You are on page 1of 7

15. testua.

- EUSKAL HERRIKO
ESTATUTUARI BURUZKO LEGEA
(1936)
20. TESTUA. EUSKAL HERRIKO ESTATUTUARI BURUZKO LEGEA (1936)
Diputatuen Kongresuak honako LEGE hau agindu eta berretsi du:
1. art. Errepublikako konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde
autonomoa osatzen dute espainiar estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea
aipatutako probintziek gaur egun osatzen dutena izango da eta horiek, aldi berean, modu autonomoan
gobernatuko dira (…). Euskara, gaztelania bezala, Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da (…).

5. art. Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko babes


juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia erregimena ezartzea.
10 art. Euskal Herriaren botereak herrian sortzen dira eta Errepublikako konstituzioaren eta Estatutu honen
arabera erabiliko dituzte berak erabakitzen dituen organoek honako mugapen hauen arabera:
a) Eskualdeko organo legegilea (…) sufragio unibertsal, berdin, zuzen eta
sekretu bidez (…) hautatuko da.
b) Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du eta presidentea izango da
eskualdearen ordezkaritza Errepublikako harremanetarako (…).
Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko baldintzek irauten duten bitartean. Euskal
Herrian behin-behineko Gobernuak aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-
behineko Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi egunen barruan
izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren botoa askatasunez eman dezaketen herriak
aukeratutako zinegotziek (…). Behin-behineko Gobernulo lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore
zibilak egiaztatuko du (…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko Gobernuko kideak izendatuko
ditu eta horiek ez dira bost baino gutxiago izango.

Diputatuen Kongresua, 1936ko urriak 4


Madrilgo Gazeta, 281.alea, 1936ko urriaren 7koa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1.alea.1936ko urriaren 9koa.
A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…).

Testu mota: Testu historikoa juridikoa, autonomia estatutua delako.

Non eta noiz idatzia : Euskal Herrian idatzia eta 1936ko urriaren 1an
Valentzian bildutako Gorteek onartua , 1936ko urriaren 4an
Madriden aldarrikatua.
.
Egileak: Prieto-k burutua, eta Jose Antonio Agirrek idazkari bezala
osatutako batzordeak.

Nori zuzendua eta xedea: Testua Euskal Herria eta Espainiako herriari
zuzendua dago.
B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Espainiar estatu barruan eskualde autonomo bezala
antolatzen dira, Euskal Herria izenarekin. Euskal autonomia barruan probintzia
bakoitza modu autonomoan gobernatuko da.
- Euskera gaztelania bezala hizkuntza ofiziala izango da.
- Euskal Herriari dagokio polizia erregimena ezartzea.
- Herriarengandik sortzen den legislatiboa, sufragio unibertsal , berdin eta
sekretuaren bidez hautatuko da.
- Organo betearazlearen presidentea autonomiaren ordezkaritza izango du
Errepublikako harremanetarako. Gerra zibila irauten duen bitartean behin-behineko
gobernua eratuko da, estutuak emtaen dizkion eskumen guztiekin.
Behin-behineko gobernu horren lehendakaria, bere botoa askatasunez eman
dezakeen udaleen zinegotziek hautatuko dute. Hautaketa Bizkaiko gobernadore
zibilak egiaztatuko du.
Lehendakariak behin-behineko Gobernuko kideak izendatuko ditu.
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu.
- Fronte Popularreko programak jasotzen zuen bezala, gorte berriak laister hasi ziren
autonomia proiektua egiten. Nazionalisten argi zuten autonomia bakarrik Frontearen
gobernuarekin lortutako akordio bidez lortuko zela, hori dela eta, batzordea bat osatu
zen Prietok zuzendua eta J.A. idazkari zuena . Batzorde honek egin zuen lehenengo
gauza Arabako erreferenduaren emaitzak ontzat ematea izan zen eta ekainerako
bukatua zegoen autonomia estatutuaren prozesoa azkartuko da.
-1936ko uztailaren 18an gerra piztu zen eta honek autonomia-prozesua bertan
behera utzi zuen . Araba eta Nafarroa nazionalen alde jarri ondoren, irailean Gipuzkoa
ere matxinatuen eskuetan eroriko zen, eta Errepublikako gobernuari EAJren
atxikimendua eraginkorragoa interesatzen zitzaion, hori dela onarpenaren prozesua
azkartu egin zen, eta urriaren 1an Valentzian zeuden Gorteak onartu egingo zuten,
Euskal Herriaren autonomia Estatutua.
Baina nazionalista euskaldunak Errepublikaren alde jartzea oso positiboa izan zen
baita errepublikarentzat, indarrak handitzeaz aparte, autonomiaren burutzan
lehendakari katoliko moderatu bat egotea propaganda ona zelako Errepublikaren
alde, eta argumentuak kentzen zizkiolako alde nazionalekoei bere matxinada
gurutzada bezala aurkezterakoan, eta bere borroka elizaren kontrako komunista
ateoen aurkako gerra bezala.
TXANPON PROPIOA
D) Iruzkina eta ondorioak: Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai
historikoa ulertzeko.

1936ko estatutuak onartzen zituen eskumenak , aurreko testuetakoak baino mugatuagoak


izan arren, gerra egoera zela eta, Jose A. Agirrek Bizkaiko udal zinegotziek bozkatutako
lehendakari nazionalistak, eskumen zabalak izan zituen:
- Dirua txanpondu zuen.
- Estatuko funtzionariak bere kontrolpean jarri zituen.
- Gerra zuzendu zuen.
- Euzko gudaroztea edo euskal armada osatu.
-Gerra egoerak bestetik Agirre defentsa kontselari bezala gerra zuzentzeko aukera emango
zion, eta honen barne euzko gudaroztearen sorrea Euskal Herriko ejerzitu bezala 50
batailoekin osatua: 25 nazionalista, beste 25 beste Fronte Popularreko beste alderdiek
osatutakoak. Horretaz aparte estatuko funtzionariak bere kontrolpen jarriko zituen, eta lehen
esan bezala txanpona aterako zuen, gerra egoerak bultzatuta.
- Baina nazionalista euskaldunak Errepublikaren alde jartzea oso positiboa izan zen baita
errepublikarentzat, indarrak handitzeaz aparte, autonomiaren burutzan lehendakari katoliko
moderatu bat egotea propaganda ona zelako Errepublikaren alde, eta argumentuak kentzen
zizkiolako alde nazionalekoei bere matxinada gurutzada bezala aurkezterakoan, eta bere
borroka elizaren kontrako komunista ateoen aurkako gerra bezala.

You might also like