You are on page 1of 9

Bigarren Errepublika: 1931eko konstituzioa eta

erreformak
7. 1.- Sorrera eta Behin-behineko gobernua
2.- 1931ko konstituzioa
G 3.- Bilakaera
3.1.- Biurteko erreformista( 1931-33)
A 3.2.- Zentro-eskuineko Biurtekoa(1933-35)
3.3.- Fronte Popularra(1936)
I 4.- Altxamendua eta Gerra Zibila(1936-39)
Testu iruzkinak:
A 13.- Clara Campoamorren hitzaldia Gorte konstituzionaletan
14.- Fronte popularraren programa

1. Sorrera eta Behin-behineko gobernua


1.1. Monarkiaren amaiera eta behin-behineko gobernua
Errestaurazioko sistema konstituzionalera itzultzeko asmoarekin, udal hauteskundeak antolatu
ziren. Aldi berean, oposizioa antolatzen hasi zen, eta errepublikarrak, katalanistak eta PSOE,
Donostian elkartuta, Donostiako Ituna sinatu zuten monarkia erorarazteko plangintza bat
prestatzeko. Plangintzak bi ekintza zituen:

- bata iraultzailea ,Jacan altxamendu militarra egitea, 1930eko abenduan


- bestea politikoa, hauteskundeetan errepublikaren aldeko programa bateratu bat
prestatzea.

1931ko apirilaren 12ko udal hauteskunde hauek gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez
ospatu ziren. Koalizio errepublikar sozialistak irabazi zituen probintzietako hiriburu gehienetan.
14aren goizean emaitzak ezagutu zirenean, Eibar izan zen II Errepublika aldarrikatu zuen lehen
herria apirilaren 13an.

Udal hauteskundeak monarkiaren aurkako adierazpena izan zirela ikusirik, Alfontso XIII.ak
abdikatu egin zuen eta erbesteratu egin zen. Erregimen monarkikotik errepublikarako trantsizioa
indarkeriarik gabe gertatu zen.

1931ko apirilaren 14an behin-behineko gobernua eratu zen Madrilen eta ofizialki Espainiako
Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten. Gobernu berriaren kideak koalizio errepublikar
sozialistako ordezkariak ziren (errepublikar kontserbadoreak, erradikalak, sozialistak eta
nazionalista katalan eta galegoak). Niceto Alcalá Zamora errepublikarra izendatu zuten
gobernuburu.

Behin-behineko gobernua​k berehala hauteskundeetarako deia egin zuen Gorte


Konstituziogileak osatzeko konstituzio berri bat egiteko. Hauteskundeak ekainaren 28an egin
ziren eta koalizio errepublikar sozialistak irabazi zituen. ​Errepublikaren erronka handia zen:
- Demokrazia ezartzea

1/9
- Lurraren arazoa
- Erlijio-auzia
- Hezkuntzaren erreforma
- Autonomia lortzeko asmoak (batez ere Euskal Herrian eta Katalunian)
Erreforma guzti hauekin Espainiako arazo historiko horiek konpondu eta aro politiko berri
bati eman nahi zion hasiera ( demokrazia eta II Errepublika). Ekonomia alorrean benetako
modernizazio bat, nekazaritzaren arazoari behin betiko konponbidea emanez eta
Industrializazioa zabalduz.
Donostiako Itunaren bidez sortutako Iraultza Batzordea izan zen Errepublikako behin-behineko
gobernua:
Presidente: Alcalá Zamora
Gobernua Errepublikaren aldeko alderdi politiko guztietako kidez osatuta zegoen:
Alcalá Zamora eta Miguel Maura, Eskuin Liberal Errepublikanoa
Alejandro Lerroux, Alderdi Erradikala (zentrista)
Manuel Azaña, Ekintza Errepublikanoa, ezkerreko alderdi errepublikanoa
Fernando de los Ríos, Indalecio Prieto eta Largo Caballero, PSOE
Alderdi horiek erdiko klase profesionalen, behe-burgesiaren eta langile sozialisten
ordezkariak ziren.
Gorte Konstituziogile berriek batzorde bat sortu zuten konstituzioa egiteaz arduratzeko, eta
eztabaida bizi eta handien ondoren, 1931ko abenduan onetsi zen konstituzio berria.

2.- 1931ko konstituzioa


Espainian egindako lehen hauteskunde aske eta garbiak izan ziren, 1907ko hauteskunde legea
aldatu eta gero (emakumeek ez zuten bozkatu, orduan gizonen sufragio unibertsala baitzegoen).
Errepublikanoen eta sozialisten koalizioak erabateko gehiengoa lortu zuen (Parlamentuaren
%90).Historian lehenengo aldiz, hiru emakume diputatu zeuden.

Errepublikaren kontrako eskuineko alderdi kontserbadoreak gaizki antolatu ziren eta oso emaitza
kaskarrak lortu zituzten.

Hau izan zen Espainiaren historiako lehen konstituzio errepublikanoa. Sozialistek eta ezkerreko
errepublikanoek Errepublika demokratiko eta laiko bat ezartzeko konpromisoa hartu zuten.
Konstituzioaren ildoari jarraituz, hau zen Espainia: “mota guztietako langilez osatutako
Errepublika demokratikoa”.

Bandera eta himnoaren aldaketarekin batera, konstituzioak printzipio hauek jasotzen zituen:

- Subiranotasuna, nazionala. Estatuaren eredua errepublika demokratikoa eta laikoa.


Estatu zentral indartsua (zenbait eskualdetan gobernu autonomoak eratzeko aukera
onartzen zuen).
- Boterearen banaketa. Botere legegilea, aginpide zabalak zituen ganbara bakarreko
Gorteetan zetzan. Botere betearazlea Gobernuak zeukan. Eta botere judiziala epaile
independienteren eskuetan zegoen.
- Eskubideak eta askatasunak. Eskubide ugari onartu ziren. Sufragio unibertsala:
botoa emateko adina 23 urtetik aurrera ezarri zen, eta lehendabiziko aldiz emakumeei

2/9
botoa emateko eskubidea onartu zitzaien. Berdintasun osoa bermatzen zen lege,
heziketa, eta lanaren aurrean. Baita, jatorri, sexu, edo aberastasun arrazoiagatik inor
ez baztertzea ere. Gobernuari eskubidea eman zitzaion ondasunak desjabetzeko
erabilera sozialerako baldin bazen. Onartzen da dibortzioa eta ezkontza zibila.
- Elizaren eta Estatuaren arteko harremanak amaituko dira. Estatua laikoa izango da,
kleroa ez da finantziatuko eta galduko ditu bere pribilegioak.

Konstituzioak ez zuen Gorteetako diputatu guztien oniritzia lortu: desadostasun handiak egon
ziren, batez ere, erlijio eta autonomia gaietan. Erlijio artikuluak onartzearen ondorioz, diputatu
eskuindarrek utzi egin zuten kongresua eta gobernuko sektore katolikoek dimisioa aurkeztu
zuten, besteak beste, Alcalá Zamora gobernuburuak. Bere tokia Manuel Azañak hartu zuen, eta
Alcalá Zamora Errepublikako presidente izatera igaro zen.

1931ko abenduaren 9an onartutako konstituzioa ez zen indar politiko guztien adostasunez sortu;
eskuin ez-errepublikanoa baztertuta geratu zen.Txostenak egin zituztenak eta testuaren
kontrakoak ez ziren behar adina saiatu sentsibilitate politiko guztientzako moduko konstituzio bat
idazten.Une honetan sortu zen zatiketa II Errepublika osoan zehar joan zen areagotzen lubaki
bihurtu arte.

Gorteetako kideek epaitu zuten Alfontso XIII.a eta ​traizio handia egitea leporatu zioten, Primo de
Riveraren estatu-kolpea babesteagatik.Erregeari ondasunak, eskubideak eta tituluak kendu
zizkioten eta betiko erbesteratu zuten

3.- II Errepublikaren bilakaera


Errepublika honek iraungo dituen bost urte hauetan ikaragarria izango da eskuin/ezker zatiketa
eta gobernuaren egin ahalak bertan behera geratuko dira. Desadostasun/zatiketak ere emango
dira gobernuan bertan eta honek azaltzen du hain denbora gutxi irauteak gobernu hauek.

3.1.- Biurteko erreformista​ (1931-1933)

Errepublikarrek eta sozialistek osatzen zuten gobernuak Espainiako gizartea modernizatzea eta
demokratizatzea helburu zuen erreforma programa bat bultzatu zuen. Hauek izan ziren
erreformatu nahi izan zituzten arloak:

● Erlijioa :​Errepublikaren lehenetako helburua erlijioaren eragina mugatzea


(hezkuntzan batik bat) eta gizartea sekularizatzea izan zen. Elizaren hierarkia eta
sektore katolikoak errepublikako gobernuaren aurka jarri ziren eta herritarrak
gobernuaren aurka jartzen saiatu ziren.
● Armada :​Armada profesionala eta demokratikoa sortzeko, botere zibilari obedientea,
ofizialen kopuru murriztu eta haien pribilegioekin amaitu behar zen. “Ofizialen Erretiro
Legea” onartu zen eta ofizial erdiek onartu zuten. Gastuak gutxitu ziren, baina ez zen
armada modernizazio-prozesua osatu.

Erasorako Guardia sortu zen (ordena publikoko indarra) errepublikari leiala zena.

3/9
Armadako talde batzuk erasotzat hartu zuten erreforma eta eskuinak kontrako
sentimendu hori errepublikaren aurkako altxamendu militarrak bultzatzeko erabili
zuen.

● Nekazal erreforma :​Erreforma funtsezkoa zen kontuan hartuta nekazaritzak


Espainiako ekonomian zuen garrantzia handia eta haren arazoak: lurren banaketa
justua lortu behar zen nekazarien bizi-baldintzak eta e produktibitatea hobetzeko.

1932an “Nekazaritza Erreformatzeko Legea” onartu zen. Aukera ematen zuen


nobleziaren kide batzuen lurrak kalte ordainik eman gabe desjabetzeko eta beste lur
batzuk jabeei kalte ordainak emanda desjabetzeko aukera ematen zuen (gaizki
landutakoak, ureztatzen ez zirenak...).

Erreformaren emaitzak eskasak izan ziren. Legea bera konplexua zen (aplikatzeko
motela eta zailtasun burokratikoaz beterik) eta desjabetzeko kalte-ordainak
ordaintzeko ez zegoen dirurik.

Jabeek, legearen aplikazioa saihesteko baliabide guztiak erabili zituzten eta areagotu
egin ziren gizartean zeuden tirabirak. Emaitza kaxkarrak ikusita nekazariak
atsekabetu ziren, eta Errepublikan jarritako itxaropenak zapuztu ziren. Nekazari askok
jarrera erradikaletara jo zuten: lurrak okupatu, kortijoei su eman, liskarrak Guardia
Zibilarekin...

● Lurralde antolamendua :​Nazionalitateei, katalanari eta euskaldunari bereziki, beren


antolaketa eta autonomia izateko aukera eman nahi izan zieten.

Kataluniaren kasuan, errepublikako Gobernuaren eta Kataluniako agintari politikoen


arteko negoziazioaren ondorioz, behin-behineko autonomia gobernu bat
(​Generalitat​)eratzea adostu zuten. Bere lehen lana Autonomia Estatutua egitea izan
zen (Núriako Estatutua).
Euskal Herrian, EAJko abertzaleek eta karlistek autonomia estatutuaren proiektu bat
onartu zuten 1931ren ekainean, (Lizarrako Estatutua), konfesionalegia, ez oso
demokratikoa eta errepublikako konstituzioarekin bateraezina. Ez da onartuko eta
beste proposamenak egingo dira ondoren.

Galizian, kontzientzia nazionalista ez zen hain nabarmena, eta ondorioz, autonomia


estatutua sortzeko prozesua motelagoa izan zen.

Neurri hauek beti izango dute eskuinaldekoen


erabateko gaitzespena

● Hezkuntza eta Kultura :​Hezkuntza liberala, laikoa, aurrerakoia eta mistoa ezarri zen.
Aurrekontua %50 handitu zuten, 10.000 ikastetxe berri eta irakasleen soldatak
igotzeko.

Herritar apalenei zuzendutako kultura kanpainak bultzatu zituzten. “Misio


Pedagogikoen” programak landa eremuetara liburutegi ibiltariak, abesbatzak,

4/9
hitzaldiak, antzerki-taldeak... eraman zituzten.

Analfabetismoa murriztu zen baina ez zen lortu hezkuntza guztiz sekularizatzea, ez


zegoelako nahiko diru ume guztiak eskola publikoetan eskolarizatzeko eta maisuak
kontratatzeko.

● Lan erreforma :​Langileen eta nekazarien lan-baldintzak hobetzeko “Lan Kontratuen


Legea” onetsi zen. “Epaimahai Mistoen Legea” onetsi zen langileak eta ugazabek
ados jartzen ez zirenean arbitraje zeregina egiteko.

40 orduko lan astea ezarri zen fabriketan eta nekazarien lan orduak murriztu ziren (8
ordu eguneko). Gizarte aseguruak ezarri ziren. Soldatak igo ziren eta gatazkak baretu
ziren, baina produktibitatea ez zen handitu.

Neurri hauek, kasu honetan, ugazaben haserre bizia eragin zuten.

Erreforma guzti hauek itxaropen handia suposatu zuen batzuentzat eta bestetik aurkako
jarrera, erreforma bakoitzarekin ikusi dugun bezala. Guzti honi gehitu behar zaizkio beste
arazoak:

● Koiuntura ekonomiko eskasa:​1929ko krisi ekonomikoak, zalantzarik gabe, galarazi


zuen ekonomia haztea.

Barne-arazoak egon ziren ere, nazioarteko krisiak areagotu egin zituen espainiar
ekonomiaren aspaldiko arazoak: nekazarien langabezia, lurraren banaketa
desorekatua, merkataritza-balantzaren defizita, lehiakortasun txikia.

Gobernuak industria eta nekazaritzako langileen soldatak igo zituen eta, horrek,
langileen errenta eta kontsumoa handitzea eragin zituen. Produktibitatea, ordea, ez
zen hazi eta ondorioz, enpresen irabaziak murriztu ziren eta inbertsio pribatuak asko
jaitsi ziren.

● Gizarte-gatazkak :​Nekazal erreforma hain geldo zihoala, nekazariek Errepublikarekin


zuten itxaropena galdu zuten eta haien artean haserre zabaldu zen, langabezia oso
handia baitzen.

Grebak, matxinadak, eta lur okupazioak ugaritu ziren 1932-1933 bitartean. Guardia
Zibilak eta Erasoko Guardiak iristen zirenean zapalketa latz-latza izaten zen, eta
zenbaitetan nekazariak hilik gertatzen ziren. Casas Viejaseko gertaerak esate
baterako.
Sarritan gertatzen ziren ekintza larri hauek izugarri higatu zuten gobernua, eta bere
izen ona galdu zuen. Errepublikaren kontrako eskuinaldeko sektoreak krisiaz baliatu
ziren gobernuari amaiera ematen saiatzeko.

● Eskuinen berrantolaketa:​Errepublikako erreformek eta gizarte-gatazkak, Eliza,


lurjabe handiak eta ugazabak haserretu zituzten. Klase ertaineko jende askok,
gainera, aldaketak erradikalegiak zirela uste zuten. Talde horiek guztiak alderdi

5/9
kontserbadore tradizionalen edo alderdi faxista eta autoritario berrien inguruan
antolatzen hasi ziren eta gobernuaren oposizioa eratu zuten.
- Zentro-eskuina​. Alejandro Lerrouxen ​Alderdi Errepublikar Erradikalaren
inguruan antolatu zen. Bere kideak erdi mailako enpresaburuak, merkatariak
eta lurjabeak ziren; jende hori ez zegoen Errepublikaren aurka, baizik eta
Gobernuaren izaera ezkertiarraren aurka.
- Eskuin katolikoa​. Gobernuaren antiklerikalismoari aurre egiteko katolikoek
indarrak batu zituzten Azañaren Gobernuaren norabidea aldatzeko. 1933an,
CEDA ​(​Confederación Española de Derechas Autónomas​) sortu zuten José
María Gil Roblesen zuzendaritzapean. Hauteskundetarako sortutako koalizio
ahaltsua zen. Elizak eta armadak tradizioz izan zuten garrantziaren aldekoak
ziren, bai eta jabeen interesen aldekoak.
- Eskuin-muturra​. CEDA-ren eskuinetara beste talde batzuk zeuden. Klase
ertaineko unibertsitateko ikasleen artean lehenengo talde faxistak sortu ziren
Europan indarra hartzen ari ziren taldeen antzekoak. Talde horien artean
arrakasta handiena lortu zuen Falange Española, José Antonio Primo de
Riverak (Miguel Primo de Rivera diktadorearen semea) sortua 1933an.
Demokraziaren aurkakoak ziren, nazionalismo espainolaren defendatzaile
porrokatuak, eta talde paramilitarretan antolatu ziren ezkerreko militanteen
aurka jotzeko. Talde honi JONS (​Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista​)
taldea batu zitzaion, ​Falange Española y de las JONS ​izena hartu zutelarik.

3.2.- Zentro-eskuineko biurtekoa (1933-35) CEDA

1933ko udazkenean agerikoa zen gobernua krisian zegoela. Errepublikak ez zuen ekarri
langile gatazkaren amaiera, eta 1931 geroztik, grebak eta enfrentamenduak ez zuten
etenaldirik, batez ere nekazal guneetan CNTk (​Confederación Nacional del Trabajo​,
anarkisten sindikatua) bultzatuta.

Azkenean, Manuek Azaña dimititzera beharturik aurkitu zen eta Alcalá Zamorak, Errepublikako
presidenteak, Gorteak deuseztatu eta hauteskunde-deialdia egin zuen.

Hauteskundeak 1933ko azaroaren 18an egin ziren eta abstentzioa handia izan zen. Gainera
lehenengo aldiz emakumeek botoa eman ahal izan zuten.

Ezkerreko alderdiak bereizita aurkeztu ziren, talde bakoitza bere hautagaiekin. Eskuina,ordea,
bateratuta aurkeztu zen eta ondorioz, zentro-eskuineko elderdiek irabazi zituzten
hauteskundeak: Alejandro Lerrouxen Alderdi Erradikala eta Gil Roblesen CEDA.

Alcalá Zamora Errepublikako presidenteak Alderdi Erradikalaren esku utzi zuen gobernu berria
eta Lerroux izendatu zuen gobernuburu.

CEDAren babesarekin aurreko ​biurtekoan egindako erreformak geldiarazi ​zituen eta


nekazaritzan lurjabeen aldeko politika egin zuen eta nekazarien lorpenak bertan behera gelditu
ziren. Politika horrek areagotu egin zituen nekazarien gatazkak.

6/9
Eskuinaren presioari esker, ​Erlijio erreforma ere indarrik gabe uzten saiatu zen: kulturako eta
eliz-jendearentzako aurrekontua onartu zen. ​Erlijio-politika aldatzea lortu zuten. Ez zen ezarri
Sinesmen eta Kongregazioen Legea. Ez ziren ikastetxe katolikoak itxi. Estatuak Eliza
mantentzen lagundu. ​EAJren Autonomia proiektua ere bertan behera utzi zuten.Amnsistia legea
1932ko gertakarientzat, Sanjurjoren estatu kolpe saiakera.

Ezkerrekoen presioari esker, ez zituzten indargabetu Lan legedia eta nekazaritza erreforma,
baina murrizketa handiekin haserako aurreikuspenetik.

Biraketa kontserbadorea ikusita PSOE (​Partido Socialista Obrero Español​) eta UGT (​Unión
General de Trabajadores​) erradikalizatu egin ziren. Gobernuaren kontra gogor jo zuten eta
anarkistekin batera grebak eta matxinadak antolatu zituzten.

Egoera horretan CEDAk ordena publikoan gogorragoa izateko eskatu zion gobernuari, eta
gainera, gobernuan zuzenean sartzea eskatu zuen. Lerroux gobernuburuak amore eman zuen
eta 1934ko urrian 3 ministerio eskaini zizkion CEDAri.

CEDA gobernuan sartzea faxismorantz jotzea zela uste izan zuten ezkertiarrek. UGTk
eta PSOEk, Largo Caballeroren gidaritzapean, ​greba orokorrera deitu zuten.
Asturiase​n meatzariek armak hartu zituzten eta meategi arroko herriak eta Guardia
Zibilaren kuartel gehienak hartu zituzten, Oviedo setiatu zuten ere.

Gobernuak Afrikako armada bidali zuen altxamendua zapaltzera Franco Jeneralak gidatuta.
Errepresioaren emaitzak oso gogorrak izan ziren: 1.000 meatzari baino gehiago hildako, 2.000
zauritu eta 5.000 atxilotu inguru tartean baita Azaña bera ere.

Iraultzaren ondorioak nabarmenak izan ziren: Gobernuak Kataluniako Autonomia Estatutua


bertan behera utzi zuen eta CEDAk gobernuan zuen eragina areagotu egin zuen.

Eskuinaren eta ezkertiarren arteko zatiketa handitu egin zen herritarren artean. ​Errepresioa
Espainia osora hedatu zen,atxiloketa, tortura, heriotza zigorrak...

3.3.- Fronte Popularra (1936-39)

1935ean Lerrouxek dimititu egin behar izan zuen ustelkerian harrapatu zutelako. Ondoren,
hauteskunde orokorrak deitu ziren 1936ko otsailerako. Alderdi ezkertiarrak, (errepublikarrak,
sozialistak, komunistak eta beste talde txikiagoak) anarkistak izan ezik, batu egin ziren koalizio
handi bat osatuz, Fronte Popularra. Eskuindarrak, berriz, ez ziren elkartu eta Fronte Popularrak
lortu zuen garaipena, botoen %48 lortu zituen.

Fronte Popularraren garaipena​ren ondoren, Manuel Azaña Errepublikako presidente, eta


Casares Quiroga gobernuburu izendatu zituzten. Gobernu berriak berehala jarri zuen abian
koalizioan adostutako programa politikoa:

- Amnistia 1934ko iraultzan espetxeratuentzat.


- Katalunaiko Autonomia Estatua berrezarri zuen.

7/9
- Euskadin eta Galizian autonomia estatuak onesteko negoziazioaren hasiera.
- 1933an eskuineko gobernuak geldiarazitako erreformak berriz abain jarri.

Ezkerreko alderdiek eta sindikatuek gizarte-iraultza egiteko aukera paregabea zegoela ikusirik,
herria mobilizatzera deitu zuten. 1936ko otsailetik uztailera bitartean Espainia iraultzatik hurbil
egon zen: grebak, lurren okupazioak, armadari irainak, eskuin eta ezker muturrekoen indarkeria
ekintzak...

Egoera hartan, Falange Españolak izugarrizko indarra hartu zuen. Talde falangistek patruila
armatuak eratu, eta buruzagi ezkertiarren aurkako indarkeriazko ekintzak egiten hasi ziren.
Ezkerreko kide erradikalenek modu berean erantzun zuten.

4.- Altxamendua eta Gerra Zibila

Indarkeria giroak mesede handia egin zien Errepublikaren etsaiei. Militarrak, Errepublikako
Gobernuarekin amaitzeko asmoz altxamendua prestatzen hasi ziren. Eskuineko indar politikoak
kolpe militarraren aldekoak ziren.

Eskuin muturreko zenbait militarrek konspirazio militarra prestatu zuten, Fronte Popularrak
hauteskundeak irabazi eta gero. Gobernu errepublikanoa, konturatuta, azpijoko golpista
desegiten saiatu zen.Horretarako agintari batzuk kargutik kendu eta bizilekuz aldatu zituzten:
– Franco Kanarietara
– Mola Marokotik Nafarroara
– Sanjurjo erbestean 1932ko estatu kolpe saiakeragatik, Lisboan

Ekainean jeneral talde handi bat bildu zen Madrilen eta altxamendu militarra egitea adostu
zuen, Sanjurjo jenerala buru. Matxinada hori talde askok babestuta zegoen: alfontsotar
monarkikoak, karlistek, falangistek eta errekete karlistak (milizia armatu karlista)
Mola jeneralaren asmoa Espainia osoko goarnizioak aldi berean matxinatzea zen eta
errepresio gogor bat egitea.
Calvo Sotelo uztailaren 13an hil zuten, Erasoko Guardiako Castillo tenientearen
hilketarengatik, eta horrek prozesua azkartu zuen. 1936ko uztailaren 17an matxinada hasi
zen Marokoko protektoratuko goarnizioetan, eta hurrengo egunean penintsulako beste
goarnizio batzuk.
Hala ere, hiri handi gehienetan, huts egin zuen. Matxinadaren porrotak hiru urteko gerra zibil
odoltsu bat eragingo du.​Altxamendua 1936ko uztailaren 17an ​hasiko da Melillan. Franco
jenerala, Kanarietatik etorria, Afrikako armadaren gidaritza hartzen du 18an eta hasten da
penintsulara pasatzeko operazioa.

1936. urtean gertatutakoa indar demokratiko eta iraultzaile errejimen faxisten aurkako
borrokaren espero denaren eskala txikiko entsegua da. Altxatuen alde agertu ziren jarraian
Alemania, Italia eta Portugaleko gobernuak eta baita hainbat europar herrialdetako sektore
kontserbadoreak (Frantzia, Erresuma Batua...). Errepublikak Mexikoren eta Sobietar
Batasunaren laguntza zuzena izan zuen; aipatzekoak dira ere boluntarioak, Nazioarteko
Brigadak.

8/9
Beldurra bazegoen nazioarteko gerra bati hasiera emateko eta horregatik Frantzia eta Erresuma
Batuak ez zioten laguntzarik eman Errepublikari Alemania eta Italia altxatutakoei tropak eta
armak bidaltzen zizkieten bitartean. Baina gerra zibila bukatu bezain pronto II. Mundu Gerra hasi
zen.

Altxatutakoak ​militar kontserbadoreak, eskuineko monarkikoak, talde katolikoak, karlistak eta


falangistak ziren. Katolizismoa defendatu nahi zuten eta ordena Estatu osoan berrezarri. Baina
haien artean ez zegoen bat ere argi zer motako estatua eratu nahi zuten, estatu faxista,
monarkia, karlistek eskatzen zuten berrezarpena...

Errepublikazaleak ​langileak, enplegatuak, lurra gabeko nekazariak, intelektualak eta artista


ziren besteak beste. Politikoki, errepublikazaleak, sozialistak, komunistak, anarkosindikalistak
edo nazionalistak ziren, hots, eskuineko kontserbadoreak zein esker muturrekoak. Haien arteko
arazoa izango da ​erreformak edo iraultza​ lortu nahi zuten.

9/9

You might also like