You are on page 1of 2

IDENTIFIKAZIOA

Aztertzen ari dugun testua Euskeldun Batzokijaren Estatutak dira. Testua arauzle-doktrinala da bere
izaeraren arabera, asiraldirako toki baten arauak direlako eta bere gaia aztertzen badugu
politiko-soziala dela esan behar dugu gai politikoak jorratzen dituelako, esate baterako
abertsaletasunaren ideolgia. Testu honen egilea Sabino Arana da, EAJ-ren sortzailea. Batzen den
testua publikoa da eta biztanle guztientzako baina bereziki abertsaletasunarekin bat datozenentzako
zuzenduta dago. Lehen mailko iturriko testua da gertaera eta idazkera garai berekoa delako. Testua
1984an publikatu zen Bizkaitarra aldizkarian, momentu honetan Maria Kristinaren erreginaordetzan
kokatzen gara. Gune honetan nazionalismoak sortuko dira.

ANALISIA
Testu honen idei nagusia Euskeldun Batzokian egon behar zuten printzipio kultural, politiko eta
ideologiko batzuk azaltzea da. Testuan 8 artikulu bereiz dezakegu.

Lehenengo artikulan Euskeladun Batzokia zer den azaltzen da, bere helburua eta ideologia aipatuz eta
bere leloa izendatuz: “Jaun Goikoa eta Legi-Zaharra”. Batzokia aisiraldirako gunea zen harremanak
zuena helburu.

Bigarren artikuluan, buru batzar barruan jaio zela Batzokia azpimarratzen da eta ondorioz buru
batzarren legen menpe egongo dela esaten da, Sabino Aranak idatzitakoak.

3,7,5 eta 6 artikuluetan leloaren lehen partea aipatzen da erlijioari eta jainkoari erreferentzia egiten
dio. Bizkaia katolikoa dela eta jainkoa politikaren aurretik jarri behar dela esaten da. Gainera oreka
aldarrikatzen du erlijioa eta politikoa artean.

Laugarren artikuluan, leloaren bigarren parteari egiten dio erreferentzia. Euskal arraza, euskara eta
euskal ohiturak dutenak foruak berrezkuratu dituztenak direla esaten da.

Azken artikuluan, Euskalerria izeneko estatu-kofederala osatuko duten probintziak aipatzen dira.
Bizkaiaz gain, Araba, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarro Behera, Zuberoa eta Nafarroa osatuko dute.
TESTU INGURUA

Testu hau publikatu zen momentuan berrezarkuntzaren garaian kokatzen gara, Maria Kristinaren
erreginaordetzan zehazki eta nazionalismoaren garapenean. Testu hau ondo ulertzeko foruak eta
hirugarren gerra karlista aztertu behar dugu.

Foruak euskal guneak antolatzen zuten legeak ziren, lege hauek antzinako askatasunean zeuzkaten
jatorria, koroa eta estatua garatu gabe zeudenenan. Lege zaharrak, erlijioak oinarritzen ziren eta
batzuk idatzitak zeuden eta beste batzuk ez.

Lehen karlistaldia amaitzean 1837ko irailaren 19ko legea promulgatu zen eta foruak zeuzkaten
abantail batzuk kendu ziren. Hortik urte batzuetara, hirugarren karlistaldia egon zen eta hau amaitzean
1876ko uztailaren legea publikatu zen foruak guztiz abolitu zuena.

Egoera honi industralizazioa Euskal Herriko gizartean izan zuen eragina gehitu behar dugu.
Industralizazio modernoa garatu zen Euskal Herrian, bereziki Bilbo inguruan, onak ziren baldintza
batzuk eman zirela-eta. Goxea bultzatuta migratzaile ugari etorri ziren. Ohitura berriek nagusitzen
hasi ziren eta talka egin zuen Euskal kultura eta ohiturekin.

Egoera honetan euskaldun askorentzat, foruen desagerpenarekin eta herriak zuen ezaugarri propio
batzuk arriskuan ikusita, Euskaldun nazionalismoa zabaldu zen. Abertsaletasuna Luis eta Sabino
Arana anaien eskutik zabaldu zen. Familia karlista batekoa ziren, Sabino Bizkaitar aldikariaren
sortzailea izan zen eta Euzkadi terminoa eta ikurriña sortu zuen. Abertsaletasuna katolizismoa, foruak,
separatismoa, euskara eta euskal-ohiturak defendatzen zuen. 1885an EAJ sortu zen Sabino Aranaren
eskutik nazionalismoaren idealei jarraituz.

GARRANTZIA
Dokumentuak agerian jartzen du, euskal nazionalismoa hasieran kulturarekin lotuta sortuko zela.
Estatutuak interesgarriak dira hasierako abertzaleen ideologiaren atal batzuk ezagutzeko. Bizkairako
planteatu zituen eta horregatik nazionalismoa bizkaitartasunarekin parekatzen da.

Sabinoren ideia abertsaletasuna eta euskal kultura zabaltzea izan zen eta ideia honekin Bilboko
Batzokia fundatu baino urte bete geroago, 1895ko uztailaren 31ean EAJ sortu zen.

EAJ-n bi joera elkartu ziren: Sabinoarena, independentista eta bestalde Ramon de la Sotarena,
moderatuagoa eta autonomista. Bi joera hauek tirabirak izan zituzten Gerra Zibila hasi arte. Une
historiko horretan, tendentziak elkartu ziren Francoren nazionalistei aurre egiteko.

You might also like