatu eta iraultza giroa sortu zen.
Gainera, 1936ko udaberriak iraultza giro hau areagotu egin zuen:
● Ezkertiarrak ez dira erreformekin konformatzen eta iraultza proletarioa nahi dute.
● Eskuindarrek kontrairaultza baten beharra aldarrikatzen dute eta militarrekin batera
estatu kolpe bat prestatzen hasi ziren.

Bitartean, gobernua egoera kontrolatu ezinik zegoen, eta uztailaren 12an pistolari batzuek,
Erasoko Guardiako Castillo tenientea hil zuten. Hurrengo egunean, mendeku gosez, Calvo
Sotelo eskuin parlamentarioen burua hil zuten. Honen ondorioz, estatu kolpea martxan jarri
zen. 1936ko uztailaren 17an Marokon eta 18an penintsulan hasi zen “ Altxamendu Nazionala
”. Altxamendu horrek gerra zibila ekarri zuen.

You might also like