You are on page 1of 18

7.

gaia: Bigarren Errepublika - 1931ko Konstituzioa eta


erreformak

1. Errepublikaren aldarrikapena
1930ean, Errepublikaren aldeko alderdi guztiek Donostiako Ituna sinatu zuten, Batzorde Iraultzailea
eratzeko.
1931ko udal-hauteskundeetan monarkikoek gehiengoa lortu arren, errepublikazaleek probintzietako hiriburu
gehienetan irabazi zuten. Gobernuak eta iritzi publikoak Errepublikaren arrakastatzat interpretatu zuten emaitza.
Batzorde Iraultzaileak erregearen irteera eta Errepublikaren aldarrikapena exijitu zuen. Erregeak, gerra zibil bat
eragozteko, agintea utzi eta erbesteratu zen.
1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen, eta Donostiako Itunean sortutako Batzorde iraultzaileak osatu
zuen behin-behineko gobernua.

2. Biurteko errepublikano sozialista eta bere erreformak


Behin-behineko gobernuak Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitu zituen ekainaren 28rako.
Errepublikak konstituzio bat izatea zen helburua. Espainian egindako lehen hauteskunde aske eta garbiak izan
ziren.
Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak erabateko gehiengoa lortu zuen. Historian lehenengo aldiz, hiru
emakume diputatu zeuden parlamentuan: Clara Campoamor, Victoria Kent eta Margarita Nelken.

1931ko Konstituzioa
1931ko Konstituzioaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
1) Errepublika “Klase guztietako langileen elkartea, demokratikoa, progresista eta deszentralizatua” da, eta erlijio
ofizialik gabea.
2) Autonomia eskubidea aldarrikatu zen udalentzat eta Estatutuak egiteko aukera eskatzen zuten eskualdeentzat.
3) Espainiarren eskubide eta askatasun zabalak: berdintasuna legearen aurrean, gurtza askatasuna, adierazteko,
biltzeko, elkartzeko, bizitzeko lekua aukeratzeko askatasuna…
4) Gizonezko eta emakumezko sufragio unibertsala (historian lehen aldiz) ezartzen zuen, 23 urtetik
gorakoentzat.
5) Gurtza askatasuna ezarri zen.
6) Jabego pribatuarekiko errespetua, nahiz eta Estatuak desjabetzeko ahalmena izango zuen.
7) Gorteek ganbara bakarra izan zuten (Diputatuen Kongresua), gizonezko eta emakumezko sufragio
unibertsalaren bidez aukeratutakoa.
8) Botere banaketa: Gorteek aginte legegilea zuten; aginte betearazlea gobernuaren esku egongo zen; aginte
judiziala Auzitegien esku.
9) Konstituzioaren Berme Auzitegia sortu zen, Konstituzioa betetzen zela ikuskatzeko.
10) Oinarrizko hezkuntza derrigorrezkoa, doakoa, mistoa ezarri zen.
Adostasunik gabeko konstituzioa izan zen 1931ko abendaren 9an onartutako hau. Ez zen indar politiko guztien
adostasunez sortu, eta horrek arazoak eragin zituen.

Erreformak (1931ko abendua - 1933ko iraila)


Konstituzioa aldarrikatu bezain laster, Gobernuak erreforma egitasmo zabala jarri zuen abian:
1. Erreforma erlijiosoa
a. Helburua: Estatu laikoa sortzea eta Elizaren boterea eta eragina ezabatzea
b. Neurriak: ezkontza zibilak eta dibortzioak legeztatu ziren, Hilerriak sekularizatu ziren, Estatuak ez
dio Elizari dirua emango kleroa eta gurtzaren gastuak ordaintzeko, Ordena erlijiosoei
irakaskuntzan jardutea debekatu zitzaien, Erlijioaren nahitaezko irakaskuntza kendu zen.
2. Hezkuntza erreforma
a. Helburua: analfabetismoa murriztu nahian, Konstituzioak ezarritako “Oinarrizko hezkuntza
derrigorrezkoa, doakoa, mistoa” betetzea.
b. Neurriak: Lehen Hezkuntzako ikastetxeak ireki zituzten, Bigarren Hezkuntzan hobekuntzak egin,
ikerketa arloa sustatu zuten, Misio Pedagogikoak sortu zituzten…
3. Lan erreforma
a. Helburua: sozialismoa ezartzea.
b. Neurriak:
i. Lan Kontratuen Legea. Lan baldintzak, kontratuak idatziz,…
ii. Epaimahai Mistoren legea. Arbitraia.
iii. Langileen Batzordeen legea. Sindikatuak.
4. Autonomia estatutuak
a. Helburua: Konstituzioak ezarri zuen “Autonomia-erregimena izateko eskubidea” bermatzea.
b. Neurriak: Kataluniari dagokionez, Autonomia Estatutu Proiektua Katalunian erreferendum baten
bitartez onartu zen (botoen %97), eta ondoren espainiar Gorteek ere onespena eman zioten. Euskal
Herrian, 1932an Euskal Herria eta Nafarroarentzat Estatutu baten aurreproiektua egin zen, baina
bertan behera geratu zen nafarren oposizioa zela eta. 1936ra arte Euskadik ez du autonomia
lortuko.
5. Erreforma militarra
a. Helburua: Ejertzitoa modernizatzea eta haren leialtasuna ziurtatzea.
b. Neurriak: ofizialen kopurua murriztu zuten; Zaragozako Akademia Militarra itxi zuten; militar
guztiek errepublikarekiko fideltasuna zin egin beharra dekretatu zuten, eta zin hori egiteko prest ez
zeudenei erretirora pasa eta soldata osoa kobratzeko aukera eman zitzaien; Erasoko Guardia
(“Guardia de Asalto”) sortu zuten hirietako ordena publikoaz arduratzeko.
6. Nekazaritzaren erreforma (“Nekazaritzaren Erreformarako Lege Proiektua”)
a. Helburuak: Latifundismoa ezabatu eta nekazariei lurrak banatzea, horrekin nekazaritzako
ekoizpena handitzea, lurjabe handien botere ekonomikoa murriztea.
b. Neurriak: Desjabetzeak (lurjabe handiek indemnizazioak jasoko zituzten); Lurrak nekazari familia
edo taldeen artean banatuko ziren nahiz lurren jabegoak Estatuarena izaten jarraituko zuen.

Biurteko erreformistaren porrota


Espainiak zituen arazo larrienak konpontzen saiatu arren, gobernuak ez zituen bere helburuak lortu, eta oposizioa
gero eta zabalagoa izango da.
Oposizio sakon hau bi gertakizunetan ikus dezakegu:
1) Sanjurjo jeneralaren altxamendua (1932ko abuztua). Armadaren eta nekazaritzaren erreformen kontra matxinatu
ziren militarrak, baita Estatutu katalanaren eztabaidaren kontra ere.
2) Casas Viejas-ko nekazari anarkisten matxinada. Honen kontra Erasoko Guardiak bideratutako zapalkuntza
gogorrak kalte politiko konponezina egin zion Manuel Azaña gobernuburuari.
Ekintza hauek bultzatuta Azañak dimititu egin zuen.

3. Biurteko kontserbadorea (1933ko abendua - 1935ko abendua)


“Biurteko beltza”
Alcalá Zamora lehendakariak hauteskunde orokorrak konbokatu zituen (1933-11-19), eta haietan boto eman ahal
izan zuten, lehen aldiz, emakumeek. Eskuindar alderdiek arrakasta izugarria izan zuten.
Gobernu berriak aurreko erreformak eten edo ezabatu egin zituzten:
- Erlijioari dagokionez, elizak, berriro, irakaskuntzari ekin zion, eta berriro sortu ziren ikastetxe erlijioso
pribatuak. Estatuak ordainduko zituen kleroaren gastuak (Konstituzioaren aurkakoa), eta ordena erlijiosoen
ondasunen desjabetzea gelditu zen.
- Nekazaritza arloko kontrarreforma abian jarri zuten, eta lehengo jabeei itzuli zizkieten lur batzuk eta
desjabetzeengatiko kalte-ordainak igo zituzten. Gutxieneko soldata desagertu zen, eta lurjabe handiek
mendeku jarrera hartu zuten.
- Autonomien auziari dagokionez, Gobernuak oztopatu egin zuen Kataluniako autonomia eta Euskal
Estatutua eragotzi zuen.
- Amnistia lege bat ere aldarrikatu zuten; ondorioz, Sanjurjo jenerala eta berarekin 1932ko estatu-kolpean
parte hartu zutenak kartzelatik irten ziren.
1934ko urriko iraultza
1934ko urriaren 5ean PSOEk greba orokorra deitu zuen. Hasi zenetik, espainol guztiak Asturiasera begira
zeuden, langileak (meatzariak) batuta eta borroka armaturako prest zeuden leku bakarra baitzen. Proletario-
elkarteek (UGT, CNT eta komunistak) Guardia Zibilaren kuartel-etxeei eraso egin eta meatze-arroa hartu zuten;
gainera, arma lantegiak okupatu zituzten eta Oviedo hartu zuten. Hau dena lortzeko, indarkeria erabili zuten.
Asturiaseko altxamenduak laster gainditu zituen Gobernuaren aurreikuspenak, eta laguntza eskatu zion Marokoko
Protektoratuaren armadari. Marokoko armadako tropak Asturiasen lehorreratu ziren, eta bederatzi eginetan
mendean hartu zuren Asturiaseko altxamendua.
Biktimen balantzea tragikoa izan zen: matxinadaren aldeko mila lagun baino gehiago hil ziren, bai eta segurtasun-
indarretako eta armadako 300 kide inguru ere.
Iraultza amaitu ostean, errepresioak ez zuen etenik izan. Espainia osoan 30000 lagun inguru atxilotu zituzten.
Gainera, ezkerreko alderdien jarduera mugatu egin zen.
Bizkaian eta Gipuzkoan abertzaleek Iraultzaren alde egin ez bazuten ere, urriaren 5ean UGTek greba
orokorrera deitu zuen. Zenbait ekintzale eta ELAko kideen laguntzarekin sozialistek industria guneak eta
meategiak okupatu zituzten urriaren 12ra arte, Espainiako Gobernuak armadari esku hartzeko agindua eman zion
arte, hain zuzen ere. Iraultzak Gipuzkoan, Eibar eta Arrasaten, eta Bizkaian, Ezkerraldean, batez ere Sestao eta
Portugaleten, arrakasta lortu zuen. Matxinada bukatu zenerako Hego Euskal Herrian 40 hildako izan ziren, tartean
ezkertiarrek erahildako buruzagi karlistak eta armadak Eibar eta Arrasaten erahildako grebalariak.
Arrasaten, non matxinada arrakastatsuena izan zen, langileek errepublika sozialista aldarrikatzeaz gain, Marcelino
Oreja Elosegi hil zuten, diputatu karlista eta Unión Cerrajeraren presidentea zena. Iraultzaren buruzagiak preso
hartu bazituzten ere, 1936an, Fronte Popularrak boterea berreskuratu zuenean, amnistiatu eta kale irten ziren.
Ekintza hauetan gobernuak izandako jarrerak eta estraperloaren eskandaluak* Lerroux presidentearen dimisioa
eragin zuten.
*ESTRAPERLOAREN ESKANDALUA: Gobernuko ministro batzuei egotzitako finantza eskandalua. Jokoan erruleta trukatuak sartu eta
Lerrouxen familiakoak eta Partido Radicaleko beste zenbait kide inplikatuta. Politikoki garrantzitsua: Lerroux eta Partido Radicala
ustelkeriaz salatu→Lerrouxek bere dimisioa aurkeztu behar→Eskuina BANATUTA

4. Fronte Popularra (1936ko otsaila – uztaila)


1936ko otsailaren 16an Bigarren Errepublikako azken hauteskundeak izan ziren.
Ezkertiar alderdiak koalizio handi batean bilduta (Fronte Popularra) hartu zuten parte hauteskundeetan.
Frontea osatu zutenak alderdi hauek izan ziren: Esquerra Republicana de Catalunya, Unión Republicana, PSOE,
UGT, PCE, Partido Sindicalista eta POUM (Partido Obrero de Unificación Marxista).
Frontearen hauteskunde programak (koalizioa osatzen zuten alderdi guztiek onartutako gutxieneko programa
zen, batere erradikala) oinarrizko puntu hauek zituen:
- Amnistia 1934ko matxinatuentzat eta eskuineko gobernuaren zapalkuntzaren biktimentzat
- Nekazaritzaren Erreforma jarraitzea
- 1931-33 gizarte legedia osoa berriro indarrean jartzea
- Auzitegien independentzia bermatzeko, justizia sistema eraberritzea
- Konstituzioa errespetatzea
- Zergen erreforma moderatua, eta nekazari txikien eta merkatari ez aberatsen baldintzak hobetzea
Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak, baina eskuina oso hurbil zuela. Garbi geratu zen Espainia
aurkako bi bloketan zatituta zegoela:
- Ezkertiarrak ez dira erreformekin konformatzen. Gobernuari gero eta presio handiagoa egingo diote
iraultza proletarioa gauzatzeko.
- Espainia marxismotik salbatzeko kontrairaultza baten beharra aldarrikatzen zuten. Militarrekin batera
estatu-kolpe bat prestatzen hasi ziren.
1936ko uztailean burutu zuten estatu kolpe hori, eta gobernuaren erantzuna izan zuelako sei urte iraungo
zuen Gerra Zibila bihurtu zen.
8. gaia: Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

1. Indar politikoak eta Euskal Estatutua lortzeko prozesua


Euskal Herria 1931n
1931n Errepublika aldarrikatu zenean, haren aldeko giroa gune hiritar eta industrialetan baino ez zegoen.
Bilbon, Irunen, Eibarren eta Donostian errepublikanoak eta sozialistak nahiko indartsuak ziren, baina
orokorrean Euskal Herria ez zen identifikatzen Errepublikarekin. Jende askok errepublikanismoa liberal
progresisten ondorengotzat hartzen zuen, Foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera gogorrenekin lotuz.
Gainera, erregimen berria erlijio katolikoaren kontrako jarrerekin lotzen zen.
Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren, biak ere oso katolikoak. Euzko
Alderdi Jeltzalearen antolaketa oso ona zen (batzokiak, erakundeak...). Karlisten erakundea ere nahiko ona zen.
Abertzaleak nahiko indartsuak ziren hirietan (Bilbon) eta herri handietan; karlistak, ordea, indartsuagoak herri
txikietan. Abertzaleek indar gehiago zeukaten Bizkaian eta Gipuzkoan, karlistek Nafarroan eta Araban.
Errepublikaren aldeko Ituna Donostian sinatu zuten, baina ez nazionalistek eta ez karlistek ez zuten
parte hartu paktuan. Hala ere, Errepublika aldarrikatu zenean karlista eta nazionalisten jarrera ez zen guztiz
kontrakoa izan.

Euskal Herriko autonomia-estatutuak


Bigarren Errepublikak autonomia estatutua lortzeko aukera paregabea eskaintzen bazuen ere, euskal autonomia
lortzea lan zaila eta neketsua izan zen.
1. Lehen proiektua: Eusko Ikaskuntzak egindakoa (1931)
1931aren apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zenean, Euskal Herrian autonomiaren aldeko indarrak
abertzaleak eta karlistak ziren: karlistek Foruen berreskurapena eskatzen zuten; nazionalistak berez
independentziaren aldekoak ziren baina independentziaren bidean estatutu baten posibilitatea
defendatzen hasi ziren.
Errepublikaren urte hauetako autonomia-eskaeren bultzatzaile nagusia EAJ izan zen, eta, bere barruan,
Jose Antonio Agirre Getxoko alkatea nabarmendu zen. Izan ere, udalen mugimendu bat sortu zuen
Euskal Herri osoan autonomia eskuratzeko. Autonomiaren aldeko mugimendu honetan abertzaleak,
karlistak eta katolikoak sartu ziren. Horrela, Euskal Herriko alkateen batzorde bat sortu zuten, eta
Eusko Ikaskuntzari estatutu-proiektu bat egiteko eskatu zioten, gainerako estatutu guztien oinarri
izango dena.
Ezaugarriak:
- Konstituzioaren mugak gainditzen ditu, Errepublikako konstituzioa agertu baino
lehenagokoa delako.
- “Euskal Estatua” jartzen zuen, Espainiako Errepublika Federal baten barruan egongo zena.
- Estatu euskaldunaren barneko egitura konfederala zen.
- Herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera izango zuen gobernuan eta parlamentuan.
- Autonomiaren eskumenak oso zabalak ziren.
- Elebitasuna ezarri zen administrazioan eta irakaskuntzan.
- 1878an adostutako Kontzertu ekonomikoak indarrean zeuden.
- Eskubide politikoak izateko urtebeteko erresidentzia eskatuko zitzaien euskaldunen semeei, baita
gainerako espainiarrei ere.
Euskal Udalen Asanbada Lizarrako zezen-plazan elkartu zen Eusko Ikaskuntzaren proiektu hau aztertzeko.
2. Bigarren proiektua: Lizarrako Estatutua (1931)
1931ko ekainaren 14ko bilkura hartan Eusko Ikaskuntzaren dokumentuari aldaketak egin zitzaizkion, eta,
ondorioz, Lizarrako Estatutua sortu zen. Estatutu hau lau probintzietakoa zen, eta eskumen askokoa.
Egindako berrikuntzak:
- Foruak ezartzeko eskaria gehitu zitzaion.
- Aginte autonomoak gaitasuna zuen Vatikanoarekin konkordatua egiteko: euskal
lurraldeak autonomoak ziren Eliza-estatua arteko harremanetan. (Helburua: EAE eta Nafarroa
Errepublikako gobernuaren legegintza antiklerikaletik salbu uztea).
Baina Errepublikako gorteek proiektu hau atzera bota zuten esanez konstituzioa egin gabe zegoela eta
estatutuak konstituzioaren menpean egon behar zuela.
Konstituzioa egiten ari zirela, laikotasunaren aldeko artikuluak onartu zirenean garbi geratu zen estatutu
konfesional honek aurrera biderik ez zuela izango. Gorteetako bozketan ezezkoa jaso zuen.
3. Hirugarren proiektua: Batzorde Gestoreek egindakoa (1932)
1931ko abenduan, konstituzioa egin ondoren, Diputazioetako Batzordeak estatutu-proiektu berri bat egiten
hasi ziren.
Atribuzioak Lizarrakoarenak baino gutxiago izango ziren, eta eskumen guztiek Konstituzioak ezarritakoa
betetzen zuten:
- Vatikanoarekin harreman zuzenak izatearen eskumena ere kendu zuten (Neurri hau bat etorri zen
Errepublikaren izaera laikoarekin).
- Euskal autonomiaren ahalmenak murrizten zituen.
- “Estado Vasco” hitzaren ordez, Euskal Herria jarri zuten.
- Euskal Herriko egitura konfederala desagertu egin zen.
Batzorde Gestoreek bi testu idatzi behar izan zituzten. Lehenengoan, Nafarroa kontuan hartzen zen, baina
uko egin zioten proiektuari. Ondorioz, bigarren testua egin behar izan zuten Nafarroa kanpoan utzita.
Estatutu-proiektua, beraz, hiru probintzietara mugatu zen. Bigarren proiektu horretan karlistak kanpoan
geratu ziren. Haientzat ezinezkoa zen Errepublika laiko harekin kolaboratzea, eta proiektutik aldendu ziren.
Autonomia-estatutu proiektua Gorteetara eraman zenean, 1933an zentro eskuinak boterea eskuratu zuen,
eta estatutua onartzeko tramiteak bertan behera geratu ziren eskuineko gobernua autonomiaren aurkakoak
baitzen.
4. Laugarren proiektua: Elgetako Estatutua (1936)
Ondorengo bi urteetan euskal autonomiaren aldeko ekimen guztiek Gorteen ezetza jaso zuten. 1936ko
otsaileko hauteskundeak egin zirenean auzia berriro planteatu zen, Frente Popularrak Estatutua bere
programan sartu zuen. Indalecio Prietok zuzenduriko parlamentuko batzorde bat izan zen estatutua
idatziko zuena.
Baina gerra lehertu zenean gauzak aldatu ziren. Nazionalek hasiera-hasieratik menperatu zituzten
Nafarroa eta Araba (Laudio ingurua izan ezik), eta irailaren bukaerarako ia Gipuzkoa osoa konkistatuta
zeukaten. Egoera horretan, Bizkaia ere nazionalen eskuetan erortzeko zorian zegoela, Valentzian
bildutako Errepublikako Gorte murriztu batzuek (diputatu eskuindarrak alde eginda zeuden) Estatutua
onartu zuten 1936ko urriaren 1ean. Esan bezala, Euskal Herriko lurralde gehiena frankisten
kontrolpean zegoen. Gipuzkoan herri bat geratzen zen konkistatu gabe: Elgeta. Sinbolikoki, Gipuzkoan
ere aplikatu zela adierazteko, Elgetako Estatutua deitu zioten.
Estatutu honen testua 1933ko Estatutuaren testua da gutxi gorabehera. Aurreko proiektuarekiko
berritasuna:
- Eskumen gutxiago jaso zituen.
- Oso testu laburra izan zen.
- Garrantzi handiko alor batzuk zehaztu gabe utzi zituen.
Guda-lerroa Gipuzkoaren eta Bizkaiaren arteko mendietan antolatu zen tropa frankisten aurrerapenak
geldiarazteko; estatutu hau gerra egoeran eta Bizkaian aplikatu zen funtsean.

2. Lehen Euskal Gobernua


Estatutu honen babespean Eusko Jaurlaritza antolatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakari zelarik. Euskal
autonomiak 9 hilabete baino ez zuen iraun.
Estatutu hau babesten zuten indar politikoek gerra galdu zuten, baina Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitu zuen
erbestean Francoren erregimenaren aurka eta autonomiaren alde.
Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak, Bigarren Mundu Gerran, aliatuekin lotura diplomatikoak sortu zituen
(batez ere AEBekin) kanpo parte-hartzeak diktadura frankista amaituko zuela pentsatuta. Baina oker zeuden, 50
hamarkadaren hasieran erregimen frankista, Estatu Batuekin itun militarrak eta
ekonomikoak egin ondoren, nazioarte mailan onartua izan zen. Erbesteko oposizioan etsipena nagusitu zen.

3. Euskal Herri frankista Gerra Zibilean


Gerraren bilakaera
1. Lehenengo etapa
Frente Popularraren kontrako armadaren altxamenduak erantzun desberdina izan zuen Euskal Herriko
probintzietan: Araba eta Nafarroa altxamenduaren alde jarri ziren eta Gipuzkoa eta Bizkaia,
kontra.
Nafarroa konspirazioaren gune garrantzitsua izan zen. Bertako kapitain jenerala, Emilio Mola kolpe
militarraren zuzendaria, akordio batera iritsi zen karlistekin. Karlistek, eliztar askoren laguntzarekin, 6.000
boluntarioko tropa bat antolatu zuten: erreketeak. Nafarroan, bestalde, errepublikano edo gorrien kontrako
jazarpena lehenengo egunetik hasi zen eta cuneteroen ekimenez hiru mila pertsona baino gehiago
fusilatu zituzten. Araban ere erreketeen aportazioa oso inportantea izan zen. Araba eta Nafarroa lehenengo
egunetik militar altxatuen kontrolpean geratu ziren.
Gipuzkoan kolpeak porrot egin zuen. Gerra hasi zenean, Gipuzkoako Defentsa Batzarra eratu zen.
Gipuzkoako militarrak altxamenduaren alde egon eta Donostia okupatu nahi izan bazuten ere, CNTko
anarkistek atzera bota zituzten.
Bilbon altxamenduaren aldeko giroa eskasagoa zen, eta militarrak ez ziren ausartu ezer egiten.
Bizkaiko Defentsa Batzarra eratu zuten hemen ere.
Nafarroa menperatu ondoren, nazionalak Gipuzkoa konkistatzera abiatu ziren. Irailean Irun hartu zuten, eta
handik gutxira Donostia eta ia Gipuzkoa osoa, Elgeta izan ezik.
2. Bigarren etapa
Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mendietan lubaki (trintxera) lerro bat eraiki zuten nazionalen
aurrerapena geldiarazteko. Jelkideek Euzko Gudaroztea antolatu zuten beren batailoiekin.
Euskal armada 28 batailoitan zegoen antolatuta. Alderdi politiko edo sindikatu bakoitzak bere batailoi
propioak zeuzkan: jelkideak, Eusko Indarrekoak (ANV), solidarioak (ELA), UGTkoak, sozialistak,
komunistak, anarkistak, CNTkoak, errepublikanoak...
Gerraren zuzendaritza Agirrek berak hartu zuen, bere esanetan militar profesionalekin ez zegoelako
fidatzerik.
Gudu edo bataila aipagarrienak mendietan izan ziren: Intxorta, Saibigain, Sollube, etab. Antolaketa
arazoak izan ziren, baina euskaldunen gabezia larrienak artilleria eta hegazkineria eza izan ziren.
Aleman eta italiarren artilleriaren eta hegazkineriaren laguntzarekin iniziatiba beti frankistena izan zen.
1936ko urrian hasi eta hurrengo udaberrira arte frontea Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugan
egonkortu zen.
3. Hirugarren etapa
1937ko udaberrian, Molak Bizkaiaren kontrako erasoa bota zuen.
Durangoko bonbardaketa eta, batez ere, Gernikakoa oso gogorrak izan ziren, herriak suntsituz eta
biktima zibil ugari eraginez.
Bilbo babesteko, defentsa sistema bat, Cinturón de Hierro delakoa, eraiki zuten inguruko mendietan,
baina azkenean ez zuen ia ezertarako balio izan. Eraikuntza-lana zuzendu zuen ingeniaria, Alejandro
Goikoetxea, Francoren bandora pasatu zen plano guztiekin. 1937ko ekainaren 19an tropa nazionalak
Bilbon sartu ziren, eta euskal batailoiak Santander aldera abiatu ziren.
Euskal Herriari dagokionez, 1937ko abuztuaren 24an amaitu zen Espainiako Gerra Zibila, Francoren
bandoko italiarrek eta EAJko ordezkariek Santoñako Ituna sinatu zutenean. Paktuaren arabera, euskal
gudari eta milizianoak tropa italiarren babespean geratuko ziren. Soldadu gehienak Santoñan bildu ziren,
eta armak entregatu zizkieten italiarrei. Baina frankistek ez zuten ituna errespetatu. Irailaren
4an Santoñan sartu ziren, eta atxilotutakoekin denetarik egin zuten: fusilatu, langile bortxatu moduan
erabili, nazionalen bandoan borrokan eginarazi, kartzelaratu...
Gerraren ondorioak
Gerraren bukaerak ez zuen bakea ekarri, garaipena baizik, eta garaileen eta garaituen Espainia geratu zen.
Ondorioak, bestalde, ezin latzagoak izan ziren:
- Hildakoak, gaixotasunek eta elikadura txarrek eragindako biktimak, emigratua, gerraren ondorioz jaio ez
zirenak.
- Ondarea, ekonomia egitura eta azpiegitura sarea hondatuta.
- Elikagaien produkzioa jaitsi zen □ gosea □ errazionamendua □ merkatu beltza (“estraperlo”).
- Errepresioa izugarria izan zen. Garbiketak edo depurazioak: jende asko zigortu zuten lanpostutik boteaz.
Garaituak eta haiei lagundu izanaz susmagarri ziren guztiak giltzapetu egin zituzten kontzentrazio
esparruetan, okerrenean, eta espetxeetan, onenean, eta jende asko fusilatu eta inolako kontrolik gabe hil
zuten.
- Erbeste masiboa egon zen.
- Kontzertu ekonomikoak indargabetu ziren Gipuzkoan eta Bizkaian.
- Errepublikako gobernu guztiek eginiko legeak baliorik gabe geratu ziren.
- Instituzio demokratikoak, gobernu autonomoak eta erakunde politikoak eta sindikalak desagertu ziren.
- Debekatu egin ziren gaztelaniaz egiten ez ziren kultura agerraldi guztiak.
- Euskal Herrian, Elizak ere errepresioa jasan. Gerra garaian, frankistek 12 euskal apaiz fusilatu.
9.gaia: Estatu frankistaren sorrera (1939-1959)

1. Sarrera
Frankismoa Franco jeneralak Gerra Zibila irabazita ezarri zuen erregimenari ematen zaion izena da. Hasieratik
amaierara, erregimen frankista benetako diktadura izan zen.
Gerra hasieran aginpidea beste jeneral batzuekin partekatu bazuen ere, gerra amaitzerako Franco ejertzito
guztien jeneral, Alderdi Bakarraren buru, Estatuburu eta Gobernuko lehendakaria zen.

2. Frankoren erregimenaren oinarri ideologiko, politiko eta sozialak


Oinarri ideologikoak
● Faxismoa. Francok alderdi bakarra ezarri zuen (Falange Española y Tradicionalista de las
JONS) bera burua zelarik. Mussolini eta Hilter-ek bezala, botere guztiak pilatu zituen, eta, buruzagi
hauek bezala, titulu berezia ere hartu zuen: “Caudillo”.
● Antikomunismoa. Iraultza komunista eragoztea izan zen altxamenduaren arrazoietako bat.
● Katolizismoa. Diktaduran erregimen eta Elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen;
Elizak edozein erakundek nahi lukeen guztia izan zuen: irakaskuntzaren kontrola, dirua Eliza eta
elizgizonen mantenurako, gizartean eragin handia izatea, erlijioa praktikatu eta doktrina zabaltzeko
erraztasun guztiak...
Ordainean, Eliza frankismoa legitimatzeko eta sendotzeko funtsezko elementua izan zen. Horrela
sortu zen NAZIONALKATOLIZISMOA.
● Nazionalismo espainiarra. Edozein mugimendu autoritario zentralizazioaren aldekoa da.
● Nazionalsindikalismoa. Liberalismo ekonomikoaren eta ekonomian estatuaren
eskuhartzearen arteko nahasketa izan zen.

Oinarri politikoak: Oinarrizko legeak


Francok gobernu pertsonala instituzionalizatzea erabaki zuenean, “Oinarrizko Legeak” promulgatzen joan zen
1938-1967 bitartean:
● Lanaren Forua, 1938: Eredu ekonomiko kapitalista ezarri zen, eta sindikatu bakarra (“sindikatu
bertikala”) Falangeren menpe geratu zen, eta lan antolaketaz arduratu zen.
● Gorteen Legea, 1942an. Erakunde legegilea zen itxuraz, praktikan Francok egindako legeak
onartzera murrizten bazen ere. Ez ziren ordezkaritzako gorteak.
● Espainiarren Forua, 1945 (Konstituzioaren antzekoa). Bigarren Mundu Gerra amaituta promulgatu zen,
demokrazia itxura azaltzeko beharra ikusi zuelako potentzia garaileen aurrean.
● Erreferendum Nazionalaren Legea, 1945. Garrantzi handiko erabakiak hartu behar zirenean
erreferenduma egiteko aukera ematen zuen, baina koakzioak eta beldurrak baldintzatzen zituen
emaitzak.
● Estatuko Buruzagitzarako Ondorengotza Legea, 1947: Espainia erreinu aldarrikatu zuen. Franco
biziarteko Estatuburu berretsi eta errege izango zena aukeratzeko ahalmena bere esku utzi zen.
● Mugimendu Nazionalaren Printzipioak, 1958: Aipatutako lege guztiak biltzen zituen.
● 1967an Estatuaren Lege Organikoa. “Demokrazia Organiko” deiturikoa ezarri zuen, hau da, ordezkaritza
politikoa gizartearen talde naturalen bitartez: familia, udala eta sindikatua. Estatu burutza (Francoren
eskuetan iraungo zuen) eta Gobernu Lehendakaritza (Francok izendatu eta beraren aurrean erantzule),
banatu zituen.

Oinarri sozialak
Militarrak izan ziren Francoren boterearen oinarri nagusia, baina falangista, katoliko eta monarkikoen
laguntzaz ere baliatu zen. Talde hauei botere gehiago edo gutxiago eman zien bere komenientziaren arabera;
hauetako talde bat besteen gainetik nagusitzen zenean, Francok boteretik baztertzen zuen.

3. Erbestean zegoen oposizioa eta barruko erresistentzia


Gerra amaitu ondoren oposizio guztia ezereztatua izan zen: exekuzioak, erbestea, kartzelatzeak, erakunde
politiko eta sindikalak ezabatuta, hauen egoitzak eta egunkariak estatuaren eskuetan...
Baldintza horietan oposizio ekintzak egitea benetan zaila zen.

Kanpo oposizioa
Errepublikako erbesteko gobernuan (Fronte Popularraren gobernua: sozialistak, komunistak eta nazionalistak)
tirabirak eta zatiketak etengabeak izan ziren. Oposizio sinbolikoa izan zen, ez eraginkorra.

Barne oposizioa
- 40ko hamarkadan, gerrilla taldeak (maquis) osatu ziren Leon, Asturias eta Pirinioetan. Batez ere
komunistek eta anarkistek osatu zituzten. Gerra zibilarekin jarraitzen saiatu ziren, baina zapalkuntza
gogorra jasan zuten, eta ez ziren mehatxu serioa izan erregimen frankistarentzat.
- 50eko hamarkadan bi talde berri izango dira protagonista: Langile mugimendua (greba garrantzitsuak
gune industrializatuetan) eta Ikasleen mugimendua (istilu handiak protagonizatu zituzten
unibertsitatean).

4. Autarkia ekonomikoa
Gerraren hondamendi handiek, dibisen ezak, isolamendu politikoak eta arrazoi ideologikoek (estatu totalitarioak
oso interbentzionistak izaten dira) eraman zuten estatu frankista ekonomian buruaski izaten saiatzera (autarkia),
ahal zen neurrian inportazioak baztertuta.
Estatuak ekonomiaren kontrol zorrotza egin zuen: ekoizpen guztia, produktu guztien banaketa, prezioa eta
salmenta, soldatak eta ondorioak ezin okerragoak izan ziren.
Erregimenak ekonomia liberalizatu behar izan zuen autarkiaren porrota gainditzeko: errazionamendua
kendu eta produktuen prezioetan eta merkataritzan askatasuna ezarri zuten. Atzerriko lehen inbertsioak eta
inportazioak egin ziren; alde horretatik estatubatuarren laguntza ekonomikoa funtsezkoa izan zen: kredituak,
merkataritzarako erraztasun handia bi herrialdeen arteko produktu salerosketarako...
Neurri hauekin ekonomia pixka bat garatzen hasi zen.

5. Nazioarteko politika
Bigarren Mundu Gerraren aurreko jarrera
Espainiako Gerra Zibila bukatu eta handik hilabete gutxira hasi zen Bigarren Mundu Gerra. Espainiaren jarrera
aldakorra izan zen gerran zehar:
a) Neutraltasuna gerraren hasieran
b) Beligerantzia eza. Espainiak ez zuen zuzen parte hartu gerran, baina bai zeharka, Ardatzaren potentziei
laguntza emanez.
c) Neutraltasuna. Gerrako norabidea aldatu zen, Ardatzaren porrota aurreikusten zen. Horren aurrean,
Franco Ardatzetik urruntzen eta aliatuengana hurbiltzen hasi zen.

Nazioarteko isolamendua
Mundu Gerra amaitu zenean, nazioarteko erkidegoak Espainia isolatuta uztea erabaki zuen, gerran izandako
jarrera gorabeheratsuagatik eta, batez ere, erregimen faxistekin zuen loturagatik.

Isolamenduaren bukaera eta Ameriketako Estatu Batuekin egindako ituna


Francoren erregimenarentzat ezinbestekoa zen nazioarteko onarpena lortzea eta isolamenduari bukaera ematea.
Gerra Hotzak erraztu zuen hurbiltze hori. AEBk Asian eta Europan komunismoaren zabalkuntzaren beldur ziren,
eta, egoera honetan, penintsularen garrantzi geoestrategikoa zela eta, funtsezkoa zen Espainia mendebaldeko
blokearen barruan mantentzea defentsarako leku funtsezko modura.
1953an, akordio ekonomiko-militarra sinatu zuten Espainiak eta Estatu Batuek: AEBk lau aire-base izango
ditu Espainian (Torrejón, Zaragoza, Rota eta Morón), gerrako materiala eta laguntza ekonomikoaren truke (1.500
milioi dolar). Marshall Plana
Ondorioz, isolamenduari bukaera eman zitzaion, eta erregimen frankistak AEBen onarpena lortu zuen. Beraz,
Akordioak erregimenaren sendotzeari lagundu eta bere irudia munduaren aurrean hobetu zuten.
10.gaia: Estatu frankistaren finkapena eta krisialdia (1959-1975)

1. Sarrera
Francisco Francok modu autoritarioan agindu zuen Espainian Gerra Zibila irabazi zuenetik 1975ean hil zen arte.
Espainia ekonomikoki hondatuta egotetik garapen ekonomiko nahiko handia izatera pasa zen 60ko hamarkadatik
aurrera. Garapen ekonomikoarekin batera, herria askatasun handiagoa eskatzeko mobilizatzen hasi zen. Franco-ren
erregimenaren erantzuna errepresioa gogortzea izan zen. Kanpo politikan, Francoren erregimenak itxuraz
nazioarteko gertakizunetara egokitzeko ahalegina egin zuen beste estatuen errespetua irabazi nahian.
Azkenean, Frankismoak behera egin zuen, Caudilloaren bizitza itzali ahala.

2. Hazkunde ekonomikoa eta eraldaketa sozialak


Ekonomiaren garapena
Espainiak azkeneko hogei urteetan pairatu zuen atzerapena gainditu zuen. Garapen hori lortzeko Egonkortze Plana
eta Garapen Planak egin zituzten.
1. Egonkortze Plana
Autarkiaren porrota ikusirik agintari frankistek norabide ekonomikoa aldatzea erabaki zuten, ekonomia
liberalizatuta. Helburu hau lortzeko Egonkortze Plana jarri zuten abian 1957-59 bitartean.
Francok ekonomian modernoak eta politikan kontserbadoreak ziren teknikariak aukeratu zituen
horretarako, Opus Dei-ko “teknokratak”, hain zuzen ere.
Helburua:
- Sistema autarkikoa baztertzea eta Espainia nazioarteko merkatuan kokatzea.
Hartutako neurriak:
- Pezeta debaluatu (esportazioak indartzeko eta merkatal defizita murrizteko).
- Atzerriko kapitalei Espainian inbertitzeko erraztasunak eskaini.
- Gastu publikoa murriztu.
Ondorioak:
- Positiboak: defizitaren murrizketa.
- Negatiboak: koste sozialak oso handiak izan ziren:
▪ Langileen erosteko ahalmena jaitsi zen.
▪ Estatuak ordu arte babesten zituen enpresa asko itxi ziren □ langabezia igo.
2. Garapen Planak. Ekonomiaren garapena: “Espainiako miraria”
1961etik 1973ra Espainiako ekonomiaren hazkundea ikusgarria izan zen. Espainia herrialde azpigaratu eta
nekazaria izatetik herrialde industrializatua izatera pasatu zen, eta munduko hamargarren potentzia
industrial bihurtu zen.
Horretarako, gobernuak Garapen Planak jarri zituen martxan. Plan horiek ere teknokratek osatu zituzten.
Helburua:
- Ekonomiaren garapena azkar lortzea.
Neurriak:
- Inbertsio publikoak bultzatu.
- Enpresa pribatuei laguntzak eman.
Garapenaren ondorio positiboa:
- Ekonomiaren garapen azkarra, dirua, aberastasuna, lana…
Garapenaren ondorio negatiboak:
- Sektoreen eta lurraldeen arteko desberdintasunak. Zerbitzuak eta industriak izan zuten garapen
handiena. Hazkunde ekonomikoa eta aberastasuna lurralde konkretuetan kokatu ziren (Katalunia,
Euskal Herria, Madril...), beste lurraldeak industriarik gabe geratu ziren bitartean. Hau
konpontzeko eta zona horietan industria kokatzeko, gobernuak “Polos de Desarrollo”
direlakoak bultzatu zituen, baina arrakasta handirik gabe.
- Aurrekoaren ondorioz, nekazarien exodo handia eman zen, hirietara, barneko gune
industrialetara eta Europa aldera.
- Hirigintza arazoak (txabolak, auzo pobreak...).
- Hondamen ekologikoak, kontrolik gabe egindako eraikuntza eta isurkien ondorioz.

Gizarteko aldaketak
- Garapen ekonomikoak bultzatuta, Espainia nekazaria izatetik industriala izatera igaro zen.
- Erosteko ahalmen handiagoa □ kontsumismoa handitu eta kontsumo gizartea sortu zen.
- Emakumeak lan-munduan sartu ziren □ aldaketa handiak familiako arloan eta portaera eta eskema
sozialetan.
- Ekonomiaren beharrek irakaskuntza planak ere aldarazi zituzten gizarte osora zabaltzeko.

3. Frankismoaren kontrako indarrak (oposizioa)


60ko hamarkadan, ekonomiaren garapenak gizartearen modernizazioa ekarri zuen. Aldaketa hauek ez zetozen bat
frankismoaren mantentzearekin*, eta honen aurkako oposizioa areagotu egin zen. Erregimenaren erantzun bakarra,
eboluzionatzeko gai ez zen neurrian, errepresio poliziala erabiltzea izan zen.
● MUNICHEKO BATZARRA. 1962an, Espainiak Europako Ekonomi Elkartean sartzeko eskaera egin berri
zuenean, oposizioko ehun bat ordezkari (kanpokoak zein barnekoak) Munichen bildu ziren sistema
antidemokratikoa salatzeko, jarrerak batzeko eta fronte bateratua osatzeko.
● ELIZA: espainiar eliza erregimen frankistatik aldentzen hasi zen. Espainia osoan zehar diktadura
kritikatzen zuten sermoiak egiten hasi ziren, Euskal Herrian eta Katalunian batez ere. Ondorioz, apaiz asko
atxilotu eta zigortu zituzten.
● IKASLEAK: erregimenak Unibertsitateko kontrola galdu zuen, eta 60 hamarkadatik aurrera
unibertsitatean gatazka garrantzitsuak mamitu ziren.
● LANGILEAK: Lan arloko arazoak urtetik urtera handiagoak ziren, eta langile mugimendua gero eta
politizatuagoa zegoen. Greba askatasunaren edo sindikatuak sortzearen aldeko ekintzak egiten hasi ziren.
Sindikatu klandestinoak azaldu ziren.
● MUGIMENDU NAZIONALISTAK Katalunian eta Euskal Herrian. Klandestinitatean iraun zuten gerra
aurreko erakunde nazionalistez gain, sektore berriak ere badaude, gazteez osatutakoak eta erradikalismo
maila desberdinekoak. Erakunde hauen artean aipagarriena Euskadi eta Askatasuna (ETA) izango da.
● INDAR POLITIKOAK: PCE (Santiago Carrillo zen buru) eta PSOE ziren alderdi garrantzitsuenak.
PSOEn bi korronte zeuden: batek Errepublika eraberritu nahi zuen; besteak monarkia demokratikoa
onartu nahi zuen. Azken korronteak irabazi zuen, eta Felipe González izendatu zuten alderdiko idazkari
nagusi.
*Frankismoaren mantentzea. Kontinuismoa eta inmobilismoa izan ziren garaiko egoera politikoaren ezaugarri nagusia:
● 1962tik Tribunal del Orden Público (TOP) delakoa zegoen, delitu politikoak epaitzeko. Epaiketa bidegabekoen
bitartez, oposizioko kideak epaitu zituen iritzi politikoengatik.
● 1966an Prentsaren lege berria onartu zen: aurretiazko zentsura kendu zen, baina a posteriori mantendu zen;
ondorioz, sarritan egin ziren zigor espedienteak, isunak, bahiketak, baita kazetariak kartzelaratu ere.
● 1967an Estatuaren Lege Organikoa delakoa aldarrikatu zen.
● 1969an Francok Juan Carlos Borbongoa bere ondorengo izendatu zuen Mugimenduaren monarkia berria ezartzeko
helburuarekin.

4. Tardofrankismoaren krisia
70eko hamarkadaren hasieran erregimenak uko egiten zion aldaketa demokratikoak egiteari. Arazoak alor guztietan
azaldu ziren.
Oposizioa geroz eta handiagoa zen, eta bere eragina eta mobilizatzeko gaitasuna hazten ikusi zituen. Gatazkak eta
liskarrak ia gizarte alor guztietara zabalduta zeuden eta erregimenaren erantzuna errepresioa zen.
60ko hamarkadaren amaieratik, ETA izango da erregimenaren eta Espainiaren arazo nagusia. Erakunde horrek
borroka armatuaren alde egin zuen. 1970ean publizitate handia lortu zuen Burgos-ko prozesuarekin. Gerra
Kontseilua egin zieten ETAko zenbait militanteri. Horietatik seiri heriotza zigorra ezarri zieten, baina Espainian eta
beste lurralde batzuetan izandako protesta kanpainaren aurrean, Francok indultua eman behar izan zien.
Erregimenaren barruan ere barne borrokak sortu ziren. Erreforma zaleek erregimenak politika liberalerantz
egitea eskatzen zuten; Inmobilistak ezer aldatzearen kontrakoak ziren.
1973an Francok, Carrero Blanco (inmobilisten buru) Gobernuko Lehendakari izendatu zuen. Bera zen, Franco
hilez gero, diktadurarekin jarraitu behar zuen pertsona.
Carreroren gobernuaren helburua berrikuntzak isildu eta oposizioa zapaltzea zen, frankismorik gogorrenean eutsiz.
1973ko abenduan ETAk Carrero Blanco hil zuen atentatu batean, eta 1974ko urtarrilean Arias Navarro izendatu
zuten Carreroren ondorengo. Hasieran gobernua irekitasun pixka bat ezartzen hasi zen, eta berrikuntza promesa
asko egin zituen. Baina gertakari sorta bat elkarren atzetik izan zirenez (ETAren atentatua Madrilgo kafetegi
batean, Añoverosek sortutako ika-mika, Portugalen Krabelinen iraultzaren garaipena), inmobilistak nagusitu
ziren berriro.
1975ean diktadorea serioski gaixotu zen, eta agintea Espainiako Printze Juan Carlosen eskuetan egon zen.
Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, eta Gorteek Juan Carlos izendatu zuten Espainiako errege.
11.gaia: Diktadura frankista Euskal Herrian (1939-1975)

1. Sarrera: menderakuntzaren ondorioak. (Erbestea)


Frankismoa Franco jeneralak Gerra Zibila irabazita ezarri zuen erregimenari ematen zaion izena da. Hasieratik
amaierara, erregimen frankista benetako diktadura izan zen.
Gerra Zibilak eragindako kalteak ez ziren berdinak izan probintzia guztietan. Arabak eta Nafarroak ia kalterik ez
zuten izan (hasiera-hasieratik altxamenduaren aldeko jarrera izan zuten); Gipuzkoak eta Bizkaiak, aldiz, berebiziko
kalteak jasan zituzten (altxamenduaren aurkako jarrera oro zigortu zen).
Euskaldunak izan ziren errepublikaren alde zeudenen artean erbesteratu beharra lehenengo ezagutu zutenak,
gainerakoak baino bi urte lehenago menderatu zituztelako. Euskal gobernuak ere erbestera jo behar izan zuen;
lehenik Frantziara eta ondoren Amerikako Estatu Batuetara. Handik oposizioa egiten saiatu zen arren, egoera zaila
zen eta benetako lorpenik ez zuen izan.
Errepresioa guztiz bortitza izan zen. Euskal Herriko espetxeak erabat bete ziren. Garbiketa politikoak
oso sakonak izan ziren.
Ondorio demografikoak larriak izan ziren. Populazioa asko jaitsi zen.
Ondorio ekonomikoei dagokionez, bide sareek eta argindar azpiegiturek kalte handiak izan zituzten. Industria
sareak ez zuen horrelako kalterik izan, eta ekoizten jarraitu ahal izan zuten.

2. Frankismoa Euskal Herrian: hazkunde ekonomikoa eta aldaketa sozialak


Euskal ekonomia Frankismo garaian
1. Gerra ondorengo errekuperazio ekonomikoa
Euskal industria azkar suspertu zen gerra ondoren. Hazkunde handi honen arrazoiak bi dira:
1) Gerra garaian eta gerraostean Estatuaren eskaera handia: gerrako behar militarrei aurre egiteko
eta gerra ondorengo lurraldearen ekonomia berreraikitzeko.
2) Autarkia zela, eta euskal industriak espainiar merkatua ziurtatuta zeukan.
2. 60 eta 70 urteetako garapena
Euskal probintziek ere 60ko hamarkadan izan zuten ekonomiaren gorakada handiena Egonkortze
Planak eta Garapen Planak abian jartzeagatik. Gorakada hori ez zen berdina izan lurralde guztietan, ez
arrazoi berberek eraginda gertatu ere. Susperraldi hori erakunde publikoek finantzatu eta bultzatu zuten
Nafarroan eta Araban (“Polos de Desarrollo”), eta inbertsio pribatuak Gipuzkoan eta
Bizkaian.
Hazkunde ekonomikoa handia izan bazen ere, desoreka nabarmenak gertatu ziren: batez ere Bizkaia eta
Gipuzkoan kontzentratu zen garapena, eta industria astuna izan zen garapen jarduera nagusia.
Aipatzekoa da kooperatiba mugimenduen sorrera. Kooperatibak 1956an hasi ziren sortzen, Arrasaten
batez ere, eta ULGOR enpresa har daiteke abiapuntutzat. Kooperatibetan langileek lehen mailako
protagonismoa hartzen dute, demokrazia bidez beraiek aukera baititzakete beren buruzagiak; mugimendu
horrek oso ongi aprobetxatu zuten egoera ekonomiko ona, eta, bere finantzaketa metodoetan oinarriturik
(1959an Lankide Aurrezki Kutxa sortu zen), hazi egin ziren, eta kooperatiba berriak sortu zituzten ordu
arte ez bezalako ekonomia eta gizarte alorretan: irakaskuntzan, bankan, aseguruetan, teknologia
garapenean, etab. 1973rako 11.600 langiletik gora ziren.

Gizartearen aldaketak
- Garapen ekonomikoak bultzatuta, industrializazioan hasitako gizarte industrialerako aldaketa finkatu egin
zen.
- Nekazari gizartean gertatutako aldaketak oso sakonak izan ziten. Nekazaritza eremuko biztanleria
aktiboaren kopuruak behera egin zuen nabarmen, laborariek eta jabe txikiek industria guneetara jo
baitzuten.
- Imigranteen etorrerak zuzeneko eragina izan zuen biztanleriaren hazkundean eta gizartearen aniztasunean.
Euskal Herriko industria eskualdeetan ezarri ziren Gaztelako, Extremadurako, Andaluziako eta Galiziako
etorkinak.
- Erosteko ahalmen handiagoa □ kontsumismoa handitu eta kontsumo gizartea sortu zen.
- Espainian gertatu zen moduan, emakumeak lan-munduan sartu ziren (batez ere zerbitzuen
sektoreak)□ aldaketa handiak familiako arloan eta portaera eta eskema sozialetan.

3. Frankismoaren aurkako oposizioa eta diktaduraren krisia


Gerra zibila bukatu ondoren euskal gizartea bi zatitan banaturik geratu zen: erregimenaren aldekoak eta
erregimenaren aurkakoak.
Irabazleek izua inposatu zuten; frankismoaren aurka zeudenek eskubide zapalketa ikaragarria pairatu zuten, euskal
kulturaren adierazpen oro debekatu zuten eta Errepublika garaian sortutako erakunde guztiak desegin zituzten,
baita 1936ko Autonomia Estatutua ere.
Baldintza hauetan edozein ekintza politiko oro klandestinitatean egin behar zen.

Oposizio nazionalista
Erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzak, J.A. Agirre buru zuela, II. Mundu Gerran, aliatuekin lotura
diplomatikoak sortu zituen (batez ere AEBekin) kanpo parte-hartzeak diktadura frankista amaituko zuela
pentsatuta.
Testuinguru horretan sinatu zuten Baionako Hitzarmena. Erbestean zegoen Euskal gobernua erbesteko euskal
erakunde politiko eta sindikalekin Baionan elkartu zen erbesteko oposizioaren batasuna irudikatzeko. Denak batera
Frankismoari aurre egiteko konpromisoa berretsi zuten.
Baina oker zeuden, 50 hamarkadaren hasieran erregimen frankista, Estatu Batuekin itun militarrak eta
ekonomikoak egin ondoren, nazioarte mailan onartua izan zen eta kanpo oposizioan etsipena nagusitu zen.

Langile mugimendua
Indar handia izan zuen Bizkaia eta Gipuzkoako enpresa handietan. Langileentzat soldata baxu, lanegun luze eta,
orokorrean, bizi baldintza txarretako urteak izan ziren. Burgesia handiak, ordea, sekulako irabaziak lortu zituen.
Guzti honek egonezin handia sorrarazi zuen langileengan, eta 1946tik aurrera fabriketan zenbait gatazka izan ziren.
1947ko udaberrian Diktaduraren aurkako lehen greba masiboa egin zen. Ejertzitoaz baliatu zen gobernua greba
zapaltzeko, eta errepresioa izugarria izan zen: kanporaketa masiboak (14.000tik gora), atxiloketak (6.000tik gora),
torturak... Gatazkaren hedapena ikusirik eta hartzen ari zen itxura txarraz kezkaturik, enpresari talde batek
Madrilen gobernuarekin negoziatu zuen zigorrak kentzea grebaren amaieraren truke.
60 hamarkadan gatazkek punturik gorena lortu zuten. Aipatzekoa da 1962ko greba handia, Bizkaian
40.000 langiletik gora mobilizatu zituena. Greba Asturias eta Gipuzkoara ere hedatu zen. Arazoari aurre egiteko,
gobernuak salbuespen egoera aldarrikatu zuen Asturias, Bizkaia eta Gipuzkoan, eta atxilotuak eta kanporatuak
milaka izan ziren.
Greba hura ez zen azkena izan; beste asko egon ziren. Horietan gizarte eskaerak (soldaten igoera, lan baldintzen
hobekuntza...) egiteaz gain, aldarrikapen politikoak (=aldarrikapen nazionalistak) ere egin zituzten.

Eliza
Beste oposizio fronte bat azaldu zen 60ko hamarkadan: klero euskalduna, nazionalista (neurri handi batean).
Euskal eliza kritikoa zen Frankismoarekin. 339 apaizek dokumentu bat sinatu zuten (1960) eta frankismoaren
zapalkuntza eta Euskal Herriaren eskubideen zapalketa salatzen zituzten.
Protestak ugaritu ziren, bide ezberdinak erabili zituztelarik: sermoiak, gizarte eta kultura ekintzak, ikur
espainoleen erabilpena elizan debekatzea, apaiz batzuk ez zuten estatuburuaren aldeko eskaera sartzen mezan,
konsagrazioan himno nazionala jartzeari uko egiten zioten, Espainiako sinboloak eliza barruan edukitzeari uko
egiten zioten… Askotan, oposizioak bere ekintzak (hezkuntza, euskara, sindikalismoa) elizaren babesean egin ahal
zituen...
Erregimenaren eta Elizaren arteko harremanak okertuz joan ziren. Istilu handiena “Añoveros Auzia” izan zen.
Bere gain hartu zuen bere elizbarrutiko elizetan irakurritako homilia, Gobernuari euskal hizkuntza eta nortasuna
aitortzeko eskatuz. Oposizio antifrankistak pozarren hartu zuen agiria. Gobernuak gotzaina bere egoitzatik
aldentzea nahi zuen eta gotzainak, hori ez onartzeaz gainera, eskumikatzeko mehatxua egin zion gotzain baten
kontra indarra erabiliko zuenari.
ETA
50eko hamarkada amaieran, unibertsitateko gazteek beste oposizio talde bat sortu zuten. EAJk frankismoaren aurka
erabakitasun gutxi zuela pentsatzen zuten, eta EKIN taldea osatu zuten. 1957an alderditik banatu ziren betiko eta
hurrengo urtean ETA sortu zuten. Erakunde horrekin, erregimenari oposizioa egiteko beste modu bat sortu zen:
indarkeriazkoa, eta pixkanaka-pixkanaka ekintza armatura jo zuen. 1968an lehen atentatu hiltzailea egin zuen
(Melitón Manzanas komisarioa) eta horrek ohizko nazionalismoarekiko haustura eta bide militaristaren garapena
ekarriko du.
Ekintza armatuak eta Estatuaren errepresioak gatazkak eta banaketak ekarri zuten ETAren barnean:
1)aldarrikapenak egiteko bide gisa politika aukeratu zuena. 2) borroka armatua jo zuen aldarrikapenetarako
irtenbide bakartzat.
Testuinguru horretan, 1970eko abenduan Burgos-ko prozesua hasi zen: erakundeko 16 kide Gerra Kontseilu
batean epaitu zuten, Manzanasen hilketa eta beste indarkeriazko ekintzak egin izana leporatzen baitzieten.
Irregulartasun juridiko handiak atxilotuek jasandako torturek eta eskatutako heriotza zigor anitzek protesta
mugimendu handi bat sorrarazi zuten Euskadin, Espainian baita atzerrian ere. Zortzi heriotza zigor eta zazpi mende
baino gehiagoko kartzela zigorra gainerakoentzat izan zen epaiketaren emaitza. Baina aipatutako mobilizazioei
esker eta nazioarteko presioari esker, heriotza zigorrak barkatu zizkieten.
1973an ETAk Carrero Blancoren aurkako atentatua egin eta erahil egin zuen. Ekintza honen ondoren gertatu
zen 1974an ETAren behin betiko banaketa: ETA Militarra (borrokan armatuan zentratu zena) eta ETA Politiko-
militarra (borroka politikoa eta armatua konbinatu zuena).

4. Diktaduraren krisia Euskal Herrian


Langileen grebak → salbuespen egoerak
Eliza gero eta gehiago frankismotik aldentzen. Añoveros auzia ETA.
Busgosko prozesua
ETA. Carrero Blancoren erahilketa
12.gaia: Trantsizioa (1975-1982): 1978ko Konstituzioa eta 1979ko Gernikako Estatutua

1. Sarrera
Trantsizioa Francoren heriotzarekin hasi zen 1975ean, eta 1982an PSOEk boterea eskuratu zuenean
bukatutzat eman daiteke. Garai honetan Francoren diktaduratik demokraziara igarotzeko aldaketa sakonak egon
ziren Espainian. Honi deritzo Trantsizioa, hain zuen ere.
Francoren heriotzaren ondorengo aukerak hiru ziren:
1) Erregimen frankistaren jarraipena
2) Erregimen frankistarekiko bat-bateko haustura eta demokraziaren ezarpena
3) Erreforma. Hauek aldaketa progresiboa eta sistemaren barrutik bultzatutakoa babesten zuten, hau da,
sistema ezabatu gabe, demokratizazioa lortzeko beharrezko aldaketak egitea proposatu zuten. Hauek izan ziren
Trantsizioa martxan jarri zutenak.

2. Erreforma politikoa eta Moncloako hitzarmenak


Erreforma politikoa
Franco hil ondoren Erregeak tronua eskuratu zuen, eta monarkiaren lehen gobernua osatu zen Arias
Navarroren lehendakaritzapean (azken gobernu frankistaren lehendakaria).
Bere dimisioaren ondoren, Erregeak Adolfo Suarez izendatu zuen lehendakari. “Erreforma
Politikorako Legea” sistema politikoa demokraziara eramango duen legea da:
- Suarezek Gorte frankistei lege proiektu bat aurkeztu zien: “Erreforma Politikorako Legea”. Honen
arabera, Gorte frankistek euren auto disoluzioa onartu behar zuten erregimen frankistarekin
zerikusirik izango ez zuten beste Gorte berriak aukeratu ahal izateko. Gorte berri horiek izango ziren
erreforma politikoa egiteko esparru legala egituratuko zutenak. Gorteek legea onartu zuten.
- Gorte berriak osatzeko hauteskundeak egin behar ziren eta horretarako alderdi politikoak legeztatu.

Moncloako itunak (1977)


Hain larria zen krisi ekonomikoa gainditu nahian, Moncloan elkartu ziren hainbat eragile. Moncloako itunak
gobernuak, patronalak, sindikatuek eta alderdi politikoek egindako akordio ekonomiko eta
politikoak dira:
- Ekonomian: gobernua inflazioa kontrolatzera konprometitu zen, lan baldintzen malgutasun handiago bat
eta soldata igoerak mugatuko zituzkeen itun baten trukean.
- Politikari zegokionez, alderdien arteko tirabirak murrizteko konpromisoa hartzen zuten.
Ondorioak berehalakoak: krisia gainditzen eta ezegonkortasun sozialari bukaera ipintzen lagundu zuen.

3. 1978ko Konstituzioa
Gorteetarako hauteskundeak
1977ko ekainaren 15erako deitutako hauteskundeetan 21 urtetik gorako gizon eta emakume guztiek izan zuten
parte hartzeko aukera. Unión de Centro Democráticok (UCD) irabazi zituen, Suarezek antolaturiko zentro
eskuineko alderdiak.

1978ko Konstituzioa
Gorte berrien lehen eginkizuna konstituzio berri bat egitea izan zen. Hauek dira Konstituzioaren
ezaugarriak:
- Estatu mota: monarkia konstituzionala eta demokratikoa (eztabaidaezina).
- Espainia: “Bere antolamendu juridikoaren balio nagusitzat askatasuna, justizia, berdintasuna eta
pluralismo politikoa bultzatzen ditu”.
- Subiranotasun nazionala.
- Gizabanakoen askatasun zabalak ezarri ziren, eta horiek babesteko “Defensor del Pueblo” delakoa jarri
zuten.
- Estatuaren ardura izango zen ongizatea sustatzea.
- Estatua ez-konfesionala da, baina espainolen erlijiozkotasuna kontuan hartuz, Konstituzioak aginte
publikoari Eliza katolikoarekiko lankidetza harremanei eusteko eskatzen zien.
- “Espainiako Nazioaren batasuna zatiezina” da, baina Konstituzioak “autonomia-eskubidea onartu
eta bermatzen die Espainia osatzen duten nazionalitate eta eskualdeei”.
- Konstituzioaren arabera Estatuko erakunde nagusiak hauek ziren:
o Erregea: estatu burua da; kargua biziartekoa da eta herentziazkoa.
o Gorteak: Bi ganbarakoak dira: Diputatuen Kongresua eta Senatua.
o Gobernua: Lehendakariak eta bere ministroak osatzen dute.
o Auzitegi Konstituzionala: Ahalmenak: Arau eta lege guztiak Konstituzioari egokitzen zaizkiola
kontrolatzen du.
1978ko Konstituzioa Gorteetan zeuden talde ezberdinen arteko adostasunaren emaitza izan zen. Erreferendum
bidez onartu zen 1978ko abenduaren 6an, emandako botoen %87,8rekin, nahiz eta Euskal Herrian
abstentzioa nagusitu zen (%54).

4. Autonomia estatutuak
Autonomia aurreko garaia (1976-79) Euskal Herrian Oso
urte mugituak izan ziren kalean eta politikan:
a) Tentsio politiko handia: protesta mugimenduak eta errepresio politiko bortitza:
* Ezker abertzalearen mobilizazioak: manifestazio handiak egin ziren; errepresioa izugarria izan zen eta
hildako batzuk utzi zituzten.
* Gasteizko gertakaria: 1976ko martxoan, lan arazoengatik antolatutako greba orokor batean, poliziak 5
langile hil zituen.
* ETAren indarkeriazko ekintzak.
b) Alkateen mugimendua (1976): Euskal alkateek euskal lurraldetasunaren aldeko eta autonomiaren aldeko
mugimendu bat protagonizatu zuten, 1931eko Lizarrako Estatutuaren antzeko bat eskatuz.
c) Euskal Parlamentarioen Asanblada (1977): euskal diputatuek Eusko Parlamentarioen Asanblada antolatu zuten
estatutu aurreproiektu bat egiteko.
d) Konstituzioa onartzeko erreferenduma (1978): abstentzioa. Espainiar Gorteak egiten ari ziren konstituzioak
autonomia prozesua arautu behar zuen. Konstituzioak ez zituen EAJren nahiak bete, eta erreferendumean
abstentzioa eskatu zuen. Abstentzioa %54koa izan zen.
e) Eusko Kontseilu Nagusia (1978): Estatutua egin aurretik Euskadiko behin-behineko gobernua izan zen.
Kontseiluaren eginkizunak bi ziren: Espainiar Estatuarekin eskumenen transferentziak gestionatzea eta Euskal
Parlamentarioen Asanblada biltzea estatutu proiektua egiteko.

Gernikako Estatutua (1979)


Alderdi politiko guztietako ordezkariek hartu zuten parte proiektuan, Herri Batasunakoek (HB) izan ezik.
Konstituzioaren mugetara egokituta, Espainiako Gorteek 1979ko uztailean onartu zuten Estatutua.
Hauek dira Gernikako Estatutuaren ezaugarriak:
- Euskal Herria ez da nazioa izango, baizik eta nazionalitatea.
- Euskal Herria Espainia barruan Autonomia-erkidego gisa eratzen da. Bere izena Euskadi zein “País
Vasco” izango da.
- Euskadiren lurraldea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoez osatuko da; baita
Nafarroakoarenaz ere, azken honek partaide izatea erabakitzen badu.
- Eskumenak: hezkuntza, kultura, ekonomia, administrazioa, polizia (Ertzaintza), osasuna (Osakidetza)...,
hau da, autogobernu zabala.
- Erakundeak:
o Parlamentua: Botere legegilea, sufragio unibertsalaren bidez hautatua.
o Eusko Jaurlaritza: Botere exekutiboa.
o Justizi Auzitegi Nagusia: Botere judiziala.
o Lurralde historiko bakoitzak Batzar Nagusiak ditu, sufragio unibertsalaren bidez aukeratuak eta
botere legegiledunak.
Estatutua onartzeko Erreferenduma urrian egin zen. %54ak eman zion baietza, %5ak ezetza eta abstentzio tasa
%40koa izan zen. Argi zegoen euskaldunen artean banaketa sakona zegoela.

5. Bortizkeria politika eta gatazka sozialak


Demokraziarako trantsizioa ez zen batere erraza izan.
Alde bateko eta besteko atentatu odoltsuak egon ziren, eta, askotan, horien helburuak militarrek
Estatuaren aurkako kolpea ematea eta prozesu demokratikoa geldiaraztea izan ziren.
- Ezker muturreko terrorismoa: Indarkeria erabili zuten demokrazia geldiarazi eta euren helburuak lortzeko.
Haserre handia eragin zuen ejertzitoan (GRAPO, FRAP).
- Eskuin muturreko terrorismoa: Frankismoaren errepresio aparatuari lotutako indarrek eta ideologia naziko
talde paramilitarrek bultzatutakoa:
a. Guerrilleros de Cristo Rey. Talde faxista honek edozer gauza egiteko askatasuna izan zuen,
poliziaren oniritzia izaten baitzuen gehienetan (kontuan izan behar da Trantsizio garaian ez zirela
Frankismo garaiko aparatu poliziala eta militarra depuratu). Helburu nagusiak liburu dendak eta
argitaralpen demokratikoak izan ziren.
b. 1977ko urtarrilean eskuin muturreko pistoleroak CCOO eta PCE inguruko abokatu laboristen
bulego bateko 5 kide hil zituzten, Madrileko Atocha kalean (Matanza de Atocha).
1976an, Gasteizen lan arazo batzuk zirela-eta, greba orokor bayera deitu zuten eta polizien erasoak 5 hildako
eragin zituen (Gasteizko 1976ko martxoko gertakariak).
Hilabete batzuk geroago, Nafarroako Jurramendin egindako karlisten erromeria batean eskuin muturreko talde
paramilitar batek 2 lagun hil zituzten. Gertakari horri GRAPOk egindako politikari eta militarren bahiketen
ondorioz, Gobernuak salbuespen egoera dekretatu zuen.
1977an manifestazio asko egin ziren amnistia osoa eskatzeko, eta Euskal Herrian poliziekin izandako istiluek 6
hildako utzi zituzten.
Hala ere, demokraziaren sendotzeko arriskurik handiena Tejero teniente koronelaren Estatu Kolpe saiakera eta
ETAren ekintza armatua izan ziren:
1. ESTATU KOLPE bat (“23 F”) burutu zuten Valentziako ejertzitoaren zati batek guardia zibil talde baten
laguntzarekin (azken hauek Tejero teniente koronelaren agindupean). Diputatuen Kongresua okupatu eta
bertako guztiak bahitu zituzten, gobernuko lehendakaria eta ministroak barne.
Kolpe saioak porrot egin zuen.
2. ETAren ekintza armatuak. Atentatuak, erailketak, bahiketak.

You might also like