You are on page 1of 2

22.

TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN


SERMOIA (1974-02-24)

TESTUAREN IDENTIFIKAZIOA

Honako testu hau 1974ko otsailaren 24an Bizkaiako elizetan irakurritako sermoia da, “El
Cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos” izenez ezaguna dena. Testu honen
egilea Antonio Añoveros Bilboko gotzaina da, Tabudako, Malagako, Cadiz eta Ceutako
apezpikua ere izandakoa. Testua publikoa da, orokorrean euskaldun guztiei zuzenduta
dagoelako, baina batik bat Bizkaiko fededunei. Testuaren izaera soziala, politikoa eta
erlijiosoa da. Lehen mailako testua dugu.

TESTUAREN ANALISIA

Testu honetan azpimarratzen den ideia nagusiena Euskal Herriak bere identitate propio
zabaltzeko eta bermatzeko duen arazoa da. Berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak
ditu Euskal Herriak, egilearen arabera, nortasun propioa ematen diotenak. Adibidez
hizkuntza: "nabarmentzekoa da milaka urte dauzkan hizkuntza". “Euskal gatazka” bezala
ezaguna dena definitzen saiatzen da Añoveros. Bere ustez, euskal nortasuna zapalduta
dagoela sentitzen dute herritar askok, diktadurak euskal hizkuntza eta kulturari ezartzen
dizkion debeku eta mugen ondorioz: "zenbait herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin
bada ere, euskal herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor
daitezen eskatzen dute". Izan ere Euskal Herriak ezaugarri berezi eta garbi batzuk ditu
eta, hortaz, hauek mantendu eta bermatzeko eskubidean oinarritzen da testua "euskal
herriak ere eskubide osoa du bere nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala
lantzeko eta garatzeko". Gainera, egoera politikoak horretarako aukerarik eman ez
izanean sortzen da herritar askorentzat arazoa. Eskubide gabeziaren arazoa
azpimarratzen du. Halaber, euskal elizak bere jarrera argitu eta egoera politiko hori
aldatzearen alde ezartzen da.

TESTUINGURU HISTORIKOA

Testu honek erregimen frankistaren amaieran kokatzen gaitu, 1974. urtean. Eliza
espainiarraren baitan, gehiengoak diktadura frankistarekiko babes oso sendoa agertu
zuen, hamarkadetan zehar. Nazionakatolizismoa zen diktaduraren ideologia ofiziala, eta
beraz, Estatua eta Eliza erabat lerraturik zeuden. Gerra Zibilean kolpearen aurka
agertutako euskal elizaren sektore bat izan ezik, EAJ-koak zirelako, esan daiteke
Espainair elizak gogo biziz hartu zuela Francoren diktadura, eta haren oinarri oso
garrantzitsu izan zela.

60ko hamarkadaz geroztik, baina, hainbat faktorek harreman honetan aldaketa eragin
zuten. Faktore garrantzitsuenak hauek lirateke: apaiz belaunaldi berri baten sorrera,
munduaren ikuspegi progresista eta irekiago bat zuena ("curas obreros"); oposizioaren
indartze prozesu handi bat (langile-mugimendua, euskal abertzaletasuna eta bereziki ETA,
ikasle mugimendua), gizartearen bizimoduan emandako modernizatze handiak eta hortik
zetorren askatasun nahia.
Izan ere, 1960. urtean Euskal Herriko egoera salatzeko apaiz talde batek dokumentu bat
sinatu zuen. Gainera, 1962. urtean Vaticano II. aren kontzilioa (Eliza katolikoak mundu
mailan egindako "kongresua" da kontzilio bat, gauza oso garrantzitsuak aldatzeko)
Elizaren antolakuntza modernizatzen hasi zen. Honekin batera, elizaren jarrera
aldaketaren prozesu luzea hasi zen, atzerapauso ugari izan zituenak.

Testuinguru honetan izendatu zuten Antonio Añoveros Bilboko gotzain gisa, 1971. urtean.
Bere izendapena gatazkatsua izan zen, Bizkaiako elizaren sektore batek ez zuelako begi
onez ikusten. Edozein moduz Añoverosek karguan jarraitu zuen. Horrela iritsi zen 1974ko
otsailaren 24a, non esku artean dugun sermoi hau Bizkaiako eliza guztietan irakurri
baitzen. Testuaren edukia diktadurari zuzendutako kritika gogorra da, eta Francok inolaz
ere onartu ezin dituen terminoetan idatzita dago. Gainera, tesuinguru hurbila ere oso
garrantzitsua da: ETA-k Carrero Blanco hil eta bi hilabete eskasera idatzi zuen testu hau
Añoverosek. Erregimenak erantzun gogorra eman zion Añoverosi, eta kargutik kendu eta
herrialdetik botatzen saiatu zen. Baina Franco beldur zen Batikanoarekin harremanak
txartu egingo zirela, eta azkenean etxe barruko atxiloketara (arresto domiciliario) zigortu
zuen Añoveros.

BALORAZIOA

Frankismoaren azken urteetan, apaiz askoren jarrera, bereziki apaiz euskaldunena, oso
borrokalaria eta gogorra izan zen erregimen frankistaren aurka. Horrela, inguabar honetan
kokatuta, Añoverosek sermoi hau idatzi zuen. Beraz, honako testu honek berebiziko
garrantzia du. Izan ere, testua dikatdurarentzat oso garrantzitsua zen erakunde baten
barnetik atera zen, elizatik alegia. Elizako sektore batek erregimen frankista babesteari
utzi eta haren aurka agertu zen. Oposizioarekin bat egin zutela esan daiteke. Beraz,
honako hau, erregimenarentzat kolpe gogorra eta latza izan zen, kolokan uzten baitzituen
bere oinarriak.

You might also like