You are on page 1of 8

2. GAIA.

Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena (1834-1874)

Fernando VII.a 1833ko irailaren 29an hil zen, alaba hiru urte besterik ez zituenez, eta M, Kristina erreginaordearen
(1833-1840) eta Espartero jeneral erregeordearen (1840-1843) esku egon zen erregetza; bitarte horretan finkatu
zituzten Estatu liberalaren oinarriak eta abian jarri zituzten zentralizazioa politikoa eta administratiboa, eta
batasun juridikoa, liberalismoari zegokion moduan. Aldi berean gatazka zibila, lehen karlistaldia sortu zen.

1. MARIA KRISTINAREN ERREGEORDEALDIA (1833-1840)


Trantsizio etapa bat hasi zen, gerra zibil bat sortu zen (Lehen Karlistada) eta Liberalismoa bi korronte nagusitan
banatuta geratu zen.
- Liberal moderatuak: absolutismoaren eta herri-subiranotasunaren arteko zerbait lortu nahi zuten: koroak
botere handia izan behar zuen eta sufragioa mugatua (aberatsak)
- Liberal progresistak: Cadizko jarduera legegilearen alde: erregearen boterea mugatu nahi zuten eta gizarte
eta politika-erreforma sakon bat lortu nahi zuten.
Maria Kristina eta Elisabet II moderatuen aldekoak ziren. Monarkiaren egonkortasuna arriskuan egon zenean,
orduan soilik eskaini zieten gobernua progresistei.

1.1 ERREGE ESTATUAREN ERREGIMENA (1834-1835)

- Maria Kristina Cea Bermudezek (Monarkia absolutuaren aldekoa) gidatutako oso gobernu kontserbadorea osatu
zuen baina armadak eta progresistek presio handia egin zioten eta 1834an erregeordeak Martinez de la Rosari
(erbestean zegoen joera moderatuko liberala) deitu zion gobernua eratzeko
- Fernando VII.a hil zen urtean, haren anaia, Karlos V.a, errege bihurtzea nahi zuten absolutistek (horrela sortu zen
Lehen Karlistada).
ERREGE ESTATUTUA(1834): konstituzio bat zen (gutun aitortu baten antza zuen).
- Bi ganberako Gorteak (goi ganbera – erregeak izendatutakoak eta behe ganbera- prokuradoreak
(gizonezkoek sufragio unibertsalez aukeratuak (oso gutxik))
- Subiranotasuna ez zegokion nazioari, Gorteei eta erregeari baizik. Gorteek erregearen proposamenez soilik
egin zitzaketen legeak (erregeak zuen Gorteetarako deia).
- Ez zuen inolako eskubiderik aitortzen ezta botereak arautzen ere.

Azken batean erabat liberala ez bazen ere, bidea zabaldu zion monarkia konstituzionalari, eta horren ondorioz,
absolutismoaren eta Erregimen Zaharraren gainbehera ekarri zuen.
Kolera izurria, gerra zibila, Ogasunaren ahulezia…muturreko jarrera hartu zuten denek

1.2. GOBERNU PROGRESISTAK (1835-1837)

- Liberal progresistek, gizarteko haserreaz baliatuta, herri matxinadak sustatu zituzten, neurri iraultzaileagoak
eskatzeko. Torenoko kondeak, 1835eko ekainean gobernuaren presidentea (Martinez de la Rosaren lekuan). Lau
hilabeteetan erreforma handiak egin zituen Mendizabal Ogasuneko ministroarekin batera. Herrialdearen
iparraldean, karlistaldia sortu eta hiriak altxatu zirela ikusita, 1835ean erregeordeak Juan Alvarez Mendizabal
progresista izendatu behar izan zuen gobernuburu; baina moderatuen presioei amore eman eta 1836.an Francisco
Javier Isturiz jarri zuen gobernuan, Mendizabal baina kontserbadoreagoa baitzen.

- Baina progresistek herri matxinada eta konspirazioa antolatu zuten, mugimendua 1836ko abuztuan iritsi zuen
gorena, La Garanjako sarjentuen altxamenduarekin. Erreginak 1812ko Konstituzioa zin egin behar izan zuen, Jose
Maria Calatrava progresistaren esku utzi zuen gobernua eta Mendizabal jarri zuen, berriro ere, Ogasunaren buru;
Progresista haiek bideratu zuten erabateko iraultza liberala: lege iraultzaile batzuk ezarri zituzten: 1812ko
konstituzioa eta Hirurtekoan emandakoa berretsi zituzten. Jauntxoen erregimena ezereztea, maiorazkoa eta
hamarrenak desagertzea, inprimatzeko askatasuna, Milizia Nazionala berrantolatzea (boluntarioz), udalak gizonezko
sufragio unibertsalaren bidez aukeratu zirenElizaren ondasunak desamortizatzea eta Konstituzio berria aldarrikatzea
izan ziren

- Gobernuak ezarritako neurrien eta 1835eko iraultzaren ondorioz, etenda geratu ziren Espainiaren eta
Vatikanoaren arteko harremanak eta klero erregeladunak kausa karlistarekin bat egin zuen.

1
 MENDIZABALEN DESAMORTIZAZIOA

- 1835- 1837 bitartean, Mendizabalen gidaritzapean: erlijio ordenak deuseztatu zituen eta haren ondasunak salgai
jarri, 1837an, apaizteria sekularren ondasunak desamortizatzen hasi zen. Kausa liberalaren aldeko jabe berrien
klase bat sortu nahi zuen eta zor publikoa murriztu nahi zen.
Gerra denbora gutxian bukatzea zen asmoa, horretarako kleroaren ondasunak nazionalizatu (hau da, Estatuaren
jabetzako bihurtu ziren). Jabetza horiek partikularrei saldu zizkien enkante publikoen bidez
Salmentari esker, nabarmen handitu ziren Ogasunaren diru sarrerak, eta karlisten kontrako gerra finantzatzeko eta
zorra txikitzeko erabili zituzten. Gainera, noble eta burges aberatsak (lur erosle nagusiak) liberalismoaren aldera
erakarri zituzten, nekazariek, berriz, kontra jarri ziren, ezin baitzuen lurrik erosketa gainera lurjabe berriek errenta
kontratuak garestitu zieten. Planak ez ziren espero bezala atera, gerra ez zen amaitu eta zorra murrizteko saiakerak
huts egin zuen. 1836ko Maiatzean,Maria Kristinak Istúriz izendatu zuen presidente.

 1837ko KONSTITUZIOA. Progresista.

La Granjako sarjentuen matxinada ondoren, gobernu progresistak Gorteetarako deia egin zuen. Gorte horiek
Konstituzio berri bat egin zuten, 1837ko ekainean onartuko zena.
Nazioaren subiranotasunaren printzipio liberalak finkatu zituen, aginte banaketa zehaztu zen eta inprimatzeko
askatasuna; udalak herritarrek aukeratzen zuten eta probintzia guztietan Milizia Nazionaleko taldeak sortu ziren.

1837ko Konstituzioa progresista zen. Liberalismoaren bi korronteak uztartu nahi izan ziren.1912ko
Konstituziorekiko aldaketak:
- Subiranotasuna: Gorte eta errege
- Koroaren boterea sendotu zen: gorteak biltzeko eta desegiteko ardura, ministroak izendatzeko eta kargutik
kentzeko, beto eskubidea (legeak atzera bota)
- Gorteek bi ganbera zituzten: Parlamentuak 2 ganbara: Diputatuen Kongresua (gizonezkoen sufragio
zentsitarioz hautatutako ordezkariez osatua) eta Senatua( Erregeak izendatutakoak)
- Estatu konfesional katolikoa zen, eta apaizteria finantzatu behar zuen.
- Sufragio zentsitario (zergadun handienek soilik zuten botoa emateko eskubidea, %2).
- Euskal Herrian foru erakundeak deuseztatu eta erakunde konstituzionalistak ezarri zituzten.

1.3.HIRURTEKO MODERATUA (1837-40)

1837ko urriko hauteskundeetan, moderatuek irabazi zuten. 1840ra arte egon ziren agintean.
1839ko abuztuan, Bergarako Hitzarmena sinatu zuten karlistekin (Espartero eta Maroto).
1837ko konstituzioak indarrean jarraitu zuen arren, moderatuak lege erradikalenei mugak jarri zizkieten
- 1840an Udalen Legea eman zuen gobernuak: oso lege zentralista (Barne ministroak izendatuko zituen alkate eta
zinegotziak, herri hautaketa bertan behera utzita). Progresistek legea erreformatzeko eskatu zioten erreginaordeari,
baina honek ez zien jaramonik egin.
Matxinadak sortu ziren eta M. Kristinak matxinadari aurre egiteko laguntza eskatu zion Esparterori baina honek ez
zuen onartu eta gainera gobernu progresista sortzeko, Gorteak desegiteko eta beste Udal Legea egitea eskatu zion.

Presio latzari aurre ezin egin ezinik, Maria Kristinak presidente izendatu zuen Espartero, eta uko egin zion
erregeordetzari, urriaren 12an. Parisera erbesteratu egin zen. Espartero jeneralaren gobernuaren kontra azpijokoan
aritu zen moderatuekin batera.

2. ESPARTEROAREN ERREGEORDEALDIA ( 1840-1843)

Karlistadaren amaieran Jeneralen erregimena zeritzon etapa hasi zen. Hiru jeneral hauek garrantzi handia izan
zuten Elisabet II.aren erregealdi osoan: Espartero (progresista), Narváez (moderatua) eta O’Donnell (unionista).

Espartero Liberalismoko korronte progresistaren burua zen. Nagusikeriaz gobernatu zuen era horrek etsaiak ekarri
zizkion, baita bere alderdiaren barruan ere. Erregeorde bakarra izatea eskatu zuen.
Klero sekularraren ondasunen salmenta berriro bultzatu zuen eta oso erritmo bizian saldu ziren ondasunak.
Gobernuak ez zuen inolako harremanik Erromarekin, izan ere, desamortizazio-legeen eta sekularizazioen ondoren,
Vatikanoa karlisten alde jarri zen.

2
Mendizabalen ideiei jarraituz Librekanbismoaren aldeko jarrera argia izan zuen. Gainetik britainiar enbaxadoreak
Espainiako politikan eskua sartzeak errezelo handia sortu zien oposizioko kideei eta “ingelesei bere burua saldu
izana” leporatu zioten Esparterori.
1841eko irailean, matxinada bat sortu zen, O’Donnellek eta alderdi moderatuko beste kide batzuek zuzenduta.
Hala ere, porrot egin zuten, babes txikia baitzuten. O’Donnellek eta konspiratzaile gehienek ihes egin zuten, eta
gelditu zirenak fusilatu egin zituzten.

Erregeorde izan zen garaian, garrantzi handiko aldaketak gertatu ziren foruak konstituzioaren esparruari
egokitzeko prozesuan. Nafarroako Lege Hitzartua eta Euskal lurraldeetan ere 1841eko Urriaren 29an Dekretua
eman zuen; honen arabera, hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean zeuden, administrazioari,
arlo juridikoari eta muga zergei zegokienez. Hala ere, lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere
ezaugarri militar eta zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituzten.

KRISIA. 1842ko udan, babes txikia zuen parlamentuan eta bakartuta geratu zen nazioartean Maria Kristina
azpijokoan ibili baitziren Parisen, Narváez jeneralaren laguntzaz. Udazkenean,jendearen babesa galtzen hasi zen,
batez ere, Bartzelonako gertaeren ondoren. Kataluniako ehungintza-fabriken eta saltokien jabeak asko larritu ziren;
izan ere, politika librekanbistaren ondorioz kalitate hobeko ehun merkeagoak inportatzen zituzten Britaina Handitik.
Liskarrak areagotu ziren eta Esparterok berak erabaki zuen eta Bartzelona bonbardatzea. Gertaera larri horren
ondorioz, jende askoren babesa galdu zuen erregeordeak. Apirilerako hauteskundeak galdu ondoren eta gobernu
leiala osatzen saiatu zen. Progresistek eta moderatuek Narváezen laguntzarekin aurre egin zioten Esparteroren
armadari, Torrejon de Ardozen.
Esparterok uko egin zion erregeordetzari, eta Londresera alde egin zuen uztailaren 30ean.

ERREGINAREN ADIN-NAGUSITASUNA aurreratu egin behar izan zuten, 13 urte besterik ez zituela. Bere erreinaldian
(1843-1868), behin betiko finkatuta gelditu zen Estatu Libera, zentralista eta joera moderatukoa, nekazaritza eta
finantza arloko oligarken interesekin bat zetorrena. Euskal Herrian, foruak konstituzio erregimen berriari
egokitzeko negoziazioak egiten jarraitu zuten.

3. ISABEL II. HAMARKADA MODERATUA (1844-1854)

3.1. ELISABET II.aren ERREGEALDIA, ALDERDI-SISTEMAN OINARRITUTA

Garai hartako alderdiak eragin handiko pertsona talde boteretsuak (handikiak) ziren. Hauteskundeetan, ustelkeria
eta trikimainak ziren nagusi eta jende gutxik hartzen zuen parte hauteskundeetan, eta hortaz, herritarrak politikaren
ikusle hutsak ziren. Erreginak izendatzen zuen presidentea.

Elisabet II.aren erregealdian, bost alderdi handi egon ziren. Ezkerreko ideologia zutenetik eskuineko ideologia
zutenera: Alderdi Demokrata (herri subiranotasuna, Gorteak ordezkariak); Alderdi Progresista (Esparteroren
aldekoak,); Batasun Liberala (O’Donnell moderatu eta progresisten arteko alderdia); Alderdi Moderatua (Narváez
karlismoaren eta progresismoaren artekoak); Alderdi Karlista (Antzinako Erregimenaren itzulera).
Alderdi politiko hauek goitik antolatuta zeuden, eta ia ez zuten harremanik benetako gizartearekin. Oso jende gutxik
hartzen zuen parte hauteskundeetan.

3.2.ELIZABET II.aren ADIN NAGUSITASUNA 1843ko uztailetik 1844ko maiatzera, trantsizio-prozesu bat gertatu
zen. Azaroaren 10ean, Elisabetek erregina konstituzionalaren zina egin zuen 13 urte zituela.

Lehenengo 10 urteetan moderatuak egon ziren agintean, bereiziki Narváez 1844tik aurrera. Narváezen lehen
gobernua jarri zen abian, eta horrekin batera hamarkada moderatua. Narváez lau aldiz izan zen gobernuko
presidente.
Gobernu moderatuak oso administrazio zentralizatua ezarri zuen, botere zutabe guztiak kontrolpean izan zituen,
hauteskunde iruzurraz baliatu zen, ordenari eusteko kezka handia izan zuen eta zapalkuntza gogorra erabili zuen,
hori guztia lurjabeen eta merkataritza eta finantza arloetako goi mailako burgesen babesaz.

NARVÁEZEK lehenengo etapan Estatu zentralizatua eta uniformea lortu nahi izan zuen.
 Konstituzio berri bat (1845), moderatua. Subiranotasun partekatua (gorteek-errege), Espainiako
batasun katolikoa; Milizia Nazionalaren desagerpena; erregeari ahalmen gehiago (senatariak aukeratu
bizitza osorako); bi ganberaz osatutako gorteak; sufragio zentsitarioa (familia aberatsak eta ahaltsuek)

3
 Ondasun desamortizatuen salmenta eten egin zen eta saldu gabeko ondasunak jabeei itzuli zizkieten
 Ikasketa planak (lehen hezkuntza, bigarrena eta Unibertsitatea)
 Gobernuak kontrolatzen zuen tokiko boterea eta hauteskundeak. Administrazioa konplexuago bihurtu
zen, eta funtzionario gehiago izan zituen. Gobernuak kontrolatzen zituen tokiko boterea eta
hauteskundeak. Sistema hori indarrean 1870 arte egon zen.

1847an martxotik abuztura Pachekok ( progresismotik hurbil) hartu zuen gobernuko presidentearen kargua.
1847- 1851 bitartean, NARVÁEZ jeneralak gobernua zuzendu zuen berriro, eta botere handiagoa lortu zuen.
Gobernadore zibilak jarri zituen, eta hauteskunde-ustelkeriaren sistema hobetu zuen. Diktadorea bihurtu zen.

- Bigarren Karlistaldia 1846-1849 (Euskal Herrian ez): Elisabet II.a eta Karlos Luis Montemolingo kondea (Karlos
Maria Isidroren semea), ezkontzekotan zirela eta, sortu zen bigarren matxinada karlista. Inoiz ez ziren elkarrekin
ezkondu.

- 1851 1852 JUAN BRAVO MURILLO, izan gobernuko presidentea eta Ogasun-ministroa izan zen. Zor publikoa
murriztea izan zen haren helburu nagusia.
 1851an Konkordatu batu sinatu zen Vatikanoarekin, horren arabera, desamortizazio-legeen bidez jada
egindako salmentak onartu zituen Elizak, baina ondasunak edukitzeko eta eskuratzeko eskubidea aitortu
zitzaion. Horren truke Estatuak bere gain hartu behar zuen gurtza eta apaizteria mantentzeko ardura, eta
Elizak garai batean izandako eskumenak berreskuratu zuen irakaskuntzan.
 1852an, konstituzioa aldatzen saiatu ziren. Konstituzio autoritarioagoa nahi zuten. Konstituzioa aldatu ezin
izan zuenez eta erregina fidagaitz zegoenez, Bravo Murillok dimititu egin zuen 1852an. Garai hartan, alderdi
moderatua oso zatituta zegoen. Ondoren eratu ziren gobernuek ez zuten egonkortasunik lortu eta haserrea
zabaldu zen progresisten, demokraten eta errepublikarren artean, baita sektore moderatu aurreratuen artean.

1854ko altxamendua sortu zen, eta ondoren, biurteko progresista etorri zen.

4. BIURTEKO PROGRESISTA (1854-1856)

1854ko IRAULTZA Militar talde bat matxinatu egin zen ekainaren 28an Madrilen, Dulce eta O’Donnell
jeneralen agindupean, VICALVARADA.
- Matxinoak Serrano jeneral progresistarekin egin zuten topo. Pronuntziamendu militarra, zibila bihurtzea proposatu
zuen, horretarako Manzanares-ko Adierazpena idazteko agindu zioten Cánovas del Castillo gazteari, berrikuntza
liberala egiteko. Eskakizunak: alderdi progresistaren ohiko programa. Pronuntziamendu klasikoa giza iraultza
bihurtu zen. Salbazio Junta bat sortu zen.
- Madrilgo Junta Gorena sortu zen, Milizia Nazionala eratu zen, eta hiria Esparteroren zain geratu zen.

4.2.BIURTEKO PROGRESISTAKO GOBERNUAREN LANA Progresistak agintean luzaro egon ez arren,


garrantzi handiko ekimenak egin zituzten legegintzan, administrazioan, ekonomian eta finantzetan

- Espartero garaile itzuli zen atzerritik Madrilera. Bi buruzagi militar egon ziren agintean: Espartero, progresista
puruen buruzagia, eta O’Donnell, Batasun Liberaleko kidea.
- Lehenengo gobernua Esparterok zuzendu zuen. Erabaki garrantzitsuak hartu zituen:
 Gorte Konstituziogileak aukeratzeko hauteskundeetarako deia egin zuen, eta Maria Kristina, erreginaren ama,
atzerrira zezatela.
 Prentsa-askatasuna eta erlijio-tolerantzia eskatu zituzten.
 Beste matxinada karlista bati egin behar izan zioten aurre.
 Nolanahi ere, finantzetako neurriak eta ekonomiako neurriak izan ziren esanguratsuenak. 1855an
Desamortizatzeko bigarren prozesu handi bat. Madoz, elizaren ondasunez gain udalen ondasunak ere saldu
zituzten eta salmenta horien ondorioz, nekazari asko lurrik gabe geratu ziren. Karlistek matxinadak egin
zituzten, kleroak bultzatuak. Erregina legearen kontra zegoen, baina sinatu egin zuen, gogoz kontra. Etenda
geratu ziren Vatikanoaren eta Espainiaren arteko harremanak
 Zor publikoa arazo larria zen, Estatuak ezin baitzien ordaindu funtzionarioei eta militarrei.

Esparterok dimititu egin behar izan zuen, eta erreginak O’DONNELLI deitu zion gobernua osatzeko.

4
4.3. 1856ko KONSTITUZIOA ETA BIURTEKO KRISIA

- 1854ko iraileko hauteskundeen bidez, gehiengo progresistak zuen Kongresuak (erdi mailako klaseak dira nagusi)
lege ugari egin zituen
- 1856ko Konstituzioari non nata (jaio gabea), ez baitzen indarrean jarri. Progresista zen: herri subiranotasuna,
botere banaketa, eskubide indibidualak, Milizia Nazionala, bi ganberako parlamentua, erlijio askatasuna…
- Elkarte anonimoak eta bankuak liberalizatzeko legeak ere arautu ziren; horiei esker, atzerriko kapitala erakarri
zituzten, eta burdinbidearen eraikuntza sustatu zuten, 1855 eta 1856ko legeen bidez.

- Batasun liberala (moderatu eta progresisten artean) osatu zen, eta O’Donnell gobernuko presidentetzara iritsi
zenean sendotu zen, 1856ko uztailean. Kontsumo-zergek eta kintek haserre handia sortu zuten eta O’Donnell esku
hartu behar izan zuen. Kongresua tropaz inguratu eta parlamentua desegin zuen.

Biurteko progresista amaitu eta beste etapa bat hasi zen. Moderantismoak boterea berreskuratu zuen berriro,
zentristek lortu zuten boterea, batez ere, O’Donnell Batasun Liberala.

5. BATASUN LIBERALAREN NAGUSITASUNA (1856-1863)

(1856-58) MODERANTISMOA BOTEREAN. O’Donnell eta Narváez txandaka egon ziren gobernuan
- O’Donnellek zuzendutako gobernu berriak biurtekoko politika eta lege guztiak deuseztatu zituen.
1845eko konstituzio moderatua berrezarri zuen baina apur bat aldatuta. Hala ere lege progresista batzuk ez ziren
bertan behera geratu: inprenta legea, desamortizazioa legea eta Udalbatzen legea. Hori zela eta Erreginak kargutik
kendu zuen O’Donnell.
- Narváez izan zen berriro gobernu horren kargua (gobernu moderatua).
 Indargabetu egin zuen 1845eko konstituzioaren aldaketa.
 Hauteskundeetarako deia egin zuen, 1857ko maiatzerako. Prentsa askatasuna murrizteko legea.
 Desamortizazioa geldiarazi zuen eta 1851ko konkordatuan ezarritakora itzuli zen.
 Claudio Moyano ministroak Heziketa Publikoaren Legea egin zuen.
 Herri-lan handiak amaitu ziren (Ebroko kanala eta Elisabet II.a kanala).Lehen biztanleriaren.errolda
ofizial egin zen eta komunikazioak garatu ziren (trenbidea, telegrafoa).
 1857an, hornigaien krisi larria sortu zen. Gobernuak protestak zapaldu zituen.
 Urriaren 15ean, Narváezek dimisioa aurkeztu zion erreginari.

- (1858- 63 )O'DONNELLEN GOBERNU LUZEA. Erreginak O’Donnelli deitu zion berriro gobernua osatzeko (etapa
egonkorrena).
- Ez zuen ukitu 1845eko Konstituzioa.
- Gorte berriak 1858ko urriko hauteskundeetan sortu ziren. Gehiengoa eskuratu zuen Batasun Liberalak, Posada
Herrera (Hauteskundeen manipulazioa)
- O’Donnellen gobernuaren atzerri-politikak hainbat etapa bikain izan zituen. Ospea lortzea zen asmo nagusia, eta ez
enpresen errentagarritasuna handitzea.
- Administrazio-sistema berria osatzeko lege garrantzitsuak onartu ziren.

6. 1863-1868. LIBERALISMOAREN KISIA: IRAULTZA ETA ERREGEALDIAREN AMAIERA

6.1. NARVÁEZEN ITZULERA ETA EZENGORTASUN POLITIKOA 1863an gobernu luzeak krisia izan zuen, eta urte
eta erdian gobernu ezegonkorrak ( sistemaren krisi orokorraren adierazgarri) ondoren. Elisabet II.ak 1864ko irailaren
16an, Narváezi agindu zion gobernua eratzea, seigarren aldiz.
Elizabet II.aren erregimena ahultzen ari zen pixkanaka, eta horrenbestez, ezin izan ziren abian jarri bi helburu hauek:
botere txandaketa (moderatu eta unionisten artean) eta progresistak joko politikoan sartzea.
Hainbat gertaerak agerian utzi zuten sistema ez zela gai arazoei aurre egiteko:
 Erromako auziarekiko. Italia osoa batu egin zen, baina Aita Santuak uko egin zion Erroma erresuma berrian
sartzeari. Elisabet II.ak Pio IX.aren alde egin zuen, eta Espainia Italiako estatu berriaren kontra jarri zen
 Erregina eta gero eta ospe txarragoa zuen; batez ere, bere portaera pribatuaren eta amodio-kontuen ondorioz.
 Prim jeneralak gobernuaren kontra egindako matxinada, 1866ko urtarrilaren 2an. Primek huts egin zuen, baina
hala ere, azpijokoan jarraitu zuen atzerritik.
5
 Beste pronuntziamendu militar bat sortu zen Madrilgo San Gil kuartelean.

Handik bi hilabetera, alderdi progresistak eta Demokratak Ostendeko ituna sinatu zuten Belgikan, 1866ko
abuztuan, Elisabet II.a tronutik kentzeko. Batasun Liberalak handik hilabete gutxira egin zuen bat itun horrekin.

6.2. EKONOMIAKO KRISIA ETA IRAILEKO IRAULTZA Isabel II.ak ospea galdu zuen, hainbat faktoreen ondorioz:
Europan hasitako krisi ekonomikoak 1866ko ekonomia-krisiak ekoizpen-sektore guztietan (industrian,
burdinbidean, nekazaritzan…) eta finantzetan izan zuen eragina. Hornigaien krisia; Politika ustelkeria; askatasunen
ukapena; moderantismoaren kontrakoen jazarpena.
Primek gizarte-iraultza sortzeko arriskua zegoela ikusita, beste militar progresista batzuekin batera konspirazioan
sartzea erabaki zuen. Mugimenduko buruzagiak: Sagasta, Prim… 1868ko iraileko hasierako egunetan, Cádizko
pronuntziamendua prestatu zuten.
Erreginak atzerrira alde egin behar izan zuen, eta horrela amaitu zen Elisabet II.aren erregealdia.

7. SEIURTEKO DEMOKRATIKOA

1868ko Iraultzarekin, liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian, eta 1874. urtera arte iraun zuen

7.1. IRAILEKO IRAULTZA (LORIATSUA) ETA BEHIN-BETIKO GOBERNUA

- Hilaren 18an, Juan Bautista Topete almirantea matxinatu egin zen Cádizen. Indar progresistek,
demokratek eta unionistek bat egin zuten eta 1866an OSTENDEKO ITUNA sinatu zuten, ElisabetII.aren erregealdia
amaiarazteko lehen urratsa. Iraultza Loriatsua.

Iraileko altxamendu militarrean ostean IRAULTZA LORIATSUA esaten zaion mugimendu iraultzailea sortu zen.
Progresisten, eta unionisten aliantzaren eta demokraten babesaren emaitza izan zen, baina militar ospetsu batzuk
ere parte hartu zuten (Prim, Serrano, Primo de Rivera…) eta erdiko klaseko herritar askok ere bat egin zuten
iraultzarekin. Helburua: erregina boteretik kentzea.
Altxamendua berehala hedatu zen eta erreginarekiko leialtasunari eutsi zion armada Alcolean garaitu zuten , eta
Elisabet II, orduan Gipuzkoan zena, babesik gabe geratu zen eta Frantziara erbesteratu zen.

- Junta Iraultzaileak behin–behineko gobernua eratzeko eskatu zion Serrano jeneralari. Juntak desegin
zituzten, baina demokraten gehiengoa zuten juntek ez zuten amore eman desegiteko eta aste batzuetan bi botereek
iraun zuten. Batzuk gizarte erreformak egiteko itxaropenak bertan behera gelditzen zirela ikusita errepublika
ezartzea eskatu zuten.

- Serranoren Behin behineko gobernua: progresistak (5 ministro) eta unionistak (4) zeuden. Demokratak
(sektore iraultzaileen ordezkariak), kanpo gelditu ziren.
Lehenengo neurriak: iraultza kontrolatzeko juntak desegitea, Milizia Nazionala berriro antolatzea, ordenari eusteko
agindua. Gero herritarren eskakizun batzuk onartu zituzten: kontsumo zergak kentzea; inprenta askatasuna… Urrian
gobernuak erreformen programa aurkeztu zuen: sufragio unibertsala, erlijio -, irakaskuntza-, eta inprenta-askatasuna
eta elkartzeko eta biltzeko askatasuna. Horrez gain, pezeta sortu zuten, meatze-legea egin zuten eta muga-zerga
librekanbrista jarri zuten. Programa hau kontserbadorea eta burgesen aldekoa zen, boteretsuenek eta aberatsenak
zuzendu zuten iraultza, eta ez zituzten kontuan hartu herritarren eta demokraten eskakizunak.

- Udal hauteskunde ondoren, gorte Konstituziogileak hauteskunde izan ziren (25urtetik gorako gizonezkoen
sufragio unibertsalen bidez), eta progresistek eta unionistek lortu zuten gehiengoa, baina diputatu errepublikanoak
ere asko izan ziren. Gorte berrien zeregin nagusia konstituzio berria egitea izan zen. Prozesu politiko horretan
zehar, alde batera utzi ziren hirietako eta landa eremuko herri xehearen klaseen eskakizunak.

7.2. SERRANOREN ERREGEORDEALDIA

1869KO KONSTITUZIOA: Subiranotasuna: nazionala, herriari zegokion; Botereen banaketa; banakakoen


eskubideak (kultur-askatasuna, elkartzeko askatasuna, irakaskuntza, adierazpen askatasuna); kultu askatasuna;
Sufragio unibertsala (1868ko iraultzaren lorpen politikorik nabarmena); Bi ganberetako sistema: Senatua
zeharkako sufragio unibertsala (zentsitario kutsua), Kongresuan, berriz, sufragio unibertsala.
6
Erregearen atribuzioak, aurreko konstituzioren antzekoak, baina zehazten zuen monarkia subiranotasun
nazionalaren menpe zegoela. Monarkia garaiari egokituta, baina beharrezkoa zen errege bat bilatzea.

Errepublikanoak ez zetozen gobernu sistemarekin, monarkiarekin hain zuzen,eta aurkaritza handia egin zuten.
Horren ondorioz Serrano erregeorde eta Prim, gobernuko presidente, izendatu zuten. Hauek arazo hauei egin behar
izan zieten aurre: 1868ko Kubako gerra; Karlisten eta alfontsinoen aurkaritza; errepublikanoen etengabeko
jazarpena; herri xehearen klaseen ezinegona, ez baitziren haien gizarte eskakizunak kontutan hartzen. Arazo horiez
gain, beste dinastia bateko erregea bilatu behar zuten.

7.3. AMADEO I.aren ERREGEALDIA( 1871-1873)

Errepublikanoak ez zetozen bat gobernatzeko sistematzat monarkia aukeratu izanarekin eta aurkaritza handia egin
zuten. Horren ondorioz Serrano erregeorde izendatu zuten eta Prim gobernuko presidente. Gobernuak kanpo eta
barruko arazoak: gerra koloniala Kuban, karlisten aurkaritza, errepublikanoen etengabeko jazarpena, herri xehearen
klaseen ezinegona.
Eztabaida asko izan ondoren ( 5 erregai izan ziren), Primen erregaia (ez zuen nahi errepublika aldarrikatzea) aukeratu
zuten Gorteetako botoekin, Amadeo Savoikoa, Italiako erregearen semea (noblezia eta burgesiaren areriotasuna,
atzerritartzat hartzen zuten).

Amadeo 1871an iritsi berria zela Prim jenerala hil egin zuten (babesle nagusia desagertua, bakartuta geratu zen).
Madrilera iritsi ondoren, konstituzioaren zina egin zuen, Horrela hasi zen Monarkia Demokratikoaren lehen
esperientzia. Baina monarkia huts egin zuen, ezin izan ziolako aurre erregimenaren kontrako oposizioaren indar gero
eta handiagoari. Bere agintaldi ezaugarri nagusiak politikako eta gizarteko egonkortasunik eza eta gizarteko sektore
gehienek zioten mespretxua izan ziren.
Errege berriak gobernua eratzeko eskatu zion Serranori (nahiz eta ez ziren inoiz ondo konpondu).

Arazo politiko nagusienetariko bat Amadeoren aldeko alderdietan (unionistak eta progresistak) gertatutako barne-
banaketa izan zen. Progresismoaren barruan, bi joera sortu ziren: Kontserbadorea (Sagasta buru zela,
konstituzionalista esaten zitzaion eta Serranoren unionisten babesa izan zuten) eta Erreformista ( Zorrilla, erradikal
esaten zitzaien); bestetik; errepublikazaleen artean proiektu unionistaren alde agertu ziren eta besteak
federalismoaren alde.
Beste arazoak: hirugarren karlistada (1872- 1876); lurjabe handiak Canovas del Castilloren inguruan biltzea, Isabel
IIaren seme Alfontso errege izatea nahi zuten, langile mugimendua ( ideologia sozialista eta anarkista), Kubako gerra;
armadaren ezinegona…
Erregealdi horretan porrot egin zuen erdiko klaseetan oinarritutako monarkia demokratikoa.
1873ko otsailaren 10ean uko egin zion koroari. Hurrengo egunean, Kongresuak eta Senatuak, elkarrekin egindako
bilkuran, ERREPUBLIKA aldarrikatu zuten.

7.4. LEHEN ERREPUBLIKA (1873-1874)

Estanislao Figueras izendatu zuten errepublikazaleen eta progresista erradikalen arteko koalizioaren
lehenengo presidente. 1869ko konstituzioari eutsi zitzaion, baina monarkiari buruzko artikuluak kenduta.
1873ko hauteskundeetan deia egin zuten. Abstentzio handia izan zen eta errepublikazale federalak izan ziren garaile
eta Gorte Konstituziogile berriek Errepublika demokratiko federala aldarrikatu zuten.

ERREPUBLIKA FEDERALA. Francesc Pi i Margall hartu zuen gobernuko buruzagitza. Errepublikanismoaren


joeren arteko adostasuna bilatzen saiatu zen, baina arazo larriei egin behar izan zien aurre: bi gerra (Karlista eta
Kubakoa), errepublikaren aurkako ofizialak, eta gobernu-aldaketari ugari, errepublikano eskuindarrek eskatuta.
Pik karlistekin eta errepublikanoekin negoziatu nahi zuen, baina 1876ko uztailean, greba orokorra izan zen Alcoyn,
eta altxamendua orokorra sortu zen, greba tiroz bukatu zen. Berehala sortu ziten kantoiak eta Errepublika Federala
aldarrikatu zuten.
Kantonalismoa bi arrazoirengatik sortu zen: errepublika eskuindarraren kontra eta presioa egiteko errepublika
federala lehenbailehen ezartzeko. Gizarte mugimendu honen helburua zuzeneko demokrazia, udalen eta
diputazioen autonomia, kontsumo eta kintoen deuseztapena, lurren banaketa, antiklerikalismoa, eta erdiko klaseen

7
eta herri xehearen klaseen interesen defentsa. Suitzakoen moduko kantoi edo eskualde libre eta burujabeen
batasunetik sortutako espainiar federazioaren aldekoa.
Pik Kantoien altxamenduei aurre egiteko uko egin zionez, Nikolas Salmeron izendatu zuten errepublikako
presidente (ordena berrezarriko zuela- kantonalismo zabalkundea- eta oraindik egin gabeko gizarte-erreformak
onartuko zituztela) hitz eman zuen. Errepresio gogorra erabili zuen, armada eta guardia zibilaren bidez. Salmeronek
irailean kargua utzi zuen (ez zituen sinatu nahi izan armada karlistarekin bat egin zuten bi militarren heriotza zigorra).

Haren lekua Emilio Castelar hartu zuen (errepublikazale unitarioa). Erreserbistak mobilizatu zituen,
kantonalismoarekin bukatzeko eta bi gerretan, karlistan eta Kubakoan jarraitzeko. Konstituzioaren buruzko
eztabaida atzeratu zuen. Ganbarak konfiantza kendu zion eta dimisioa eman zuen.

Paviak generala estatu golpea eman zuen 1874ko urtarrilean eta guardia zibilaren bidez hustu Gorteak
desegin zituen. Erresistentziarik izan ez zenez, ez kongresuan ez hiriburuan, esperientzia errepublikanoa bukatu
egin zen.

Pavia estatu golpearen ondoren, Serrano jeneralak hartu zuen gobernuaren lehendakaritza urtarriletik
abendura arte, eta errepublika itxuraz estaliko diktadura izan zen.

Esperientzia errepublikazale iraultzaileak zer ekarri zuen ikusita, Isabel II.aren Alfontsoren itzulera prestatzen hasi
ziren. Cánovas ( bitarteko zibilak erabiliz, altxamendurik gabe) eta Martinez Campos jenerala (estatu golpea).
Abenduaren 29an tropei emandako hitzaldian, Alfontso XII.a Espainiako errege berria aldarrikatu zuen. Horrela
amaitu zen 1868an hasitako iraultza zikloa, eta Errestaurazioaren garai historikoa hasi zen.

You might also like