You are on page 1of 3

IDENTIFIKAZIOA

Aztertzen ari dugun testua Blasco Ibañezen “El intruso” eleberriaren pasarte bat da. Testu hau
narratiboa da bere izaeraren arabera eta bere gaia aztertzen badugu soziala dela esan behar dugu,
langileen egoera azaltzen duelako. Pasartearen idazlea Vicente Blasco Ibañez da, idazle sozialista eta
errepublikano ospetsua. Testua publikoa da, liburu batean argitaratuta dagoelako eta interesa daukaten
biztanle guztientzako dago zuzenduta, bere helburua irakurlea kontzientziatzea da. Lehenengo
mailako iturriko testua da gertaera eta ideazkera garai berekoa delako. Liburua 1904an publikatu zen,
momentu honetan Alfontso XIII.ena da erregea eta industria azkar garatzen ari zen bereziki Bizkaiko
meategietan. Gainera erregenerazionismoa garrantzia handikoa izan zen gune honetan.

ANALISIA
Testu honen ideia nagusia Bizkaiko metalurgian lan egiten zuten langileen egoera deskribatzea da eta
egoera hori zalatzea. Horretarako, eleberriaren protagonista, Paco Arrestiren ahoan jartzen du.
Pasartea bi paragrafoetan zatitu dezakegu, lehen paragrafoan langileen egoera deskribatzen du eta
bigarren zatian eskubideak aldarrikatzeko zailtasunak azaltzen dira eta lan postu desberdinak
deskribatzen dira.

Lehenengo paragrafoan langileen egoera kaskarrak deskribatzen dira bere neke fisiko eta morala
aipatuz. Zati honetan languileen eguneroko menua deskribatzen du Blasco Ibañez eta lan eta bizi diren
tokiko egoera zalatzen dira baita. Toki hoietako egoerak gogorrak, kaltegarriak eta osasunaren
kontrakoak ziren. Langile gehienek barrakoietan biziz ziren, kalitate oso txarreko bizilekuak zirenak
non egoera oso kaskarretan bizi ziren higene neurri iha gabe.

Bigarren paragrafoan, Bizkaiko kokapena onagatik, goxea bultzatuta etengabe iristen zirela langileak
aipatzen da. Ondorioz, oso zaila zela langileen eskubideak aldarrikatzea eta bizi-baldintzak hobetzea
azaltzen da. Paragrafo honetan lan postuak azaltzen dira baita, kanterako lanetan aritzen ziren
gehienak, ordezkoak bilatzea oso erraza zen lan-postu honetan eta horregatik iha ezinezkoa zen
eskubideak aldarrikatzea. Aldiz, lurpeko meazuloetan lan egiten zutenak ikaskuntza bat jaso behar
zuten eta hauek zailagoak ziren ordezkatzeko.
TESTU INGURUA

Eleberri hau publikatu zen momentuan, berrezarkuntza garaian kokatzen gara, Alfontso XIII.aren
erreinaldian eta hondamendia gertatu ondoren. Hirugarren karlistaldia amaitu ondoren industralizazio
modernoa hasi zen gertatzen Euskal Herrian. Blasco Ibañez eleberriaren pasartea ulertzeko Euskal
Herriko industralizazioa eta gizartean sortutako ondorioak aztertu behar dugu.

Bizkaian metalurgia eta siderurugia garrantzia handikoak izan ziren. Bilbo inguruko meategietan onak
ziren baldintzak batzuk eman ziren: burdinaren kalitatea ona zela eta kokapen estrategiko bikaina
zuela itsasotik gertu. Bestalde, Nafarroan eta Araban nekazaritza izan zen oinarri eta Gipuzkoan
geroago garatu zen industria. Etengabeko imigrazioa industria bultzatu zuen Bizkaian eta asko garatu
zen, hori dela eta azkarra eta gogorra izan zen.

Meategietan ustakuntza masiboa egiteko kanpaina modernoak sortu ziren, batzuk ingelesak. Burdina
Inglaterrara exportatzen zen eta irabazitako dirua azpiegituran, siderurgian eta bankuetan inbertitu
zen, Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren adibidez.

Blasco Ibañezek bere liburuan salatu zuen bezala meatzetan lan egiten zuten langileen egoera txarra
zen. Langile hauek bizimodu oso gogorra zuten, higiene, osasun eta intimitate baldintza minimoekin
eta elikadura oso eskasarekin. Normalean enpresaburuen barrakoietan bizi ziren eta derrigorrutak
zeuden enpresaburuen dendetan erostera, bonoetan kobratzen zuten.

Egoera honek gizartean ondorio sozial ugari sortu zituen: ume asko abandonatutak geratzen ziren,
alkolismoa ematen zen, prostituzioa ere… Gainera langile gehienak kanpotarrak ziren; egoera horrela
zela ideia sozialistak zabaldu ziren langileen artean eta lehenengo langile-elkarteak agertu ziren,
PSOE eta UGT nagusituz. Langileen mugimeduak talka egin zuten Euskal kultura eta ohiturekin eta
horrek euskal abertsaletasunaren sorrera eta garapena eragin zuen, horrela EAJ sortu zen eta 1911an
lehen sindikatu abertzalea, Sociedad de Obreros Vascos, gaur egungo ELA.

GARRANTZIA
Testu hau garrantzia handikoa izan zen Bizkaiko matzetan lan egiten zuten langileen bizi baldintzak
guztien begien aurrean jartzeko. Gainera kritika oso zorrotza egiten zion burguesiari. Horrek guztia
langileen mugimendua sortu zuen sindikatu berriak eta alderdi berri batzuk sortuz: Alderdi
Komunista eta Alderdi Sozialista adibidez, langileen aldeko politika egin zutenak.
EAJ-n bi joera elkartu ziren: Sabinoarena, independentista eta bestalde Ramon de la Sotarena,
moderatuagoa eta autonomista. Bi joera hauek tirabirak izan zituzten Gerra Zibila hasi arte. Une
historiko horretan, tendentziak elkartu ziren Francoren nazionalistei aurre egiteko.

You might also like