You are on page 1of 7

Trantsizio politikoa:1978ko Konstituzioa eta 1979ko

Estatutua
1.- Trantsizioa politikoaren hastapenak (1975-1977)
12. 1.2.- Goitik hasitako erreformak eta hauteskunde orokorrak
2.- 1978ko Konstituzioa
G 2.1.- Orotariko arazoak
2.2.- Gobernu sozialistak
A 3.- Trantsizioa Euskadin
3.1.- Gernikako Estatua
I 3.2.- Lurrralde Historikoen Legea
3.3.-Nafarroako egoera
A 3.4.- Egoera ekonomikoa
3.5.- Gaur egun
Testu iruzkinak:
23.- 1978ko Konstituzioa
24.- Gernikako Estatutua

1.- Trantsizioa politikoaren hastapenak (1975-1977)


Francoren esanetan,”dena lotuta eta ondo lotuta dago” eta berak izendatutako Joan Karlos I.
errege eta estatuko burutzat Arias Navarro bazeuden ere , hilabete gutxitara, gobernuaren
norabidea eta lehentasunak guztiz aldatu zituzten. Erreformatze onarpen hura gainera gorte
frankistengandik eta erregearengandik hasi zen.

Kaleko mobilizazioak gora egiten joan zen azken hamarkadan eta ikaragarria zen, antolatutako
grebak, manifestaldiak eta atentatuengatik; ETA-k protagonismoa hartuko zuen aurrerantzean.
Beste aldetik, elizak erreformak defendatzen zituen eta armadak estatu buruari leialak zirenez
irekitze prozesuan zegoen gobernuaren babesa ziurtatu zuten.

Arias Navarroren gobernuak, ez zuen asko iraun, bera immobilista zelako eta beste arrazoi
batzuetaz gain, erregeak bere dimisiora bultzatu zuelako. Erregeak orduan, Adolfo Suarez
izendatu zuen presidente, honek Espainiako erreformak aurrera aterako zituelako esperoan.
Honen alderdirik positiboena, bere elkarrizketarako irekitasuna izan zen, oposizioarekin hitz egin
zuelako, diktaduratik demokraziarako bide baketsua bilatuz.

1.2.- Goitik hasitako erreformak

1976.urtea erabakigarria izan zen, lehenik ​Erreforma politikorako legea ​onartu zen, gorteetan
onartu zen azaroan eta erreferendumean abenduaren 15ean. Lege honek Gorte Frankisten
amaiera suposatzen zuen eta bitxiena izan zen Gorte Frankista beraiek izan zirela onartu zutenak
eta honekin ate berri bat ireki ondorengo Trantsiziorako.
Espainiar gehienen jarrera moderatua zen, hainbeste gerra eta diktadura sufritu ondoren, bakea
eta lasaitasuna baino ez baitzuten bilatzen.
1977.urtea, urte garrantzitsua izan zen zenbait arrazoirengatik: lehenengoz, esan beharra dago,
terrorismoaren presentzia handia egon zela ezker eta eskuinekoen partetik. Hala eta guztiz ere,
Suarezek bere lanekin jarraituz, elkarte asko legeztatu zituen, PCE esaterako. Gainera,
hauteskunde demokratikoak ​antolatu zituen ekainean, eta berak eratutako gobernu koalizioak (

1/7
UCD) irabazi zuen, erdi moderatuak ziren alderdiak osatzen baitzuten. Bigarren postuan PSOE
gelditu zen.
UCD koalizioaren lehenengo gobernuan, hau da, Suarezen bigarren gobernuan, haien
lehentasuna egoera ekonomikoari aurre egitea zen, horretarako ​Monkloako Ituna ​(1977/10/25)
sinatu ahal izan zen indar politiko eta sozial guztiek adostuta. Itun honen helburua konstituzioa
adosten zen bitartean krisi ekonomiko eta gainontzeko arazoei aurre egiteko erabaki eta neurriak
adostea zen.
Oso garrantzitsua izan zen garai honetan, ​autonomien instituzionalizatzea​. Frankismoa
amaiturik, zenbait probintzia, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Katalunia, adibidez, autonomia
eskatzen hasi ziren, edo antzina izandako eskubide foralak berreskuratzea. Gobernua, horren alde
agertu zen, baina zenbait lekutan liskarrak egon ziren; Euskal Herrian bezala, gizartea oso zatitua
zegoen eta gatazka handiak zeuden. Baina, konstituzioa luzerako zihoanez, eta autonomien
arazoa jarraitzen zuenez, instituzio aurreautonomiko batzuk onartuak izan ziren , Consejo General
Vasco/ Euskadiko Kontseilu Orokorra, adibidez.

2.- 1978ko Konstituzioa

1977ko abuztuan, indar politiko guztiekin lortu zen adostasuna, EAJrekin izan ezik, eta lehen aldiz
kontsentsua lortuta, konstituzio zirriborroa prestatu, eztabaidatu, eta parlamentura eraman zuten.
Azkenean, abenduaren 6an onartua izan zen erreferendumean, ​1978ko konstituzioa. ​Erroldaren
%67k parte hartu zuen eta hautesleen %88ak honen alde botatu zuen.EAJk abstentzioaren aldeko
kanpaina egin zuen. Bere ezaugarrien artean, Europako aurrerakoienetarikoa izatea,
“Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko” gisa definitzen zuen eta Monarkia parlamentarioa
zela azpimarratu zen. Hala ere, Erregearen boterea eta eskumenak mugatuak ziren, Gorteek
baitzuten aginte gehiena. Espainia estatu akonfesionala baina hori bai, Eliza katolikoaren
lankidetza-harreman berezia azpimarratuz.
Eskubide indibidualak zehazki definituak zeuden esaterako:Autonomiaren aldarrikapen historikoa
egin zen, estatua deszentralizatuz. Baina eskualde guztiek lortu zuten euren Gobernua eratzeko
aukera. Suarez esanetan: “café para todos”, eta horrela autonomien/nazionalismoen aurkakoen
onarpena lortu.

Hauteskundeak,​hauek orokorrak, ​ ​bigarrenak,​ 1979ko​ martxoan izan ziren eta Suarezek bere
kanpaina UCDren gobernuaren lorpenetan oinarritu zuen.Abstentzioak gora egin zuen %32ko
izanik. Honen zergatia, krisi ekonomikoa eta terrorismoa izan zirela interpretatu zen.Herritarrek ez
zuten gobernuarengan konfiantzarik. Hala ere, emaitzak 1977koen antzekoak izan ziren, UCDk
irabazi zuen berriro.Hau bigarren legealdi demokratikoa izan zen.
Suarezen gobernuaren lehenengo erronka behin hauteskundeak irabazita, ​udal-hauteskundeei
aurre egitea izan zen. Beharrezkoak zen demokratikoki aukeratuak izatea. 1979ko apirilaren 3an,
UCDk jaso zituen boto gehien. Baina, PSOEren botoek gora egin zuten eta UCDri hiri
garrantzitsuenetako alkatetzak kendu zizkon. Esaterako: Madril eta Bartzelona.

Hurrengo urratsa ​autonomia-estatutuak​ onartzea izan zen: Katalunian, 1979ko urriaren 25ean
erreferendum bidez onartu zen eta Euskadin Suarez benetan ahalegindu zen Estatutua adosten
nazionalistekin. EAJ Autonomia Estatutuaren negoziazioan parte hartzea erabaki zuen.
Euskal Kontseilu Nagusiko eta EAJko buruarekin adostu zuen testua. Galizia,1980aren amaieran
berretsi zuen bere Autonomia Estatutua eta Andaluzian 1980ko otsailaren 28an eta bertan UCDk
kolpe gogorra jaso zuen.
Historikoki Autonomía nahi zuten lurraldea, Katalunia, Euskadi eta Galizia ziren bakarrik .UCDren
barruan bi jarrera ezberdin:
- Transferentzia autonomikoak murriztearen aldekoak
- Katalunian eta Euskadin hasitako prozesua Estatu osora orokortzea exijitzen zutenak.

2/7
Azkenik bigarren honek irabazi zuen , “cafe para todos” delakoa, eta horrela
autonomien/nazionalismoen aurkakoen onarpena lortu. 17 autonomi sortuko ziren baina bi bide,
bata azkarra edo historikoena 151. artikuluaren bitartez eta bestea motelagoa 143.artikuluaren
bidetik.

2.1.- Orotariko arazoak


Testu-inguru honetan esan krisi ekonomikoak nabarmenki okertu zituela ​gizartearen bizi
baldintzak​, eta nahasmen politiko honek atzeratu zituela hartu beharreko erabaki eta neurriak
Bestalde, ETAk Konstituzioan idatzitako aldaketa demokratikoak onartu gabe jarraitzen zuen; bere
aurkako jarrera erakusteko 1978an 65 pertsona hil zituen. Ezker muturrak (GRAPO) ere atentatu
terroristak antolatu. Ultraeskuinak atentatu batzuk egin zituen, ETAko buruzagi gorena hil zuen,
“Argala” Jose Miguel Beñaran. Honi gehitu behar zaio ejerzitoko ezinegona eta presio militar
honek 1981ean Suarez kargutik kentzeko zurrumurruak areagotu zituela. Arrazoietako
bat,1980ean ETAK hil zituen 96 pertsonetatik, askok ordena publikoan lan egiten zutelakoa.

Bi aldetako ezinegonari gehitu behar zaioa Adolfo Suarezek lortutako aldaketa demokratikoek ez
zutela eraginik. Bestalde, parlamentuko gehiengoa eta udal garrantzitsuenak 1979tik, ezkerraren
esku zeudela. 1980an zehar arazoak areagotu ziren Suarezen partidu barruan eta hirutan aldatu
behar izan zuen bere gobernu-taldea:
- Maiatzean: UCDren kontrako jazarpen-estrategiak.
- Uda ondoren: dibortzioa legeztatzeko proiektuak UCDren barruko krisia areagotu zuen.
Egoera ikusita, 1981eko urtarrilaren 29an Suarezek gobernuko presidentetza utzi zuen.

Gobernubururik gabe ez geratzeko UDCk Leopoldo ​Calvo Sotelo​ jarri zuten presidente. Baina,
militarrek gobernu burutza ahula ikusi eta estatu ​kolpea ematea ​erabaki zuten eta 1981eko
otsailaren 23an,eta Calvo Soteloren inbestidura saioan, ​Tejero tenientea​ eta bere agindupean
zegoen Guardia Zibilaren destakamendu bat, indarrez sartu zen Diputatuen kongresuan. Bestalde,
Milans del Bosch kapitain jeneralaren tankeek Valentzia hartu zuten. Egoera ikusita Erregeak
hartu zuen esku, eta militarren porrota eragiteaz gain, nabarmenki indartu zuen bere irudia
espainolen aurrean demokraziaren salbatzaile agertuz.Estatu kolpearen porrotaren ondoren,
Espainian zehar manifestaldi ugariak egon ziren.
Estatu-kolpearen (O-23) eragina nabaria izan zen ondorengo hilabeteetan Calvo Soteloren
Gobernuaren politikan. Estatutu-transferentziek sortzen zituzten tentsioak ikusita, UCDk eta
PSOEk autonomien garapena itundu zuten, asmo murriztaileekin. Honek, Kataluniako eta
Euskadiko nazionalistak zeharo haserretu zituen. Parlamentuan gatazka latza izan ondoren,
Gorteek ​Autonomia Prozesua Harmonizatzeko Lege Organikoa –LOAPA​- onartu zen, 1982ko
ekainean.

Arazoak pilatzen zihoazen,1981eko maiatzean, koltza-olioaren aizunduak( adulteratuak) mila


hildako eta milako kaltetu izan zituen. Azken ardura gobernuarena zen. Bestalde, Guardia Zibilak
Almerian ETAko kidetzat hartu zituzten 3 gazteren heriotzen erantzukizunari aurre egin behar zion
gobernuak.
Dibortzio Legea aurrerakoia( UCDk onartzen ez zuena) Diputatuen Kongresuan onartu zen
1981eko uztailaren 7an.
Calvo Sotelok, alderdiaren programa berriro definitzen zuen bakoitzean, okertu egiten zuen
egoera. Horrela, Suarezek berak UCD utzi zuen, CDS (Centro Democratico y Social) sortzeko.
Calvo Sotelok, Espainia NATOn sartzea lortu zuen. Baina, honek oraindik gehiago okertu zuen
gobernuarekiko herri gaitzespena, PSOEren alde jarriz. Hori zela eta, Calvo Sotelok
hauteskundeak aurreratu zituen, 1982ko urrira. Eta hauetan PSOE izango da gobernura iritsiko
dena.

3/7
2.2.- Gobernu sozialistak

Trantsizioa bukatutzat eman zen zentro-eskuinetik zentro ezkerrerako aldaketa eman zenean,
gehiengo absolutuarekin eta modu baketsuan.
Garaipenaren faktoreen artean zeuden:
- Hauteskunde kanpainan emandako itxura sozialdemokrata edo moderatua.Baita hautesleei
itxaropenez beteriko programa: 800.000. lanpostu, NATOn jarraitzeari buruzko
erreferenduma, EEEn integratzea eta nazioarteko isolamendua gainditu, krisi ekonomikoa
gainditzea helburu nagusia…
- UCDren zatiketa, Suarezek CDS sortu,...
- PCEren barne egoera latza eta hauetako asko moderatzea PSOEri botoa emanez.

Urte hauetako​ lorpen​en artean: hazkunde ekonomiko orokorra,errepide sarearen


berriztapena,Gizarte Segurantzaren orokortzea, irakaskuntza ez-unibertsitarioren erreforma,
abortuaren zigor-gabetzea,...Dena den, hauekin ere ​arazoak​ egon ziren: 1986ean NATOko
erreferendumean PSOE baiezkoaren agertu zelako, aurretik bere leloa ” OTAN, de entrada no”
izan zenean. Kostu sozial handia izan zuen Birmoldaketa politika eramateagatik, derrigorrezkoa
dena den. ​Eskandalu​ ugari: FILESA, alderdien finantziazio irregularrari lotua, Luis Roldan, GAL…

1993an gehiengo absolutua galdu ondoren, ​1996an hauteskundeak​ aurreratu eta J.M. Aznarrek
zuzenduriko ​Alderdi Popularra​ iritsi zen agintera. Gehiengorik gabe baina kataluniar, kanariar eta
euskal nazionalisten laguntzarekin.

3.- Trantsizioa Euskadin

Indarkeriak gora egin zuen 1976.urtean, trantsizioko gertaerarik odoltsuenetako bi gertatu ziren
Euskadin eta Nafarroan:
- Gasteizen: poliziak 5 langile hil zituen ​martxoak 3ko manifestazio​ batean.
- ​Jurramendiko​ kontzentrazio karlista (Nafarroan): 2 pertsona hil baitziren, Karlos Borboikoaren
eta haren anaia Sixtoren aldekoen arteko liskarren ondorioz.
Gertaera hauen ondorioz sortu zen Coordinacion Democratica izeneko oposizioa eta besteak
beste, hurrengo eskariak egin zituzten: alderdi eta sindikatu guztiak legeztatzea, hauteskunde
libreak egitea, amnistia orokorra…

ETAren urte odoltsuenak hemendik aurrera kokatzeak areagotzen du biolentziaren indar handia.
Bereziki Armadako eta Guardia Zibileko kideen kontra antolatzen zituzten atentatuak. Aipagarria
da 1976-1977 urteetan ETAren banaketa gertatu zela: alde batetik, ETA politiko militarra eta
bestetik, ETA militarra.
Esan bezala, terrorismo-giroa areagotzen ari zenez, Suarezen gobernuak, ​amnistia​ bidez, preso
terroristak deserriratzen eta ikurrina legeztatzen saiatu zen Euskadiko giroa baretzeko asmoz.

UCDk sortu zuen ​Euskal Kontseilu Nagusia ​(EKN/CGV) 1978ko urtarrileko dekretuaren bidez.
Honen buru Ramon Rubial sozialista izan zen. Instituzio aurreautonomiko honetan, Araban,
Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan hautatutako diputatu senatariak sartuko ziren. Nahiz eta
azkenean Nafarroako parlamentariek parte ez hartzea erabaki zuten.
Azaroan, EKNak ​estatutu-proiektua ​gertatzeko parlamentu-biltzarra antolatu zuen, Konstituzioa
onartu bezain laster gobernu zentralari aurkezteko. Testua, EAJk prestatu zuena hartu zen
abiapuntutzat eta PSEk, EEk eta ESEIk sinatu zuten, UCDk babestu ondoren. (AP eta HB
kanpoan geratu ziren).

4/7
Konstituzio honen garrantzia alderdi politiko gehienek adosteko modukoa izan behar zuela zen,
Espainiako historian gauza berria zena.​1978ko konstituzioak​ nazionalisten aldarrikapenak
kontuan hartzen zituen arren ez zituen guztiak betetzen. Batez ere, Espainiako nazioaren zati
ezintasuna (2.art) izan zen polemikoa.

Bestalde, Nafarroa prozesu zehaztugabea ere airean uzten zuen. Konpentsazio gisa,
estatutu-proiektua bozkatu zuten lurraldeei autonomiarako irispidea errazten zien bigarren
xedapen bat zegoen Konstituzioan.
Nazionalistentzat ez zen nahikoa izan konpentsazio hori eta EAJk abstentzioaren alde egin zuen
1978ko konstituzioaren erreferendumean.

1979ko martxoaren 1ean​, demokraziako bigarren hauteskunde orokorrak egin ziren.


Emaitzak Adolfo Suarezen gobernu zentralista mantendu zuten eta PSOE oposizioko gehiengo
alderdia bihurtu zen. Eta Euskal Herrian berriz:
- EAJk bildu zituen boto gehien.
- PSE bigarren geratu zen
- Ezker abertzaleko alderdiek, euskal bizitzaren sektore garrantzitsu bat ordezkatzen
zutela, goranzko joera nabaria erakutsiz.
Guztira 7 diputatu lortu zituen Nazionalismo ezkertiarrak eta EAJk lortutako indarrak.

3.1.- Gernikako Estatutua


Estatutu Proiektua​ ​1978ko abenduaren 29an, Konstituzioa indarrean jarri zen egun berean
aurkeztu zen Gorteetan. Negoziazio prozesu bat jarri zuen martxan non Suarezek berak parte
hartu zuen. Prozesu honek, jarrerak hurbiltzeko eta estatutu-transferentzia nagusien edukiak
adosteko balio izan zuen.
EAJk aldarrikapenezko jarrerari eusten ziolarik, gobernuak amore eman zuen nazionalismo
moderatuaren aurrean, ETAren eraso odoltsuak ekiditeko.

Gernikako Estatutua​ aurrerapauso garrantzitsua izan zen euskal aldarrikapen historiko


batzuentzat. Horrela, Espainiako Estatuaren barruko autonomia-erkidego izendatu baitzuten.
Estatutuan zehaztu gabeko zenbait gai jorratu ziren:
- Nafarroa Euskal Herriaren barruan sartzeko aukera ( 4. xedapen gehigarrian)
- Ordena publikoa, polizia propioa, Ertzantza
- Hezkuntzan erabateko eskubideak
- Ogasun autonomoa
- Kontzertu ekonomikoak
- Foruak eta eskubide historikoak
- Eusko legebiltzarra,
Garaileak: nazionalismo moderatua eta gobernuaren erreformismoa izan ziren.

Estatutua 1979ko urriaren 25ean​ onartu zen, abstentzio portzentai altuarekin ( %40) Ezker
abertzalea eta APk izan ezik (%5a), beste taldeek baietza eman zuten( %54). Argi zegoen
euskaldunen artean banaketa sakona zegoela:
- Estatutuaren aldekoak ( estatutistak): Eusko Autonomia Estatututik sortutako legitimitate
berri bat mantentzen zuten.
- Abertzale erradikalenak, aurkako jarrera. Erabilitako argumentuen artean:
- Estatutua ilegitimoa da, euskaldunek onartu ez zuten Konstituzio espainiarrak
emandakoa delako.
- Euskal lurraldetasuna errespetatzen ez duelako, Nafarroa kanpoan geratzen baita
- Ez duelako autodeterminazio eskubidea jasotzen.
Espainiar Gorteen onespena lortu ondoren autonomia hauteskundeetarako deialdia egin zen.EAJk
% 38,8 a lortu zuen, HBk %16,5a, PSOE % 14,2. Karlos Garaikoetxea hautatu zuten Eusko
Jaurlaritzako lehendakari, eta erakunde berria sendotzeari ekin zion. 1981ean Kontzertu

5/7
Ekonomikoa izenpetu eta berreskuratu zen, autogobernua garatzeko finantziazio tresna
funtsezkoa.

3.2.- Lurralde historikoen Legea


Lege honek probintzi mailako erakundeek (erakunde foralak) jasoko zuten botere maila arautzen
zuen. Agerian utzi zuen EAJren barneko jarrera kontrajarriak:
- Jarrera zentralizatu edo unitarioa, C. Garaikoetxeak ordezkatua: Eusko Parlamentuari eta
Gobernuari botere handi eman, probintzietako Batzar Nagusien eta Diputazioen kaltean.
Garaikoetxearen kezka, Diputazioen interesen menpe egongo zen gobernu ahuleko
lehendakari izatea.
- Jarrera foralista, Emilio Guevara eta Xabier Arzallusek ordezkatua. Herrialdeetako
instituzioen botere historikoa mantendu nahi zuten erakunde berrien , Legebiltzar eta
Jaurlaritza, kaltetan.
Legeak azken jarrera hau jaso zuen, hau izan baitzen EAJren aukera. Eusko Jaurlaritzaren
ahalmena murrizten zuen, besteak beste, zergak jasotzeko ahalmenik gabe geratzen baitzen.
Honen aurrean eta alderditik jasotako babes eskasa ikusita dimititu egin zuen 1984ko amaieran,
J.A. Ardantzak ordezkatu zuen.
Urte horretan, EAJko Biltzarrean krisiari aurre egin ezinik, alderdiaren zatiketa gauzatu zen eta
EA, Eusko Alkartasuna, sortu zen. Hauteskundeak aurreratu behar izan zituzten 1986an eta
nazionalismo moderatuaren bi alderdi (EAJ, EA) aurkeztu ziren.

3.3.- Nafarroako Foru Hobekuntza


UCDk Nafarroa euskal lurralde batuaren aldeko proiektutik kanpo uzteko estrategiak arrakasta
izan zuen EAJ eta PSOEk horren alde egin baitzuten.Kasu honetan 1841eko Lege Itaundu edo
Paccinadatik abiatu ziren. 1979ko Lege Dekretuak Foru Parlamentua osatzea ahalbidetzen zuen.
Nafarroak, beste lurraldeek ez bezala, eskubide historikoak erabili zituen lurralde
instituzionalizazio-prozesu hau erreferendum baten bidez onesteko; beste hitz batzuetan, herri
kontsultarik gabe uzteko.
1980an foruen berrezartzea eta foru-erakundeen antolakuntzarako oinarriak ezartzen hasi ziren.
Foruen Hobekuntza ​( Amejoramiento del Fuero Navarro) Espainaiko Estatu eta Nafarroako
ordezkarien arteko negoziazioaren ondorioa izan zen, baina ordezkaritza horretatik kanpo geratu
abertzaleak eta ez zen Autonomia Estatuturik egiteko biderik eman. 1982/8/10ean onartu zen
ofizialki Foruen Hobekuntzarako testua, euskal lurraldeen-banaketa berretsiz.

3.4.- Krisi ekonomikoa


Giro politiko nahasi honi gehitu behar zaio Petrolioaren krisi orokorrak sortutako ​eragina​ gurean:
“Siderurgiaren espezializazio”ak eragindako kalte izugarriak, gizarte giro nahasiak eta biolentzia
politiko-sozialak inbertsio eta garapenaren murrizketa suposatu zuen. Politika ekonomiko
desegokiak ere krisia areagotu zuten. Krisi hau diktaduraren bukaeran eta trantsizio hasieran
eman zen eta gobernuek, Europan ez bezala,berandu erreakzionatu zuten, defizitaren eta
inflazioaren hazkunde izugarria probokatuz.
Krisiaren ondorio​ sozialak, langabeziaren igoera: 1973-83 urteetan 123.000 lanpostu galdu ziren
gurean, Bizkaian eta Gipuzkoan bereziki. Gazteei eragin zien batez ere, 25 urtez azpikoen erdiak
ez zuen lanik. 80 hamarkadan eta Birmoldaketaren eraginez hazkunde ekonomikoa eman zen
1985-1990 bitartean baina langabezi tasak ia berean mantendu ziren.

3.5.- Estatutua gaur egun


Ondorengo urte hauetan zaila izan da testuak adierazten dituen​ eskumen ​guztiak lortzea, baita
ere Kontzertu Ekonomikoak normaltasunez negoziatzea ere eta horrek desadostasun eta kexuak

6/7
eragin ditu. Azken bultzada 2019 izan da zenbait eskumen lortu(autopisten kudeaketa eta trenbide
zati batzuk) baina oraindik ere beste 35 gelditzen dira ​transferitze​ko tartean espetxeak eta
Gizarte Segurantzarena. Eztabaida edo borroka hauek hauteskunde giroan eta aurrekontu eta
gobernu berrien babesaren truke erabiltzen dira bereziki.
Bestalde eta 2018tik hasita EAEko ​ Estatus Politiko Berri​ baten negoziazio talde bat ari da
alderdi guztien partaidetzarekin. Duela 40 urte indarrean sartu eta oraindik bete gabe dagoen
dagoen Gernikako Estatutua ordezkatuko duena. Ondo bidean 2020rako amaituta beharko luke
hasieran Legebiltzarrak eta ondoren herritarrak erreferendumaren bidez.

7/7

You might also like